Maria del Rio: “Rementeriak aitortu behar du erresidentzietako langileen duintasuna eta erabiltzaileena eskutik doazela”

Alternatibaern Koordinakunde Nazionaleko ordezkaritza batek bisita egingo die gaur goizean Sarrikue egoitzaren aurrean protestan ari ziren Bizkaiko erresidentzietako langileei, beren aldarrikapenak bertatik bertara ezagutzeko dagoeneko 120 egunetik gora luzatu den grebaren harira. Besteak beste, Oskar Matute diputatuak, Alba Fatuarte Bilboko zinegotziak eta Diana Urrea legebiltzarkide ohiak hartuko dute parte agerraldian. Haiekin batera, Ander Rodriguez Gipuzkoako Politika Sozialeko diputatu ohia eta Maria del Rio departamentu bereko Planifikazio zuzendaria izango dira, bisitaren harira hedabideen aurrean adierazpenak eskainiko dituztela.

Gaurkoan, borroka luzean diharduten erresidentzietako langileei Alternatibaren babesa agertzera etorri gara. Erresidentzietako langileen duintasunaren eta, ondorioz, zaintzak jasotzen dituzten erabiltzaileen duintasunaren alde egitea zilegi da eta, gainera, egingarria. Hala egin genuen Gipuzkoan antzeko gatazka gertatu zenean. Grebaren ondorioz sektoreko enpresek erabiltzaileen zein langileen lepotik are gehiago aberastea ekidin beharko litzateke eta ekidin daiteke. Hala egin genuen Gipuzkoan.

Aski da beste alde batera begiratzeari. Aski da sindikatuei beren lana egitearren zigortu nahi izateari. Aski da langileen aurrean harropuzkeria agertu eta enpresen aurrean -zaintza bezalako oinarrizko zerbitzuarekin aberasten ari diren enpresen aurrean- otzan agertzeari. Langile gehienak emakume diren sektoreaz ari garelako dirau bizirik gatazka hau, 120 egunetik gora luzatu den greba egin arren, ikusezina den errealitateaz ari garelako. Zaintza ikusezina baita, eta batez ere, emakumeena. Gatazka honek aurrera dirau Bizkaiko Aldundiak ezer egiten ez duelako.

Alternatibatik ardura exigitzen dugu. Rementeria jauna, gatazka honetan inplikatzeko garaia duzu. Aitortu ezazu erresidentzietan zaintza lanetan ari direnak baldintza prekarioetan daudela; aitortu ezazu erabiltzaileek, gutako edozein bizitzaren azken fasean, zaintza duina merezi dutela. Eta aitortu gauzak biak eskutik doazela. PNVri exigitzen diogu gatazka honetan inplika dadila, eta lotsagarria den gehiegikeriarekin amai dezala, alegia, zaintza sektorekin prekarietatearekin enpresek aberastea amai dadila.

http://www.alternatiba.net/old-files/P1180937.JPG

http://www.alternatiba.net/old-files/P1180861.JPG

http://www.alternatiba.net/old-files/P1180873.JPG

http://www.alternatiba.net/old-files/P1180903.JPG

http://www.alternatiba.net/old-files/P1180918.JPG

Fatuarte “Ez dugu Bilboko alkatea emakume sentitzerik behar, berdintasunezko politiketan hitzetatik ekintzetara pasatzea baizik”

Alternatibako kide eta EH Bilduren Bilboko zinegotzi Alba Fatuarteren adierazpenak Info7 irratian martxoaren 8aren harira, Eider Olazar kazetariak eginiki kronikaren baitan. Fatuartek Bilboko alkateari berdintasunezko politikekin itxurak egiteari uzteko eskatzen dio, M8an emakume sentitzen dela adierazi ostean. 

Alternatibako kide eta @ehbildubilbo zinegotzi @albafatu-k Bilboko alkateari berdintasunezko politikekin itxurak egiteari uztea eskatzen dio pic.twitter.com/63hgMzKsg6

 

 

Feminismoa edo basakeria: Indarkeria matxistak hizpide “El nunca me pego” dokumentalaren proiekzioa eta Irantzu Varelaren hitzaldia

Faktoria Lilaren “Él nunca me pegó” dokumentalaren proiekzio ziklo berria antolatu du Alternatibak hurrengo martxoaren 16an, 23an eta 30ean Irunen, Amurrion eta Eibarren, hurrenez hurren, eta emanaldiaren ostean, hizlari lanetan arituko da berriro filmaren zuzendari eta militante feminista Irantzu Varela. Jardunaldi hauen bitartez emakumeen, eta hortaz munduko populazioaren erdiaren kontra adierazpide eta intentsitate desberdinetan ematen den indarkeria pairatzen dutenen errealitatea irudikatu eta salatu nahi dugu.

Irantzu Varela, kazetaria eta berdintasunean, feminismoan, maitasun erromantikoan, lidergoan eta komunikazioan formatzailea, ospea eta oihartzuna lortu ditu Youtubeko gaurkotasunezko eta gogoeta politikorako La Tuerka programaren barnean astero igortzen duen El Tornillo izeneko saio feministari esker. “Él nunca me pegó” filmak, ordu erdi eskasean, haien gizon-bikotearen eskutik jasotako indarkeria ez fisikoa pairatu duten hainbat emakumeen testigantzak jasotzen ditu. Indarkeria bere forma anitzetan identifikatzeko zailtasunak agerian uzten dituen lekukotasunak dira, baina baita ere hauei aurre egiteko eta jabekuntzarako giltza ere ematen dutenak. 

Irungo emanaldia, Antolatu du eta Kabigorri Atenenoan (Peña kalea, 1) egingo da. Amurriokoa aldiz, Kultur Alternatibak antolatu du eta herriko Antzokian (Elexondo kalea, 26) egingo da. Azkenengo proiekzioa, Eibarreko Portalean (Bista Eder, 10) egingo da. Hiru emanaldiak 19:00etan hasiko dira, doakoak eta sarrera askekoak izango dira aretoa bete arte.

Alternatibak zaintza sektorearen egoera aztertuko du Ermuan Bizkaiko erresidentzietako greba hizpide

Hurrengo martxoaren 15ean, asteazkena, 18:45etatik aurrera Alternatibak hitzaldi irekia antolatu du Ermuko Lobiano kultur etxean (Goienkale 10) zaintza lanaren, ikusezintasun egoera iraunkorrean eta feminizatua dagoen sektorea, egoera larria aztertzeko. Bizkaiko nagusientzako erresidentzia eta eguneko zentroetako langileen greba da gaia berriro ere mahai gainean jarri duena, dagoeneko ehun egunetik gora lanuzteetan eta borrokan aritu direla.

Lan gatazkatik harago doan grebaren atzean dagoen guztia azpimarratu nahian, Lan ikusezina borrokan, erresidentziak borrokan lemapean, solasaldiak hiru ikuspegi desberdinetatik jorratuko du gaia: Greban dauden erresidentzietako langileak eta beren lan baldintzak; erabiltzaileen egoera eta duintasuna eta, azkenik, administrazioen papera publikoa izan beharko lukeen zerbitzuaren, zaintzaren kalitatearen eta, horretarako, hauek eskaintzen dituzten langileen duintasunaren gainean.

Mirea Arginzoniz EH Bilduko Ermuko zinegotziak aurkeztu eta bideratuko du hitzaldia. Edukietan sartuta, lehen ikuspegia eskaintzeko erresidentzietako langile bat ariko dira, Nekane Olalde Abeletxe egoitzan aritzen dena. Zer nolako baldintzetan dauden eta beren aldarrikapenak zeintzuk diren azalduko du. Bigarrenik, Babestu erabiltzaileen senideen kolektiboko kide Josu Pereak hartuko du hitza.

Azkenik, Ander Rodriguez Gipuzkoako Foru Aldundiko Politika Sozialeko diputatu ohi eta Alternatibako kideak hitz egingo du. Azpikontratutako edo pribatizatutako sektore batean ere erakunde publikoek duten erantzukizuna izango du hizpide, langileen eskubideak babestu zein zerbitzuaren kalitatea bermatzeko. 2013an Gipuzkoako erresidentzietako langileen greba gertatu zenekoa gogora ekarriko du, Bilduren gobernuak langileen eskakizunak babestu zituelako, egun Bizkaiko gatazkan PNVren gobernuak egiten duenaren kontra, ardura oro baztertu egiten baitu.

‘Matxismoaren aurpegiak’ argazki erakusketa

MATXISMOAREN AURPEGIAK izenburupean, gure Gasteizko, Bilboko eta laster Donostiako egoitzan ikusgai izango den erakusketa da. Eremu politiko, enpresarial, erlijioso eta kazetaritzako lagun ospetsu desberdinek, medioen oihartzunaz baliatuta, haien adierazpen matxistekin emakumeen desberditasunezko egoera betikotzen eta larriagotzen dutela ikustarazteko eta salatzeko helburua du.

X