Altenatibak duela hogei urte parekidetasuna gauzatzea erabaki zuten Alarde parekideko emakumeen ausardia txalotu du

Maiatzean 20 urte bete ziren Bidasoaldeko Emakumeak elkartetik Irungo Udalari eskatu ziotenetik Alardean emakumeen parte-hartzea galarazten zuen araudia aldatzeko.

Biharko Alardean, beraz, bi hamarkada beteko dira emakumeen parekidetasunaren aldarrikapena, ordura arte “modu ezkutuan” parte hartzen zuten askok, mahai gainean jarri zutenetik. Une horretan ahotsa hartu zuen eskaerak eta erakundeetara heldu zen. Alternatibako bozeramaile Alba Fatuartek, irundarra eta alarde parekideko kideak, urtemuga baliatu nahi izan du “emakume horien adorea eta ausardia txalotzeko”, bere senideetako batzuk daude tartean, “berdintasuna egikaritu zutelako beren hiriko jaietan modu parekidean aritzea erabaki zutenean. Bide ofizialek porrot egin ostean, ez zuten bestelako baimenik itxaron eta, Rosa Parks-en modura, erakutsi zuten errealitate bidegabeei desobeditzea dela gauzak aldatzeko modurik onena”.

Ohiturek, Fatuartek azpimarratu duenez, “inoiz ez dute justifikatuko herritarren parte bat, erdia, baztertzea; eta oinarrizko eskubideak defendatzeko orduan ezin dira salbuespenik onartu”. Hala, gaitzetsi egin du PNV eta PSOE bezalako alderdiek erakusten duten jarrera, “Gasteizko legebiltzarrean gauza bat esan, eta Irunen eta Hondarribian beste bat egiten dutelako, botorik ez galtzeko”.

Edonola ere, Alternatibako bozeramaileak nabarmendu nahi izan du “gero eta gehiago” direla Irungo Alarde parekidean desfilatzen dutenak, eta Hondarrbian Jaizkibelekin bat egiten duen herritarren kopurua.

Berdintasun Legea betetzea, alabaina “ezin da atzeratu, eta horregatik ezinbestekoa da Irungo alkateak alarde publikoari harrera egitea, eta ez, orain arte bezala, honi bizkarra ematea alarde baztertzaile eta pribatuari udaletxeko balkoitik harrera egiten dion bitartean”. Izan ere, Fatuartek gaineratu duenez, “gizarte patriarkal honek garrantzirik gabekoak diruditen milaka desberdintasun egoera sustatzen ditu, alardeetan ematen dena askori irudituko zaionaren modukoak, baina egiturazko desberdintasunak nagusi diren sistema beraren parte dira; besteak beste, gizonezkoen eta emakumezkoen arteko soldaten alde ikaragarria, zaintza lanetarako kondenak zein lan ikusezinen morroi izatea kasu. Edota aurpegi gordinena erakusten duen indarkeria matxistarena”.

Alternatiba, urtero bezala, Irunen izango da bihar Alarde publikoa babesteko. Bertan izango da alderdiaren ordezkaritza bat, Ander Rodriguez buru izango duena, Alternatibako kide eta Gipuzkoako Politika Sozialeko diputatu ohia.

Bertan behera utzi ditugu gaurko kanpainako ekitaldiak, Gasteizko hilketa matxistagatik

EH Bilduk erabaki du bertan behera uztea hauteskunde kanpainako gaurko ekitaldiak, Gasteizen gertatutako hilketa matxista salatzeko. EH Bilduk gogor salatu nahi du azken erailketa matxista, eta gertueneko babesa eta elkartasuna adierazi nahi diegu Gasteizen hildako emakumearen lagun eta senitartekoei.

Emakume bat erail, txikitu eta hondakinen moduan botatzea ez da gertaera isolatu edo salbuespeneko gisa ulertu. Indarkeria matxista patriarkatuaren DNAan dagoen indarkeria mota da, egiturazkoa, eta sistemak funtzionatzeko ezinbestekoa duen tresna; indarkeria matxista emakume eta gizonen arteko botere-harremanak mantentzeko baliabide indartsua da.

Indarkeria matxista salbuespeneko gertakizun bat ez den neurrian eta gure egunerokotasunean bizi dugun neurrian, lehen mailako arazoa da EH Bildurentzat. Horregatik, ezin genuen kanpainarekin normaltasunez jarraitu. Era horretara, erabaki dugu bertan behera uztea ekimen oro, urteotan aktibatua dugun indarkeria matxistari aurre egiteko barne-protokoloak horrela zehazten baitigu. Eta horregatik deitzen ditugu herritarrak, etzi mugimendu feministak herrietan deituko dituen elkarretaratzeetan parte hartzera.

Indarkeria matxista era askotara agertzen da; esparru sozial, politiko, ekonomiko, kultural, juridiko, sinboliko eta ideologikoan presente dago. Eta guztion ardura da jendarte eredu berriak eraikitzen hastea, herritartasun aske, burujabe eta biziak eraikitzeko. Emakumeak bizi bizi nahi dugulako, inor gure bizitzen eta heriotzen jabe izan ez dadin.

Horregatik, atzoko moduan gaur ere, gure konpromisoa adierazi nahi dugu indarkeria matxista ororekin amaitzeko, eta jendarte feminista eraikitzeko bidean, gure ekarpenak egiten jarraitzeko. Eta etziko elkarretaratze guztietan izango gara, herritarrekin batera.

Oskar Matute: «Bozetan ikusi nahi dugu gure oinarrietan ikusten hasi garen ilusioa»

Gotzon Hermosilla BERRIAko kazetariak Oskar Matute Euskal Herria Bilduren Bizkaiko hautagaiari eginiko elkarrizketa.

Oskar Matuteri (Bilbo, 1972) askotan egokitu zaio kideren bat konbentzitu behar izatea EH Bilduk proposatutako ardura bat har dezan. Orain, dioenez, «bueltan» etorri zaio, bera proposatu baitute Espainiako Kongresurako zerrendaburu izateko. Ez zaio samurra izan baiezkoa esatea —«nik familia daukat, eta, niretzat, parekidetasuna ez da soilki diskurtso polit bat, egunerokoan gauzatzen saiatzen naizen zerbait baizik; diputatu izateak, berriz, gutxienez astean hiru egun Madrilen eman behar izatea esan nahi du»—.

Dioenez, gogoeta bakarrik egin beharrean bikotekidearekin batera egin izana lagungarri suertatu zaio baiezkoa ematerakoan. Orain, EH Bilduren mezua Madrilera eramateko aukera «harrotasun eta ilusio handiz» hartzen duela dio.

Ezohiko hauteskundeak dira hauek. Nolako aldartearekin egiten diezue aurre?
Alde batetik, aurreko hauteskundeetako zapore garratza kendu nahi dugu, eta hautetsontzietan hasi nahi dugu ikusten gure oinarrietan dagoeneko ikusten duguna; hau da, aurrera egiteko ilusioa eta gogoa. Uste dugu Espainiako Estatuan planteatzen ari den eztabaida ezin dela egin euskal herritarren agenda tiradera batera bidalita. Espainiako Estatuko eztabaida politikoan egon behar du Euskal Herriak zer izan nahi duen, batzuei zein besteei gustatu edo ez.

Aurreko hauteskundeetako emaitza txarretatik ikasbideren bat atera duzue?
Bai, esaterako, gure aurkari politikoek jendearen aurrean aurkezten gaituztela sektore sozial zehatz bati zuzendutako eta soilki gai batzuez arduratzen den indar bat bezala. Hori ez da egia, baina lortu zuten EH Bilduren irudi hori ematea. Gure helburua da gure herritarren arazoei irtenbideak ematea, askatasun handiagoa, eskubide gehiago eta duintasun handiagoa izango duen Euskal Herri batean.

Aurreko kanpainan, Bizkaian Onintza Enbeita eta Irantzu Varela hautagai izanik, genero ikuspegiak garrantzi handia hartu zuen. Norbaitek pentsa dezake orain atzerapausoa egon dela.
Bada, ez da horrela, alderantziz baizik. Ni guztiz bat nator Onintzak eta Irantzuk eman zuten mezuarekin; EH Bildu ere erabat bat dator logika feminista ezkerraren ekinbide politikoan txertatzeko beharrarekin, eta nik, behintzat, ez dut gogoeta horietatik pittin bat ere aldentzeko asmorik.

Zer iruditzen zaizkizue lau hilabete hauetan Espainiako gobernua osatzeko gertaturiko mugimendu guztiak?
Oso frustragarria izan zen, baina, aldi berean, oso argigarria. Espainiako Estatuko politikak, benetako aldaketarako proposamenak sortzea baino gehiago, ikuskizuna du ardatz, eta boterera iritsi nahi dute boterera iristeko arrazoiak eta programa lausotuta. Dena dela, guk argi esan dugu: guri eragiten diguten gune guztietan egongo gara, eta hemengo herritarren bizi kalitatea erabakitzen den leku guztietan parte hartuko dugu. Hauteskundeetan parte hartuko dugu, jendearen interesak eta duintasuna defendatzeko.

Zer esango zenieke Madrilera joatea Estatua legitimatzea dela esaten dutenei?
EH Bildu Europako Parlamentuan dago, eta ez dut uste horregatik Europako Parlamentua legitimatzen duenik. Horrek balio du, esaterako, Europak errefuxiatuekin duen jokabide miserablea salatzeko. Ez dut uste, ezkerreko subiranista eta independentista asko Austriari begira egoten garenean eta eskuin muturraren gorakada dela eta asaldatzen garenean, austriar izateko bokazioa dugulako egiten dugunik. Egungo errealitatean prozesu guztiak konektatuta daude, eta ona da adi egotea. Gu ez goaz Madrilera demokrazia eskas duen estatu bat legitimatzera, alderantziz baizik: uste dugu hori salatu ahal izateko egon behar dugula han, eta horregatik goaz.

Eta pentsatzen dutenei Euskal Herriko interesetatik begiratuta beharbada komenigarriagoa dela erabakitzeko eskubidearen alde dagoen Estatu mailako indar batek ahalik eta diputatu gehien edukitzea?
Espainiako Kongresuan, nik ez dut ahots irmoagorik entzun gure herriaren erabakitzeko eskubidearen alde, Sabino Kuadra, Anjel Rekalde edo, bere garaian, Jon Idigorasenak baino. Ezkerreko subiranista eta independentisten presentzia Espainiako Kongresuan ez da salbuespena, etapa desberdinak izan dituen arren, eta balio izan du gure aldarrikapenak ongi finkatu eta Estatuaren jokabide antidemokratikoak salatzeko. Uste dut jarraitu behar dugula hori egiten, eta ezin dugula zeregin hori beste indar batzuen esku utzi.

Zergatik?
Beste indar horiek, beraiek esaten dutenez, lehentasuna beste leku batzuetan jartzen dutelako. Kontua ez da galdeketa egin ahal izatea, galdeketa hori egiteko ahalegin guztiak egitea baizik. Kontua ez da erabakitzeko eskubidea norbaiti txarto ez iruditzea, baizik eta lortzea gauza guztien inguruan eta denon artean erabaki ahal izan dezagun.

Zuentzat Podemos bidelaguna edo aurkaria da?
Beraiek erabakiko dute. Guk, seguru asko, oker ugari egin ditugu, baina badago inoiz egin ez dugun oker bat; etsaiez tronpatzea, alegia. Gure aurkariak dira erregimena eraiki duten alderdiak, eta horri eutsi diotenak, PP eta PSOE. Unidos Podemosek erabaki beharko du nolako aliantzak egin nahi dituen, baina gu beti egongo gara duintasunez eta askatasunez bizitzea galarazten digutenen kontra.

Urrea: “Irainak eta erasoak pairatu dituzte, eta erakundeek baztertu nahi izan dituzte; baina borrokan jarraitu dute alardeetan”

“Berez, zertxobait motz geratzen den arren gaur onartutakoa, egia da tunelaren amaieran argia ikusteko balio ahal duela, eta alardeetako jaiak berdintasun baldintzetan egiteko urratsa dela”. Hitz horiek bota ditu gaur Diana Urreak, Alternatibako kide eta EH Bilduren legebiltzarkideak, Gasteizko Legebiltzarrean aho batez koalizioaren bi ekimen onartu ondoren. “Nahi dugu akordio hau beste maila instituzionaletara eta sozialetara ere hedatzea, hala nola, alardeak kudeatzen dituzten erakundeetara heltzea. Garrantzia eman nahi diogu gaur hemen lortutako adostasunari, maila parlamentario eta politikoan bultzada garrantzitsua eta esanguratsua direlako alarde parekideentzat”, esan du legebiltzarkidea. 

Hala, EH Bilduk aurkeztutako jai parekideen eta alardeen inguruko bi legez besteko proposamen onartu ditu gaur Gasteizko legebiltzarrak. Bietan EAJrekin sinatu du koalizioak erdibide testu bat, eta aho batez onartu dituzte taldeek. Lehenengoan, “alarde parekidearekiko errespetu eta begirune faltak baztertzea” eskatu da, “espresio guztientzako errespetua eta begirunea garatzeko”. Eta bigarrenean, dei egiten zaie alardeetan inplikatuak dauden erakunde zein gizarte eragileei, “elkarrizketarako bide ireki dezaten eta konponbidea lortzeko asmoa, 4/2005 Berdintasun Legeak agintzen duen bezala”. 

Urrea legebiltzarkideak zoriondu nahi izan ditu “hainbeste urtean euren eskubideak aldarrikatzen aritu diren pertsona guztiei, bereziki emakumeei”. “Eskertzekoa da egin duten lana, jaiak modu parekidean bizitzearen alde”. “Irainak, erasoak pairatu dituzte, eta sarriegi erakundeek baztertu nahi izan dituzte; baina hala ere, borrokan jarraitu dute”. “Bagoaz urratsak ematen, pixkanaka bada ere, logikoa eta justua den hori lortzeko bidean. Izan ere, logikoa eta justua da aldarrikatzea jaiak eta alardeak baldintza duinetan eta modu parekidean bizi ahal izatea”, gaineratu du Urreak. 

“Hala, espero dugu gaur onartu diren bi ebazpen garrantzitsuek isla izatea Irun eta Hondarribiko udalek alarde parekideei egiten dioten harreran”, bukatu du legebiltzarkideak.

EH Bildu

“Berez, zertxobait motz geratzen den arren gaur onartutakoa, egia da tunelaren amaieran argia ikusteko balio ahal duela, eta alardeetako jaiak berdintasun baldintzetan egiteko urratsa dela”. Hitz horiek bota ditu gaur Diana Urreak, EH Bilduren legebiltzarkideak, Gasteizko Legebiltzarrean aho batez koalizioaren bi ekimen onartu ondoren. “Nahi dugu akordio hau beste maila instituzionaletara eta sozialetara ere hedatzea, hala nola, alardeak kudeatzen dituzten erakundeetara heltzea. Garrantzia eman nahi diogu gaur hemen lortutako adostasunari, maila parlamentario eta politikoan bultzada garrantzitsua eta esanguratsua direlako alarde parekideentzat”, esan du legebiltzarkidea.

– See more at: http://ehbildu.eus/eu/instituzioak/gasteizko-legebiltzarra/9529-alarde-parekideetan-berdintasunean-urratsak-emateko-adierazpen-garrantzitsua-egin-du-gasteizko-legebiltzarrak-eh-bilduren-ekimenez#sthash.VtsKFz8t.dpuf

X