Fatuarte: “Iragarki hauetan emakumeen balore intelektualak ukatu egiten dira soilik bere itxura fisikoarekin arduratuta dagoenaren irudia sustatuz”

Emakumeen duintasunaren aurkako estereotipo sexistak sustatzen dituzten hainbat publizitate kanpaina Bilbao Ekintzak diruz lagunduta egotea salatu eta, egoera hori errepikatu ez dadin, zenbait proposamen aurkeztu ditu Alternatibako kide eta EH Bilduko zinegotzi Alba Fatuartek.

Astebeteko epean, EH Bilduko udal taldeak izaera sexista duten bi publizitate kanpaina salatu behar izan ditu, biak Bilboko Udalak diruz lagunduta, Bilbao Ekintzaren bidez.

Bi kanpaina hauetan argi azalarazten da publizitatean gehien erabilitako estereotipoetako bat: Emakume Modeloarena, alegia. “Emakume hau objektu eder baten itxurapean aurkezten digute, bere ardura bakarra polita izan eta bere burua nabarmentzea delarik. Iragarki hauetan emakumeen balore intelektualak ukatu egiten dira soilik bere itxura fisikoarekin arduratuta dagoenaren irudia sustatuz. Iragarki hauek sinestarazi nahi dute gizartean arrakasta izateko emakumea ederra izan behar dela. Ez dezagun ahaztu horrelako mezuek gazteengan osasun psikiko eta fisiko ugari eragiten dituztela. Horra, adibidez, anorexia edo bulimia. Horretaz gain, irudi hori errealitatetik urrun dago eta emakumeekiko errespetu falta itzela azaleratzen dute”, salatu du Alba Fatuarte zinegotziak.

“EH Bilduk Santutxu Stock kanpaina salatu ostean, hau bertan behera geratu zen. Egun gutxira Bilbao Shopping Night kanpainaren berri izan genuen eta gure salaketaren harira antolatzaileei Begira Dekalogoa igorri zitzaien mezu elektroniko bitartez. Kasu honetan kanpainari eutsi zioten. Horrek agerian uzten du egoerak erantzun integral bat eskatzen duela”, gaineratu du Fatuartek.

EH Bilduk beti defendatuko du gure hiriaren merkatari txikien jarduera sustatzeko kanpainak diruz laguntzeko beharra, baina inoiz ez kanpaina horiek estereotipo sexistetan oinarritzen badira. Izan ere, Berdintasun Legea betearazi behar duenak ezin die horrelako kanpainei sostengurik eman.

Guzti honengatik uste dugu arazo honi eman beharreko erantzuna, ez dela soilik kontrolaren bidetik etorriko: pedagogia, azterketa eta jarraipen lanetik baizik. Soilik horrela ziurtatu ahal izango dugu emakumeen duintasunaren aurka doazen publizitate kanpaina sexistarik berriro ez argitaratzea.

Ildo horretatik abiatuta, mozioa aurkeztu dugu, urriaren 29an izango den Udalbatzarrean eztabaidatu dadin. Proposamenean gobernu batzordeari agintzen diogu Udalak diruz lagundutako publizitate kanpainen jarraipen eta analisia gauzatzeko lan plangintza bat abian jartzea eta hauetan sexismoaren erabilera antzemateko eta eragozteko tresnak artikulatzea. Bestetik, iragarki hauen kudeaketaz arduratuko diren entitate eta enpresei zuzendutako aholkularitza programa bat martxan jartzea proposatzen da. Azkenik, publizitate sexistarekin zerikusia duten salaketak jasotzeko tresnak abian jartzea ere berebizikoa dela uste dugu. Proposamen eta neurri guzti hauen helburua estereotipo sexistak sustatzen dituzten kanpainak edota emakumeen duintasunaren aurkako irudiak diru publikoz ez ordaintzea da.

EHBildu Bilbo

Alternatibak Lisboara ordezkaritza bidali du Emakumeen Mundu Martxaren amaiera ekitaldian parte hartzeko

Euskal Herrian eta Galizan ibili ondoren, Emakumeen Mundu Martxa asteburu honetan amaituko da, Lisboan. Alternatibatik eta EHBildutik Portugalera ordezkaritza bidali dugu, Mundu Martxari bere babesa berrestu eta amaiera ekitaldian parte hartzeko.

Ukatutako eskubide guziak emakume guztiontzat nonahi borrokatzen jarraitu behar da egunero. Baina, bost urtero borroka hau oraindik eta gehiago ikusarazten da Emakumeen Mundu Martxaren bidez. Zentzu horretan, bat egiten du nazioarteko mobilizazioarekin, emakumeena gure eguneroko lanaren borroka ere badelako. Era horretara, borroka feminista jendarte demokratikoa lortzeko ezinbestekoa da.

Esan bezala, asteburuan Lisboan Emakumeen Mundu Martxaren karabanari agurra emateko ekitaldian izango gara. Alba Fatuartek (Bilboko zinegotzia) eta Sandra Llanok (Alternatiba Gazteak), Izaskun Duque (Portugaleteko zinegotzia) eta Oiakue Azpirirekin (EH Bilduren mahai feministako kidea) batera Lisboan egingo diren ekitaldietan parte hartuko dute.

Euskal Herrian barrena ibili ondoren, Emakumezkoan Mundu Martxa asteburu honetan amaituko da, Lisboan. EH Bilduk Portugalera ordezkaritza bidaliko du, Mundu Martxari bere babesa berrestu eta amaiera ekitaldian parte hartzeko.

EH Bilduk azpimarratu duenez, ukatutako eskubide guziak emakume guztiontzat non nahi borrokatzen jarraitu behar da egunero. Baina, bost urtero borroka hau oraindik eta gehiago ikusarazten da Emakumeen Mundu Martxaren bidez. Zentzu horretan, EH Bilduk bat egiten du Emakumeen Mundu Martxarekin, emakumeena gure eguneroko lanaren borroka ere badelako. Era horretara, borroka feminista jendarte demokratikoa lortzeko ezinbestekoa da, eta hitzetatik ekintzetara jauzi egiteko deia egin du.

Esan bezala, asteburuan Lisboan Emakumeen Mundu Martxaren karabanari agurra emateko ekitaldian izango da EH Bildu. Alba Fatuartel (Bilboko zinegotzia), Izaskun Duquek (Portugaleteko zinegotzia) eta Oiakue Azpirik (EH Bilduren mahai feministako kidea) Lisboan egingo diren ekitaldietan parte hartuko dute.

– See more at: http://ehbildu.eus/eu/albisteak/7869-eh-bilduk-lisboara-ordezkaritza-bidaliko-du-asteburuan-emakumeen-mundu-martxaren-amaiera-ekitaldira#sthash.OrSU4TAa.dpuf

Euskal Herrian barrena ibili ondoren, Emakumezkoan Mundu Martxa asteburu honetan amaituko da, Lisboan. EH Bilduk Portugalera ordezkaritza bidaliko du, Mundu Martxari bere babesa berrestu eta amaiera ekitaldian parte hartzeko.

EH Bilduk azpimarratu duenez, ukatutako eskubide guziak emakume guztiontzat non nahi borrokatzen jarraitu behar da egunero. Baina, bost urtero borroka hau oraindik eta gehiago ikusarazten da Emakumeen Mundu Martxaren bidez. Zentzu horretan, EH Bilduk bat egiten du Emakumeen Mundu Martxarekin, emakumeena gure eguneroko lanaren borroka ere badelako. Era horretara, borroka feminista jendarte demokratikoa lortzeko ezinbestekoa da, eta hitzetatik ekintzetara jauzi egiteko deia egin du.

Esan bezala, asteburuan Lisboan Emakumeen Mundu Martxaren karabanari agurra emateko ekitaldian izango da EH Bildu. Alba Fatuartel (Bilboko zinegotzia), Izaskun Duquek (Portugaleteko zinegotzia) eta Oiakue Azpirik (EH Bilduren mahai feministako kidea) Lisboan egingo diren ekitaldietan parte hartuko dute.

– See more at: http://ehbildu.eus/eu/albisteak/7869-eh-bilduk-lisboara-ordezkaritza-bidaliko-du-asteburuan-emakumeen-mundu-martxaren-amaiera-ekitaldira#sthash.OrSU4TAa.dpuf

EHBildu

EH Bilduren baitan gure kide Alba Fatuartek salatutako kanpaina sexista bertan behera geratu da

Aurreko astean Santutxun egindako kanpaina sexista salatu zuen Alternatibako kide eta EHBilduko zinegotzi Alba Fatuartek. Kanpaina bertan behera geratu da.

Joan den astean Santutxuko merkataritza sustatzeko kanpaina sexista baten berri izan genuen. Irudian maniki itxurako hainbat emakume agertzen ziren. Arropa erostea ardura bakarra duen pertsona bat bezala irudikatzen zuten emakumea. Oso larritzat jo genuen horrelako kanpaina bat abiaraztea eta salatu egin genuen.

Hala ere, are larriagoa iruditu zitzaigun kanpaina horrek Bilboko Udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren babesa jaso zuela jakiteak. Izan ere, Berdintasun Legea betearazi behar duenak ezin ditu horrelako iragarkiak babestu.

Santutxu

Salaketa horren ondorioz kanpaina bertan behera uztea erabaki dute. Horretaz gain, ematen dituzten diru-laguntza guztietan berdintasunarekin zerikusia duten klausulak indartuko dituzte.

EHBildu Bilbo

Kanpaina sexistetan diru publikoa erabiltzea salatu du EH Bilduk

http://bilbo.ehbildu.eus/files/2015/10/santutxustock1.jpg

Eusko Jaurlaritzak eta Bilboko Udalak, Bilbao Ekintzaren bitartez, kanpaina sexistak babestea oso larritzat jo du Alternatibako kidea eta EH Bildu Bilboko zinegotziak, Alba Fatuarte. Hain zuzen ere, Santutxu Stock kanpaina babesten dute erakunde bi horiek. Argitaratutako karteletan maniki itxurako zenbait emakume agertzen dira. Emakumea, algeia, arropa erostea ardura bakar bezala duen pertsona bat bezala irudikatzen dute.

Fatuarte zinegotziaren ustez, “Berdintasun Legea betearazi behar duenak ezin du horrelako kanpainei sostengurik eman. Merkatari txikiei babesa eta laguntza eskaini behar zaie. EH Bilduk ez dauka inolako zalantzarik eta hori da koalizioaren lehentasunetariko bat. Hala ere, babes hori ezin da inoiz sexismoan oinarritu”.

Horrek erakusten du, Fatuarteren ustez, “udal gobernuak zer nolako garrantzia ematen dion berdintasunari. Egun batean Emakume Mundu Martxari babesa ematen diote; hurrengoan horrelako kanpaina sexista bati”.

Beraz, EH Bildu Bilbok exijitzen du kanpaina bertan behera uztea du eta Bilbao Ekintzak afera horretan duen erantzukizuna bere gain hartzea gaur ospatu behar duen batzarrean.

“Alterkaria” Alternatibaren paperezko aldizkariaren 5. zenbakia kalean da

Alterkariaren udazkeneko alea kalean da. Alternatibaren paperezko aldizkaria duzue, astero bidaltzen dugun boletin digitalaren osagarri. Oraingo honetan, Katalunia eraman dugu azalera, Jaume Casals CUPeko militantea elkarrizketatzeko aukera izan dugulako Euskal Herrian hainbat hitzaldu eskaintzera ekarri dugula baliatuta. Bestelako gaiak ere jorratu ditugu, hala nola errefuxiatuen afera, Greziako azken hauteskundeen osteko panorama, burujabetzaren garrantziaz edota indarkeria matxistaren inguruan. Aldizkaria zure etxean jaso nahi izanez gero, idatzi prentsa (a bildua)  alternatiba.net helbidera.

 

http://alternatiba.net/old-files/Alterkari_05_0.pdf

X