Diana Urrea: “Erantzunkidetasuna eta haurren zaintza partekatua haurrak jaiotzen diren unetik jarri behar ditugu praktikan”

Alternatiko ordezkari eta EH Bilduko legebiltzarkide Diana Urrearen parte-hartzea Gasteizko Parlamentuan Zaintza Partekatuaren lege berriaren inguruan. Orain dela pare bat aste lege hau PNV, PP eta UPDren botoekin onartu zen EAEn:

Legebiltzarrean eginiko hitzartzea:

Araba, Bizkai eta Gipuzkoako guraso bananduen elkarteak, Kidetzak, ekarri du eztabaida gurera, gurasoak banantzean eta haurren zaintzaren inguruan ados jartzen ez direnean erabaki judizialak gidatzen dituen legea aldatzea proposatuz. Zaintza partekatuaren aldeko ekimen gisa aurkeztu dute lege-aldaketa, gizon-emakumeen arteko erantzunkidetasuna sustatuko lukeena, emakumeentzat askatzailea, nolabait. Sozialki, diskurtso-mailan, oso onartuta dauden kontzeptuak erabili dituzte, azken finean.

Berdintasunaren inguruan asko predikatzen da baina ez da hainbeste praktikatzen, ordea. Gaur egun haurren zaintza partekatua gehiago da helburu desiragarri bat errealitatea baino. Etxeko lanek eta haurren zaintzak emakumeen ardura izaten jarraitzen dute nagusiki; emakumeak dira haurrak zaintzeko lanaldia murrizten dutenak (%93) eta eszedentziak hartzen dituztenak (%95). Gehienok, hortaz, ondo ikasi dugu berdintasunaren aldeko diskurtsoa baina praktikak ez ditugu hainbeste aldatu. Haurren zaintza partekatua helburu bat da guretzat; hala izatea nahi dugu haurrak jaiotzen diren unetik; eta horrek aldaketa sakonak eskatzen dizkigu. Lagunduko luke gurasotasun-baimenak parekatzeak eta gizonen lanaldi-murrizketak eta eszedentziak sustatzeak, besteak beste.

Eskuartean daukagun lege-aldaketa honetan, ordea, ez da honelako neurriez hitz egiten, gurasoen banantze-unean jartzen baita arreta. Eta arazoa da gurasoak banantzen diren unea ez dela abiapuntua. Erantzunkidetasuna eta haurren zaintza partekatua haurrak jaiotzen diren unetik jarri behar ditugu praktikan.

Zaintza partekatuaren banderapean aurkeztu diguten legea aldatzeko proposamena ez da, hortaz, gizon-emakumeen erantzunkidetasuna sustatzeko lege bat; baina ¿hala izan beharko luke? Guk argi dugu gurasoak banantzen direnean eta haien artean haurren zaintzarekin nola jarraitu adosten ez dutenean, epaitegietan gailendu beharreko irizpideak haurren ongizatea babestea behar duela izan.

Zaintza-mota edozein delarik ere, zaintza arduratsua bermatu behar da, haurrak ondo zainduta egongo direla ziurtatu. Horregatik, lege honek babestu behar duena haurren ongizatea eta interes gorena delako, lege hau ezin da ulertu berdintasun-politika bat bezala. Horretarako bestelako politikak egin behar dira, lehen aipatu bezala, sakoneko aldaketa sozialak ekar ditzaketenak.

Existitzen al da konponbide idealik? Guk uste dugu ezetz. Haurren ongizatea babestu behar bada, ezin da zaintza-mota bat besteen gainetik jarri, konponbide indibidualizatuak bilatzea eskatzen duelako. Aukera guztiak jarri behar dira mahai gainean, kasu bakoitza aztertu eta haur bakoitzarentzat egokiena izango den konponbidearen alde egin. Kasu batzuetan izango da zaintza partekatua eta beste batzuetan ez.

Zaintza partekatuaren izenburupean aurkeztutako proposamen honek pertsona ezagun askoren babesa jaso du baita milaka herritarren sinadurak ere. Proposamena aurkeztu dutelako ez den gauza bat bezala: haurren zaintza partekatuaren aldeko proposamena, gizon-emakumeen erantzunkidetasuna bultzatuko duena. Proposamena mozorrotu dute sozialki desiragarria zaigun aldarrikapen batekin. Bestetik, proposamenaren oinarrian dagoen ideologia oso barneratuta daukagu eta onarpen sozial zabala dauka oraindik ere: emakumeak banantze-prozesuen onuradun gisa ikusten ditugu, pobrezia-datuek kontrakoa adierazten badute ere, gizonaren ondoan irabazle ateratzen direnak, gizonak “larrutzen” dituztenak eta, gizonak, berriz, emakumeen gezurren eta manipulazioen biktimak.

Patriarkatuaren ideologiari erantzuten dio, azken finean, eta gizon-emakumeen arteko botere-harremanak ukatzeaz gainera, mundua alderantziz aurkezten digu, emakumeak onuradunak balira bezala.

Alternatibak alarde parekidearen arrakasta txalotu du, PNVren erruz jasotako babes instituzionala jaitsi izanda salatu arren

Alternatibako bozeramaile Alba Fatuartek ekainaren 30ean Irungo San Martzial egunean gertatutakoa aztertu nahi izan du. Batetik, “sentsazio gazi-gozoa” aipatu du, gizon-emakumeen “partaidetza parekidea ahalbidetzen duen alardearen babesa herritarren artean goraka doan bitartean, alarde honek azken lau urteetan lortutako bultzada nabarmen jaitsi” delako. Hala, gogora ekarri du aurreko legegintzaldian Gipuzkoako instituzio gorenaren babes zuzena izan zuela, Ahaldun Nagusiarena barne Garitanoren presentziarekin. Bestelako karguak ere bertaratu izan dira urteotan, BBNNetako lehendakaria, hainbat diputatu eta Arartekoa bezalako kanpoko instituzioetako kideak.

Aurten, aldiz, PNV gobernura bueltatu dela, foru gobernuak zein bere buru Markel Olanok, “bizkarra eman diete alarde publikoen parte hartzen dutenei, Santanoren (PSE) udal gobernuarekin bat eginda”. Ararteko berriek ere huts egin zion hitzordu honi, “atzerapausoa da, eta bere karguan hasteko modu ezin txarragoa”.

Alarde mistoan urtero desfilatzen duen Fatuartek azaldu duenez, “normaltasuna esaten diote emakumeak baztertzeari, Irungo alkateak berdintasun legearen gainetik pasatzeari gizonezkoa desfile pribatuari bakarrik harrera eginda; eta berdintasuna deritzote hedabide pribatu zein publikoetan –azken hauek gure poltsikoetatik ordaintzen direla- bazterketari tartea emateari”.

Edozelan ere, “PNV eta PSE afera konpontzeko inolako borondaterik ez dutela” berretsi arren, talde ezkertiarreko bozeramaileak alarde parekidea zoriondu nahi du , gero eta jende gehiago dutelako alde, kaletik txalotzen zein konpainietan desfilatzen, “gainera, gazteak dira urratsa egitera gehien animatzen direnak”. Hala, Alternatibatik nabarmendu dutenez: “zuen irribarrea garaipenik onena dugu”.

http://www.alternatiba.net/old-files/AlardeIrun.png

https://scontent-mad1-1.xx.fbcdn.net/hphotos-xpf1/t31.0-8/10517300_1126311110719537_2625984761116743976_o.jpg

https://scontent-mad1-1.xx.fbcdn.net/hphotos-xaf1/v/t1.0-9/11659476_1126311144052867_5259275043616416654_n.jpg?oh=d4cd6fd01caaff15334e27e336e998d5&oe=5625CC4F

https://scontent-mad1-1.xx.fbcdn.net/hphotos-xtf1/v/t1.0-9/11251126_1126311180719530_8843423389229134631_n.jpg?oh=ffb4c07188b1e5b0b770493c9c96f619&oe=562E20ED

https://scontent-mad1-1.xx.fbcdn.net/hphotos-xtp1/t31.0-8/11705594_1126313260719322_1929575330787490456_o.jpg

https://scontent-mad1-1.xx.fbcdn.net/hphotos-xtf1/t31.0-8/11411646_1126313597385955_3312567691497861214_o.jpg

https://scontent-mad1-1.xx.fbcdn.net/hphotos-xfp1/t31.0-8/11241626_1126313590719289_6788698173265326947_o.jpg

https://scontent-mad1-1.xx.fbcdn.net/hphotos-xta1/t31.0-8/11312741_1126313690719279_6752060062613276772_o.jpg

https://scontent-mad1-1.xx.fbcdn.net/hphotos-xpf1/t31.0-8/11698915_1126313754052606_3562694544445248372_o.jpg

https://scontent-mad1-1.xx.fbcdn.net/hphotos-xpf1/t31.0-8/10014226_1126313764052605_8582220324610577205_o.jpg

https://scontent-mad1-1.xx.fbcdn.net/hphotos-xtp1/t31.0-8/11700768_1126313814052600_417379199994491347_o.jpg

https://scontent-mad1-1.xx.fbcdn.net/hphotos-xfp1/t31.0-8/11036458_1126313910719257_4546516732763490679_o.jpg

https://scontent-mad1-1.xx.fbcdn.net/hphotos-xpf1/t31.0-8/1796047_1126313907385924_8046108766880685658_o.jpg

https://scontent-mad1-1.xx.fbcdn.net/hphotos-xfp1/t31.0-8/11696276_1126313990719249_1447052080175933797_o.jpg

https://scontent-mad1-1.xx.fbcdn.net/hphotos-xap1/t31.0-8/11202977_1126314000719248_8829636036217904763_o.jpg

https://scontent-mad1-1.xx.fbcdn.net/hphotos-xpa1/t31.0-8/1658175_1126314140719234_7301447129947044315_o.jpg

https://scontent-mad1-1.xx.fbcdn.net/hphotos-xfp1/t31.0-8/11018625_1126314217385893_6798151978737891719_o.jpg

https://scontent-mad1-1.xx.fbcdn.net/hphotos-xtp1/t31.0-8/11696402_1126314260719222_2143445904303000702_o.jpg

https://scontent-mad1-1.xx.fbcdn.net/hphotos-xat1/t31.0-8/11218189_1126314394052542_6772915893089010761_o.jpg

https://scontent-mad1-1.xx.fbcdn.net/hphotos-xfp1/t31.0-8/11037073_1126314384052543_7320015790219854760_o.jpg

https://scontent-mad1-1.xx.fbcdn.net/hphotos-xap1/l/t31.0-8/11222615_1126316207385694_9130039509251225330_o.jpg

https://scontent-mad1-1.xx.fbcdn.net/hphotos-xpf1/t31.0-8/887367_1126316394052342_7127276445540499739_o.jpg

https://scontent-mad1-1.xx.fbcdn.net/hphotos-xap1/t31.0-8/11540860_1126316527385662_4005430571934108596_o.jpg

https://scontent-mad1-1.xx.fbcdn.net/hphotos-xpf1/t31.0-8/10982939_1126316564052325_3414816425208000056_o.jpg

https://scontent-mad1-1.xx.fbcdn.net/hphotos-xfp1/t31.0-8/11696466_1126316750718973_4962794614475898941_o.jpg

https://scontent-mad1-1.xx.fbcdn.net/hphotos-xap1/t31.0-8/11357219_1126316864052295_562666173465849749_o.jpg

Diana Urrea: “Zaintza partekatuaren legea ez da berdintasun politiketan sartzen”

BERRIA egunkariak Diana Urrea Alternatibako kide eta EH Bilduko legebiltzarkideari eginiko elkarrizketa zaintza partekatuaren lege berriaren harira:

Eusko Legebiltzarrak gaur onartuko du zaintza partekatuaren legea, EAJ, PP eta UPDren babesarekin. PSE-EEk ez du aurreratu zer bozkatuko duen. EH Bildu da aurka bozkatuko duela jakinarazi duen bakarra. Diana Urrea Herrerak (Kolonbia, 1987) aurkako jarreraren arrazoiak eman ditu.

Legeak atzera begirako eragina izateko akordioa lortu dute. Zer ondorio ditu horrek?

Familien eremuan lan egiten duten legelari batzuek erabaki horren larritasunaz ohartarazi dute. Legea onartu aurretiko edozein kasu berrikus daiteke; hortaz, atzera begirako eraginak hutsetik hastea ekarriko du hainbatetan.

Zein zentzutan?

Aurretik zaintza partekatua eskatu ez zuen norbaitek eskatu ahalko du orain. Horrek adingabeen orekan eragingo du, lehenik; hutsetik hasi, eta egoera ezatsegin batean jarriko dituzte, berriz. Bigarrenik, auzitegietan baliabide falta egongo da lan horretarako.

Onartuko den testuari hamaika aldaketa egin dizkiozue legebiltzar taldeek. Zertan hobetu da?

Lehenik eta behin, komeni da testuingurua argitzea. Herri ekinbide legegilea 85.000 sinaduren babesarekin heldu zen; zaintza partekatuari buruz hitz egitean, burura datorkigun lehen gauza erantzukidetasuna da. Egoera ideal batean, nor ez legoke alde? Ordea, egoera ez da ideala. Esango nuke sinatu zuten gehienek ez zutela testua ezagutzen.

Zer proposatzen zuen Kidetzaren hasierako testuak?

Gurasoen interes ekonomikoak agerikoak ziren, seme-alaben interes gorenen gainetik: banatzean etxea saldu, pentsio konpentsatzaileetarako trabak… Indarkeria matxistagatiko salaketak tartean egonda ere zaintza partekatua ematea proposatu zuten, argudio gaizto eta faltsuetan oinarrituta. Hain zen gogorra eskatzen zutena, ezen legea babestuko duten alderdiek ere proposamen gehienak kendu baitzituzten.

Zaintza partekatua lehenesteaz ere hitz egiten zuen jatorrizko testuak. Hori aldatu den arren, arau orokor gisa agertuko da. Zer eragin du horrek?

Lege agindua izango da. Legea aldatu arren, emaitza bertsua da. Belarriarentzat atseginagoa den terminologia erabili dute, baina emaitza bertsua da. Legeak dio gurasoen arteko harreman txarra edo bietako bat ados ez egotea ez dela arrazoi nahikoa zaintza partekatua ukatzeko.

Bitartekaritzari buruzko neurriak ere kritikatu zenituen irizpena onartu zen batzordean.

Bitartekaritza derrigorrezkoa izango da. Zerbitzu horrek emaitza onak ditu, oinarriari eusten diolako: borondatezkoa da. Besteak beste, gogorarazi behar da indarkeria matxistako kasuen %15 baino ez direla salatzen. Hau da, indarkeriaren biktima den emakume bat erasotzailearekin negoziatzera behartuko dugu.

Nola tratatzen ditu legeak genero indarkeriaren biktimak?

Aurretik aipatutako puntua kendu da; hau da, epaileak indarkeria zantzurik ikusten badu, zaintza partekatua baztertu dezake. Orain kontuan hartuko da.

Bestalde, nola bermatzen du legeak adingabeak bi gurasoekin harremana edukitzea?

Adingabeek bi gurasoen zaintza jasotzeko eskubidea dutela dio, eta hori gakoetako bat da, gure ustez. Umeak ez du eskubide hori banatzen direnetik; jaiotzatik bertatik du. Abiapuntua oso erraza da. Zaintza izateko eskatu behar da, eta, gaur egun, emakumeek eskatzen dute gehien, haiek arduratzen baitira gehien seme-alaben zaintzaz.

Alegia, gizartean erantzukidetasunak gora egin ahala epaileek agindutako zaintza partekatuak gora egingo luketela diozu?

Emakundek azaldu du zaintza partekatuak hazi direla aitek eskatutako lanaldi murrizketak eta baimenak hazi diren hein berean. Banaketa kasuetan zaintzarako aukera bat besteak baino hobea dela zehaztu du, eta hori ez da egia. Lege hau ez da berdintasun politiketan sartzen.

Emakunde legearen aurka dago, baina Jaurlaritzan den alderdiak onartuko du. Zer iritzi duzu?

Emakundek Eusko Jaurlaritzan duen zilegitasun eskasaren erakusle da. Erkidego honetako berdintasun politiken buru den erakundeak bere jarreraren berri emanda ere, EAJk ez dio kasurik egin. Zer zilegitasun ematen diote? Larria iruditzen zaigu.

Berria

Alarde mistoari harrera ofiziala egiteko eskatzen diogu Foru Aldundiari, arartekoari eta Irungo Udalari

Ate joka ditugu Irungo jaiak eta bertako ospakizunetako hitzordurik garrantzitsuena: alardea. XXI. mendean ondo sartuta gauden arren, oraindik ere Irun eta Hondarribiko alardeak emakumeen eskubideen eta, beraz, giza eskubideen urraketen esparruak izaten jarraitzen dute. Urteetan bertako emakumeek eta bestelako eragile sozialek egindako borrokari esker aurrerapauso nabarmenak eman diren arren eta gizon-emakumeek osatutako alardea urtero kalera ateratzen den arren, oraindik ere alarde parekideak ez du erdietsi alor instituzionalaren erabateko babesik eta errekonozimendurik.

Alor instituzionalaren aldetik beharrezkoa den aitortza eta babes horretan aurrerapauso nabarmenak egin dira azken lau urteotan. Izan ere, Gipuzkoako erakunde nagusietako ordezkari instituzionalek, harrera instituzional ofiziala egin diete Irungo eta Hondarribiko alarde parekideei.

Gipuzkoa anitza, librea eta herritar guztien oinarrizko eskubide zibilak babestu behar direla jabetuta, emakume eta gizonen parte-hartze parekidea, festa giroan ere gauzatu behar dela barneratua izan dute Gipuzkoako Foru Aldundiak zein Gipuzkoako Batzar Nagusietako Lehendakaritzak azken lau urteotan.

Emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna Gipuzkoako esparru guztietan gauzatu dadin, erakundeetako ordezkariok lider izan behar dugula uste dugu EH Bildutik, eta horregatik atzerako pausurik eman gabe aurrera egiten jarraitzea dagokigu, gipuzkoarrekiko erantzukizunez, eta herritar guztien askatasuna babestuz.

Hori horrela izanik, EH Bilduren batzarkide taldeak eskaera zuzena erregistratu du Gipuzkoako Batzar Nagusietan, Eider Mendoza BNetako presidenteari, eta osatu berri den Gipuzkoako Foru Aldundiari, Markel Olano diputatu nagusiari, Irunen eta Hondarribian izango diren alarde parekideetako konpainiei, erakunde harrera ofiziala egin diezaieten.

Eskaera bera egiten diogu Ararteko izendatu berri duten Manuel Lezertuari, eta Irungo Udalari. Urteak joan eta urteak etorri, PSE-EEren gidaritzapeko Irungo Udala ez da kapaz izan eskubide guztiak bermatzen dituen alarde parekideari merezi duen harrera ofiziala egiteko eta, okerragoa dena, errespetu minimoa agertzeko. Gauza bera exijitzen diogu Hondarribian urtetan gobernatzen ari den PNVri ere. Ordezkari publikoek alarde publikoari zor diote begirunea, baina PSE zein PNVko ordezkariak honi bizkarra eman diote.

Biek, PSEk eta PNVk, Irunen eta Hondarribian, bizkar eman diote emakume eta gizonen berdintasuna gauzatzen duen ariketa praktikoari, jai parekideari, alegia, alarde mistoari; eta alarde baztertzaileen alde modu ageri bezain lotsagabean jokatzen dute urtero. Orain Gipuzkoako erakunde nagusietan gobernu akordioa duten horretan, gipuzkoarrekiko erantzukizunen, eta herritarren oinarrizko eskubideen alde eginez, Irunen eta Hondarribian alarde mistoari harrera ofiziala egitera deitzen ditugu.

Era berean, eta urtero ekainaren 30ean eta irailaren 8an EAEko Emakumeen Berdintasunerako Legea urratzen dela ikusita, lege hauste horiek saihesteko zein neurri hartzeko asmoa daukan galdetu nahi diogu beste behin Jaurlaritzari eta Urkullu lehendakariari. Eusko Jaurlaritzak ezin du jarraitu beste aldera begiratzen tamaina honetako lege eta eskubide urraketak gertatzen diren bitartean.

Emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna lortzea esparru guztietan gauzatu behar denez, ordezkari publikooi dagokigu haren aldeko zaintza eta berau lortzeko ardura instituzionalarekin jokatzea, Gipuzkoako erakunde nagusietako ordezkari instituzional garen neurrian. Azken urteotan bezala, EH Bilduko ordezkariak han izango gara, eta BNetako lehendakaria, GFAko ordezkari nagusia, eta Irun zein Hondarribiko alkateak, alboan izan nahi ditugu.

EH Bildu

Gipuzkoako egoitzetako langileek Politika Sozialeko taldeko kideen lana eskertu dute

Gipuzkoan emango den gobernu aldaketa dela eta, Diputazioko Politika Sozialeko departamentuko lantaldeak gutuna idatzi die departamenduko langileei 4 urte hauetan elkarrekin bizitako etapagatik eskerrak emanez.

Aldi berean, lurralde honetako zahar egoitza eta eguneko zentroko langileek, emakumeak gehienak, pankarta batekin eskertu egin dute Ander Rodriguez diputatuak eta bere taldeak urte hauetan eginiko lana. Horietako asko Alternatibako kideak direla.

Politika Sozialeko departamentutik, zein foru gobernutik, gizartearentzat ezinbestekoak diren zaintza lanetan aritzen direnen lan baldintzak eta eskubideak babesteko ahalegina egin dugu patronalaren gehiegikerien aurrean. Salaketak ere jarri dizkigute langileen alboan egoteagatik. Aurrerantzean ere hala jarraituko dugu, kalean zein BBNNetako oposiziotik.

https://scontent-mad1-1.xx.fbcdn.net/hphotos-xpa1/v/t1.0-9/10906122_708399915955405_214733165713540115_n.jpg?oh=fc054c5cb7785367a6b6f78fc0b3da9a&oe=55EC025B

https://scontent-mad1-1.xx.fbcdn.net/hphotos-xpf1/v/t1.0-9/11020905_708400045955392_200061405114830121_n.jpg?oh=a817edef60e5ecc5bcbfc99258148d7a&oe=562778BE

https://scontent-mad1-1.xx.fbcdn.net/hphotos-xtf1/v/t1.0-9/9300_708400079288722_1476587317314300333_n.jpg?oh=01b1f56a8dd1fa80cf868587eba77348&oe=561F4E9C

X