Alterkaria: Alternatibaren aldizkariaren 3. zenbakia

Alterkariaren 3. zenbakian, aurrekoetan bezala, askotariko gaiak jorratzen ditugu. Emancipatiba Alternatibaren formakuntza eskola ageri da azalean, aurrera begirako proiektua, militantziaren artean ezagutza partekatzeko besteak beste. Horrez gain, Europako hauteskundeen edota Gure Esku Dago ekimenaren giza katearen emaitzen balantzea egin dugu. Horrez gain, Feminismoa, Internazionalismoa, Ekologia eta bestelako borroken berriak edota iritzi artikuluak jasotzen ditugu.

Alterkaria Alternatibaren paperezko aldizkaria duzu, gure jardun politikoaren azken hilabeteetako lana laburbiltzen duena. Militante guztiek etxean jasotzen dute sei hilabetean behin, eta zale zein bestelakoek aski dute Alternatibaren egoitzaren batetik igarotzea ale bat lortzeko. Baina paperean ez ezik, sarean irakurtzeko aukera badago, online ikusi edo pdf formatuan deskargatzeko hain zuzen ere. Irakurri eta zabaldu.

 

http://alternatiba.net/old-files/Alterkaria3.pdf

Eraso sexisten aurkako irizpide bilduma jasotzen duen liburuxka argitaratu dugu, Bilgune Feministarekin batera

Udalak plazaratutako ‘emakumeentzako segurtasun gomendioak’ jasotzen dituen liburuxkaren edukiari aurre egin nahi diogu horrela, emakumeen askatasuna murrizten duen beldurrean eta debekuan oinarritzen baita.

Bilboko EH Bilduk eta Bilgune Feministak eraso sexistei aurre egiteko irizpide bilduma jasotzen duen liburuxka eman dugu argitara, bi helbururekin: beldurrean eta debekuan oinarrituta, Udalak emakumeei zuzendutako segurtasun gomendioak salatzea batetik, eta eraso sexistei aurre egiteko Autodefentsa Feministan oinarritutako irizpideen berri ematea, bestetik. Ana Etxarte EH Bilduko zinegotziak eta Nora Aurrekoetxea eta Hegoa Ugalde Bilgune Feministako militanteek aurkeztu dute, gaur goizean, eragile biek elkarlanean egindako liburuxka. ‘Info Bilbao’ du izena Udalaren liburuxkak; eta ‘Info Bilbo feminista’ EH Bildu eta Bilgune Feministarenak. 5.000 ale atera ditugu auzoetako jaietan zein Aste Nagusian zabaltzeko.

 

Etxartek adierazi duenez, eraso sexistak errealitate dira gaur egun. “2013an, askatasun sexualaren aurkako 74 delitu gertatu ziren Bilbon, eta horiek zati bat baino ez dira, jakin baitakigu den-denak ez direla salatzen”. Etxarten hitzetan, “EH Bilduk kezka handiz ikusten ditu erasook, baina are preokupazio handiagoz bizi dugu horien aurrean Udalak harturiko jarrera”. Izan ere, beldurrean eta debekuan oinarrituriko ‘emakumeentzako gomendio bilduma’ jasotzen duen eskuorria kaleratu du Udalak berriki. “Eskuorri horretan emakumeei esaten zaigu arriskupean bizi garela, pertsona menpeko eta biktima garela, kalea eta gaua arriskutsuak direla guretzat, eta beraz, gauez kalean egotekotan, hobe dugula lagundurik egon”.

Etxartek irmo salatu du: “Mezu horien bidez, Udalak ez gaitu emakumeak babesten. Biktima bihurtzen gaituen beldurrezko giroa sustatu baizik ez du egten, eta erasoren bat jasatekotan, emakumeok egiten gaitu horren erantzule, arduragabe jokatu eta hartu beharreko neurriak hartu ez ditugulako”.

Eraso sexistei aurre egiteko erantzukizuna emakumeengan kokatzen du Udalak, pertsona guztiontzako segurua eta egokia izango den hiriaren antolamenduan instituzio horrek duen erantzukizuna saihestuz. “Besteak beste, argiztapen eta ikusgarritasun gutxi duten eremuak ekidin behar ditugula esaten digu Udalak, igogailuan pertsona ezezagunekin ez sartzeko eta autobusean edo jende pilaketak ematen diren tokietan ukituak jasanez gero, kalteturik aterako ez garen moduan jokatzeko”.

Etxartek galdera zehatzak egin dizkio Udalari: “Zein da egiazki Udalaren helburua gomendio bilduma horrekin? Zer bilatzen du, etxean gera gaitezen eta gauzak egiteari utz diezaiogun? Gure askatasanari uko egin diezaiogun? Ez gaitezen inortaz fio edozeinek eraso ahal digulako? Norbaitek ukituak eginez gero, isilik gera gaitezen badaezpada zerbait gertatuko zaigun?”

Etxarteren irudiko, “emakumeontzako segurua izango den hiria eraikitzeko duen erantzukizunari uko egiteaz gainera, urteetan mugimendu feministak eginiko lanari bizkarra eman dio Udalak”. “Eraso sexistak oso bestela interpretatu behar dira, eta oso bestela aurre egin behar zaie. Autofentsa Feministaren bitartez, hain zuzen”.

Aurrekoetxeak eta Ugaldek esplikatu dutenez, “Autodefentsa Feminista geure bizitza bizitzeko modu bat da, ahalduntze eta jabetze pertsonal zein kolektibotik. Bizitzako eremu guztietan sufritzen ditugun diskriminazioa eta bereizkeria prebenitu eta horiei aurre egiteko balio digu, baita eraso sexistei aurre egiteko ere”.

Bilgune Feministako kideen iritziz, “Udalak berrikusi egin behar du eraso sexistei aurre egiteko darabilen politika. Ezinbestekoa da emakumeak biktima eta pertsona menpekoak eta inseguruak bihurtzen gaituen diskurtsoa, beldurrean eta debekuan oinarriturikoa, gainditzea”.

Gaineratu dute: “Emakume guztiek jasan dezakegu eraso sexistaren bat, baina gure gaitasunaren zenbat eta jabeago izan, zenbat eta kontzientziatuago egon, orduan eta aukera eta indar handiagoa izango dugu eraso sexistei aurre egiteko. Eta Autodefentsa Feminista kontzientzia eta gaitasun hori lortzeko bitartekoa da, eraso sexistei aurre egiteko bitartekoa”.

EHBilduren webgunean irakurri

Diana Urrea “Sexu joera eta genero identitateari lotutako eskola jazarpen larriena soilik antzematen da”

Euskal Herrian eta munduan oraindik sexu eskubideak ez daude bermatuta eta sarri askotan urratu egiten dira. Sexu joera eta genero identitatearen ondoriozko eskola jazarpena edo, beste batera esanda, lesfobia, homofobia, bifobiak eta transfobiak eragindako jazarpena ikasle batek bere sexu joera edo genero identitatearen ondorioz bere ikastetxean jasaten duen jazarpena. 
 
Lesfobiak, homofobiak, bifobiak eta transfobiak eragindako eskola jazarpena edo bullying kontzeptuaren atzean ikasleen arteko bazterketa, bakartzea, mehatxuak eta erasoak daude botere harreman ez parekidean testuinguruan, non erasotzaileek edo bullyek homofobiari, transfobiari, sexismoari eta heterosexismoari lotutako balioak jarraitzen dituzte. 

 
Sexu joera eta genero identitatean oinarritutako jazarpena eraso fisiko, psikologiko eta sozialen bidez gauzatzen da, orokorrean ikasle edo irakasle talde batek ikaskide edo lankide lesbianei, homosexualei, bisexualei eta transexualei zuzendua. Jokabide hauek era askotan azaleratu daitezke, besteak beste, bazterketa irainak eta eraso fisikoak eta baita erailketa edo suizidioa eraginez hori.
 
Arartekoaren txosten batek jasotakoa nabarmendu nahiko nuke. “Arrisku egoera berezietan dauden adingabeak” izeneko txostena da.

 
Ondorioz, lesbiana, gay, bisexual, transexual, intersexual, queer nerabe ugarik egunero haien errealitatea onartzen ez duten egoerak bizi dituzte eta gutxiespen egoerak bizi behar izaten dituzten familian, eskolaren esparruan eta aisian. 
 
Halaber, lesbofobiak, homofobiak, bifobiak eta transfobiak eragindako eskola jazarpenean baditu beste eskola jazarpenetik ezberdintzen dituen ezaugarriak. Honakoak dira: Hezkuntza sistemaren homosexualitatea eta transexualitatea ikusezin bihurtzea; gutxienen sexualitateen aurrean, familiaren bazterketa edo laguntza zehatz eta espliziturik ez eskaintzea; estigma kutsatzea ez soilik lesbiana, gay, bisexual, intersexual, queer eta transexualei, baizik eta euren alde agertzen direnei ere. 
 
Homofobia eta transfobia normalizatzeak norberaren kontzeptuaren barneratze negatiboa eragiten du eta horrek norberaren desira edo sentimendu lesbo, homo, trans-a ukatzea ekar dezake. Lesbiana, gay, bisexual, intersexual, queer edo transexual sentitzen denaren lotsa eta ondorioz jazarpenaren biktima dela segurtasun eza, era berean bere bakardadea eta isolamendua areagotuz; erasoak jasateko arriskua, legitimotzat hartzen diren jarrera oldarkorren biktima bihurtzeko aukeraren aurrean. 
 
Honek guztiak ulertezintasuna, babesgabetasuna eta bakardadea sufritzen ekar dezake eta bizipen hau inor ohartu gabe gerta daiteke ikusezin bihurtua eta, kasu gehienetan, ez du biderik edo beharrezko laguntzarik topatzen zuzendua izan dadin. 
 
Zaila da lesbofobiak, homofobiak, bifobiak eta transfobiak eragindako eskola jazarpena antzematea. Izan ere, gaur egun kasurik larrienak antzematen dira soilik. Ehunka, milaka dira haien izaera onartzen ez zaien ikastetxeetan ari diren gazte homosexual eta transexual, haur eta nerabeak eta beraz, euren afektibotasuna etengabe ezkutatu behar izaten dutenak. 
 
Gazte hauek ez dute inolako erreferenterik. Kanpotik erantzun negatibo bat jasotzeko beldurra dute eta horregatik euren afektibotasuna ezkutuan erruduntasunez, beldurrez eta kasurik txarrenean ondorio patologikoekin bizitzera kondenatzen ditu. 
 
Hauek ez dira baieztapen hutsak. Izan ere, aniztasun afektibo-sexualaren aurrean gazteek dituzten jarrerak ezagutzeko asmoz egindako hainbat ikerketen arabera, ikastetxeetan nabarmenki homofoboak diren jarrerak agertzen dira. 
 
Nabarmentzekoa da gainera, jarrera pasibo generikoak aipatutako jarrera homofoboak sustatzen dituela eta hau kontuan izan beharko litzateke etorkizunean garatu daitezkeen esku hartze ildoetan. Herritarren % 5a eta % 10a inguruk bere sexu desira eta bereko pertsonengana zuzentzen du. Hortaz, sexu afektibotasuna trabarik gabe bizi ahal izateko sekulako ahalegina beharko dituen ikasle kopurua oso handia da. 
 
Asko dira tartean dauden faktoreak. Bat nabarmentzekotan, erreferente positiborik gabe biziarazten dituen testuinguru soziala eta gazteen testigantzetatik ondorioztatzen denez, eskola testuinguruak ere segurtasun eskainik ordez, erabat gatazkatsua den espazioan sustatzen du aniztasun afektibo-sexualaren bizipenari dagokionez. 
 
Cuando hablamos de bullying o acoso por motivos de orientación sexual o identidad de género, estamos hablando de un sistema de agresión, opresión y exclusión presente en todos los ámbitos de nuestro sistema educativo y que afecta en mayor o menor medida a un porcentaje importante de la población escolarizada. Estamos hablando de una estructura de poder por la que la heteronormatividad penaliza cualquier disidencia real o figurada. 
 
Ante esta vulneración de derechos, desde EH Bildu consideramos que para ser nuestras las demandas de las y los jóvenes gays, lesbianas, bisexuales, transexuales, intersexuales, queers entre otros en Euskal Herria, es fundamental trabajar sobre una base: La coeducación, para poder garantizar un modelo de escuela basada en el desarrollo integral de las personas al margen de estereotipos y roles en función del sexo, que eduque en el rechazo a toda forma de discriminación y violencia machista y que posibilite una orientación académica y profesional no sexista, contando con la participación y la implicación de todas las personas de la comunidad educativa. 
 
Impulsa la educación afectivo sexual superando planteamientos biologicistas, trabajando diferentes aspectos, la identidad sexual y cómo ésta se relaciona con la identidad de género y la diversidad, el deseo como una emoción propia y construida e importante para la felicidad personal y relacional. 
 
La tracción, al margen de parámetros de masculinidad y feminidad hegemónica, así como las relaciones afectivas y o sexuales desde el deseo, el cuidado del bienestar y lo compartible, no desde el acoso, el control, el abuso, el sufrimiento o la violencia machista. 
 
Así está recogido en el plan estratégico de coeducación del Departamento de Educación, Política Lingüística y Cultura que ha presentado recientemente y que, desde EH Bildu a pesar de haber mostrado discrepancias en muchos aspectos, va a favorecer su desarrollo por considerarlo una herramienta clave para avanzar hacia una sociedad igualitaria y, por tanto, antipatriarcal que perseguimos, siempre y cuando se cuente para ello con los recursos necesarios para su correcto desarrollo. Seguiremos de cerca su cumplimiento. 
 
Es por ello por lo que hemos firmado una enmienda de transacción con los grupos Nacionalistas Vascos y Socialistas Vascos para desarrollar y ejecutar este plan en su totalidad suponiendo otro paso más para avanzar hacia esa Euskal Herria feminista que desde EHBildu reivindicamos.

Aldundiak 123 neurri bultzatu ditu gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna sustatzeko Gipuzkoan

Gipuzkoako Foru Aldundiak 123 neurri jarri ditu abian gaur arte, indarkeria matxista borrokatzeko eta eremu laboral, sozial, kultural eta ekonomikoan gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna bultzatzeko. Ekimen horren bidez, non zortzi kartel ditugun emakumeek Gipuzkoan bizi duten egoerari buruz baieztapen bana dutela, ezagutzera emango da zer aurrerapen egin diren berdintasunaren eremuan, foru departamentuei, Lurraldeko udalei eta are enpresa pribatuei eragiten dien neurriei esker.

Ugartek gogora ekarri du Gipuzkoako emakumeek zokoratuta jarraitzen dutela hainbat eremutan; baita ekonomikoan ere. Ekimen horren bidez, non zortzi kartel ditugun emakumeek Gipuzkoan bizi duten egoerari buruz baieztapen bana dutela, ezagutzera emango da zer aurrerapen egin diren berdintasunaren eremuan, foru departamentuei, Lurraldeko udalei eta are enpresa pribatuei eragiten dien neurriei esker.

Ugartek gogora ekarri du Gipuzkoako emakumeek zokoratuta jarraitzen dutela hainbat eremutan; baita ekonomikoan ere. Emakumeen batez besteko errenta 11.857 eurokoa da Gipuzkoan; 23.224 eurokoa, aldiz, gizonezkoena. Emakumeen erdia ez da iristen 9.000 euroko errentara urtean, eta heren bat 1.500 euroren azpitik dago. “Egoera horren aurrean, sektore pribatuak ere berdintasunarekin  bat egin dezan saiatu behar gara eragile publikoak”.

Bide hori jorratu zuen Aldundiak 2013ko urtean, obra publikoetarako Gizarte Klausulen Foru Araua onartu baitzuen. Foru Arau horretan, hainbat eskakizun egiten dira; esate baterako, lan baldintzetan hobekuntzak dakartzaten berdintasuneko planak egitea; sektore maskulinoetan emakumeak kontratatzea; eta erantzunkidetasuna ea kontziliazoa sustatzea

Erabaki horri esker, 2013ko urtean bikoiztu egin dira berdintasun klausulen kopurua, eta halakoak jasotzen dituzten kontratazio espedienteen kopurua ere bai: lehen, 32 kontratu ziren –13,7 milioi euro, guztira–, eta orain, berriz, 71 kontratu –26,9 milioi euro, guztira–.

Beste aldetik, emakumeen diskriminazioaren aurkako borrokan badago Aldundiak berebiziko garrantzia ematen dion beste sektore bat: zaintzarena da. Eremu bereziki femenino eta prekarioa da, ezberdinkeriak erabat kolpatua. Horregatik, Gizarte Politikako diputatuak azpimarratu duenez, garrantzi handia du zaintzako langileei baldintza duinagoak dakarzkien politika publikoak erabakitzeak, bai arlo profesionalean bai familiakoan. Arlo profesionalari dagokionez, diputatuak gogoratu du Aldundiak jarrera aktiboa mantendu zuela  adinekoentzako egoitzetan eta eguneko zentroetan ez zedin Espainiako lan erreforma aplikatu, eta 4.200 langilek eskatzen zituzten soldata igoerak bere gain hartu zituela.

 Familiaren ingurunean, zaintza lanak gehienbat emakumeen esku daude oraindik. “Aldundiaren ikuspegitik guztiz garrantzitsua da zaintza zerbitzuak profesionalizatzea, alor horretako langileen lan baldintzak duin bihurtzea eta, orobat, emakumeei gero eta zerbitzu eta laguntza gehiago eskaintzea, beren borondatez erabaki dezaten zaintza lanak beren gain hartu edo ez hartu, eta, beren gain hartzekotan, nola hartu. Arrazoi horregatik, erakunde honek ez du Espainiako Gobernuak Mendekotasunaren Legean agindutako murrizketatatik bat bera ere aplikatu Gipuzkoan. Guztiz alderantziz jokatu dugu, gehitu egin baititugu adinekoentzako eta ezgaituentzako baliabideak eta prestazio ekonomikoak”. Zehazki, Laguntza Pertsonalaren Prestazio Ekonomikoaren hedadura zabaldu izana aipatu du diputatuak: etxean zaintzaileak kontratatzeko laguntza horren bidez 1.000 enplegu baino gehiago sortu dira urte batean.

Rodriguezek azpimarratu nahi izan du, baita ere, Gizarte Politikako Departamentua indarkeria matxistaren aurka egiten ari den ahalegina. Halatan, zerbitzu berriak definitu eta sortu dira eta 1.000 biztanle baino gutxiagoko hogeita bat udalerriri laguntza eman zaie indarkeria matxista prebenitzeko, bereziki gazteen artekoa.

Berdintasuneko zuzendariak udalerri batzuetan lantzen ari diren egitasmoak azpimarratu ditu. Esate baterako, Irun eta Hondarribian, urteko jaietan eta jarduera sozio-kulturaletan gertatzen den diskriminazioa dela eta, edo Tolosan, non esperientzia pilotu bat egiten ari diren emakumeak elkarte gastronomikoetan baldintza berdinetan sar daitezen bermatzeko.

“Ari Gara” kanpainan aipatzen da, baita ere, Gipuzkoako udalen % 70,  Aldundiaren laguntzarekin, lanean ari direla diskriminazioarekin bukatzeko, eta, bereziki, 10.000 biztanle baino gutxiagoko 40 udalerritan berdintasunaren aldeko politika publikoak sustatzen ari direla. Kanpainak, azkenik, leku bat eskaintzen dio mugimendu feminista egiten ari den lan eskergari, mugimendu hori abangoardia baita berdintasunaren aldeko borrokan.

EHBilduk abortatzeko eskubidearen alde Iruñean etzi egingo den manifestazioarekin bat egitera deitu du

Iaz iragarri zenetik eta gaur egunera arte, EHBildutik behin eta berriro adierazi dugu Mariano Rajoyren gobernuak sustatutako abortuaren legearen erreformaren aurkako gaitzespenik irmoena. Hala berretsi dugu ordezkaritza dugun erakunde guztietan, emakumeek beren bizitzaren, gorputzaren eta osasunaren gainean erabakitzeko duten eskubidearen kontra egiten duen erreforma salatuz eta, aldi berean, gure erakundeei  eskatu diegu beren eskumen guztiak erabil ditzatela eta berme guztiak jar ditzatela emakumeek libreki erabaki ahal izateko. Osasun, lege zein gizarte arloko bermeez ari gara.

Erreforma hau ez da herritarren aurka ematen ari diren eraso sortaren enegarrena. Herritarren erdiaren aurkako indarkeria ekintza zuzena da, emakumeen autonomiaren aurkako kolpe larria, beren gorputz zein bizitzen gainean erabakitzeko eskubidearen kontrakoa. Eta erantzun sendoa behar du lege honek, urratzen dituen eskubideen tamainakoa.

Horregatik, EHBildu koaliziotik Euskal Herriko mugimendu feministak larunbat honetarako Iruñean antolatutako manifestazio nazionalarekin bat egiteko deia egiten dugu, “Gure gorputza, gure erabakia” lemapean nafar hiriburua zeharkatuko dituena 17:30etatik aurrera. Izan ere, ardura ekidinezina da indar politiko, sindikal zein sozialentzat erreforma hau geldiaraztea, eta, horrez gain, jabetu behar gara indarrean dagoen araudia aldatu behar bada emakumeon eskubideak zabaltzeko izan behar dela.

X