Abortu askearengatik: V de Vagina, V de Victoria!

Badirudi dagoeneko saihestezina izango dela Gallardonen abortuari buruzko legearen etorrera. Emakumeen eskubideen aurkako eraso bortitz hau gainera datorkigu. Izan ere, epe eta baldintzarik gabeko abortu libre eta doakoaz hitz egiten dugunean, gure gorputzen eta bizitzen gaineko erabakiak hartzeko oinarrizko eskubideaz ari gara.  Ezarri nahi diguten kontrol mota hau, patriarkatuaren eraso larria da, esparru guztietatik erantzun sendoa jaso behar duena. Baina jakin badakigu beste behin ere erantzun hori epela izango dela, kasu batzuetan interesen araberako manipulazio soila izango delarik.

Hala ere, gure mendekua poztasuna izango da eta gure aurkariak identifikatu nahi ditugu: erreforma hau inposatuko duten ultrakatolikoetatik hasita, gai honen harira harrotasunez agertu arren gure abortatzeko eskubidea osorik defendatzen ez dutenenaganaino. Identifikatuta zaituztegu eta esatera goaz!

Bideo hau aurkezten dizuegu, gure aurkari komunez barre eginez alaitzeko. Egitasmo honetan, ez gara bakarrik egon. Izan ere, “Memes Feministas” taldekoek hainbeste barre eginarazi dizkigun ZAS! (euskaraz DANBA!) esaldia erabiltzen utzi digute, Perra Vieja-k bere musikarekin egin duen bezala. Euren sormena gure aldarrikapen eta ondo pasatzeko gogoekin nahasten uzteagatik eskerrak eman nahi dizkiegu.

https://scontent-b-lhr.xx.fbcdn.net/hphotos-ash4/1378416_728088400541812_565154151_n.jpg

https://scontent-b-lhr.xx.fbcdn.net/hphotos-prn2/1186164_727988077218511_902080455_n.jpg

https://scontent-a-lhr.xx.fbcdn.net/hphotos-ash3/1234492_726555020695150_758109744_n.jpg

https://scontent-a-lhr.xx.fbcdn.net/hphotos-ash3/542249_727138103970175_593793160_n.jpg

Hondarribiako EH Bilduko zinegotzi guztiek Alardean ez ateratzeko konpromiso zehatza hartu zuten

Hondarribian gertatu diren dimisioen aurrean, eta ondoren sortu diren eztabaida publiko eta mediatikoak direla eta, EH Bildu koalizioak zera adierazi nahi du:

  • EH Bilduk berriro azpimarratu behar du 2011ko udal eta foru hauteskundetan Bildu koalizioaren listak osatu zuten pertsona guztiek kodigo etiko bat sinatu zutela. Kodigo horretan, beste gauza batzuen artean, emakumeen eskubideen aldeko jarrera aktiboa hartzeko konpromiso argia hartu zuten, emakumeak baztertzen dituzten jarrerak eta jarduerak alde batera utziaz.
  • Hondarribiko kasuan, kodigo etikoaz gain, EH Bilduko zinegotzi guztiek, salbuespenik gabe, Alardean ez parte hartzeko konpromiso irmoa sinatu zuten. Orain arte zinegotzia izan den Juan Ortizek ere konpromiso zehatz hori hartu zuen.
  • EH Bildu koalizioak, bere oinarri sozialarekin eta boto-emailearekin errespetu osoz, hauteskundetan aurkeztutako printzipio eta konpromiso politiko eta ideologikoetan oinarritzen du bere zinegotzi eta kargu politikoen jarduera politiko eta instituzionala. Eta herritarren aurrean hartzen diren konpromisoak betetzeko daude.
  • Bukatzeko, EH Bildu koalizioak polemika antzu bat mediatikoki areagotzen saiatzeko eragile politiko zehatz batzuk hartu duten erabakia salatzen du. Alardearen aferan, emakumeak baztertzen dituen jarduerak salatzeko eta emakumeen eskubideak defendatzeko duten konpromiso demokratiko falta da estali nahi dutena.

Alternatibak Urkulluk alarderako agindutako bitartekaritzaren iruzurra deitoratu du

Alternatibako bozeramaile Amaia Agirresarobek joan den igandean Hondarribiko alardean gertatutakoaren balantzea egin du, bereziki Urkulluren gobernuak egin behar zuen balizko bitartekaritzaren inguruan Jaizkibel konpainian desfilatzen dutenek urtero pairatzen duten egoeraren aurrean. Honako hausnarketak plazaratu dituzte Alternatibatik:

1. Lehenengo eta behin, Jaizkibel zoriondu nahi dugu, aurten inoiz baina jende gehiago bildu duelako bere desfilean. Haiekin batera, kaletik txalotzera hurbildutakoen konpromisoa ere txalotzen dugu, irainak eta bultzadak jasan behar izan dituztelako alarde baztertzailearen aldekoen eskutik. Guzti horri aurre eginda ere, Alarde parekideak aurrerapausoak eman ditu eta prestutasuna ageri izan du egoera desblokeatzeko, Eusko Jaurlaritzak eginiko proposamenetik zegokiena bete duela.

2. Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak atzo esandakoaren kontra, Jaizkibel manifestaziorik ez deitzeko eta alarde baztertzailekoei plastikori ez jartzeko konpromisoa eskatu ziela, guztiz faltsua da bi aldeek ebazpena bete dutenik. Igandean agerian gelditu zen Jaizkibelek bakarrik bete zuela emandako hitza, bitartean, plastiko beltzak eta kartel iraingarriak ibilbidean berriz ere azaldu ziren. Berretsi egin zen, gainera, bertan ertzain ugari izan arren ez zutela ezer egin Urkulluren gobernuaren ebazpena betearazteko, beste eremu batzuetan kartelak edota argazkiak kentzeko inolako zalantzarik ez dutenean.

3. Agerikoa da lehendakari honen helburua ez dela, inondik inora, Irun eta Hondarribiko alardeen ospakizunetan –Jose Antonio Santano eta Aitor Kerejeta alkateen babesarekin- urtero errepikatzen den zentzugabekeria honekin bukatzea. Alardeen demokratizazioan, Eusko Jaurlaritzaren inplikazioa ezin da Emakunde ordezkaritza bat bidaltzera edota hitz zintzoetara mugatu. Emakumeen eskubideen kontrako urraketak gertatzen ari dira eta, Lakuak, baimendu ez ezik, hauek ekiditeko neurririk ez du hartzen.

4. Onartezina da EAEko telebista publikoak igandean gertatutakoa “Istilurik gabe” titularrarekin laburtu izana. Ez al da ba istilua ehunka pertsonari, soilik emakumeak izategatik, haien herriko jaietan parte hartzeko eskubidea ukatzea? Ez al da ba istilua haien igarotzea trabatzea eta plastiko beltzekin estaltzea? Ez al da istilua parte-hartzaileak iraintzea eta haien herriko alkatea bera egoera guzti horren konplize izatea? EITB diskriminazio honen konplize ez bihurtzeko exijitzen dugu.

5. Urkullu jaunari, Hondarribiko alkatea bere alderdi berekoa, PNVkoa dela gogoratu nahi diogu. Egoera honekin benetan bukatu nahi badute, ez diezaiotela utzi Eusko Jaurlaritzako Berdintasun Legea betetzen ez duten eta emakumeak konplexurik gabe diskriminatzen dituzten pertsonei haien hauteskunde zerrenden buru izaten. EHBilduren adibidea har dezatela; koaliziotik gaur jakinarazi dugun bezala, zinegotzi batek alarde baztertzailean desfilatzea erabaki duelako dimitituko du, Bilduren kargu publikoa izateko berdintasunarekiko konpromisoa bere egin ostean, apurtu duelako. PNVri, Kerejeta alkateari dimisioa eskatzeko exijitzen diogu, eta aldi berean, PSEri dei egiten diogu berdina egin dezan Santanorekin, Irunen.

https://fbcdn-sphotos-c-a.akamaihd.net/hphotos-ak-ash3/1244387_717204464963539_346851767_o.jpg

https://fbcdn-sphotos-d-a.akamaihd.net/hphotos-ak-prn2/1172462_717204728296846_1157116682_o.jpg

https://fbcdn-sphotos-g-a.akamaihd.net/hphotos-ak-ash3/1275257_717204784963507_974606002_o.jpg

https://fbcdn-sphotos-c-a.akamaihd.net/hphotos-ak-ash3/1276825_717204818296837_1247164027_o.jpg

https://fbcdn-sphotos-e-a.akamaihd.net/hphotos-ak-ash3/1268828_717204981630154_242078257_o.jpg

https://fbcdn-sphotos-f-a.akamaihd.net/hphotos-ak-ash4/1276956_717205081630144_1879774393_o.jpg

https://fbcdn-sphotos-a-a.akamaihd.net/hphotos-ak-ash3/1272768_717205348296784_272761378_o.jpg

https://fbcdn-sphotos-e-a.akamaihd.net/hphotos-ak-ash3/774812_717205418296777_1480075506_o.jpg

https://sphotos-b-ams.xx.fbcdn.net/hphotos-prn2/1239650_717205568296762_663380837_n.jpg

https://fbcdn-sphotos-f-a.akamaihd.net/hphotos-ak-prn2/1291335_717205808296738_1689678321_o.jpg

https://fbcdn-sphotos-f-a.akamaihd.net/hphotos-ak-frc3/1094567_717205988296720_1921096982_o.jpg

https://fbcdn-sphotos-d-a.akamaihd.net/hphotos-ak-prn2/1277139_717206094963376_321823553_o.jpg

https://fbcdn-sphotos-a-a.akamaihd.net/hphotos-ak-prn1/1039761_717206361630016_1094656067_o.jpg

https://sphotos-a-ams.xx.fbcdn.net/hphotos-ash3/1186724_717206574963328_1521682701_n.jpg

https://fbcdn-sphotos-f-a.akamaihd.net/hphotos-ak-prn2/1277662_717204744963511_276332412_o.jpg

Hondarribiako EHBilduko zinegotzi batek dimititu egingo du alarde baztertzailean parte hartzeagatik

Pasa den igandean, orain arte Hondarribiko Bilduko zinegotzia izan den Juan Ortizek emakumeak diskriminatzen dituen Alarde tradizionalean parte hartu zuen. Ortizen asmoa jakin bezain pronto, igandea baino lehenago, EH Bilduko zuzendaritza berarekin bildu zen eta jakinarazi zion jokabide hori eta EH Bilduren filosofia eta praktika politikoa bateraezinak direla. Horren ondorioz, Juan Ortizek hurrengo egunetan bere zinegotzi akta utziko duela adierazi zion EHBilduko Zuzendaritzari.

Gogoratu behar dugu 2011ko hauteskundetarako Bilduren hautagaitzetan aurkeztu ziren pertsona guztiek dekalogo etiko bat sinatu zutela. Bertan, emakumeen eskubideen aldeko jarrera aktiboa izango zutela argi eta garbi adierazten zuten.

EHBildu Gipuzkoa

Alternatibak alarde parekidea Hondarribian babestera deitu du emakumeak baztertzea defendatzen duten alkateari erantzuteko

Alternatibako bozeramaile nazional Amaia Agirresarobek datorren igandean Hondarribira joateko deia egin du Jaizkibel konpainian desfilatzen duten gizon-emakumeak babestera herriko Alardean. Aurten, hogei urte bete direla herriko emakume talde batek jaietan parekidetasunez parte hartu ahal izatea aldarrikatzen hasi zirenetik, Agirresarobek lelo berbera berreskuratzearen aldeko apustua egin du, “benetako jai parte-hartzaileak, herrikoiak eta bazterkeriarik gabekoak eskatzen jarraitu behar dugu”.

Alderdi ezkertiarraren bozeramailearentzat, alarde parekidean parte hartzea edo bere desfilea kalean babestea Aitor Kerejeta alkateak asteon eginiko adierazpen onartezinei erantzuteko modurik onenak dira. Agirresarobek gauza bakar batean azaldu da ados PNVren alkatearekin, “egia da urtero, irailaren 8an, azken 16 urteetan gertatutakoak jaiarekin zerikusirik ez duela: hain zuzen ere, emakumeok gizonezkoekiko pairatzen dugun egiturazko desberdintasunarekin eta gure eskubideak bera bezalako politikari matxisten erabakien menpe egotearekin dauka zerikusia, gobernatzen duen herriko bizilagunen erdia baztertzea publikoki defendatzen baitu jeltzaleak”.

Alternatibarentzat guztiz “onartezina da kargu publiko batek plastiko beltzena bezalako jarrera faxistak babestu eta bermatzen jarraitzea” Jaizkibel konpainiaren ibilbidean urtero egiten dutenez eta herritarren gehiengoaren borondateari erantzuten diotela ziurtatuz. Agirresarobek “demagogia hutsa” iritzi dio baieztapen horri eta Igeldoko auziarekin alderatzeari, “lotsagarria da alkate batek eskubideak urratzea eta emakumeen bazterketa balizko gehiengoekin justifikatzea”.

Azkenik, Kerejetari zuzenean hitz egin dio: “Jakin dezala pertsonen eskubideak, emakumeenak ere, aitortu eta defendatu behar direla Berdintasun legeak dioenaren arabera, eta PNVk bere karguek betearazten dutela bermatu beharko lukete; Hondarribiko emakumeek, beraz, ez dute inongo erreferendumik ezta tradizioz mozorrotutako jarrera baztertzailea ageri dutenen baimenik behar beren jaietan parte hartzeko”.

Urtero bezala, Alternatibako ordezkaritza izango da Hondarribian, Begoña Vesga lurraldeko batzarkidea buru, jai herrikoiak eta parte-hartzaileak aldarrikatu zein Jaizkibel konpainia babesteko.

X