“Gu Gaitun” topaketen bideoa

Sexuaren munduan lan egiten duten pertsonak laguntzen dituzten entitateen artean “Gu Gaitun” topaketak grabatu ziren Donostian. Hemen jardunaldien inguruan egindako erreportajea. Topaketa honek helburu bikoitza du: alde batetik, herritarrak sentsibilizatzea bi ponentzia irekiren bidez eta, bestaldetik, gune bat sortzea prostituzioan aritzen diren pertsonekin zuzenean lan egiten duten kolektiboentzat, eguneroko lana errazteko tresnak garatu ditzaten.

GU GAITUN 2012

Sexuaren munduan lan egiten duten pertsonak laguntzen dituzten entitateen artean “Gu Gaitun” topaketak grabatu ziren Donostian. Hemen jardunaldien inguruan egindako erreportajea. Topaketa honek helburu bikoitza du: alde batetik, herritarrak sentsibilizatzea bi ponentzia irekiren bidez eta, bestaldetik, gune bat sortzea prostituzioan aritzen diren pertsonekin zuzenean lan egiten duten kolektiboentzat, eguneroko lana errazteko tresnak garatu ditzaten.

http://alternatiba.net/old-files/PA180133_0.jpg

Oskar Matuteren hitzaldia Aretxabaletan: Alternatibak lotuz, Ezkerra eraldatzearen erronka

Alternatibako bozeramaile Oskar Matutek hitzaldia eskaini zuen azaroaren 28an Aretxabaletako (Gipuzkoa) Arkupe Kultur Etxean, Alternatibaren sorreraren, ibilbidearen eta etorkizunaren inguruan, Alternatibak lotuz: Ezkerra Eraldatzearen Erronka titulupean. Matutek menpekotasun sistema desberdinei aurre egiteko borroka guztiak agenda berean uztartzearen garrantziaz hitz egin zuen. Hector Prieto talde ezkertiarreko kidea udal asanbladako kideak hitzaldiaren aurkezle lanak egin zituen eta testuingurua zehazteko arduraduna ere izan zen; batetik, euskal ezkerrak dituen erronkak eta, bestetik, Euskal Herrian ezker alternatiboak batera lan egiteko berrosatze prozesuan parte hartzearen gogoa eta konpromisoa hizpide izan zituen. Alderdiaren bozeramaileak, berriz, oinarri desberdinak izango dituen paradigma berria sortzeko ezker eraldatzaileak bere burua birpentsatu eta autokritikatu behar duen ikuspuntua eman zigun. Matutek, krisi sistematikoari aurre egingo dion harresi sozialean parte hartzearen beharra ikusten du, azken batean, Euskal Herriko ezkerraren eraldatzearen erronkaren ondorioz, mundua bera ere aldatzen laguntzeko.

A25 Koordinatzaileak eta Tribuna Feministak Indarkeria Sexistaren Aurkako manifestaziora deitzen du

25N Koordinatzailea osatzen duten erakundeek (Bilgune Feminista, Bizkaiko Emakumeen Asamblada, Feministalde, Mugarik Gabe, Mundubat, Euskadiko GGKEen Koordinakundea, CCOO, ELA, ESK, LAB, STEE-EILAS, Alternatiba eta Ezker Batua) eta Tribuna Feministak Azaroaren 25ean Bilbon 12:30tan Arriagatik abiatuko den manifestaziora deitu dute, “Ez obeditu, ez zerbitzatu, ez isildu” lemapean.  

Azaroaren 25ean, Emakumeonganako Indarkeria Sexistaren Aurkako Nazioarteko Eguna, bizi dugun “atzerakada” egoera hau salatu nahi dugu.

Bortizkeria fisiko, sexual, instituzional, psikologiko, politiko, ekonomiko, kultural eta sinbolikoak egituratzen du oraindik gure jendartea, eta hau da gure gorputzak eta bizitza kontrolpean izateko sistema kapitalista heteropatriakalak erabiltzen duen tresna. Hori gutxi balitz, oraingo krisi sistemikoen eta neurri ultrakontserbadoreen garaiotan, gure eskubideak geroz eta gehiago murriztu eta gure autonomia lermatzen ari direla ikusten dugu. Eurek, politikari, apezpiku zein epaile kontserbadoreek emakumeak etxean gordeta nahi gaituzte eta horren aurrean obeditzeko, zerbitzatzeko eta isiltzeko prest ez gaudela ozenki esan nahi diegu.

Eraso gehiagorik onartuko ez ditugula esateko kaleak hartzera goaz.  Oraindik ere, tamalez, indarrean dauden eslogan eta pankarta zaharrak atera behar izan ditugu armairutik, kendu nahi dizkiguten eskubideei eutsi nahian. Aurrerantzean ere hainbeste kosta izan diren eskubideak gauzatzen jarraituko dugu; ez ditugu baztertuko, ezta inork hankapean hartzerik onartuko ere. Emakumeak isilarazi nahi dutenen aurrean, mobilizaziora deitzen dugu! Emakumeok indarkeriarik gabeko bizi-eredua aldarrikatzen dugu, kolorez, askatasunaz, irreberentziaz eta alaitasunaz josita dagoen bizi-eredua.

https://fbcdn-sphotos-h-a.akamaihd.net/hphotos-ak-prn1/28869_287382351373362_73544080_n.jpg

Yayo Herrero López “Ecología, decrecimiento y ecofeminismo”

Video de la intervención de Yayo Herrero López en las jornadas sobre “Decrecimiento y Crisis Económica” organizadas por Alternatiba los pasados 9 y 10 de noviembre en el Aula de Cultura de Algorta (Getxo). La ponente, Co-cordinadora de Ecologistas en acción y profesora de la cátedra de educación ambiental de la UNED, ofreció una charla bajo el título “Ecología y decrecimiento como alternativa a la crisis ambiental, económica y política” ante una sala que se quedó pequeña, con cerca de 75 personas que siguieron la conferencia e intervinieron activamente en el turno de preguntas.

“Desazkundea eta Krisi Ekonomikoa” lemapean Alternatibak Algortan, Getxoko Kultur Etxean, antolatutako jardunaldietan Yayo Herrero Lopezek eskainitako hitzaldiaren bideoa, azaroaren 9an grabatutakoa. Hizlaria, Ekologistak en acción erakundeko koordinatzailea eta UNEDeko ingurumen hezkuntzako katedrako irakasleak, “Ekologia eta desazkundea ingurumen, ekonomia eta politikaren krisiei erantzuteko alternatiba gisa” izeneko hitzaldia eskaini zuen txiki gelditu zen aretoan, 75 lagun ingururen aurrean.

http://alternatiba.net/old-files/55989_549939098356744_570271344_o.jpg

Alternatibak Jaizkibel konpainia babesteko deia egin du bihar Hondarribiko alardean

Alternatibako Mahai Feministako bozeramaile Begoña Vesgak Eusko Jaurlaritzak Gipuzkoako zein Euskal Herriko gainerako herritarrei dei egin die gaurkoan, “urteak eta urteak, Irunen zein Hondarribian, emakumeen bazterketarik gabeko jai herrikoi eta demokratikoen alde lanean aritu diren pertsona guztiei babesa adierazten jarrai dezatela”, Hondarribian bereziki, bihar alardea ospatuko baitute bertan, non Jaizkibel konpainia inolako bazterketarik gabeko parte-hartzea ahalbidetzen duen bakarra izango den, berriro ere.

Alternatibatik salatu egin dute konpainia honek asteon pairatu behar izan dituen oztopoak, Eusko Jaurlaritzako  Herrizaingo Sailak entseguak eskatu bezala egitea galarazi baitzion, ordena publikoa mantentzeko aitzakiarekin “iazko alardean Jaizkibelen ohiko ibilbidea debekatzeko erabilitako aitzakia faltsua, hain zuzen ere”. Horregatik. Vesgak galdegin du biharkoan “erabat errespeta dadila konpainia honek festan parte hartzeko duen eskubidea”, are gehiago, kontuan izanik “benetan parekidea den eta alardean parte hartu nahi duten guztientzat zabalik dagoen konpainia bakarra dela”. Gogorarazi du, halaber, erakunde publiko guztien eginkizuna dela pertsona guztien eskubideak babestea; hartara, udaletatik hasita Jaurlaritzaraino, guztiek ekidin behar dute emakumeen aurkako bazterketa.

Vesgak, azkenik, alarde mistoetatik egiten duten eskaerekin bat egin du, “ahalik eta etorkizunik gertuenean alarde bakarra egotea baita aldarrikatzen dena, parekidea eta parte hartu nahi duten pertsona guztiei zabalik egongo dena”. Hori dela eta, Vesga bera izango da bihar Hondarribian Alternatibako hainbat kiderekin batera Jaizkibel konpainia babesteko.

X