Larderia (Maria del Rio)
Ez dakit bakarrik nire sentsazioa ote den, baina azkenaldian epaiei arreta handiagoa jartzen diegula esango nuke.
Ez dakit bakarrik nire sentsazioa ote den, baina azkenaldian epaiei arreta handiagoa jartzen diegula esango nuke.
Emakume futbolarien egoera aztertu duen batzordean parte hartu zuen duela egun batzuk gure kide Diana Urreak Eusko Legebiltzarrean.
Asteon Indarkeria Sexistaren kontrako eguna izan da eta mugimendu feministaren leloa oso argia da: Dena esanda dago. Eta hala izan arren, mezuaren bigarren zatia ere egia borobila da, dena egiteke dagoela, gizartearen arlo guztietan, eta bereziki honi lotua datorren justizia sistemarekin ere.
Feminismoa modan jarri den garai hauetan, munstro kapitalistak eraldaketarako aukera erreala ematen duen edozein proposamena fagozitatzeko garaietan, Euskal Herriko Mugimendu Feminista autonomoak ospatu berri ditu bere V Jardunaldiak.
Hauteskundeen emaitzek berri pozgarriren bat eman dute, baina horien gainetik ondorio kezkagarria bezain beldurgarria aitortu beharra dago. Oraingoan bai, zalantzaezina da ultraeskuinaren gorakada. Beraz, atzera egin nahi duen gezurrez beteriko diskurtsoari aurre egiteko beharra areagotu da.
Hiru urteko parte-hartze prozesu aberasgarri baten ostean, irailean ireki zuten Sorginenea Gasteizen, eta urriaren hasieran Iruñeko Emakumeen Etxeak ateak zabaldu ditu, aurreko udal gobernuaren konpromisoaren emaitza.
Gure Alternatibako kide eta EH Bilduren legebiltzarkide Ander Rodriguezek eskatu dio Eusko Jaurlaritzari egungo Zahar Egoitzen Dekretua aldatzeko erabiltzaileen eta langileen baldintzak bermatu daitezen: «Dekretu honek zahar egoitzetan adinekoi ematen zaien arreta eta langileen lan baldintzak murrizten ditu».
EH Bilduk Jaurlaritzari eskatu dio erretiratu dezala Euskal Autonomia Erkidegoko adinekoentzako egoitza-zentroei buruzko 126/2019 Dekretua, murrizketak ekarriko dituelako mendekotasuna duten pertsonen arretan. Ander Rodríguez legebiltzarkideak Artolazabal sailburuari egindako interpelazioan adierazi duenez, “saldu nahi izan digute Dekretu berriak hobetu egingo duela egoitzetan ematen den arreta. Baina gezurra da. Adinekoei ematen zaien arreta zuzena 1998ko Dekretuak arautzen zuena baino txikiagoa izango da. Izan ere, Dekretu berriak aurreikusten du langile bakoitzak urtero, 200 ordu gutxiago izango dituela egoiliarrak artatzeko”.
Historikoki Emakumeak ez dira salbu egon intentsitate desberdineko eta klase guztietako gerra kalamitatetik: heriotza, tortura, bortxaketak, seme alaben heriotzak dakarren mina eta abar. Baina beti, salbuespenak salbuespen, alboko edo bigarren mailako eragile pasiboak izan dira.
Alternatibako kide eta EH Bildu taldeko Claudia Venceslao batzarkideak erresidentzietako dekretu berria langileen parte hartzerik gabe eta erabiltzaileen alegazioak kontutan izan gabe egina izan dela salatu du Gizarte Ongizate Batzordean.
Alternatiba | Ezkerra eraldatzearen erronka