Burubide Plana abian jarriko dugu, Bilboko gazteen emantzipazio pertsonal zein kolektiboa indartzeko

Gaur goizean Bilboko udal programan daramagun gazteentzako Burubide planaren aurkezpena egiteko agerraldia egin dugu. Alternatibako partaide eta EHBilduko zerrendakide Sandra Llanok egin du, Eneko Ander Romerorekin batera, planaren aurkezpena.

Gaur, hemen batu gara Lanbide aurrean, langile eta sujetu prekarizatu gisa Bilbon eta Euskal Herrian pairatzen dugun egoera salatzeko eta honen aurrean gazteok gazteontzat egindako proposamenak aurkeztera.

Hemos venido a Lanbide, oficinas que los jóvenes de esta ciudad conocemos como la palma de nuestra mano, para denunciar la situación que vivimos y presentar propuestas que hemos elaborado y que realmente responden a nuestras necesidades.

PNVk, PP eta PSOErekin batera, hiri eredu neoliberal bat inposatu nahi izan dute, kapital handiaren neurrira eraikitako Bilbo batean, multinazionalei eta kontsumismoari irekita, merkataritza txikia itotzen eta langileen kontrako erabakiak hartzen, enpleguen eta gure bizitzen prekarizazioa areagotuz. Eta ez gara ari gure etorkizunaz soilik, hiri honen etorkizunaz baizik. GUK OSATZEN DUGU ETORKIZUN HORI. ETORKIZUNA ETA ORAINA.

Y es que la oferta del PNV y de sus partidos comparsa para los jóvenes es esa, la de un empleo y vida precaria, que nos obliga a dejar nuestros barrios y ciudades para irnos al extranjero, o animándonos a resignarnos y aguantar, como hacía el consejero Toña hare varios días. Eso, cuando no nos apalean por nuestro compromiso político o nos detienen por expresar nuestra opinión.

Mientras, en Bilbo, el paro juvenil aumenta y 15.000 viviendas siguen vacías, las políticas municipales de empleo continúan favoreciendo las empresas, en detrimento de la juventud. Los grandes empresarios se enriquecen gracias a las subcontratas y los favores del Ayuntamiento, que luego son devueltos en forma de puerta giratoria o poltrona en algún consejo de administración, y las jóvenes somos condenadas a la miseria.

Horren aurrean, gazteok apustu argia egin dugu, dena erabakitzeko eta dena hobetzeko gure tresna politikoa Euskal Herria Bildu da. Bilbon alternatiba, EH Bildutik pasatzen da. Sistema errotik aldatu nahi dugunok badakigu borroken artikulazio bat behar dela, esparru guztietan; horretarako emantzipazio integralerako Burubide Plana abian jarriko dugu, gure benetako beharrei aurre egingo dion plana, udaletik eta kaletik.

Las jóvenes en Bilbao lo tenemos claro, EH Bildu es la herramienta política para poder decidirlo todo. La alternativa en Bilbo pasa por EH Bildu. Para impulsar el cambio es imprescindible la articulación de luchas en todos los ámbitos. Para ello tenemos un plan, el Plan Burubide, un plan diseñado por jóvenes para jóvenes, un plan que responde a nuestras necesidades para incidir desde la calle y desde el ayuntamiento.

Somos muchas las jóvenes que queremos desarrollar nuestras vidas con autonomía. Y para ello necesitamos que las instituciones adecuen sus políticas hacia la juventud, que ofrezcan medios a la altura de las circunstacias y que respondan a nuestras necesidades y espectativas.

Gazteak emantzipatzeko bidea nahi eta behar dugu, pertsona askeak bihurtuko gaituen bidea hautatu dugu. Eta horretarako tresnak behar ditugu, Burubide Plana bezalakoak. Pertsona aske eta burujabeak izateko gakoak eskaintzen dituelako.

Plan honen bitartez, espazio fisiko bat eskaini nahi diogu Bilboko gazteari, Emantzipazio bulegoa, udalarekin harreman gertu eta zuzena izan dezan. Bulego honen bidez, zenbait arloren inguruko informazioa, orientazioa eta formazioa eskainiko da: enplegua, etxebizitza, prestakuntzak, kultura, aisia… Horretaz gain, bulegoak bitartekari lana egingo du administrazio publiko ezberdinek eskaintzen dituzten programa, beka edo bestelakoen kudeaketan.

Desde EH Bildu pondremos en marcha una oficina de emancipación juvenil, para que sea un instrumento activo de cara a potenciar la autonomia personal y colectiva de las jóvenes de esta ciudad. Tendrá como objetivo informar, orientar y formar sobre diversos ámbitos, como empleo, vivienda, prestaciones, cultura, ocio… Planteamos además que esta oficina haga de intermediaria entre la juventud de Bilbo y los programas y becas que ofertan las diferentes administraciones.

Gure buruen jabe gara, gure etorkizuna zein oraina geuk erabaki nahi ditugu. Queremos decidir sobre nuestro futuro y sobre nuestro presente también, participar en el diseño de las políticas y planes que se hacen para nosotras, y la institución más cercana como es el Ayuntamiento tiene que hacer de puente, de herramienta. Por eso, y porque solo EH Bildu va a fomentar este trabajo, GAZTEON BOZKA EHBILDUren baitan kokatzen dugu.

Aske izan nahi dugu, aske izateko borrokatzen eta antolatzen gara eta maiatzaren 24an askatasunaren alde bozkatuko dugu. EH Bildu bozkatuko dugu.

EHBildu Bilbo

https://pbs.twimg.com/media/CFhREiqW8AAuG7j.jpg

https://pbs.twimg.com/media/CFhNYuhWEAAKK_M.jpg

Alternatibak zazpi gazteren kontrako kondena salatu eta Eusko Jaurlaritzaren jarrera gaitzetsi du

Alternatibako  Bake eta Bizikidetza Mahaiko bozeramaile Xabier Sotok  Auzitegi Nazionalak gaur jakinarazitako zazpi gazteren kontrako zigorra salatu du. Gogorarazi duenez, gazteen kontrako akusazioa “inkomunikaziopean egindako aitorpenetan besterik ez da oinarritzen”. Hala, Espainiako justiziaren “izaera politikoa berriz ere agerian” gelditu da, iazko ekainean egoera berean zeuden 40 gazte aske utzi izanaren jurisprudentzian atzera egin baitute.

Sotok, halaber, kondenatuei alderdiaren elkartasuna adierazi nahi izan die, herri honek bere “etorkizuna bakean eta pertsona guztien eskubide guztiak errespetatzen eraiki” behar duenean, “Madrilek gazteen militantzia politikoa zigortzeari eusten dio”. Honi erantzuteko, “epai bidegabeen aurrean kalera atera eta desobedientzia baketsuaren bidetik kondenatuak babesteko” deia egin dio euskal gizarteari.

Alderdi ezkertiarretik, azkenik, Eusko Jaurlaritzaren “jokabide lotsagarria” gaitzetsi  dute, Auzitegi Nazionaletik epaia jakinarazi aurretik ere atxiloketak egiteko eskatu duelako: “Elkartasun harresi gehiagorik ez du nahi Eusko Jaurlaritzak, jakin badakielako herritarrak Madriletik datorren bidegabekeriaren aurka behin eta berriro altxatuko direla”. Jarrera honen aurrean, EAJri “bakerako bidean aurrerapausoak emateko” eskatu dio.

Azkenik, gaur zigortutako zazpi gazteekin elkartasunean Euskal Herriko leku desberdinetan antolatutako elkarretaratzeekin bat egitera deitu du Sotok: Santutxun manifestazioa deitu dute 20:00etan Seri Izar plazatik abiatuko dena. Arrotxapean elkarretaratzea deitu dute 19:30etan eta Gasteizen kontzentrazioa deitu dute Andra Mari plazan 19:30etan. 

Alternatiba Aske Gunean izango da auzipetutako 28 gazteekin elkartasunean eta epaiketa politikoen amaiera eskatzeko

Madrilgo Auzitegi Nazionalean abiatutako prozesuan auzipetutako 28 gazteetatik 5 lagunek gaur goizean mugimendu sozial eta politikoei eginiko deialdiari erantzunez Azpeitian, Loiolako basilikaren aurrean antolatutako Aske Gunean arratsaldeko 19:30etan izango den elkarretaratzean parte hartuko du Alternatibak. Epaiketa politikoen amaiera eta gazteen militantzia politikoa kriminalizazioa bukatzeko eskatuko dugu.

Berriz ere, gazteen kontrako jazarpena salatzera goaz, haien ahotsa isilaraztea helburu bakarra duten makro-epaiketen amaiera eskatuz. Horrez gain, Eusko Jaurlaritzari dei egiten diogu prozesu honen konplize izan ez dadila, jakin baitaki guztiz bidegabea dela. Guzti horregatik, Diana Urrea Alternatiba Gazteak-eko kide eta Gazteizko legebiltzarkiderik gazteena, Azpeitiko Aske Gunean izango da epaitzen hasi diren 28 gazteen berehalako askatasuna eskatzeko.

Alternatibak salatu du Lakuaren enplegu politikak euskal gazteak prekarietatera eta deserrira kondenatzen dituela

Alternatibako bozeramaile Asier Vegak deitoratu egin du Eusko Jaurlaritzak iragarritako azken neurria “enegarren aldiz diru publikoa oparituko diena gazteak baldintza prekarioetan kontratatzen dituzten enpresei”. Lanbide enplegu zerbitzuak iragarritako planaren harira egin du salaketa, izan ere, 3 milioi euro erabiliko ditu erakunde honek 34 urte bitarteko gazteek atzerrian egingo dituzten praktikak beste herrialde batzuetan ezarrita dauden euskal enpresetan. Hala, “plan honek aurkeztutako berrikuntza bakarra prekarietatea gure mugetatik haratago ere finantzatzean datza, dagoeneko pairatzen dugun deserriratze prozesuan sakonduz”.

Plan hauek, ezkerreko alderditik kritikatu dutenez, “enplegua sustatzeko ekimen gisa mozorrotuta, ere, euskal gazteen artean prekarietatea areagotzeko besterik ez dute balio”. Ildo beretik, eta “Lehen aukera” izeneko plana gogoratuta zeinek gazteentzako lanaldi osoko hiru hilabeteko kontratuak sustatzen zituen gutxieneko soldataren azpitik ordainduta, nabarmendu du sektore pribatuan “nekez hartuko dituztela gazteak baldintza duinetan instituzioek lan prekarioetan kontratatzea diruz laguntzen duten bitartean”. Era berean, Urkulluren gobernuak sektore publikoen eginiko murrizketekin, “zuzenekoak zein azpikontraten bidez eginikoak”, zaila da lan merkatua suspertzea.

Horregatik, Alternatibatik euskal gazte guztiei mota honetako politika atzerakoiak salatzera eta hauen kontra protestatzera dei egin diete, lan prekarioekin zigortuak izan ez ezik, ‘erabili eta bota’ baliabide bihurtzen dituelako hurrengo diru laguntzaren zain geratzen diren bitartean. Bukatzeko, bozeramaileak “bere lan politikari 180 graduko bira ematera” premiatu du Lakua, “belaunaldi oso bat galtzea ekidin nahi bada”.

EH Bilduk bat egiten du gazte auzipetuen aldeko ‘Asteburu laranjarekin’ eta igandean Gernikako ekitaldian izango da

Irailaren 22an 28 euskal gazteren kontrako epaiketa hasiko da Espainiako Auzitegi Nazionalean, Segi erakundeko kideak izatea leporatuta. Enegarren aldiz, militantzia politikoan aritzea delitu bakarra duten gazteek kartzela zigorrei aurre egin beharko diete. Euskal Herria Bildutik, berriz ere, euskal herritarren kontrako – bereziki gazteen kontrako- epai politikoen amaiera exijitzen dugu. Gizarteak ozen adierazi du, behin eta berriro, gatazka gainditu eta pertsona guztien eskubide guztiak bermatuko dituen Euskal Herria eraiki nahi duela; eta bide horretan, hamar egun barru hasiko denaren moduko epaiketa politiko guztiak lekuz kanpo daude.

Egoera larri honetan dauden gazteekin elkartasunean, gaurtik igandera “Asteburu laranja” deritzonaren baitan dozenaka ekitaldi antolatu dira Euskal Herriko hainbat auzo, herri eta hiriburuetan. EH Bilduk gure kaleetan izango diren elkartasun uholdeekin bat egin nahi dugu eta, horregatik, herritarrei beren eremuko ekitaldietarako joateko deia egiten die.

Horrez gain, koalizioko ordezkariak ere kalean izango dira, tokiko ekimenetan zein igandean Gernikako Astra kultur zentroan egingo den ekitaldi nazionalean parte hartzeko. Han izango dira, besteak beste, Maribi Ugarteburu, Diana Urrea eta Arri Zulaika EH Bilduko Gasteizeko legebiltzarkideak, koalizioko beste kideekin batera, Jon Salaberria kasu.

EHBildu

X