Alternatibak 40 gazte independentistak libre utzi izana ospatu du eta eginiko mina zeinek konponduko dien galdetu

Alternatiba Gazteak-eko bozeramaile Diana Urreak, Segi gazte antolakundeko kide izatea egotzita epaitutako 40 pertsonen absoluzioa ospatu du  “sistematikoki ezartzen dizkiguten gazteen kontrako politika errepresiboen gainetik, eredu alternatiboa aldarrikatzen dugun euskal gazte guztiontzat berri ezin hobeagoa” dela.

Alderdi ezkertiarretik nabarmendu dutenez, “tratu iraingarriak eta torturak jasan ostean epaiketa prozesua ezer gertatu ez balitz bezala ixtearen erabakia guztiz deitoragarria da. Beren ustezko zuzenbide estatua existitzen dela sinetsarazi nahi digute”. Aldi berean, “egin zaien mina, jasandako tratu txarrak eta espetxealdia, zeinek ordainduko dien” galdetu dute, “haien delitu bakarra militantzia sozialean eta politikoan aritzea izan denean”.

Bukatzeko, Urreak Euskal Herriaren alde borrokan jarraitzera premiatu du euskal gazteria, “eraldaketa soziala gauzatzeko gazte libreen ahotsa gailenduz eta gure etorkizuna akabatu nahi dutenen inposaketen aurrean makurtu gabe”.

Jaurlaritzak “gazteriarentzat enplegu duina sortu ordez beka prekarioak sustatzen dituela” kritikatu dute

Eusko Jaurlaritzaren Enplegu Planaren baitan dagoen Lehen Aukera programak “euskal gazteriarentzat enplegu aukera duinak sortu beharrean, baldintza prekarioak dituzten bekak ezartzen dituela” salatu dute gaur elkarte, sindikatu eta gizarte mugimendu ezberdinetako gazteek Gasteizen eskaini duten prentsaurrekoan. Bertan izan da Alternatibako koordinakunde nazionaleko kide Cristina Bereciartua.

Lehen Aukera: ez lehena, ez aukera lelopean, Euskadiko Gazteriaren Kontseiluaren baitan biltzen diren Enplegu eta Hezkuntza foroetako gazteek manifestu bat plazaratu dute, Jaurlaritzak abiatutako programaren gainean egin duten irakurketa kritikoa ezagutarazteko. Zehazki, Lehen Aukera programak hiru hilabeteko beka eskaintzen du, hilean 500 euroren truke jardunaldi osoan. Kontseiluko presidenteorde Xabier Lasak azaldu duenez, “Jaurlaritzak lehenengo enplegu esperientzia bat eskaintzeko promesa egin zuen, baina errealitatea bestelakoa da: kontraturik gabeko beka ez laboralak eskaintzen dizkigute, gutxieneko soldata baino txikiagoa den ordainsari baten truke eta, gainera, enpresentzat dohainik, Hezkuntza Saileko aurrekontuen lepotik”.

Hainbat dira, gazte-talde hauen arabera, gazteriaren prekarietate egoera okertzen duten programaren ezaugarriak. Zehazki, parte hartzen dutenek “lan kontraturik ez dutela” salatu dute, horrek “bere lan eskubideak kaltetzen” dituelako hainbat mailatan: “Lehen Aukera programarekin, ez dugu ondoren langabezia kobratzeko eskubiderik eskuratzen, ez dugu ordaindutako oporrik, ez dugu enpresan ordezkaritza sindikala izateko eskubiderik, egiten duguna ez da lan-bizitzaren txostenean enplegu gisa kontuan hartzen, ez dugu enpresan antzinatasuna lortzen etorkizuneko balizko kontratazioei begira eta ez dugu lan-zuzenbidearen babesik”. Argitu dutenez, gainera, gazteek ez dutenez lan kontraturik, behin hiru hilabeteko beka-epea bukatuta enpresariak berriro beste figura bereziren bat bat eskaini ahal die enpresan jarraitzeko, esaterako praktikak berriro egitea ala ekintzaileentzako kontratua; hortaz, ezerk ez du ziurtatzen programa honek lanpostuak sortuko dituenik”.

ORDUA 3 EUROTAN

Beka hauen ordainsaria hilean 500 eurokoa da jardunaldi osoan, edo, gazteen hitzetan, “lanordua 3 eurotan” ordaintzen diete, “gutxieneko soldatatik behera eta pobreziaren mugatik behera ere”, azken hau pertsonako 646 eurotan ezarri baitu Eustat Euskal Estatistika Erakundeak. Gainera, Gazteriaren Kontseiluko Enplegu Foroko Estíbaliz Monterok nabarmendu duenez, “enpresek dohainik lortzen dituzte bekadunak, ondoren pertsona horiek kontratatzeko edo gutxienez diru publikoaren bidez lortu dituzten onuren zati bat gizarteari itzultzeko edonolako betebeharrik gabe”. Horrez gain, aipatu duen bezala, “enpresariak ez du zertan frogatu behar bekadun horrekin ez duela lanposturik ordezkatzen eta hortaz enplegua suntsitzen ari”.

Manifestuaren sinatzaileek zehaztu dute ere beka hauek titulatuak dauden gazteentzat direla, eta bekadun horiek kasu gehienetan dagoeneko aurretik praktikak egin behar izan dituztela bere ikasketetan zehar. Horrek esan nahi du “programa honek ez diela lehenengo esperientzia bat eskaintzen, bigarren edo hirugarren bat baizik”, EGK-ko Enplegu eta Hezkuntza foroetako Gorka Maiztegik zehaztu duenez. Bere hitzetan, bestalde, “bere ikasketetan zehar enpresa batean praktikak egin dituen gazteak ondoren enpresa horretan bertan Lehen Aukera bekarekin praktikak berriro egitea sustatzen du deialdiak, eta modu horretan bekak bata bestearen atzetik kateatzen dira, enpresariak gazte horri lan kontratua egin diezaion sustatu beharrean”. Hori guztia, “Hezkuntza Sailaren aurrekontuen lepotik, Lanbideren diruaren bitartez egin beharrean”.

PROPOSAMENAK

Programak ezartzen dituen baldintzen aurrean, manifestuaren sinatzaileek hainbat neurri proposatu dituzte Lehen Aukerak enplegu duina sustatu dezan eta gazteen lan eskubideak bermatu ditzan: beka ez laboralen ordez, lan kontratuak sinatzearen alde apustu egitea (praktika kontratuak ala bestelakoak); praktika kontratuen epea hiru hilabetetik harago luzatzea, Europar Batasunak gomendatzen duen bezala; hitzarmen kolektiboekin eta lan orduekin bat datozen ordainsariak ezartzea eta enpresei egonkortasun klausulak exigitzea, behin diruz lagundutako epea bukatuta, gazte horiek gutxieneko epe baterako kontratatzeko konpromisoa har dezaten.

Era berean, enpresa-batzordeari eta bitarteko sindikalei gazte horien lanaren berri emateko betebeharra ezartzea proposatzen dute, bai eta programan parte hartzen duten gazteen jarraipen bategitea, bere lanaratzea eta enpleabilitatea aztertu ahal izateko. Azkenik, neurri hauek guztiak Lanbideren bitartez egitea eskatzen dute, Euskadin bizi diren gazte guztiek baldintza berdinetan izan dezaten programan parte hartzeko aukera, edozein dela ere bere ikasketa-zentroa.

Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko Enplegu eta Hezkuntza foroak honako eragileek osatzen dituzte: Comisiones Obreras Gazteak, Ecuador Etxea, Ezker Anitza Gazteak, Ikasle Abertzaleak, Ikasle Ekintza, Iratzarri, Junior Enpresen Euskal Federazioa, Juventudes Socialistas de Euskadi eta Kale Dor Kayiko, bai eta norbanako gazteek ere.

Egunotan, manifestuari atxikimenduak biltzen ari dira eta, oraingoz, hamar egunetan 14 kolektiboren babesa jaso dute: Alternatiba Gazteak, Comisiones Obreras Irakaskuntza, Consell Nacional dela Joventut de Catalunya, EHNE, ELA Gazteak, Elkartzen, ESK, Gazte Abertzaleak, Gazte Kanpusa, Gazte Komunistak, Juventudes Obreras Cristianas (JOC), UGT Euskadi, LAB eta Lilith-Euskadiko Emakume Gazteak. Gazteriaren Kontseiluko atarian sinatu daiteke manifestua, www.egk.org helbidean.

EGK

http://www.egk.org/actualidad/475/LehenAukera1.jpg

http://www.egk.org/actualidad/475/LehenAukera7.jpg

http://www.egk.org/actualidad/475/LehenAukera3.jpg

http://www.egk.org/actualidad/475/LehenAukera5.jpg

http://www.egk.org/actualidad/475/LehenAukera2.jpg

http://www.egk.org/actualidad/475/LehenAukera4.jpg

Urrea: “Emakume eta gazteak dira PNV, PP eta PSEren ereduak sortutako krisia gehien pairatzen dutenak”

Euskal Herria Bilduk ordezkariak bildu dira gaur goizean bilboko Unamuno plazan Urkullu lehendakariaren gobernuaren lehendabiziko 500 egunetako jarduna baloratzeko. Susperraldia irgartzen dute, bidetik milaka et amilaka lagun bazterrean utzi badiuzte ere, lehentasun gisa hartzen ez dituztelako. Diana Urrea, Alternatibako kide eta EHBilduko legebiltzarkidea, Pello Urizarrekin batera, koalizioaren irakurketa egin dute.

Euskadiko ekonomia suspertu dela esan du egunotan Urkullu lehendakariak. Lasaitasunez esan du, serio. Egia balitz bezala. Hala mintzo da ere bere gobernuaren lehentasuna pertsonak direla esaten duenean.

Langabezian eta prekarietatean murgildutakoak ere, ez dira pertsonak Urkullurentzat. Eta badira herri honetan PNV, PP eta PSEren ereduak sortutako krisiak gehien pairatzen dituztenak, gazteak eta emakumeak bereziki.

Programas como el llamado ‘Lehen Aukera’ nos permiten visualizar cual es la apuesta del Gobierno Vasco por la juventud: Precariedad y más precariedad. En forma de becas con jornadas completas por sueldos de 500 euros. Es la clase de medidas que según el PNV reactivan la economía, aunque no dudamos que los beneficios empresariales a costa de la precariedad subvencionada por Lakua alimentan los bolsillos de los amigos del señor Urkullu.

Hablaba el lehendakari de un modelo que funciona, no como en España donde el paro es del 26%. Un dato que debe parecerle alarmante, aunque no tanto como el que nos da el Eustat sobre la tasa de desempleo entre las y los jóvenes de la CAV, que alcanza el 36%. ¿De verdad quiere hacernos creer que su modelo difiere del de la derecha española? Ni lo es, ni funciona.

Urkulluk ezkutatzen digun beste errealitate gordin bat da emakumeek pairatzen dutena. Autonomia erkidego honetan, gizonezkoen eta emakumeen irabazien artean 7.000 euroko aldea dago.

Una brecha salarial en la CAV de 7.000 euros, en perjuicio de las mujeres por supuesto. En trabajos no cualificados, allí donde los hombres ganan 1.000 euros, las mujeres perciben en torno a 660 por el mismo empleo. Pero para el señor Urkullu la desigualdad y sus consecuencias tampoco son prioridades.

Krisialdiaren hasieratik dozenaka milaka lanpostu galdu dira, emakumezkoen artean ere, hauek isilean eta egunkarietako titularretan azaldu gabe eman diren arren. Gainera, lanaldi partzialeko lanpostu gehienak, hamarretik ia bederatzi, emakumeek dituzte.

El Gobierno Vasco nos habla de confianza. Seguro que no es la del 60% de las y los jóvenes de la CAV que temen que este año perderán su empleo o verán como empeoran sus condiciones laborales. Son datos del propio Gobierno Vasco, que Urkullu parece querer ignorar cuando habla de reactivación.

Ahazten ditu, era berean, lan egin ahal izateko atzerrira joatea aukera bakarra duten gazteen kopurua, 30 urte bitartekoen ia erdia dela. Kopuru berean daude gurasoen etxea lagatzea ezinezkotzat dutenen kopurua.

Non da saldu nahi diguten susperraldia?

https://fbcdn-sphotos-b-a.akamaihd.net/hphotos-ak-ash4/t31.0-8/1522498_848894795127838_8629633126504422594_o.jpg

https://fbcdn-sphotos-a-a.akamaihd.net/hphotos-ak-ash3/t31.0-8/1973186_848894891794495_5236145754891313207_o.jpg

https://fbcdn-sphotos-c-a.akamaihd.net/hphotos-ak-prn1/t31.0-8/906125_848894908461160_6582869163421009905_o.jpg

https://fbcdn-sphotos-e-a.akamaihd.net/hphotos-ak-prn2/t31.0-8/10005839_848894978461153_4659399696982550362_o.jpg

https://fbcdn-sphotos-g-a.akamaihd.net/hphotos-ak-prn1/t31.0-8/10014767_848895011794483_4921304945259297200_o.jpg

EHBilduren ekimenez Legebiltzarrak ateak irekiko dizkio gazteriaren parte hartze zuzenari

Euskal gazteriak Legebiltzarreko jardun politikoan zuzenean parte hartzeko aukera izango du. Horretarako, ponentzia zehatza sortuko da Legebiltzarrean, gazteriaren arazo eta soluzioei buruz eztabaida egiteko. EH Bilduk eraman du proposamena ganberara. Diana Urrea legebiltzarkidearen iritziz, gazteek politikagintzan parte hartzeko beharrizana bistakoa den arren, errealitate bihurtzea iraultzailea ere litzateke. Ponentzia urtea bukatu baino lehen sortu da ganberako foro berri hori.

“Ulertzekoa da gazteek politikarekiko duten iritzi negatiboa. Izan ere, gazteen parte hartzea ezabatzeaz gain, klase politikoak neurri kapitalista eta patriarkalak hartzen dituenean, ez zaio rol aktiborik uzten. Gazteen aurka egiten da politika eta horrek eragin negatiboa du”, salatu du Urreak. Legebiltzarkideak eredu aldaketa bat aldarrikatu du, “justizia sozialean, gazteen parte hartze aktiboan, burujabetza eta genero ikuspegia barneratuko duena eta hartzen diren erabakiak loteslea izatea defendatzen dugu”. Izan ere, gaur egun eredu espainolaren menpe gaude, zeinak “euskal gazteen parte hartzea kriminalizatu egiten duen, Madrilgo salbuespeneko epaitegietara eramanez”, kritikatu du.

Urreak gazteen egoeraren diagnostiko sakona egin du eta bereziki azpimarratu du emakumeek pairatzen duten krisiaren kalte bikoitza. “Emakumeez ari bagara prekarietatea bikoitza da, murrizketa gehiago pairatzen dituzte eta egiten diren murrizketak kalte gehiago egiten die emakumeei. Gainera, langabezi tasa handiagoa dute”.

EH Bilduren iritziz, klase politikoren zati batek beldur handia dio gazteen enpoderamenduari, eta horregatik saiatzen deira parte hartze politikak oztopatzen. Ponentzia enpoderamendu horri lagunduko dio, “gazteek gazteentzat egindako hausnarketak izango dira, eta etorkizun politikoa diseinatzeko balio beharko du”.

EHBildu

Inkisizio espainiarraren metodoak

Jonathan Martínez – Alternatiba

Indarkeria beti dator uniformez jantzita. Ordu txikitan eta bokatxaz bidea zabaltzen, polizia nazionalak Luis Goñi Nabarreria plazatik atera du, Madrilgo epaitegi politiko bati entregatu eta sei urtez espetxe batean lurperatzeko. Bere delitua gaztea eta euskal herritarra izatea da, eta menpekotasuna txalotzen duen bitartean asaldura armekin zapaltzen duen erregimen ustel bati aurre egiteko konpromiso politikoa erakusteko ausardia izatea. Bere delitua inkomunikazioaren ziegan erortzea izan da, buruan jartzen dizuten poltsaren ohitura poliziala ezagutzea, eta aurretik hilabeteak idatzita zeraman erruztapena indarrez sinatzea. Horrelakoak dira inkisizio espainiarraren metodoak, gaur goizean berrogei gazte euskaldun aktibista epaitzen dituenak euren urterik onenak baldintzapeko espetxe zigorrekin lapurtu ondoren.

 

Goñi sei hilabetez ezkutatua egon da, atxiloketa aginduari erantzunez, euren etxeak aterpe moduan eskaini dizkioten pertsona anonimoek babestuta, atzo arratsaldean Iruñeko bihotzean agertu zen arte, herri harresi jendetsu baten babespean. Donostia eta Ondarroako kemena oraindik gogoan izanda, ehunka pertsona polizia itxoitera eseri dira, beste behin ere gobernuaren beso armatuaren zartakoak jasotzeko prest.

Gaur gobernu hori bera “gorabeherarik gabeko” esku-hartze polizial batez harrotzen da, gure zaurituen zerrenda ez delako euren estatistika itsuetan sartzen. Gaur ospitalera buruan odola dariela heldu diren gazteak, ezkutatu ezin duten egi deseroso bat direlako, guztiok poltsikoan kamera bat daramagun mundu batean bizi garen heinean.

Gaur Goñi galdu dugu baina berriz ere irabazi egin dugu eta ez dira konturatu ere egin. Desobedientzia odolarekin ordaintzen da, baina duintasunak ez du preziorik.

 

Argazkiak eta bideoa Xabier Soto, Alternatibako kidearenak dira, herri harresian egon zena polizia heldu eta Goñi bortizkeriaz atxilotu zuen arte.

https://scontent-a-mad.xx.fbcdn.net/hphotos-frc1/1381838_738798286137490_2099684588_n.jpg

https://scontent-a-mad.xx.fbcdn.net/hphotos-prn2/1390652_738796272804358_1035782041_n.jpg

https://scontent-b-mad.xx.fbcdn.net/hphotos-frc3/1374986_738796279471024_1830073554_n.jpg

https://scontent-b-mad.xx.fbcdn.net/hphotos-prn2/1384060_738796369471015_401706501_n.jpg

https://scontent-a-mad.xx.fbcdn.net/hphotos-prn2/1380108_739328146084504_2034413250_n.jpg

https://scontent-a-mad.xx.fbcdn.net/hphotos-frc3/1383033_739328136084505_280087075_n.jpg

https://scontent-a-mad.xx.fbcdn.net/hphotos-ash3/1379558_739328152751170_176310088_n.jpg

X