Irizpide bakarra jasangarria izatea balitz, Gipuzkoako zahar-etxe pribatuek ez lukete euro publiko bat ere jasoko

Gogoeta batzuk Jabier Larrañaga Gipuzkoako Gobernuko Ogasuneko diputatuak BERRIAn eskainitako elkarrizketan fiskalitateaz botatako gezurren eta erdizkako egien  inguruan. Letra etzanean ageri dena Larrañagak esandakoak dira, hitzez hitz. Elkarrizketa osoa hemen irakurzea dago.

“Ezin da gastatu besterik gabe, ez da ona. Inbertitu egin behar da; gastu kontzeptutik inbertsio kontzeptura pasatu behar dugu gizarte politikan. Alegia, pentsatu behar da zer den jasangarria eta zer ez”.

1. AHTa jasangarria al da?

2. Badaude zerbitzu publikoak ez direnak jasangarriak izan behar, Amorotorako Bizkaibusa ezin da errentagarria izan. Bizi ala hileko ebakuntza bat ere ezin da jasangarria izan. Soilik jasangarria izatea balitz irizpidea Gipuzkoako zahar-etxe pribatuek ez lukete euro publiko bat jasoko eta akabo pertsona zainduaren duintasuna zein zaintzailearen lan baldintzak.

“Ez dakit zenbat izan behar duen tarta horretan, baina bai euro bakoitzak eraginkorra izan behar duela”.

3. Errentagarria al da koroa, Guardia Zibila edo Bankia-ren erreskatea? Errauskailua norentzat da errentagarria?

4. Gizarte politikaren ehunekoa tartan jaisten hasi dira jada 2016an, errentagarritasuna izan behar bada irizpidea akabo gizarte politika, hezkuntza eta osasuna

“Konfiskatzaile ez izateko neurri bat da hori”.

5. Gezurra: konfiskatzailea balitz orain aldatuko duten zerga edozein aberatsek auzitegi konstituzionalean 31. artikuluaren defentsa eskatuko luke eta irabazi egingo luke. Inor ez zen animatu. Ezta Adegi ere.

“Normalean horiek modu errazak aurkitzen dituzte beste nonbaitera alde egiteko, Madrilera igual”.

7. Zergatik ogasunaren estatistika ofizialek ezetz esaten diote aberatsek alde egin izanaren teoriari?

Eneko Goia alkatea eskolan

Joseba Barriola – Alternatiba

Duela aste bete ikusi nuen Diario Vascon Eneko Goia Donostiako alkatearen argazki bat. Eskola batean zegoen, argazkirako lerrotan jarritako ikasle multzo baten erdian, zutik.

Lagun batekin nengoen. Laguna, kasualitatez, Eneko Goia sei urteko haurraren irakaslea izandakoa zen Amarako Ikasbide ikastolan. Frankoren azken urtea zen. 1974-1975. Irakasleak honela gogoratu zidan ordukoa:

“Sartzen ginenean eskolan korroan jartzen ginen, mahaiak aparte jarrita, eta erdian musika-tresnak zeuden. Hasiera, egurrekin, kastañuelekin, flautekin… erritmoak eta musika egitea zen. Gero gauzak kontatu. Askotan ateratzen nuen Zakilixuten komikiak eta haiekin farra egin, hizkuntza landu, giroa sortzen genuen. Ikasleak maite nituen, oso harreman gozoa genuela uste dut. Ni, orduan, maitemindua, ikastoletan zegoen pedagogi arloko eraldaketa gogoa, frankismoaren aurkako mugimenduaren gorakada, euskararen goratze ikaragarria… kontent ibiltzen nintzen. Nahi gabe ere, pedagogi molde berriekin gustora. Sei urteko ikasleekin antzerkia egiten, kantatzen, ipuinak kontatzen. Garcia Lorcaren “En la noche negra de los caballeros” kanta erakutsi nien: hain den metafora fantastikoez betea!

Nire pedagogia moldea eta nire pentsakera ez ziren nonbait Enekoren aitaren gustokoak. Urte bete pasa eta Eneko Ikasbidetik atera zuten. Geroztik ez dut inoiz ikusi. Orain alkatea da. Zein bide hartuko duen? Borobilaren, sormenaren, askatasunaren bidea edota ezarrita dagoenarekiko morrontza etsituaren bidea?”.

Eskertu nion Enekoren irakasle izandakoari esandakoa eta karta batean publikatzeko modukoa zela iritzi nuen.

TTIParen aurkako mozioak aurkeztuko ditugu eta mosaiko herritarrak osatuko ditugu

TTIP, CETAeta TISAri ez! Multinazionalek boterea hartzeari ez!
Euskal Herriko jendarte zibileko erakundeak, alderdiak eta sindikatuak TTIP, CETA eta TISAren kontra gaude. Merkataritza itun hauen proposamenak gure demokraziarentzat, gizonen eta emakumeen arteko desberdintasunak ondasun eta baliabideetara hetzeko handiagotzen dituztelako, eta baita ere zerbitzu publikoentzat, jendarte arauentzat eta ingurumenarentzat, izugarrizko mehatxua direlako, arriskuan jartzen dutelako gure kalitatezko nekazaritza, baserritar txikien iraupena, elikadura arauak, arau farmazeutikoak, ezinbesteko trantsizio energetikoa eta, aipatutako guztien gain baita ere gure eskubideak eta jendartea hobetzeko gaitasuna. Arestian aipatutako itunen onuradunak multinazional handiak direlako beti.

Europar herri-ekimaren arrakasta ospatzeko, badugu arrazoi handi bat gaurko egunean 2.950.862 sinaduraren bilketa, gure aldarrikapenak indartuz doaz eta kalera aterako gara. Urriaren 10ean Iruñean, Gasteizen, Donostian eta Bilbon. Elkarretaratzeetan parte hartzeko deia luzatzen dizuegu. Aurpegi biko mosaikoak eraikiko ditugu, aurpegi batean TTIP, CETA eta TISA errefusatzen ditugula erakutsiko da eta beste aurpegian Euskal Herriko herritarrak jendarte justuago baten alde, demokratiko baten alde, eta solidario baten alde daramatzagun borroka guztien islada izango da, pertsonak zentro diren jendartea nahi dugulako eta ez kapitala zentro den jerdartea.

Azken hamarkadetan, sektore publikoen agintetik interes pribatuen eskuetara  transferentzi handia egiten ari dela ikusten dugu, liberalizazio ekonomikoari eta finantzieroari bultzada emanez. Honegatik guztiagatik, desberdintasunak, pobrezia eta ingurumenaren hondamena areagotuz doaz. TTIParen, CETAren eta TISAren helburuak aipatutakoak areagotzea dituzte, eta era berean atzera bueltarik gabekoak bilakatu. Itun edo hitzamen hauek galaraztean datza gure borroka, eta borroka honek austeritatearen kontra, klimaren alde eta justizia sozialaren aldeko jendarte mugimenduekin bat egiten du. Milaka eta milaka herritarrek parte hartuko dute urriaren 1etik 15era Europa osoan, denak elkartuz Bruselan, austeritateari ez, pobreziari ez eta TTIPari ez, esateko. Egunetik egunera langabezia pairatzen duten herritar kopurua gorantz doa, etxe-bizitzaren eskubideen galera, osasun zerbitzuen kalitaearen jeitsiera, berdintasunean oinarritutako hezkuntza zerbitzuen murrizketak edota duinak ez diren pentsiodunen kopurua handiagotzen doa, Europar Batasuna deritzon honetan. Finantza krisia deiturikoa, kapitalismo globalizatuaren atxaki perfektua bilakatu da, herritarrean eskubideak murrizteko eta herrien subirautza demokratikoa deseuzteko.

Herritarrei juztizian oinarritutako gure borraka hontara, gehitzeko dei egiten dugu. Ildoari jarraituz, udaletako eta aldundietako Mozioen kanpaina ere, aurkezten dugu,  gure ordezkari politikoei eskatuz,udalerriek eta Lurralde historikoek TTIP, CETA eta TISA ezartzearen kontrako Deklarazioa onar dezaten. Kanpainan parte hartzen duten alderdiek, Irabazik (Equok), Podemos Ahal Duguk eta EHbilduk, ikusirik itunen berri eman beharko luketenen ez jakintasuna,axolagabekeria eta balizko konplizitatea, gaur atxikitzen dugun mozioa aurkeztuko dute eta udaletako eta aldundietako korporazioei itun hauen eztabaida jendartean zabaltzeko eskatuz, argi adieraziz hauek dakartzatena, udalerriak eta lurralde historikoak TTIP, CETA eta TISAri insumizioa adierazteko asmoz.

Uste dugulako demokrazian gauzak ez direla konpontzen fede onaz soilik, ezta, eztabaida izkutatuz. Jendarte heldu batek arrazoizko iritzia izateko nahiataezkoa du herritarrak kritikoak eta informatuak izatea.

Herritarrentzako onuragarria den merkataritzari bai, baina multinazionalen onuragarria denari ez! TTIP, CETA eta TISAari ez! Multinazionalek boterea hartzeari ez!

‘TTIPari ez! Mosaiko herritarrak’: urriak 10, larunbatean, 12:30ean
IRUÑEA: Sarasate Pasealekuan
GASTEIZ: Andra Mari Zurian
DONOSTIA: Zurriolan
BILBO: Arriagan

Euskal Herrian TTIPari ez!

www.ttipez.eus

Eragileak: CCOO Euskadi, LSB-USO, UGT, LAB, ELA, ESK, EHNE, STEE-EILAS, CNT, CGT, EH Bildu, Ezker Anitza-IU, Podemos-ahal dugu, EQUO Euskadi, Ezkerra-Berdeak, M+J, Cumbre Social Vasca, Federación Republicanos RPS, Gure Energi­a, Ekologistak Martxan, ATTAC, AHT Gelditu Elkarlana, Auditoria Ciudadana de la Deuda Bizkaina, Desazkundea, Askapena, Asamblea de mujeres de Bizkaia, Basherriak, Fracking Ez, P.A.H., Antikapitalistak, Komite Intenacionalistak, Coordinadora ONG, Economistas sin Fronteras, M15M, REAS Euskadi, EBC Euskadi (Economía del Bien Común), SETEM HEGO HAIZEA, Coordinadora de ONGD de Euskadi-Euskadiko GGKEen Koordinakundea.

Alarde parekideen aldeko jarrera hartzea sustatzeko ekimenak aurkeztu ditugu Gasteizko Legebiltzarrean

Guztira, 5 ekimena aurkeztu ditu EH Bilduk Gasteizko Legebiltzarrean alardeen harira. Berez, koalizioaren helburua da bai ganbera bera eta baita Jaurlaritzak Irun eta Hondarribiko alarde parekideen aldeko jarrera hartzea eta bazterketaren aurka agertzea. Ekimenetako bateko testuan azaltzen den moduan, “jada bi hamarkada igaro dira emakume talde batek alarde tradizionalean parte hartzen saiatu zirenetik, arrakastarik gabe”. “Egun hartatatik, alardeetan berdintasunez parte hartzea defendatzen dutenen aurkako zirikatze mailak fase ezberdinak izan dute, eta agerian da oraindik arazoa ez dela konpondu”, azaldu du Diana Urrea ekimeneko sinatzaile eta Alternatibako kideak.

Ildo horretatik, “erakunde publikoei exijitzen diegu matxismoa babesten utz dezatela, eta aktiboki lan egin dezatela emakumeek bakarra izan beharko lukeen alardean parte hartzeko, alegia, gizonezkoek duten eskubide berdinak izateko”. “Erakundeen helburu nagusia izan beharko litzateke alarde bakarra egotea, alarde parekidea, emakumeek eta gizonek osotua”, gaineratu du Urreak.

Horretarako, EH Bilduk Gasteizen ordezkaritza duten alderdiei eskatuko die aurkeztutako bi legez besteko proposamenen alde agertzea. Lehenengoak ganberak Hondarribiko eta Irungo alarde parekideen alde adierazpena egitea nahi du, Berdintasun legea oinarri hartuta. Bigarren ekimenak Segurtasun sailari eskari zuzena egiten dio: Hondarribiko alardean, alarde baztertzaileko emakumeek erakusten dituzten plastiko beltzak erretiratzea. “Momentua da, urrats sendoa eta zintzoa emateko berdintasunaren alde”.

Horrez gain, Urreak bi agerraldi eskatu ditu gaia jorratzeko:

  • Manu Lezeortua (Arartekoa)
  • Estefania Beltran de Heredia (Segurtasun sailburua)

Era berean, EH Bilduk galdera egingo dio Urkullu lehendakariari gobernuaren kontrolerako hurrengo bilkuran.

EH Bildu

Alternatibak gogorarazi du emakumeak alardeetan baztertzea indarkeriaren baitan dagoela eta instituzioei gatazka konpontzeko eskatu die

Hondarribiko alardearen bezperan, Alternatibako bozeramaile Alba Fatuartek gatazkan ardura duten instituzioei – Udalari, Gipuzkoako Foru Aldundiari eta Eusko Jaurlaritzari – gogorarazi nahi izan die “emakumeen beren herriko jaietan parekidetasunez parte hartzea eragotzi zein oztopatzea ere, indarkeria matxistaren baitan dagoela, urteko gainerako egunetan salatzen duten indarkeriaren baitan beraz”.

Hala, eraso sexista ugari izan dituen udan, alderdi ezkertiarretik salatu dutenez, “PSOE eta PNVko ordezkariak erasoak salatzeko elkarretaratzeetan lehen ilaran jarri nahi izan direla, bi alderdi hauek alkatetzan diren Irun eta Hondarribiko alardeetan, herri horietako emakumeen eskubideak urratzen dituzten jokamoldeak babesten eta sustatu ere egiten dituzte”. Deitoratu egin du, halaber, “udal ordezkaritzan aritzen direnek alarde baztertzaileari harrera egitea parekideari bizkarra ematen dioten bitartean”. Jokaera honek “20 urtez luzatu den gatazka iraunarazten du eta herritarren zati batek pairatzen duen indarkeria matxistari zilegitasuna ematen dio”.

Horregatik, Fatuartek eskatu du “tradizioen aitzaki ustelak amai daitezela, instituzioek arazoa konpontzeko gaitasuna eta beharra dutelako”, izan ere, antzeko egoerak gainditu izan dira Donostia, Tolosa, Zumarraga edo Bera bezalako udalerrietan, “borondate politikoa baino ez da falta, agerikoa denez”. Deitoratu du, alabaina, Gipuzkoako foru gobernu berriaren jarrera “atzerapausoa baita bihar utziko duen hutsunea, aldiz, aurreko urteetan Bilduren gobernuko kideek ezbairik gabe eta bertatik bertara babestu izan dute alarde parekidea”.

Hala, koalizioak izango duen ordezkaritza zabalaren baitan, Alternatibako kide ugari izango dira ere bihar Hondarribian Jaizkibel konpainia babesteko. Besteak beste, Diana Urrea legebiltzarkidea, Ander Rodriguez Politika Sozialeko diputatu ohia eta Joan Albizu batzarkidea bertaratuko dira. Itxaropena dute “ahalik eta lasterren, alarde bakarra, parekidea eta bazterketarik gabekoa lortuko” dela.

X