Kalamu elkarteak

Apirilaren 30ean, hiru urte beteko ditu Donostiako Udalak kalamu elkarteen egoera erregulatzeko onartutako araudiak, aho batez onartua eta Estatuko lehena. Arautegia EH Bilduko Udal Gobernuaren ekimena izan bazen ere, eskerrak emateko modukoa izan zen gainerako talde politikoen jarrera, baita udal zerbitzu juridikoena ere.

Donostiako Udalak onetsitako araudia aurrera pauso handia izan zen, izan ere, kalamuaren gaia aspalditik dago bi agendatan: publikoan eta politikoan. Bi horietan, eta gaur egungo marko politiko-juridikoan, kalamuaren kontsumoak eta banaketak zailtasun handiak dituzte. Oztopoak oztopo, arautegia onartuta, esan behar dugu asmatu genuela. Araudiak, hain zuzen, honako helburu hauek zituen: eskubide zibilak handitzea; paradigma aldaketa bat egitea; arriskuak gutxitzea eta debate publikoa egitea.

Eskubide zibilak handitzeari dagokionez, handitzearen helburua zen herritarren eskubideak — kalamu-kontsumitzaileenak, zehazki – bermatzea. Izan ere, garai hartan, Espainiako Gobernua eskubide zibilak murrizten ari zen. Murrizketen adibide ziren Zigor Kodearen erreforma eta Herritarren Segurtasuna Babesteko Legea, besteak beste. Murrizketen aurrean, Donostiako Udalak, kalamu elkarteetarako araudiaren bidez, kalamua kontsumitzen zutenei babes politikoa eta juridikoa eman nahi zien, betiere beren eskubideak aitortuz. Udalak, halaber, gizarte zibilari mezu bat, giza eskubideak indartzeko beharrarena, helarazi nahi zion.

Paradigma aldaketara etorrita, esan gabe doa zeintzuk izan diren administrazio publikoen jarreraren oinarriak: debekuan oinarritzea eta drogen kontrako politikak egitea. Bi funts horiek, funtsean, zigortzaileak dira. Eta, zigor horien aurrean, Donostiako Udalak araudian, legezko testuan, babes juridiko-politikoa ematen zien kalamu elkarteei.

Arriskuak gutxitzeari begira, drogen kontra egiten den edozein politikaren helburuak arriskuak —ukaezinak direnak- txikitzea beharko luke izan. Gainera, politika horrek onartu beharko lituzke kalamu bazkunek perilak gutxitzeko duten gaitasuna: kontsumitzaileak merkatu beltzetik ateratzearena.

Debate publikoa egitearen aldetik, kalamu elkarteak erregulatzeko, ezinbestekoa da publikoki —baita politikoki ere eztabaidatzea. Izan ere, jakin badakigu gai honen kudeaketa udal administraziotik haragokoa dela eta ezin dela soilik hirigintzako araudi batean kudeatu. 

Behin Donostiako Udalak onetsitako araudiak hiru urte beteta eta hori hainbat udalek eredu gisa hartuta, Espainiako Gobernuak arautegiaren kontra errekurtsoa aurkeztu zuen Justizi Auzitegi Nagusian, lehenik. Ondoren, bertan auzia galdu eta gero, Gobernuak Auzitegi Gorenera jo du.

Egia esan, ez naute Espainiako Gobernuaren arestiko bi helegiteek harritzen. Izan ere, Gobernuak gai honetan beste gai batzuetan bezala jokatu du. Jokaera horrekin, auzitegiak baliatuz, herritarroi gure eskubideak ukatu nahi dizkigu; ez baita debate politikoan parte hartzeko gai. Espainiako Gobernua ez da gai jendarte heldu batek eskatzen duen eztabaida politikoa irekitzeko. Gizarte zibilak, tokiko erakundeekin batera, jarraitu beharko du lanean aurrerapauso gehiago eman ahal izateko.

BERRIAn argitaratua

Bere obrengatik ezagutuko dituzu

Joxe Iriarte ‘Bikila’ – Alternatiba

Halaxe izan beharko luke, baina, egiten dena zuritzeko eta kamuflatzeko tresna asko daude, batez ere botere ekonomiko, soziala eta politikoa dutenek oso trebeki erabiltzen dakitenak.

Bestela nola ulertu PPk oraindik Espainian duen hegemonia, edo gurean EAJk daukana. Are, EAJ dugu zuriena zurien artean (Orixerentzat, zuria faltsua esan nahi zuen) edo igeri egin eta arropa gordetzen hobekien dakiena. Jakina, gure ahulezi eta akatsek laguntzen diote zeregin horretan.

Esate baterako, PPk ez bezala, EAJk haserre planeta egiten du neoliberala dela salatzen diotenean, Batez ere ELAtik badatorkio salaketa. Berehala, Hezkuntza eta Osasungintza jartzen lekuko. Espainiako bi instituzioekin konparatuz egia da hobetu daudela, baina ezin da ezkutatu azken hogei urtetan bi instituzio horien izan duten higadura edo argaltzea zerbitzuen aldetik, eta batez ere bertako langileen egoera txarrera jo duela nabarmen.

Alabaina, EAJren jarrera neoliberala askoz nabarmenagoa da, itun komertzialekiko (TTIPen alde EBko parlamentuan) eta patronalarekiko aldekotasunean. ELAk eta LABek oso ondo ezagutu dute EAJk Lan Erreformen aldeko emandako babesa, Confebasken mesedetan.

Dena den, gutxitan hain garbi, joan den astean Espainiako Kongresuan PPrekin batera zamaketarien dekretuaren aldeko botoarekin. Izan ere, zamaketariek oso garbi azaldu dituzte dekretu horren nondik norakoak, beren lanpostuak arriskuan jartzeaz gain, soldatak behera egingo dutela eta lan baldintzak kaskartuko, lan istripuak ugarituz.

Multinazionalak aspaldi dabiltza portuak desarautu eta beren nahiera antolatzeko: kanpoko langile babesgabeekin bertakoak ordezkatuz eta edozein lan baldintzetan esplotatuz. Zamaketariek emandako hitzaldi batean jakin nuen, Eusko Jaurlaritzari transferitutako Bermeoko kaian badagoela zamaketa eremu bat, non langileek lan egiten dute egoera ia dasarautu batean, ohiko babesik gabe. Hots, Estatuak kudeatzen dituen portuetan zamaketariek duten indarrari esker patronalak eta estatuak inposatu nahi eta ezin duena, “gure” eremuko langileak, alegia EAJk kudeatzen dituen portuetan, justu, dekretuak ezarri nahi duen egoeran daudela. EAJren paradisuan patronala errege. Independentzia ez bada ezkerretik eraikia, ez da benetako independentzia izango, multinazionalen menpekoa, baizik.

BERRIAn eta NAIZen argitaratua

Matute: «Zamaketarien duintasunarekin amaitzea dute helburu»

Asteburuan Pasaiako kaleetan izan gara, zamaketarien borroka babesteko, beren lanpostuen defentsan eta lan eskubideen alde. Alternatiba zein EH Bilduko ordezkaritza izan da bertan, besteak beste, Oskar Matute, Josu Juaristi eta Julen Mendoza izan dira martxan. Datorren astelehenean, hain zuzen, zamaketarien sektorearen egoera aztergai izango dugu Alternatibaren Bilboko egoitzan, gure kide Matuterekin eta Alain Olagorta Bilbo Estibako zamaketari eta langile batzordeko kidearekin. Pasaiako martxan PNVk asteon Madrilen PPren alde eta zamaketarien eskubideen aurka bozkatu dutela gogorarazi dute, jeltzaleen traizioa salatuta.

Gogorarazten dugu martxoaren 20an, astelehena, zamaketarien sektorearen inguruko hitzaldi irekia antolatu dugula gure Bilboko egoitzan (Casilla plaza 6), Matute berarekin eta Alaian Olagorta Bilbo Estibako Langile Batzordeko kidearekin.

https://scontent-mad1-1.xx.fbcdn.net/v/t31.0-8/17311339_1648299858520657_2510957083554210793_o.jpg?oh=17882a14b8b9338843be51eeca5b29f3&oe=5956AB8A

https://scontent-mad1-1.xx.fbcdn.net/v/t31.0-8/17358662_1648300658520577_5455258876459352502_o.jpg?oh=c5bb2971835e740809a3ba09440f361f&oe=596AA1EC

https://scontent-mad1-1.xx.fbcdn.net/v/t31.0-8/17388783_1648299375187372_2287562063915772250_o.jpg?oh=d64a92cf0a8b987bee22fcdcba68ae34&oe=59264B90

https://scontent-mad1-1.xx.fbcdn.net/v/t31.0-8/17390587_1648299745187335_832671295632054187_o.jpg?oh=614a07a7dd4968e44e1b229ba708783e&oe=5964E7B8

https://scontent-mad1-1.xx.fbcdn.net/v/t31.0-8/17310114_1648301125187197_180281620788169915_o.jpg?oh=40a9efb0870411a075fc8ff2bb3eae71&oe=59632FC8

https://scontent-mad1-1.xx.fbcdn.net/v/t31.0-8/17349921_1648299775187332_5224315508865780849_o.jpg?oh=c479d5220a0b01433d5bf8cf7bc76bbd&oe=596B9C12

https://scontent-mad1-1.xx.fbcdn.net/v/t31.0-8/17350042_1648300685187241_5628949275214916051_o.jpg?oh=8c6e9ba9921554cc9a4dbabf89ad14f3&oe=5972F607

https://scontent-mad1-1.xx.fbcdn.net/v/t31.0-8/17310265_1648300725187237_1962813471986780513_o.jpg?oh=a0432b522d28c436c42e104849f99b68&oe=5954EC04

https://scontent-mad1-1.xx.fbcdn.net/v/t31.0-8/17390619_1648301381853838_6972193120376738364_o.jpg?oh=bdc853f57babcdb1fd3958ab2e23bb2f&oe=5968B1C5

https://scontent-mad1-1.xx.fbcdn.net/v/t31.0-8/17240422_1648301431853833_3982435463528208595_o.jpg?oh=75437e6b26566018efb746b677746bda&oe=596364C5

https://scontent-mad1-1.xx.fbcdn.net/v/t31.0-8/17359289_1648301441853832_1971746869947635216_o.jpg?oh=6ad5d232d4e8a0aa985dca2dfa3c2077&oe=59653E86

https://scontent-mad1-1.xx.fbcdn.net/v/t31.0-8/17358696_1648299425187367_4588751077417835972_o.jpg?oh=507e161e3fcc4ef1ca32186909e9bbcb&oe=595C7CEB

https://scontent-mad1-1.xx.fbcdn.net/v/t31.0-8/17358703_1648300258520617_8352565222179760028_o.jpg?oh=a8eb16f8839326b9967e676644f6984d&oe=595659F2

https://scontent-mad1-1.xx.fbcdn.net/v/t31.0-8/17388783_1648300265187283_299299339331617080_o.jpg?oh=af0ce958d7b46dfc7d7ae7f0d79cf6b9&oe=5962E8C9

https://scontent-mad1-1.xx.fbcdn.net/v/t31.0-8/17358814_1648300421853934_1702953619941177589_o.jpg?oh=4725371b688d8bedde015fb254b41cf7&oe=5969D825

https://scontent-mad1-1.xx.fbcdn.net/v/t31.0-8/17388908_1648299521854024_3974075421842368069_o.jpg?oh=5c096985e6a96a9eab60ab3d3ccfdad5&oe=595F5756

https://scontent-mad1-1.xx.fbcdn.net/v/t31.0-8/17359026_1648300435187266_1213162948748421550_o.jpg?oh=cd48fc9594d9de14aed760aff9814e27&oe=59575860

https://scontent-mad1-1.xx.fbcdn.net/v/t31.0-8/17240453_1648301911853785_7484245090071049170_o.jpg?oh=4f827ef29778d672b9b5c0a6e66b8ae9&oe=5925D2A8

https://scontent-mad1-1.xx.fbcdn.net/v/t31.0-8/17349851_1648299341854042_1949037271828098944_o.jpg?oh=2e5e21171f07b406aff90c73656b72bc&oe=5963D5F2

https://scontent-mad1-1.xx.fbcdn.net/v/t31.0-8/17359436_1648301888520454_1160746624724221602_o.jpg?oh=7525f6c7553f1d9ef8da544bc0ad0b1e&oe=5958A2B9

http://alternatiba.net/old-files/170320CharlaEstibadoresREDES(Bilbo).jpg

Alternatibak zamaketarien egoera aztertzeko hitzaldiak egingo ditu Donostian eta Bilbon

Sektorea liberalizatzeko dekretua mahai gainean dagoela eta langileak mobilizazioak prestatzen ari direla, Alternatibak hitzaldi irekiak antolatu ditu Donostian eta Bilbon, Europako zein Espainiako araudi berriek Bilbo eta Pasaiako portuetan izango duten eraginaz aritzeko.

Zamaketarien sektorean 700 lagun inguru aritzen dira gaur egun gure portuetan (ia 500 Santurtziko kaian eta 200etik gertu Pasaian) eta eztabaida sozialaren erdigunean kokatu dituzte azken egunetan, pribilejiodunak ere direla esateraino. Hala, solasaldietako aztergaia izango da ere desberdintasunak nagusi diren sistema batean, non gehiengoak lan baldintza eta eskubide sozialetako asko galdu dituenean, eskubideei eutsi dietenen edo borrokatzen direnen kontra egiten den.

Lehenengo hitzaldia martxoaren 9an egingo da, Alternatibaren Donostiako egoitzan (Autonomia 16, behealdea) arratsaldeko 19:00etan. Bertan, Estiba Pasaiako langile batzordeko presidente Jose Angel Izquierdok hartuko du parte, Alternatibako bozeramaile eta EH Bilduko kongresuko diputatu Oskar Matuterekin batera. Azken hau Bilboko solasaldian ere egongo da, Bilbo Estibako Langile Batzordeko kide Alain Olagortarekin batera. Martxoaren 20an izango da, Alternatibaren Bilboko egoitzan, 19:00etatik aurrera.

Alternatibak zamaketarien egoera aztertzeko hitzaldiak egingo ditu Donostian eta Bilbon

Sektorea liberalizatzeko dekretua ezarri eta aste gutxira, eta langileak mobilizazioak prestatzen ari direla, Alternatibak hitzaldiak antolatu ditu Donostian eta Bilbon, Europako zein Espainiako araudi berriek Bilbo eta Pasaiako portuetan izango duten eraginaz aritzeko.

Zamaketarien sektorean 700 lagun inguru aritzen dira gaur egun gure portuetan (ia 500 Santurtziko kaian eta 200etik gertu Pasaian) eta eztabaida sozialaren erdigunean kokatu dituzte azken egunetan, pribilejiodunak ere direla esateraino. Hala, solasaldietako aztergaia izango da ere desberdintasunak nagusi diren sistema batean, non gehiengoak lan baldintza eta eskubide sozialetako asko galdu dituenean, eskubideei eutsi dietenen edo borrokatzen direnen kontra egiten den.

Lehenengo hitzaldia martxoaren 9an egingo da, Alternatibaren Donostiako egoitzan (Autonomia 16, behealdea) arratsaldeko 19:00etan. Bertan, LABeko kide eta Estiba Pasaiako langile batzordeko presidente Jose Angel Izquierdok hartuko du parte, Alternatibako bozeramaile eta EH Bilduko kongresuko diputatu Oskar Matuterekin batera. Azken hau Bilboko solasaldian ere egongo da, Bilboko Portuko langileen ordezkari batekin. Martxoaren 20an izango da, Alternatibaren Bilboko egoitzan, 19:00etatik aurrera.

X