EH Bilduk Igeldoko herritarrak galdeketan parte hartzera deitzen ditu, desanexioaren aldeko nahiz kontrakoak izan

Donostian eginiko agerraldi batean, EHBilduren izenean Igeldoko kontsultan parte hartzera deitu dute koalizioaren Gipuzkoako kide Ayem Oskozek eta Ainhoa Beolak. Honako adierazpena irakurri dute:

Gure ustez azaroaren 10eko kontsulta oso positiboa da herritar guztiontzat. Herritarrei galdetzeko beldurra gainditu behar dugu ordezkari politikook, bai Igeldoko gaiarekin, baita beste hamaika gairekin ere. Hare gehiago, administrazio publikoetatik sustatu egin behar dugu hiritarren iritzia jasotzea eta horretan lagundu.

EH Bildun uste dugu, herri partaidetza oinarri duen kultura politiko berria errotu behar dugula gure instituzioetan. Bide horretan, urrats bat gehiago bezala ikusten dugu Igeldoko kontsulta. Herri partaidetza zuzena, gure instituzioetako funtzionamenduan normaltasunez txertatu behar dugun osagaia da.

Igeldoren kasuan, aspaldiko eskakizun bati bide emateko tresna eraginkorra dela iruditzen zaigu. Igeldoarrek urteak daramatzate beraien erabakiak hartzeko gaitasuna aldarrikatzen, beraien ahotsa entzuna izan dadin behin eta berriro eskatuz… Bada, Igeldoko herritarren eskakizunari bizkar ematea, ez da arazo honi konponbide emateko aukera posible bat. Elkarbizitzaren oinarria, galdetu edota emango den erantzunarekin bat egin ala egin ez, herritarrei hitza hartzeko aukeran oinarritzen da, eta Euskal Herria Bildutik hautu horren alde egiten dugu.

Lehenik eta behin, Igeldon azaroaren 10ean burutuko den herri galdeketaren harira, PSE, PNV eta PP alderdiek azken asteotan mantendu duten jarrera kritikatu nahi dugu. Gure ustez, herri galdeketa oztopatzeko zilegi ez diren bideak erabiltzen ari baitira. Eta hau esateko badugu oinarririk, izan ere

o   Herritar oroko bere etorkizunari buruz hartzeko duen erabaki gaitasuna ukatu nahi dute.

o   Ez dira egia esaten ari. Datu ekonomikoak manipulatuz lehenik, eta bozkatzerako orduan erabiliko den prozedura zalantzan jarriz ondoren. Ez da egia bi aldiz bozkatu daitekeenik. Kontsultaren aldeko plataformako kide batek ondo adierazi bezala, gogora ekarri behar baitugu barra kodeen bidez identifikatuko dela bozkatzaileari egokitzen zaion bozkarako aukera bakoitza.

Bestalde, PP eta Urkijo inkisidoreak, kontsulta debekatzearekin egin dute mehatxu. Berresten dugu jardun demokratikoaren oinarria dela norberaren egunerokoari egokitzen zaionaz erabaki ahal izatea, lau urteroko hautes prozesuetatik haratago.

Gezurra eta inposizioa arma politikotzat erabiltzen ari dira behin eta berriro, eta hori, ez da gai honek eskatzen digun ardura mailari erantzuteko modua.

Gaurko agerraldi honen bidez, Igeldoko herritarrak animatu nahi ditugu, Igeldo udalerri izatearen alde nahiz kontra egon,  azaroaren 10eko galdeketan gogotsu parte har dezaten. Ondo informatu daitezela, hausnartu dezatela, eztabaida dezatela eta azaroaren 10ean beraien iritzia libreki adierazi dezatela.

Eta Donostiatik kontsultaren aurka azaldu direnei, enplazamendu bikoitza egin nahi diegu:

o   Batetik, igo daitezela Igeldora, hitz egin dezatela bizilagunekin, antola ditzatela hitzaldiak eta konbentzitu dezatela jendea beraien argudioekin.

o   Eta bestetik, argitu dezatela gaurtik, azaroaren 10eko emaitza dena delakoa izanda ere, Igeldoko herritarren borondatea errespetatuko duten ala ez.

o   EH Bildun argi dugu, emaitza edozein izanik ere, erabat errespetatuko dugula.

Karraspioko proiektu ilegala astakeria politikoa da eta norbaitek erantzun beharko du gertatutakoaren aurrean

EH Bilduk ziurtatu du Bizkaiko Foru Aldundiak erantzukizun zuzena duela Karraspion bultzatu duen hirigintza proiektuan. EAEko Auzitegi Nagusiak legez kanpokotzat jo duen proiektuarekin “garbi gelditu da ez duela bere ardura bete”. Horregatik, EH Bilduk Aldundiari erantzukizunak eskatuko dizkiola iragarri du.

Irune Soto bozeramailearen hitzetan, “Aldundiaren jarrera ulertzeko bi aukera daude bakarrik. Ilegalitate bat bultzatzen ari zela jakitun zen eta hortaz delitu baten erantzule litzateke edo bestela, elementu guztiak eskura izanda ere guztiz arduragabe jokatu du interes orokorren kontra. Aukera edozein dela ere, astakeria politiko honen aurrean norbaitek erantzun beharko du”.

Koalizioko kideek salatu dute Foru Aldundia enpresa eraikitzaile baten interes pribatuen alde aritu dela, interes orokorraren kaltetan, “nahiz eta proiektua ilegala zela erakusten zuten ebidentzien jakitun zen”. Asier Vega batzarkideak azpimarratu du Aldundiak “gogo bizia” erakutsi duela proiektua bultzatzerakoan. Aldundiak proiektua ahalik eta azkarren gauzatzeko asmoa erakutsi duela eta 2012ko aurrekontuetan diru partida gorde zuela gogorarazi du Vegak. “Zer dela eta halako grina legez kontrakoa den proiektua bultzatzeko? Zein interes ditu Aldundiak?” gaineratu du batzarkideak.

EH Bilduk ardura bereziki larria egotzi dio Foru Aldundiko Ingurumen sailari. Izan ere, Karraspioko inguru hori “ekosistemen hobekuntzarako eremu” gisa zehaztuta dagoen arren, Sotoren arabera, “Ingurumen sailak eremu hori babestu beharrean ingurua suntsitzen duen proiektua garatzeko baimena erraztu du”.

Eneritz Fernandez Mendexako zinegotziak gaineratu du EAJk, Aldundiak eta Mendexako Udalak azalpenak zor dizkietela herritarrei. “Haiengatik balitz, gure herriko eremu babestu hori suntsituta legoke, negozio pribatu baten mesedetan”.

Fernandezek ziurtatu du EAJ “behar faltsu bat” sortzen saiatu dela hondartza ondoko parkingarekin, “etxebizitzak eraikitzeak gutxi batzuentzako ekarriko zuten negozioa oharkabean burutu ahal izateko”.

EH Bilduk eskerrak eman nahi izan dizkie SOS Karraspio plataforman parte hartu duten herritarrei, “proiektu ilegal batek aurrera egitea galarazi dutelako”.

Espainiako Gobernuak 430 udalerri desagertarazi nahi dituela salatu dugu Gobernu Delegaritzetan

Hego Euskal Herriko hainbat alkatek Espainiako Gobernuak “Udalen aurkako Legearekin” egin nahi duena salatu dute gaurkoan. Iruñean eta Gasteizen Espainiako Gobernuaren ordezkari diren Carmen Alba eta Carlos Urquijori bitun bana eman zaie. Gutun hori artikulu honetan atxikituta duzuena da.

Download this file (gutuna-eae-eu.pdf)Urquijori gutuna Urquijori emandako gutuna 45 kB
Download this file (gutuna-nafarroa-eu.pdf)Carmen Albari gutuna Carmen Albari emandako gutuna 46 kB

 

Iruñea Gasteiz

Aktibatu

Ez dut geldirik egon nahi, ez naiz geldirik egon behar eta ezin naiz geldirik egon. Konpromisoa agertzen duen pertsona aktibo, erantzule eta solidarioa naizelako; baina batez ere pertsona librea naizen heinean, nire ideien arabera jarduten dut; mugimenduan dauden ideiak, ideia biziak, horiek aldatzeko beldurrik gabe. Nire ideiek naizen hori eraikitzen dutelako, pertsona osoa sentiarazten naute; beraiekin beti izango naiz ni neu, eta ez dut inoiz pentsamendu librea jarduten utziko. 

Duela hamar urte Jose Saramagok baieztapen bikain hau egin zuen: “Badira bi superpotentzia: Bata Estatu Batuak, eta bestea zu”. Estatu Batuek Iraken aurka zuzendutako erasoaren testuinguruan egin zuen, baina edozein garaietan erabili daitekeen ideia bat eskaini zigun. Buruan sartu behar dugu erasoen aurrean ezin dugula etsi. Zapaltzen gaituzten dominazio sistemen aurkako borrokan aurrera egin ordez, etsipenean erortzeko arriskua dugu, eskumak aipatzen duen gehiengo isil horren parte bihurtzeko arriskua, etxean gelditzen den jendearena, hain zuzen. Horregatik, gure erronka nagusienetako bat, pertsonei murrizketa, jazarpen eta menpekotasun moduan heltzen zaizkien erasoak ez onartzeko beharrizana  helaraztea da. Menperatzen gaituztenen aurrean; gure identitatea, gure etorkizuna eta eredu alternatibo bat erabaki eta eraikitzeko eskubidea ukatzen digutenen aurrean aktibatzeko momentua da.   

Gaur inoiz baino gehiago gure burua antolatu behar dugu. Justua ez den sistema honi aurre egiteko modu asko daude; auzoetako elkarteetan parte hartuz, mugimendu sozialetan, edota erakunde sindikal eta politikoetan. Bakoitza bere errealitate eta aukeretatik. Baina azken finean, garrantzitsuena zu zara. Ez zu edo ni, aurrez aurre jartzen gaituen “edo” horrekin, kapitalismoaren oinarrizko araua dena; baizik eta asmatzera goazen gehitze partikularekin, egitasmo eta mugimendu alternatiboek osatutako gune zabal bat eraikitzera eramango gaituena, erresistentzia sozialen harresi bat.

Hainbeste errepresio eta injustiziaren aurrean mobilizatu behar gara, aktibatu behar gara, iraultza norberak hasten duelako, baina batez ere, horixe delako ni naizena eta izango naizena. Ideiak, mugimenduan dauden ideiak, nire burua eraikitzen dutenak; ideia horiek beste batzuekin batera, ez dute inoiz amore emango mundu hobeago bat asmatzen. Aktiba zaitez! Aktibatu!

AKTIBATU

http://alternatiba.net/old-files/SuperpotentziaRGBweb.jpg

EH Bilduk Deustuko Kanalaren irekiera lanetan Bizkaiko Eraikuntza eta Herri Lanen sektorearen hitzarmena betearaztea exijitu dio Udalari

EH Bilduren Udal Taldeak proposamen bat aurkeztu du udalari Deustuko Kanalaren irekiera eta Zorrotzaurreko irlaren sarbide-zubiaren lanetan Bizkaiko Eraikuntza eta Herri Lanen sektorearen hitzarmena betearaztea exijituz.

Ana Etxarte zinegotziak bere ardura adierazi du hurrengo asteetan esleituko diren Deustuko Kanalaren irekiera eta Zorrotzaurreko irlaren sarbide-zubiaren eraikuntza lanetan San Mames Barrian eraikuntzaren lanetan gertatutakoa errepikatu daitekeela iritzita. Bertan, azpikontratek ez zuten Bizkaiko Sektorearen Lan Hitzarmena aplikatzen eta langileak ia esklabotza-baldintzetan zeuden, 12 orduko lanaldiaekin eta astelehenetik iganderarteko lan asteekin.

Zinegotziak onartezintzat jo du egoera eta “Erakunde publikoek bultzatutako obrek lan segurtasunean eta kalitatean eredu izan behar direla”, adierazi du. Hori dela eta “ezin daiteke onartu diru publikoarekin ordaindutako lanetako langileek lan-baldintza prekario hauetan lan egitea, lanaldi luzeekin eta onartezinak diren soldatak jasotzen”.

Abuztuan, San Mames Barriako langileen lan-baldintzak publiko egin zirenean, EH Bilduk Andoni Aldekoa Alkatearen bulegoko Zuzendari Ordezkariaren premiazko agerraldia eskatu zuen. “Oraindik agerraldi hori deitzea itxaroten gaude. Egun, udalak egoera hauen aurrean izango duen jarrerari buruz ez zaigu inongo azalpenik eman”, salatu du.

Etxartek salatu du Deustuko Kanalaren irekiera eta Zorrotzaurreko irlaren sarbide zubiaren lanetan “ ezin dela gauza bera gertatu” eta EAJri leporatu dio lan honen esleipen baldintza-agirian, esleitutako enpresek, kontratek eta azpikontratek Bizkaiko Eraikuntza eta Herri Lanen sektorearen lan-hitzarmena betetzera derrigotzen dituzten klausulak ezartzeko aukera galtzea. Gipuzkoako Batzar Nagusiek halan onartu zuten eta bertan hitzarmena betezen ez baldin bada esleitutako kontratuaren %10 suposatuko luketen isunak jar daitezke.

Hala ere, zinegotziak uste du oraindik garaiz gaudela langileen lan-baldintzak bermatzeko. Helburu honekin EH Bilduk proposamen bat aurkeztu du Udalak Deustuko Kanala irekitzeko lanek esleitua izango den enpresari, zein bere kontrata eta azpikontratei, Bizkaiko Eraikuntza eta Herri-Lanen sektorearen lan-hitzarmena betetzea exijitzeko eskatuz.

Halaber, Etxartek berifikazio eta ebaluaketarako komisio tekniko bat eratzea proposatu du ordezkaritza sindikalarekin hitzarmena betetzen dela ziurtatzeko. “Udalak langileen lan-baldintza duinak eta seguruak bermatzeko bere eskura dagoen guztia egin behar du”, adierazi du.

http://alternatiba.net/old-files/Ana Etxarte.jpg

X