Estarrona «¿Nola emantzipatuko dira gazteak bataz besteko soldata 1.000 eurora iristen ez bada eta alokairuen prezio neurrigabe hauekin?»
Alternatibako kide eta EH Bilduren legebiltzarkide Josu Estarronak lehentasunezkotzat jo du enplegu eta etxebizitza politikak aldatzea gazteek bizi duten egoera prekatioari aurre egin ahal izateko, Jaurlaritzak orain arte erabili dituen formulek kale egiten duten bitartean.