Auzoetan jai dugu (Alba Fatuarte)

Joan den larunbatean @Erreharria txiolari ezagunari hausnarketa interesgarri bat irakurri nion Twitterren Bilboko auzoetako jaien harira: Bilboko Udalak Jai Batzordeei apenas laguntzarik ematen ez dien bitartean, zenbat diru publiko bideratzen die ekitaldi pribatuei, esaterako BBKLive bati? Nik bere gogoetari zifrak besterik ez nizkion jarri, eta konturatu naiz bilbotar askorentzat harrigarria dela zelako desorekak dauden Bilboko Udalak finantzatzen dituen ekitaldi pribatu eta herrikoien artean. Horregatik, gaurkoan Uriola-k eskaintzen didan tartetxoa erabiliko dut gaiaren inguruan zertxobait gehiago sakondu eta auzoetako jai batzorde guztiei merezi duten esker onak emateko, txalotzekoa baita egiten duten lan izugarria; are gehiago, PNV eta PSEren udal gobernuaren utzikeria kontuan izanda.

More…

Bizikidetza lantzen

Itzultzailea ez naizen heinean, ezta hizkuntzetan aditua ere, askotan zalantza ugari sortzen zaizkit zenbait hitz aukeratzeko orduan, eta, bereziki, zenbait hitzen sinonimoak bilatzerakoan. Oraingoan, arazoak izan ditut gaztelerazko «convivencia» eta «coexistencia» izenekin, arrunta baita biak «bizikidetza» bezala izendatzea. Dena dela, bizikidetza terminoa askoz ere zorrotzagoa da; batzuetan gauzaezina dirudien helburua.

More…

Prekaritatearen isla politikoa (Maria del Rio)

Lehenengo hauteskunde-kanpaina udaberriko oporretan izango da bete-betean -arabarrek San Prudentzio berezia ospatuko dute-, eta hilabete eskasera hautestontziekin bigarren hitzordua izango dugu. Hortaz, pentsa dezakegu jada hasia den kanpainaurreak luze joko duela. Eztabaida politikoak, ordea, askotan ez ditu alderdien programak ardatz; ohikoa izaten da, esaterako, hausnartzea zein izango den parte-hartze maila, eta zer nolako eragina izango duen azken emaitzetan. Aurtengo egoera bitxiaren ondorioz, gogoeta horrek askorako emango duelakoan nago.

More…

Itzalpeko errealitatea (Maria del Rio)

Urtero bezala, etxeko langileen elkarteak (ATH-ELE) sektoreko lan baldintzei buruzko inkesten datuak ezagutarazi ditu. 2018an elkartearen aholkularitza zerbitzua erabili zuten etxeko langileei esker lortu dituzte datuak. Ondorioak aintzat hartzekoak dira, ez soilik 500 langilek baino gehiagok emandakoak direlako, eguneratuak eta fidagarriak diren bakarrak direlako ere. Izan ere, hein handi batean itzalpeko errealitatea da hau.  Egia da etxeko langileen kontratazioa  gure artean nahiko zabalduta dagoela, ez da inondik inora klase aberatsenek soilik erabilitako zerbitzua. Hala ere, ekonomia sektore honen egoeraren inguruan dagoen informazioa oso urria da. Eusko Legebiltzarrak eskaria egin arren, aurten ere Eusko Jaurlaritzaren ikerketaren zain gaude.

More…

X