Diana Urrea: “Ezinbestekoa da errefuxiatuen aferari Euskal Herritik ere berehala hitzetatik ekintzetara pasatzea”

Euren jaioterrietan pairatzen dituzten gerrak, goseteak, pobrezia… atzean uzteko ihesean Europara iristen saiatzen diren pertsonen egoera dramatikoa da aspaldiko partez, eta EH Bilduk hala salatu du behin baino gehiagotan. Egunotan, ordea, Europa osoa lotsatu beharko lukeen tragedia hori neurri eta muga guztiak gainditzen ari da eta ezinbestekoa da Europar Batasunera iritsitako errefuxiatuei asilo ematea, Nazioarteko Zuzenbide Humanitarioak agindu bezala.

Hori dela eta, EH Bilduk legez besteko proposamena aurkeztu du gaur Legebiltzarrean Jaurlaritzak Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa pertsona errefuxiatuen aterpe-lurralde izendatu ditzala eta pertsona horiei arreta egokia eskaintzeko behar diren baliabide guztiak bideratu ditzala eskatzeko. Milaka lagunen bizitza jokoan dago eta, ondorioz, EH Bilduk presazko tratamendua eman nahi dio bere proposamenari; horretarako, Erregelamenduak ematen dion aukera baliatuz, Osoko Bilkura deitzeko ere galdegin du, ekimen hori 15 egun igaro aurretik eztabaidatu ahal izateko.

Afrika eta Asiatik ihesean ateratzen diren etorkinen asilo eskubidea azpimarratu du EH Bilduk, bai eta pertsona horien jaioterrietan bizi den egoeran Europar Batasunak duen ardura ere. Hori dela eta, asilo eta babes politika berria eskatu dio Europar Batasunari, “betiere gisa eskubideen errespetua oinarri hartuko duena”, zehaztu du Diana Urrea Alternatibako kide eta EH Bilduko legebiltzarkideak.

Urreak azaldu duenez, “ezinbestekoa da errefuxiatuen aferari Euskal Herritik ere berehala ekimena hartzea eta hitzetatik ekintzetara pasatzea”. Horren haritik, EH Bilduren proposamenak eskari zehatzak egiten dizkio Jaurlaritzari, lehenik eta behin, “Euskal Autonomia Erkidegoa errefuxiatuen aterpe-lurralde izendatu dezala eta horretarako behar diren baliabide guztiak bideratu ditzala, pertsonen asilo eta aterpe emate alorrean lan egiten duten erakundeekin elkarlanean”.

Halaber, ahalik eta arinen erakunde horiekin eta alkateekin batera EAEk jaso dezakeen errefuxiatu kopurua zehaztu dezala eskatu dio EH Bilduk Lakuari, horren ostean espainiar Gobernuari kopuru hori jakinarazteko. Eta azkenik, euskal herritar askok eskainitako laguntza bideratzeko, zerbitzu bat sortzea proposatu du, laguntza guztiak koordinatzeko.

EH Bildu

Espainiak eta Europak asilo eskubidea eta giza eskubideak urratzen dituzte, eta arriskuan jarri dute milaka pertsonen bizitza

Bigarren mundo gerratik hona izan den pertsonen joan-etorri masiboa handiena gertatzen ari da Europan. Milaka pertsona dira gerratik, heriotzatik eta miseriatik ihes egiten ari direnak. Era horretara, ACNURen arabera pertsona horien %80k asiloa eskatzeko baldintzak betetzen dituzte, gatazka egoeran dauden Iraken, Sirian edo Afganistanen dutelako jatorria.

Ceuta eta Melillan eta Gurugu menduan pertsona migranteek bizi dituzten baldintzak salatu zituen bere egunean EH Bilduk, eta Jon Iñarritu Kongresuko ordezkaria bertaratu zen hara lehen eskutik ezagutzeko zer gertatzen ari zen; gauza bera egin zuen Josu Juaristi europarlamentariak joan den ekainean, Lampedusara egindako bidaian.

EH Bilduren iritziz, kasu hauetan eta aurtengo udan Europako Batasuna izaten ari den jarreraez da inolaz ere onargarria. Asilo politika bateratua ez daukala erakusteaz gainera, Batasuneko agintari politiko batzuen aldetik jarrera xenofoboak eta arrazistak bultzatzeko joera nabarmendu da.

Mariano Rajoyren gobernuaren jarrerada Europako instituzioek duten jarrera ankerraren beste adibide bat. Izan ere, Espainiako estatuak 2.000 pertsona inguru har ditzakeela esan du, estatu horrek 40 milioi biztanletik gora dituenean.

EH Bilduk uste du Europako Batasunak eta bere barnean dauden estatuek eta horiek erantzun bat eman behar dietela heriotzatik eta ihesetik ihes egiten ari diren eta beren etorkizuna bakean oinarritu nahi duten milaka eta milaka pertsona horiei. Giza eskubideak babestea eta betetzea ez da exijentzia horren oinarri bakarra. Ez baitugu ahaztu behar Europaren eta bere kideen nazioarteko politikak eragin zuzena daukala pertsona horien jatorrizko herrien egoeran; Europak eta bere aliatuek pertsonen eskubideei baino garrantzia handiagoa eman diote arlo edo interes ekonomikoei eta geopolitikoei.

Gaur egun, Mugagabeko Medikuak bezalako gobernuz kanpoko erakundeak dira Europak egiten ez duen lana egiten dutenak. Jaso diren asilo eskaerak oso txikiak dira horren atzean dagoen arazoaren tamainarekin alderatzen badugu edota Europak daukan maila ekonomiaren neurria eta biztanle kopurua kontuan hartzen bada.

Arazo humanitarioen aurrean konponbide polizialak jartzeari uzteko exijitzen die EH Bilduk Europako Batasunari eta Espainiako estatuari; era berean, giza eskubideen aitortzan eta errespetuan daukaten jarrera zekena alboratzeko eskatzen die.

Horrez gain, Euskal Herriko erakundeei, parlamentuetan hasi eta udaletaraino, drama honen aurrean jarrera aktiboa izateko eskatzen diegu, pertsona migratzaile, exiliatu edo errefuxiatuentzako gune ireki bezala izendatuz. Zentzu horretan, hainbat ekimen aurkeztuko ditugu hurrengo egunetan.

Pertsona bat bera ere ez da ilegala

Erreferendumean izandako emaitza berri ona da Greziarentzat, Europarentzat eta Euskal Herriarentzat

Lehenego eta behin, EH Bilduk Greziako herria zoriondu nahi du, Troikak indarrean jarritako beldurraren eta xantaiaren aurrean ez zirelako kikildu eta euren iritzia modu libre eta demokratikoan adierazi zutelako atzo egindako erreferendumean. Era berean, Greziako Gobernua eta Syriza ere zoriondu nahi ditugu, herritarrek euren etorkizunaren inguruan erabakitzeko duten eskubidea onartu eta egikaritzeagatik.

Atzo Grezian egindako erreferendumean Troikak inposatu nahi dituen neurri eta politika ankerrei ezezko borobila eman izana berri ona da Greziarentzat, Europarentzat eta, noski, Euskal Herriarentzat. Merkatuen diktadura eta austerizidioa pairatzen duten Europako hegoaldeko herri guztiei garaipena eman diete Greziako herritarrek. Izan ere, azken urteetan Europan Troikak ezarri eta inposatu dituen politika neoliberalei atea ixteko bidea ireki da. Hau da, bestelako oinarrien gainean eraikitako Europa eraikitzeko bidea eman duelako; demokrazian, justizia sozialean eta herritarren eskubideetan oinarritutako Herrien Europa eraikitzea posible da. Greziako erreferendumean herriek irabazi dute eta Troikak galdu du, eta Euskal Herriari dagokionean, gure herrian Troikaren politika desegoki eta ankerrak sutsuko defendatu dituzten PNV, PP eta PSE izan dira galtzaileak.

Atzo Grezian asko zuten jokoan greziarrek: edo herri oso baten ekonomia itotzen duen ereduarekin jarraitzea edo itxaropenerako garaia ekarri dezakeen horma erraldoia eraisten hastea. Eta greziarrek bigarren aukeraren alde egin zuten atzo, euren eredu sozioekonomikoa erabakitzeko eskubidea eta berauen herriaren burujabetza defendatzea erabaki zutelako.

Greziako Herritarrek emandako ezezkoak Europar eta finantza Instituzioak euren jarrera berrikustera eraman beharko lituzke. Urteetan bultzatu duten austeritate politika ankerrak Grezia krisialdi humanitariora eraman dute eta negoziaketetan izandako jarrerak, erantzun argi eta ozena jaso du. Grezia ez dago inongo aginte demokratikorik ez duen Troikaren agindurik hartzeko prest. Atzo Grezian gertatutakoa demokraziaren eta herri oso baten duintasunaren garaipen handia izan zen.

Gogoratu beharra dago negoziaketetan Greziako Gobernuak egindako proposamenen aurrean (diru-sarrerak handituko lituzketen neurriak, zerga-iruzurraren kontrako neurriak adibidez) Troikak murrizketa berriak eta austeritate gehiago baino ez dituela proposatu . Europarako eskaintzen zaizkigun bi ereduen adierazgarri.

EH Bilduk dei zuzena egiten die Europar Batzordeari eta Europako Banku Zentralari, mehatxu eta inposizioen politika utzi eta Greziako Gobernuak proposaturiko neurriak onartu ditzaten. Izan ere, Greziako Gobernuaren mandatua berretsi du erreferendumak, eta justizia sozialaren eta herrien Europaren aldeko bozka eman du Greziako Herriak.

Greziako herriak eta gobernuak jarrera eredugarria izan dute prozesu honetan. Ez dira makurtu Troikak egin nahi zien xantaiaren aurrean, mehatxupean bada ere erreferendum bidez eta herritar ororen iritziak aintzat hartuta erabaki dute zein izan behar den euren norabidea eta zer nolako oinarri demokratiko eta ekonomikoekin eraiki nahi duten euren herria eta gai izan dira herrien eta herritarren eskubideetan eta demokrazian oinarritutako alternatiba politiko eta sozial sendo eta eraginkorra eraikitzeko. Grezian posible dena Euskal Herrian ere posible izan beharko litzateke, eta herritarren egunerokoa baldintzatzen duten neurri eta politika neoliberalei bestelako erantzun bateratua garatzeko eta eraikitzeko gai izan beharko ginateke Euskal Herrian ere bai.

EH Bildu

https://scontent-mad1-1.xx.fbcdn.net/hphotos-xaf1/v/t1.0-9/11202859_1128746123809369_3183363758286716772_n.jpg?oh=9c57ca74b6bed8c59282e098145bfb5a&oe=562A58B9

https://scontent-mad1-1.xx.fbcdn.net/hphotos-xpf1/v/t1.0-9/11695764_1128746050476043_3666381257949067205_n.jpg?oh=8e375a2079aeab9db07ec04b77c3b835&oe=5631AB60

https://scontent-mad1-1.xx.fbcdn.net/hphotos-xpt1/v/t1.0-9/11698593_1128745970476051_509591134983400772_n.jpg?oh=a48e29b7b3b428e8bd05be9445d099e3&oe=5612EFAD

https://scontent-mad1-1.xx.fbcdn.net/hphotos-xfp1/v/t1.0-9/1610946_1128745947142720_4880064608994768750_n.jpg?oh=edec5a979a369de95b178878ca8958ae&oe=5629CC73

https://scontent-mad1-1.xx.fbcdn.net/hphotos-xpf1/v/t1.0-9/10999003_1128745783809403_2780830614861648894_n.jpg?oh=efdc2cc2b21c55d761f8d6939c99343d&oe=5617F1D3

https://scontent-mad1-1.xx.fbcdn.net/hphotos-xfp1/v/t1.0-9/10390079_1128745600476088_5282140786187936320_n.jpg?oh=88e63708f4f34dc957a8add99e80b1db&oe=5624D325

https://scontent-mad1-1.xx.fbcdn.net/hphotos-xfp1/v/t1.0-9/11667420_1128745460476102_126284736960779345_n.jpg?oh=a93a79487caa38898ccf4580d30ff51b&oe=562C9246

https://scontent-mad1-1.xx.fbcdn.net/hphotos-xap1/v/t1.0-9/11217519_1128745357142779_8684478911173235750_n.jpg?oh=920e540c104a5a137d42eb191b6107cb&oe=562C6FCF

https://scontent-mad1-1.xx.fbcdn.net/hphotos-xpt1/v/t1.0-9/11705353_1128745097142805_2807317550049342343_n.jpg?oh=820b46581189715d66b1ae859932eb4b&oe=5611F041

https://scontent-mad1-1.xx.fbcdn.net/hphotos-xpa1/v/t1.0-9/20006_1128745017142813_660311385097657689_n.jpg?oh=afd7e153f244686a4df96b2695374971&oe=561519D3

https://scontent-mad1-1.xx.fbcdn.net/hphotos-xfa1/v/t1.0-9/11403173_1128744957142819_118299918224017926_n.jpg?oh=5676d2ae22510cca56bac0ba5b26e74e&oe=5625DAE6

https://scontent-mad1-1.xx.fbcdn.net/hphotos-xtf1/v/t1.0-9/11698895_1128744917142823_5997266183016645421_n.jpg?oh=23bd7db4bd26a4d9be2b4ac895a0ed8f&oe=56148C4E

https://scontent-mad1-1.xx.fbcdn.net/hphotos-xtf1/v/t1.0-9/11403092_1128744890476159_1034229578685794007_n.jpg?oh=57ed2f803c1ff8cec46de530c2630aad&oe=565C41FE

https://scontent-mad1-1.xx.fbcdn.net/hphotos-xtf1/v/t1.0-9/11698472_1128744687142846_2895579059291847032_n.jpg?oh=9bcbc089ad12196ad07d7c42a37e04f4&oe=565BA91A

https://scontent-mad1-1.xx.fbcdn.net/hphotos-xpa1/v/t1.0-9/11666138_1128744643809517_8575124196863852130_n.jpg?oh=dcebe8588affe00be495c12df4b34b5f&oe=562769FF

https://scontent-mad1-1.xx.fbcdn.net/hphotos-xtp1/v/t1.0-9/11693941_1128744607142854_2264442351921506007_n.jpg?oh=76f6360c29f522dc69e3a18c5e633ef7&oe=5629166F

https://scontent-mad1-1.xx.fbcdn.net/hphotos-xfp1/v/t1.0-9/11008505_1128744553809526_1035532985884150407_n.jpg?oh=68b1c03b0815422493872cdf830603aa&oe=5627D957

https://scontent-mad1-1.xx.fbcdn.net/hphotos-xtp1/v/t1.0-9/11709516_1128744483809533_6447695408551369841_n.jpg?oh=bca73233b00f2bd8477a9f119f0a996b&oe=5631B44A

https://scontent-mad1-1.xx.fbcdn.net/hphotos-xtp1/v/t1.0-9/11693828_1128744427142872_3607488125428619848_n.jpg?oh=5b914b4c949fb34f983e0dbaf36cee26&oe=561F384C

https://pbs.twimg.com/media/CJLUnVcWwAA7agH.jpg

https://pbs.twimg.com/media/CJJaxgAWUAAewJC.jpg

EH Bilduk Greziaren aldeko deialdietan parte hartzera deitzen du

EH Bilduk hurrengo egunotan Euskal Herrian Greziako Herriaren alde eta Austeritatearen kontra deituriko mobilizazioetan parte hartzera deitzen ditu hiritarrak.

Baldintzarik gabeko babes eta elkartasun osoa adierazi nahi diogu herri greziarrari bere duintasunaren, irtenbide nazionalaren eta sozialaren alde eta Troika inposatzen ari den tutoretza neokolonialistaren kontra egiten diharduen borrokan.

Europako gobernuei eta erakundeei eskatzen diegu Greziarekiko duten politika bidegabeari amaiera emateko eta, aldi berean, Greziako gobernuak Troikaren presioen aurrean herriari galdetzeaz hartutako erabakia txalotzen dugu.

Euskal Herrian, gaur bertan Iruñean (18:00etan Udaletxe plazan) eta Igandean Bilbon (Arriagan 12:30ean) deituriko mobilizazioetan parte hartzera eta Greziako herriak bere etorkizuna erabakitzeko duen eskubidea aldarrikatzera deitzen ditugu herritarrak.

Herriok Erabaki!

EH Bildu

EAJ, PSE eta PPk ez dute TTIParen harira EH Bilduk proposatutako balizko galdeketarik nahi

Alderdi jeltzaleak “berriro ere agerian hutsi du hutsaren hurrengoa dela herritarren parte-hartzearen alde egiten duen apustua”, salatu du Oskar Matute Alternatibako kide eta EHBilduko legebiltzarkideak.

EH Bilduk TTIParen inguruko eztabaida berri bat ekarri du Gasteizko legebiltzarrera. Hain zuzen, koalizioaren legez besteko proposamena eztabaidatu da ganberan, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan Merkataritza eta Inbertsioetarako Akordio Trasatlantikoari buruz balizko galdeketa bat egiteko. “Sekretupeko negoziazioen eta iluntasunaren aurrean, beharrezkoa da herritarrei argitasuna ematea. Hala, Jaurlaritzari eskatzen diogu 2017 urtea baino lehen informazio eta sentsibilizazio kanpainak abiatu ditzala, azken urratsa herri galdeketa izan dadin”, azaldu du Oskar Matute legebiltzarkideak.

“Prozesu horretan zuek tratatua defendatuko duzue, eta guk, aldiz, bere alderdi ilunak eta langile klaseari zein ingurumenari ekarriko dizkion kalteak aipatuko ditugu. Ideien konfrontazioaren ondoren, demokrazia parte-hartzailea praktikan jartzeko kontsulta etorriko da. Ez dago aitzakiarik horrelakorik ez egiteko, 2017 urtea arte denbora baitago eta horrelakoetan esperientzia badugulako”, argudiatu du Matutek, NATOri eta Europako Konstituzioari buruz egindako galderei erreferentzia eginez.

EH Bilduren iritziz, TTIPa “erazo zuzena da Europako herrietan ditugun langileen eskubideen, eskubide sozialen eta ingurumena babesteko eskubideen aurka”. Gainera, “estatuen subiranotasun printzipioaren aurkako esku hartze zuzena da”. “Esaterako, nahiz eta legebiltzar honek frackinga debekatzeko erabakia hartu, erabaki hori balio gabe geratu daiteke TTIParen erruz, 2013an Canadan Nafta akordioarekin gertatu den moduan”, gaineratu du.

“EAJk kongresuan jarraitutako ildo beretik jarraitu du. Madrilen Izquierda Pluralek ekimena aurkeztu zuen, herriari galdeketa egiteko gai honen harira. Orain, EAJk, berriro ere ukatu du herriari galdetzeko aukera hori. Agerian geratzen da jeltzaleek parte hartzearen alde egiten duen apustua hutsaren hurrengoa dela”, salatu du Matutek.

EHBildu

http://ehbildu.eus/images/ttip-kartela.jpg

X