Urrea: “Euren sorlekutik joateko sentitzen duten beharrizanak harreman zuzena dauka Europar Batasunak Afrikarekin dauzkan politika ekonomiko eta militarrekin”

Gaur legebiltzar honetan Legez Besteko proposamen bat dugu mahai gainean, errefuxiatuen giza eskubideen urraketaren inguruko eztabaida politikoa jorratuko duena, eta ondorioz, laster Euskal Autonomia Erkidego honek 1.000 lagun ingururi egingo dion harrera.

Ante la intensificación de la mal llamada “crisis migratoria” surgieron voces de gobernantes, políticos y supuestos expertos en el tema asegurando que este no era un problema europeo sino africano o, en todo caso de Oriente Medio.

La estremecedora imagen de Aylan Kurdi, el niño kurdosirio yaciendo inerte en una playa de Turquía luego de que naufragara la barcaza en que junto con su familia intentaba llegar hasta la isla de Kos, en Grecia, conmovió a la opinión pública mundial y puso de relieve el inmenso drama humanitario que se está desenvolviendo en el Mediterráneo.

No fue el primero ni será el último que paga con su vida la crisis desatada por la desestabilización de un país, Siria, desgraciadamente convertido en el blanco de siniestros cálculos geopolíticos de Estados Unidos y sus aliados que destruyeron uno de los países más prósperos y estables de la región.

Aurten, dagoeneko, 2.500 pertsona baino gehiago hil dira mediterraneoko uretan. Hala, itsaso hori munduan dagoen hobi komunik handiena da, azken 10 urteetan 20.000 hildako baino gehiago pilatu dituelarik.

Beharrezkoa da agerian jartzea Europar Batasunak heriotza hauetan daukan ardura nabarmena.

Izan ere, pertsona hauek euren sorlekutik joateko sentitzen duten beharrizanak harreman zuzena dauka Europar Batasunak Afrikarekin dauzkan politika ekonomiko, komertzial eta militarrekin. Politika horiek Afrikako herritarrak krisi humanitario amaigabe batera eraman ditu.

Ezin daiteke ahaztu ere Europako herriek Afrikaren kolonizazio garaian izan zuten papera, harrapaketa sistematikoa, kontinentearen egitura tradizionala apurtzea, berrantolaketa desorekatua zein arbitrarioa, eta aurretik bilatutako subordinazio ekonomiko, estrukturala sustatu zutelarik.

La responsabilidad de Europa es mucho mayor, más visible e inocultable en el caso del África Subsahariana porque: ¿Quién ocupó, colonizó y saqueó durante siglos al mal llamado continente negro si no las potencias coloniales europeas?

¿Quién organizó el tráfico de esclavos a través del Atlántico si no los gobiernos y las clases dominantes de Europa?

¿Quiénes impusieron sus intereses, perpetraron un cruel etnocidio y arrasaron con formas tradicionales de organización económica, política y social en Africa?

¿O es que los colonialistas de hoy creen que podrán salirse con la suya y no pagar la cuenta de los crímenes y fechorías de sus antepasados?

¿Cómo podrían los gobiernos europeos y sus mandatarios decir que la mal llamada crisis migratoria que tantas muertes ha causado y sigue causando es “un problema africano”? cuando no es otra cosa que el inexorable y demorado resultado de su expansión colonial.

Europar Batasunak Ekialde Ertaineko eta Afrikako egoera politiko eta militarrean etengabe esku-hartu izan du, aitzaki faltsu batekin: bertako herritarrak defendatzea. Horrek gatazka egoerak areagotzea baino ez du egin, herritar kopuru handi baten joan-etorria eraginez.

Pertsona horiek, gatazka endogenoen biktimekin batera, asilo eskatzaile potentzialak dira, eta Europar Batasunaren baitako estatuek sinatutako nazioarte mailako babes itunen babespean egon beharko lukete. Baina Europak ateak ixten dizkie, eta itxaropen handirik gabeko atzerriratzeari ekitea baino beste aukerarik ez dute ikusten.

Kasu askotan, atzerriratze prekario horietan itota hil egiten dira, “etorkin ilegal” gisa. Beste askotan, Hungaria, Frantzia edo Espainia bezalako herrialdeek, inpunitate osoz –jakinda ere Nazioarteko Zuzenbide Humanitarioaren aurka dagoela eraikitzen dituzten hesí hiltzaileetan larriki zauritzen dira.

Ante el mayor éxodo de personas refugiadas desde la segunda guerra mundial, la respuesta de la UE es tan ridícula como vergonzosa. Se han establecido un reparto de personas refugiadas, esas famosas cuotas, pretendiendo vender la imagen de solidaridad por acoger a 120.000 personas refugiadas, esta miserable cifra que equivale al 0,03% de su población, cuando recordemos que desde comienzos de año, más de medio millón de personas han intentado cruzar las fronteras europeas en busca de asilo.

Países como Líbano o Jordania acogen hasta 1,500.000 de personas refugiadas. Es decir, más del 20% de su población.

Como contrapartida al número de personas establecido por la UE para acoger entre los países miembros, se aprobaba una normativa para acelerar la devolución de las personas migrantes en situación administrativa irregular, que no se consideren refugiada, vulnerando múltiples directivas europeas, además de diversas convenciones empezando por la CE de DDHH.

Europar Batasunaren migrazio kontrolerako politikak erratuta daude. Giza eskubideetan eta injustizia zein desorekak gainditzeko helburuan oinarritu beharrean, segurtasun printzipioan oinarrituta sarbidea galaraztera bideratuta daude.

Hori nazioarteko legediaren aurka dago eta segurtasun enpresa erraldoien zein armamentu enpresen onurarako egiten da.

Europar Batasunaren lehentasunen artean, ordea, ez dago itsas-salbamenduan edo laguntza humanitarioan inbertsioak egitea. Hain zuzen, horrelako ekimenak gero eta garrantzia gutxiago dute eta gero eta baliabide gutxiago bideratzen zaie.

¿Por qué el infortunado niño de la minoría kurda en Siria tuvo que dejar su país?

Porque bajo la excusa de guerra civil en Siria, se ha llevado a cabo una agresión pergeñada desde afuera por Estados Unidos y sus compinches europeos (al igual que hicieran con Libia pocos años antes) y en donde bandas de atroces mercenarios son exaltados como heroicos “combatientes por la libertad” y respaldados política y diplomáticamente mientras cometen toda clase de desmanes.

De esta madriguera creada por las democracias occidentales y sus reaccionarios socios en la región brotó, incontrolable, el Estado Islámico, con luz verde para perpetrar horrendos crímenes y destrucción de reliquias históricas.

Aylan Kurdi pereció porque tuvo que huir del infierno en que Washington y los gobiernos europeos convirtieron a su patria, pese a la heroica resistencia del pueblo kurdo, sobre todo de sus combativas mujeres, que supieron poner freno a la expansión militar del EI en sus territorios.

No podemos seguir llamando “guerra civil” a lo que sucede en Siria. Desde el principio en 2011 fue una invasión imperial, disfrazada de ejércitos “sirios libres”, asimilables con lo que fueron los “contras” nicaragüenses  en los años 80,  desde sus bases en Honduras, contra la Nicaragua sandinista, a los que los gobiernos de Estados Unidos llamaban: los “combatientes de la libertad”.

¿Recuerdan los crímenes atroces en las aldeas nicaragüenses cercanas a la frontera con Honduras?

¿Es tan difícil no reconocer el rostro del fascismo en todo lo que está sucediendo?

Cuando Estados Unidos anuncia el envío de armas, a los “disidentes” sirios, ¿de qué está hablando?  Cuando los invasores se encuentran como “amigos del pueblo sirio” para reunir fondos millonarios, destinados  a  pagar los sueldos de  los mercenarios y comprar más armas, como lo dicen abiertamente  ¿puede tratarse de una confrontación civil?

Una vez más, estamos viendo como sin ningún pudor, potencias occidentales pretenden entrar en Siria, llevarla a la guerra, con la excusa de luchar contra el terrorismo.

El resultado de esta macabra iniciativa sólo puede traer destrucción y muerte, y renovados contingentes de refugiados y refugiadas golpeando a las puertas de la opulenta Europa.

En ese gran mapa de operaciones de rapiña imperialistas además del África subsahariana, Siria o Libia, a las que he mencionado, tenemos los ejemplos de Irak, Afganistán, Kurdistán o Gaza.

Y es que denominar guerras contra el terrorismo, a las guerras para usurpar territorios, y controlar recursos en un proyecto de expansión imperial global, es uno de los argumentos  más perversos  en la historia del mundo.

La mayor acción terrorista de estos tiempos  son las invasiones militares que protagoniza la OTAN con sus hordas mercenarias sobre  países indefensos frente al poder militar de las potencias.

Si estos países que dilapidan millones de euros para financiar a la OTAN quisieran una solución, esta sería precisamente la de retirar sus tropas de los países invadidos y ocupados en lo que va del siglo XXI.

Si Occidente creyera firmemente en su tan pregonada doctrina de los derechos humanos tendría que modificar radicalmente su política migratoria y hacerse cargo de su responsabilidad en la crisis actual. Pero ni Estados Unidos ni la Unión Europea parecen haber dado muestras de tomarse en serio los derechos humanos, por lo que lo único que aparece en el horizonte europeo es una política de mayor control migratorio, cierre de fronteras, expulsión y deportación de los mal llamados migrantes ilegales.

Mientras Europa siga avanzando detrás de las necesidades geoestratégicas de un imperio en decadencia,- que propone una dictadura global o de los sueños fascistas del gobierno israelí de extenderse sobre todo Oriente Medio, lo que supone nuevos genocidios en la región, las víctimas seguirán llegando masivamente  exigiendo  protección a los responsables de su tragedia. Y no habrá muro que resista.

Tal y como expresaban compañeras de EH Bildu en un artículo de opinión al respecto,  decir «Welcome Refugees» es también gritar un viejo, reconocible y actual «Go home» a las políticas de agresión militar, al imperialismo, que son causa de muerte e injusticia, fuera y dentro de Oriente Medio.

Alternatibak dio hauteskundeek agerian utzi dutela Kataluniako prozesu eragilea atzeraezina dela

Alternatibak Kataluniako herria zoriondu du igandeko bozetan emandako emaitzengatik eta, bereziki, Candidatura d’Unitat Popular CUPen hautagaitzak lortutakoak nabarmendu ditu. Diana Urrea, Alternatibaren Koordinakunde Nazionalak eginiko hausnarketak abiapuntu, hauteskunde hauen esanahiaz aritu da, “prozesu eratzaileak atzera egiterik ez duela agerian utzi du, herri oso baten borondatea gelditzerik ez dagoela, Madriletik zuzendutako beldurraren kanpainari aurre egitea lortu baitute”.

Alderdi ezkertiarrak, 2012ko bozetan zein aurtengoetan CUPeri babes osoa agertu zionak, alderdi honen papera zein emaitzak, 336.000 boto baino gehiago eta 10 eserleku, azpimarratu ditu. Antonio Baños hautagai zuen alderdiak, Alternatibak bezala, “eraikuntza nazionala eta eraikuntza soziala batera jorratu behar direla eta jorratu daitezkeela defendatu du”. Horregatik, Urreak ziurtatu duenez, “burujabetza aldarrikatzen dute dena aldatzeko eta ez bakarrik bandera jakin bat”.

Ildo horretan, Koordinakunde Nazionalak CUPen koherentzia txalotu du, prozesu eragilea izenen gainetik babesten jarraitzen dutelako, “herriak bultzatutako prozesua baita, non inor ez den ezinbestekoa; ezin da beraz pertsona jakin batzuekin lotu”. Hala esan du Junts pel Si hautagaitzaren presidentziarako hautagai Artur Masen inguruan, CUPek esan baitu ez dutela babestuko, kanpainan esan duten bezala, alegia.

Edozein kasutan, Alternatibatik elkartasuna adierazi nahi izan diete iazko azaroaren 9an Katalunian eginiko galdeketaren harira inputatu dituzten hiru lagunei -Joana Ortega, Irene Rigau eta Artur Mas berari-. Herritarrei hitza emateagatik zigorrak ezarri nahi izatea “estatuko erregimenaren egoeraren adierazgarri da, Kataluniako herria nazio gisa bere burua eraikitzen duen erritmo berean desegiten ari dena”.

Espainiako ohiko bipartidismoa gainbeheran dagoela erakutsi dute emaitzek, PPren eta PSOEren artean legebiltzarraren %20 baino ez baitute lortu, “Kataluniako herriaren ahotsa ukatu nahi dutenek gero eta babes txikiagoa dute”. Urreak, hala ere, PPren aldean eskuin bigun gisa agertzen den eskumaren gorakadaz ohartarazi du, Ciudadanos hizpide, herrien burujabetzari dagozkion gaietan are arriskutsuagoak izan daitezkeelako”.

Azkenik, ohartarazi egin du “ezker estatalistaren erdibideko diskurtsoak porrot egin duela” eta deialdia egin dio “erabateko burujabetzaren alde dauden Kataluniako gehiengo herritarren mugimendu desobeditzailearekin bat egin” dezala.

Kolonbiako herria lortzen ari den bezala, Euskal gizarteak behin betiko bakean eta elkarbizitzan oinarritutako etorkizuna irudikatzen du

Hasier Arraiz EH Bilduko bozeramaileak eta Diana Urrea EH Bildu zein Alternatibako kideak eta Kolonbiako nazioarteko bake foroko partaideak agerraldia egin dute Kolonbian lortu duten bakerako akordioaren irakurketa egiteko. Arraizek eta Urreak Kolonbiako herria zoriondu dute, bakea ekarriko duen oinarriak ezartzeko gai izan direlako.

Kolonbiar-euskalduna izanik, “hunkituta” dagoela adierazi du Urreak. “Zorionak eman behar dizkiot Kolonbiako herriari, baina, batez ere, nirea bezalako milaka eta milaka familiei, etorkizun hobeago baten bila Kolonbiatik joan behar izan zuten familiei. Urrunetik bada ere, gatazka armatua amaitzen ari dela eta justizia sozialean oinarritutako bakea eraikitzeko lehen urratsa eman dela ikusten ari dira”.

“Kontrako interes asko egon arren, Kolonbian erakutsi dute bakea lortzea posible dela”, esan du Urreak. “Zoragarria litzateke Kolonbian bizitzen ari diren momentu historiko hau, guk ere Euskal Herrian etorkizun hurbil batean bizi ahal izatea, eta lortuko dugu”.

Arraizek, bere aldetik, adierazi duenez, “aldi baterako justizia ezartzeko eta 6 hilabeteko epean bakea erdiesteko Kolonbiako Gobernuak eta FARCek nazioarteko begiradapean erdietsi duten akordioaren edukietan sartu barik, Kolonbia behin betirako bakerako bidean jartzeko eraman duten prozedura eta irmotasuna eredugarriak dira”.

https://pbs.twimg.com/media/CPrbWf-WoAAhPa5.jpg

“Lehendabizi, zeuden zauriei begiratu gabe, gai izan dira alde guztiak mahai baten bueltan esertzeko. Gero, bidean izan diren oztopo guztiak gainditzeko gai izan dira. Eta amaitzeko, bi aldeak gai izan dira eskuzabaltasun osoz jokatzeko helburu baten bila: bakea”, nabarmendu du EH Bilduko bozeramaileak.

“Inork ez du esaten gatazkak gainditzea erraza denik”, gaineratu du. “Jakitun gara bidean gaindiezinak diruditen mendiak aurkitzen direla, hangoek eta hemengoek prozesua zangotrabatzeko ahaleginak eta bi egingo dituztela… Euskal Herrian beste inon baino hobeto dakigu hori. Baina borondatea dagoenean, determinazio osoz jokatzen denean, eta alde guztiak eskuzabal jokatzeko heldutasuna dutenean, helburuak lortzen dira. Eta behin betiko bakea lortzen da”.

Bestalde, Espainiako Gobernuaren jarrera “hipokrita” salatu du Arraizek, Kolonbiako bake prozesua babesten duelako, Euskal Herriko “zapuztu nahian” ari den bitartean. “Kolonbiako ispiluan begiratu beharrean, Espainiako Gobernuak eta PPk nahiago izan dute Euskal Herriko gatazkari errendimendu politikoa eta elektorala atera. Baina Kolonbiako bidea eta eredua hain da argigarria nazioarte mailan, Madrilgo gobernuak jendaurrean babestu behar izan zuela Kolonbiako bake prozesua. Hau da, Kolonbiarako balio duenak eta ona denak, Euskal Herriarentzat ez du balio. Hipokresia handiagorik?”.

EH Bilduko bozeramailearen esanetan, “Euskal Herrian, Kolonbian egin duten bezala, gai izan behar gara bakea lortzeko erantzukizunak eskatzen duen mailan aritzeko. Erantzukizunez, tinkotasunez eta herri gisa jokatu behar dugu. Herri gisa dauden helburu guztiak bezala, bakea eta elkarbizitza egunero eraikitzen dira, egunero ematen ditugun urratsen bidez. Ondo dakigu hori Euskal Herrian, eta determinazio eta borondate osoz jarraitu behar dugu gure helburuaren bila. Bidean topatzen ditugun oztopo eta zangotraba guztien gainetik jauzi eginda”.

“Euskal gizarteak behin betiko bakean eta elkarbizitzan oinarritutako etorkizuna irudikatzen du, eta horra heldu nahi du. Kolonbiako herriak lortu duen bezala”, azpimarratu du.

Bakea eta elkarbizitza egunero hartzen diren erabakien bidez eraikitzen dela adierazi du, eta “herri gisa” jokatuz. Era horretara, urriaren 3an ‘Bakea, Erabakia’ lelopean egingo den manifestazioa horretarako aukera paregabea dela agertu du. “Bakean bizi nahi duen eta elkarbizitza eraiki nahi duen herri oso bat dagoela erakutsi behar dugu, erantzukizun eta determinazio osoz jokatzen duena. Horrela bakarrik lortuko dugu bidean aurkitzen ari garen oztopo guztiak gainditzea eta gure helburua erdiestea: bakea”.

EH Bildu

Herri katalanari eta bere prozesuari babesa adierazi diogu EH Bilduk, ezkerreko hainbat indar subiranistekin batera

Diada egunaren ospakizunekin kointzidituz, Estatuko nazio eta herri desberdinetako 8 erakunde politikok Katalunian irekitako prozesuarekiko babes posizio amankomuna topatzera begira bilkura bat ospatu zuten Bartzelonan. Galiza, Castilla, Mallorka, Valentzia, Euskal Herria, Aragoi eta Asturiako ordezkariek irailaren 27an Principateko herritarren hartutako erabakiekiko errespetua aldarrikatzen duen adierazpena onartu zuten. Erakunde hauek, gainera, Estatuak Kataluinaren aurka hartu ditzakeen balizko neurrien aurrean koordinatzeko konpromisoa agertu zuten. Eta modu orokorrago batean, bakoitzak bere herrian aldarrikapen soberanistak aurrera egin dezan ekimenak elkarbanatzean. Nazio ezberdinetako ordezkarien bilkura Ciemen-en (Centre Internacional Esquerra per a les Minories Etniques e les Nacions ) egoitzan ospatu zen, eta topaketa horren anfitrioi eta ikuskatzaile gisa CUP eta ERCko ordezkariak egon ziren.

Begirada irailaren 27an Principatean ospatuko diren hauteskundeetan jarrita, Galiza, Euskal Herria, Castilla, Asturias, Aragon eta Pais Valencia eta Mallorkako erakundeek, espreski onartzen dute hauteskude horien izaera “plebiszitario eta/edo konstituziogilea”.

Era berean, Principat-eko prozesua Estatuko nazio eta herri desberdinetan etorkizunean eman daitezkeen aldarrikapenen plasmazioarekin lotzen dute, ikur desberdinetakoak izan arren, amankomunean haustura demokratikoa eta erabakitzeko eskubidea dituztenak.

Andecha Astur, Bloque Nacionalista Galego (BNG), Bloc Nacionalista Valencià (Bloc), Chunta Aragonesista ( CHA), Euskal Herria Bildu ( EH Bildu), Izquierda Castellana ( Izca), Mes per Mallorca (MES) eta Puyalón de Cuchas-ek argiki adierazten dute Catalunyako egoera eta nazioarteko komunitateak, Europar Batasunak eta Estatu espainiarrak egoerari aurre egingo dieten moduak “determinatuko dutela hein handi batean, gure nazioek euren etorkizunean eragingo duten erabakiak hartzeko errespetuzko marko bat bideratzeko aukerak”.

Era berean, manifestuaren sustatzaileek “borondate demokratikoaren errespetua eta herrien eskubideen errekonozimendua harreman justuago eta solidarioagoen marko baten oinarria izan behar dutela” ulertzen dute eta “justizia sozialean eta bizitze onean oinarrituta, herriak zorraren txantaiatik askatuko dituen eta oinarrizko eskubide sozialak eta askatasunak onartuko dituen Europa berri bat eraikitzeko” duten xedea adierazi dute.

Bilkuran parte hartu zuten erakundeak Katalunian irekitako prozesuaren inguruan interlokuzio iraunkorra izateko konpromisoa hartu zuten, bereziki “Estatutik mota guztietako ohartarazpen nahiz mehatxuak igortzen direnean”. Era berean, haustura demokratikoaren mesedetan “eztabaida eta kolaborazio” esparruak irekitzeko prestutasuna adierazi zuten; “aldaketa politikoa nazioetan eta hauen erabakitzeko eskubidean jokatzen dela” ulertzen baita.

EH Bildu

http://alternatiba.net/old-files/Herri katalandarraren askatasunen aldeko elkartasun adierazpena.pdf

Argi-itzalak

Joxe Iriarte, ‘Bikila’ – Alternatiba

Uztailean bete behar izan banu orri hau, ezbairik gabe, Greziak bizi duen egoera deskribatzera mugatuko nintzakeen. Irailean balitz, agian, tragedia guztietako iheslarien hilobia bihurtu zaigun Mediterraneoari buruz idatziko nuke. Alabaina, abuztuan, nire gogoa Pirinioetako gailurretatik ezin jaitsiz dabil, eta altura horietan, ezin naiz zentratu gai bakar batean.

Esate baterako, begiak Grezian jartzen ditudanean, erreferendumaren osteko giro epikoa tragedia bihurtu izanak penatzen nau. Eta penagarria bada Grezian gertatutakoa, penagarriagoa, da ezker europarraren (eta gu horren parte gara) portaera: moralki solidarioa eta praktikoki alferrikakoa, lelotua, desmobilizatua, ezin ulertuzkoa da Greziako bataila. Espainiako Estatuan 1936koa bezala, dimentsio europarra eta historikoa duela.

Gurean, intentzio oneko lagun batzuen ezkerraren batasunaren aldeko aldarriak eman zidan pozak zer gutxi iraun duen zapuzten nau. Gaur gaurkoz ez omen daude sustraiak eta ondorengo zutabeak finkatuak. Noiz ohartuko gara ezker eraldatzailearen batasuna inoiz baino garrantzitsuago dugula?

Azken hauteskundeetan EH Bilduk Gipuzkoan izan duen atzerakada esplikatzeko, gauza batzuetan azkarregi joan omen garela azpimarratu egin da. Pedagogia kontua bada, ados. Baina aldi berean argi eta garbi adierazi behar da, gauza gehienetan motelegi goazela. Aldaketa klimatikoari aurre egiteko erabakiak hartzerakoan, esate baterako, Euskal Herria dugu biztanleriaren bataz besteko karbono dioxidoaren sortzaile handienetakoak.

Arazo horri aurre egiteko, Barack Obama behingoz prest omen dago karbono dioxidoa eragiten duten energia motak gutxitzeko, baina indar faktiko guztiak (sektore horren lobbiak) aurka azaldu zaizkio. Ezer gutxi, zoritxarrez. Arre (kapitalismoa sostengatu) eta so (energia kutsatzaileei aurre egitea) alde berean, ezinezkoa baita. Izan ere, Naomi Kleinek dioen bezala, aldaketa klimatikoaren errudun nagusia ez da karbono dioxido kopurua –hori ondorioa da– sistema kapitalista baizik. Eta ez dut zalantzarik bere kabuz ez duela aldatuko mundua amildegira daramatzan norabidea.

Eta guzti horren kontra egiteko beranduegi, agian ez, baina bai atzeratuegi gabiltzala ezkerraren birmoldaketan eta indar metaketan, bai gurean zein Europa osoan: “Denok hala inor ez, bakarka ezin da”.

Argia-n argitaratua

X