Alternatibak pozik hartu du FARC berria eta Gobernuari bake itunarekin aurrera egiteko eskatu dio

Egunotan Bogotan (Kolonbian) egin duten Kongresu Nazionalaren ostean, Alternatibak pozik hartu du Fuerza Alternativa Revolucionaria del Comun alderdi berria bere aurkezpenean. FARC-EPetik sortutako mugumendu politikoa Habanan hasitako bake prozesuaren ondorioa da, gaur egun itun hori garatzeko bidean dagoen arren. FARCek adiskidetze mezua zabaldu die kolonbiarrei, bake egonkorrean sakontzeko aukera eskaintzen duena.

Euskal Herritik, “Alternatibak zorte guztia opa dio gerrilaren ondorengo alderdiari bere ibilbide berrian. Baikorra deritzogu  Kolonbiako oposizio politikoak bere jarduerarekin askatasunez aurrera egiteko bermeak azkenean egoteari”, adierazi dute Alternatibako Mahai Internazionalistatik.

Azkenik, ezkerreko alderditik Juan Manuel Santosen Gobernuari eskatu dio Habanan  hartutako konpromisoen garapena bizkortzeko eskatu dio, bakeak aurrera egin dezala. Ildo beretik, ELNrekin negoziazioan aurrera egin ez ezik, “ezinbestekoa da paramilitarren amaieran irmo lan egitea”.

Venezuela aurrera! No pasarán! Ekainaren 18an Bilbon ikusiko gara

 

Venezuelako eskuin kolpistak ez du atzera egiten Maduro presidentea eta Venezuelako Gobernu demokratikoa kanporatzeko ahaleginetan. Herrialdea ezegonkortzeko saiakera diren manifestazio bortitzek hamarnaka hildako utzi dituzte jada.

Oposizio kolpistak urteak daramatza 2002an emandako Estatu kolpe saiakera errepikatzeko aukera emango dion eszenatokia bilatzen. Herria jasaten ari den bortizkeria maila larria Estatu kolpea edo atzerritar eraso militarra justifikatu dezaken taktikaren aurpegia baino ez da. Oposizio faxistak Gobernua kanporatu nahi du eta horretarako hildakoak eragitea ez zaio batere inporta, errenta petroleroaren kudeaketa bizitza horiek baino askoz gehiago balio du haientzako.

Venezuela Aurrera plataformako eragileok Venezuelako herria eta Gobernuaren aurkako edozein eraso salatzen dugu, are gehiago eraso hauek hain gordinki bortitzak direnean eta nazioarteko prentsak isilean gordetzen saiatzen denean.

Komunikatu honen bidez Venezuelako Iraultza Bolibartarrak gure babes osoa duela plazaratu nahi dugu eta oposizoaren faxismoaren aurrean gu gure izaera antifaxista eta internazionalistan berreste gara. Gure elkartasunak ekarriko ditu Euskal Herriko kaleetara nazioarteko komunikabideak isilarazten saiatzen diren ahotsak. Horrexegatik Venezuela Aurrera osatzen dugun eragileek datorren ekainaren 18an Bihotz Sakratutik 12.00etan aterako den manifestazio nazionalerako deialdia egiten dugu.

Gora iraultza bolibartarra! ¡No pasarán!

*Alternatiba, Aralar, Arbol Euskal Herria, Askapena, Asodemuc, Bachue (Kolonbiako Errefuxiatuak Euskal Herrian), Cine de Base, “La Puebla” Zirkulu Bolivartarra, Emigrados sin Fronteras, Ernai, Euskadi-Cuba elkartea, Ezker Anitza-Izquierda Unida, Gazte Komunistak, Gazte Komunisten Batasuna (GKB), Giltza, Ikasle Abertzaleak, Ikasle Ekintza, Inti Kokone, IPES-GITE, LAB, Komite Internazionalistak, Marcha Patriótica Euskal Herrian (Colombia), Bakea eta Duintasuna / Paz con Dignidad, PCE-EPK, Resumen Latinoamericano, Revista “Encuentros”, SODePAz, Sortu.

Gure elkartasuna gose greban diren 1500 preso palestinarrei

Marwan Barghouti buru duten 1.500 preso palestinarrek gose greba bati hasiera eman zioten 2017ko apirilaren 17an. Gose Grebarako deialdia Israelek preso eta atxilotuekiko darabiltzan politika krudelek eragindako saminari erantzuteko modua izan da. Gose grebalarien eskarien artean, senideen bisitak, zaintza mediko egokia, Atxiloketa Administratibo izenez ezaguna den Israeleko praktikaren bukaera (Palestinarrak kargu edo epaiketa gabe atxilotzea) eta isolamentuaren amaiera daude.

Israelek Palestina okupatuan garatu duen politikak Palestinarren oinarrizko eskubideak, zibil eta politikoak, norbanakoenak zein kolektiboak, zapaltzen dituela salatzen dugu eta urraketa horien adibide argitzat jotzen dugu atxiloketa administratiboa.

Arrazoi guzti hauengatik preso administratibo guztiak askatzea eta atxiloketa administratiboak amaitzea; presoen eskariei erantzutea, zaintza medikua eta bisita eskubideak bermatzea eta isolamenduarekin bukatzea exijitzen die Israelgo autoritateei.

Alternatibak eta EH Bilduk Euskal herritarrei dei egiten diete Herri Mugimenduak antolaturiko mobilizazioetan parte hartu eta Preso Palestinarrei Euskal jendartearen elkartasun eta babesa helarazteko.

Bat egiten dugu pertsona etorkin eta errefuxiatuen aldeko ‘Ongi Etorri Gernika 2017’ ekimenarekin

Bat egiten dugu hurrengo apirilaren 29an eta 30ean pertsona etorkin eta errefuxiatuen eskubideen aldeko ‘Ongi Etorri Gernika 2017’ ekimenarekin. 1937. urtean, indar faxistek Gernika bonbardatu zuten. Sarraskiaren ondoren, Picassok ‘Guernica” margolana egin zuen; era horretara, Gernika herria bakearen ikur bihurtu zen nazioarte mailan. Aurten, bonbardaketaren 80. urteurrrenarekin bat eginda, milaka pertsonek aldarrikatuko dute Gernikan asilorako eskubidea, pertsonak modu librean mugitzeko eskubidea, Europako Batasunaren politika kriminalak gaitzetsiko dituzte eta giza eskubideen errespetua eskatuko dute”.

Gernikara joateko deia egiten dugu Alternatiba zein EH Bildutik, argi adierazteko pertsonak gobernuen eta lege bidegabeen aurretik daudela, gerren aurretik daudela; eta exijitzeko nahi duten pertsona errefuxiatu guztiek Euskal Herrira etorri ahal izatea hori bada haien borondatea.

EH Bildu

Venezuelarekin bat, OEA, AEB eta morroi neoliberalei aurre egin: ‘Venezuela aurrera’ euskal plataformaren komunikatua

29 kolektibo, sindikatu eta alderdi politiko euskaldunek osatzen duten “Venezuela Aurrera” plataformak honako deklarazioa plazaratzen du:

Lehenik eta behin, martxoak 28an Amerikako Estatuen Erakundean eskuin internazionalak gauzatutako azkeneko eraso injerenzista salatu nahi dugu eta segidan Venezuela eta eraso honi aurre egin dioten herrialdeak zoriondu nahi ditugu, herrialde hauen jarrera zintzoak lortu bait du Venezuela isolatzea bilatzen zuen Interamerikar Eskutitz Demokratikoaren atzera botatzea.

Venezuelaren aurkako Eskutitz Demokratikoaren aktibaziorako arrazoi juridikorik ez dagoela salatzen dugu, EEBB eta bere zuritzaileek ordea ez dute arazorik AEEko oinarri sortzaileen aurka joateko honek iragan zoritxarreko eragile hau berriro bere interes inperialistekin lerrokatzen badu eta Venezuelako gobernu demokratikoa boteretik botatzeko mesedegarria bada.

Nahiz eta momentuz erasoa gainditu, AEEko aliatu neoliberalek Venezuelaren subiranotasuna mehatxatzen jarraitzen dute, horregatik Euskal Herriko eragileok gure oinarri demokratiko eta internazionalistei eusten diegu eta Venezuelako herri borrokalaria, bere herri mugimenduak eta Gobernu demokratikoa babesten jarraitzen dugu.

‘Venezuela aurrera’ Plataforma: Alternatiba, Aralar, Arbol Euskal Herria, Askapena, Asodemuc, Bachue (Kolonbiako Errefuxiatuak Euskal Herrian), Cine de Base, “La Puebla” Zirkulu Bolivartarra, Emigrados sin Fronteras, Ernai, Euskadi-Cuba elkartea, Ezker Anitza-Izquierda Unida, Gazte Komunistak, Gazte Komunisten Batasuna (GKB), Giltza, Ikasle Abertzaleak, Ikasle Ekintza, Inti Kokone, IPES-GITE, LAB, Komite Internazionalistak, Marcha Patriótica Euskal Herrian (Colombia), Bakea eta Duintasuna / Paz con Dignidad, PCE-EPK, Resumen Latinoamericano, Revista “Encuentros”, SODePAz, Sortu.

X