Alternatibak Kolonbiako gaurkotasun politikoaren inguruko doku-foruma antolatu du Gasteizen

Hurrengo azaroaren 15ean, Alternatiba Arabak bere ‘doku-forum’ zikloaren barnean emanaldi berria egingo du ‘Kolonbia, ezezkoaren ostean zer?’ lemapean. TV CONTRAVÍA Kolonbiako giza eskubideen kulturaren aldeko telebista alternatiboak ekoiztutako ‘La hora de la paz’ dokumentalaren proiekzioarekin hasiera emango diote saioari. Hain zuzen, Hollfman Morris bogotar kazetariak aita duen hedabidea, talde paramilitarren krimenen kontrako borrokaren erreferentea eta giza eskubideen, bakearen eta Kolonbiako demokraziaren defendatzaile sutsua.

Dokumentalak gatazka armatuaren gaurkotasuna jaso ez ezik, ondorengo eztabaidaren abiapuntu izango da, non parte-hartzaileek Kolonbiako egungo egoera politikoaren inguruko ikuspuntuak eta gogoetak partekatu ahal izango dituzten. 

Alternatibak Hassanna Alia ekintzaile sahararra zoriondu du azkenean errefuxiatu politiko izaera aitortu diotelako

Alternatibatik Hassanna Alia ekintzaile saharauia zoriondu nahi dugu gaurko garaipenaren handiarengatik, bost urteko borroka luzearen ostean, Espainiako Auzitegi Nazionalak aitortu dio azkenean asilo politikorako duen eskubidea. Izan ere. Izan ere, bere delitu bakarra beren eskubideen eta Saharako herriaren askatasunaren alde lan egitea izan da.

Gogoratu beharra dago Hasssanna Aaliak Marokoko Armadak bortizki desegin zuen Gdeim Izik erresistentzia kanpaldi baketsuan parte hartu zuen 2010ean, eta 2013an bizi osoko zigorra ezarri zion horregatik epaitegi militar batek. Nazioarteko erakundeek bidegabekeria hori salatu zuten, epaiketak bidezkotzat hartu ahal izateko bete beharreko gutxieneko baldintzak bete ez zituelako, akusazio faltsuak eta torturak tartean. Espainiar Gobernuak berak onartu du Aaliak modu baketsuan egin duela saharar herriaren eskubide demokratikoen alde, baina hala ere, orain arte ez du egin.

Hassannarekin bat gatoz esatean bere borroka gainerako preso eta errefuxiatu saharauiak libre izan arte. Gora Sahara askatuta!

Zerikusia duten sarrerak:

Solidaridad con Hassanna Aalia desde el Parlamento de Gasteiz

Llamamiento a la manifestación nacional para pedir el asilo político para Hassanna Aalia

Urrea: “Hassanna cumple todos los requisitos para obtener el estatuto de refugiado y si vuelve a Marruecos su vida estará en peligro”

Marokok Mendebaldeko Saharan egin dituen azken eraso militarren aurrean Espainiako gobernuaren “isiltasuna” kritikatu dugu

Mendebaldeko Saharan izan diren azken gertakari larriak Nazio Batuen Segurtasun Kontseilura eramango dituen galdetu dio Oskar Matute Alternatibako kide eta EH Bilduko diputatuak Espainiako gobernuari.

Joan den abuztuaren 11an indar militar marokoarrek Mendebaldeko Sahararen hego mendebaldeko La Güera herria inbaditu zuten. EH Bilduko diputatuaren arabera, “1991tik izan den gertakari larriena da hau”.

Matutek gogor kritikatu du Espainiako gobernuaren “isiltasuna”. Izan ere, duela 40 urte Marokok, Fronte Polisarioak eta Nazio Batuen Erakundeak sinaturiko akordio militarrak urratu ditu Rabateko gobernuak.

Diputatu subiranistak gogoratu duenez, Mendebaldeko Sahararen potentzia administratzailea da Espainiako estatua eta beraz, “Marokok bertan egiten duenaren erantzule ere bada”.

Besteak beste, gertakari militar larri horren aurrean publikoki adierazpenik ez egin izanaren arrazoiez galdetu dio Matutek PPren gobernuari. Ildo horretan, Rabateko gobernuari erantzukizunak eskatuko dizkion ere galdetu dio diputatu subiranistak Rajoyren gobernuari.

Download this file (PREGUNTAS ESCRITAS SAHARA-GUERGUERAT.pdf) Mendebaldeko Sahara galdera

EH Bildu

Euskal Herria Venezuelarekin gaur eta beti: Caracaseko kaleak chavistak dira, Iraultza Bolivartarrarekin jarraitzen dugu

Venezuelako oposizioak bere gezurrak berriro kaleratzen saiatuko den Irailak 1 honetan, Venezuela Aurrera Plataformatik gure konpromezuan eusteko beharra adierazi nahi dugu. Etengabea den desinformazio, ezegonkortze eta injerentzia kanpainaren aurrean iraultza bolivartarrarekin elkartasunean gure ahotsa gero eta ozenago altxatuko dugu.

Iraultza Bolivartarra inperialismoaren eta Venezuelako oligarkia konplizearen jo puntua direla badakigu, baita horretarako bere esku dituzten arma guztiak erabiliko dituztela eta Gobernua kanporatzeko saiakeretan etsituko ez dutela ere. Baina nahiz eta momentu korapilatsua igaro, gaurko Venezuela ez da garai batean izandako inperialismoaren morroia. Borrokan emandako urte hauek internazionalismoa eta sozialismoaren eraikuntza inperialismoaren eta bere esplotazio ereduaren aurkako tresna baliagarrienak direla erakutsi digute.

Horrexegatik, Venezuela eta Latinoamerikako herrialdeen aurkako erasoen larriagotze honetan Euskal Herrian Venezuelako Gobernuaren erresistentzia deialdiarekin bat egiten dugu. Irailak 1 honetan Venezuelako herri mugimenduak kaleak herriarenak direla berriro erakutsiko du, Caracaseko Bolivar Etorbidetik eta herrialde osoan zehar herri organizatua gehiengoa dela eta amore ematen ez duela erakutsiko du. Euskal Herritik gure ahotsak haiekin batera altxatzen ditugu:

KALEAK CHAVISTAK DIRA! GORA VENEZUELAKO IRAULTZA BOLIVARTARRA!

“Venezuela Aurrera” 29 kolektibo, alderdi eta sindikatuk osatzen duten Iraultza Bolibartarrarekin Elkartasuna Euskal Plataforma da. Ondorengoek osatzen dute: Alternatiba, Aralar, Arbol Euskal Herria, Askapena, Asodemuc, Bachue, Bakea eta Duintasuna / Paz con Dignidad, Cine de Base, Emigrados sin Fronteras, “Encuentros” aldizkaria, Ernai, Euskadi-Cuba, Ezker Anitza-Izquierda Unida, Gazte Komunistak, Gazte Komunisten Batasuna, Giltza, GITE-IPES, Ikasle Abertzaleak, Ikasle Ekintza, Inti Kokone, LAB, “La Puebla” Zirkulu Bolivartarra, Komite Internazionalistak, Marcha Patriótica EH, PCE-EPK, Resumen Latinoamericano, Sodepaz Nafarroa, Sortu.

Alternatibak Brahim Ghali Fronte Polisarioaren arduradun berriari ongietorria eman dio

Alternatibatik Brahim Ghali Fronte Polisarioko buru eta RASDeko presidente izendatu izanari ongietorria eman nahi diogu, joan den uztailaren 8an eta 9an saharar herriaren kanpalekuetan antolatutako ezohiko kongresuan, “Indarra, determinazioa eta borondatea independentzia eta burujabetza irabazteko” lemaduna, parte hartu ostean.

Ghalik Polisarioaren babes zabala izan du kongresuan bildutako 2.500 ordezkariren artean eta nazioarteko ordezkari ugariren aurrean, tartean Euskal Herrikoak, Alternatiba zein Euskal Herria Bilduko kideak izan direla Saharako herriaren borroka babesteko. Polisarioko idazkari berriaren lehen erronka garrantzitsua hil honen amaieran izango da; orduan erabakiko baitu NBEk Minursoren misioarekin jarraituko duen.

http://www.alternatiba.net/old-files/Sahara%20(1).jpg

http://www.alternatiba.net/old-files/Sahara%20(2).jpg

http://www.alternatiba.net/old-files/Sahara%20(3).jpg

http://www.alternatiba.net/old-files/Sahara%20(4).jpg

http://www.alternatiba.net/old-files/Sahara%20(5).jpg

http://www.alternatiba.net/old-files/Sahara%20(6).jpg

http://www.alternatiba.net/old-files/Sahara%20(7).jpg

http://www.alternatiba.net/old-files/Sahara%20(8).jpg

http://www.alternatiba.net/old-files/Sahara%20(10).jpg

http://www.alternatiba.net/old-files/Sahara%20(11).jpg

http://www.alternatiba.net/old-files/Sahara%20(12).jpg

X