Zer pasa da Grezian?

Joxe Iriarte ‘Bikila’ – Alternatiba

Ez negar egin, eta ez irri: ulertu! Klasikoek horrelako gomendioak egin izan dituzte ziurtasun-ezarik gabeko unetarako, nahasmenak etsipenari ateak irekitzen zionean, amorru kontrolaezina edo negarrari; edo, aitzitik, gertaeren halabeharrezko amaiera aldez aurretik profetizatua zutenen irrifar inozo, arrokeriazko eta dogmatikoa.

Stathis Kouvelakis-ek (Syrizako Zuzendaritzako kidea eta Ezkerreko Plataformaren kide aipatua) hartzen duen jarrera arrazoitsua iruditzen zait: Dioenez, ez dator bat esaten dutenekin:“Grezian ikusi duguna ez gaitu harritzen; erreformismoaren historia zaharra da; langile klaseari eginiko traizioa… Ezer berririk ez, segi dezagun aurrera”.  Abiapuntu honek ez digu biderik ematen prozesu aski konplexu bat ulertzeko: oso borroka gogorrak Europa mailako indar harreman oso kontrako baten barnean, nahiz eta indar harremana bestelakoa izan Grezian bertan.

Kouvelakis-ek azaltzen duenez, “Syriza boterera iritsi zen herriaren agindu itxuraz nahiko argia eta sinple batekin: austeritate politikekin haustura eta zor eutsiezina eta injustotik libratu herria. Bere konpromezuaren barne zegoen, geure tradizioan, “trantsizio programa” izenez dizenda dezakeguna. Horixe zen Tesalonikako programa: helburu multzo bat austeritate politikarekin amaitzera zuzenduak (azken bost urtetako memorandumekin guztiz erasokor Grezian aplikatu dena). Estrategia honek bi zutabe zituen oinarrian. Alde batetik zorraren auzia eta austeritatearen auzia banantzea. Zorrari dagokionez, 1953an Alemaniako zorrarentzat Londoneko Konferentzian egin zen ereduaren gisan, bernegoziazioa, bainan baztertu gabe aldebakarreko neurriak negoziazioak porrotean amaitzen baziren”.

Bainan horretarako plan B bat garatu beharra zegoen (Syrizako ezkerrak eskatzen zuen bezala), negoziazioen balizko porrotaren kasurako. Aukera konplexu bat, eurotik irtetzea, bainan ezkerreko korrontearen eritziz “egingarria”. Ez da hori berez helburua, aldaketa sozialerako, burujabetzako eta hobekuntza ekonomikoarako baieztapen-prozesuaren lehen etapa baizik. Norabide hori litzateke estrategia orokor baten atal bat, produkzioaren norabide berri batean, inbertsioen sustapenean eta Estatu soziala eta justiziazkoaren berrantolaketa batean oinarritua.

Ezkerreko ekonomista adituek esan dute agintari greziarrek badutela modurik moneta elektroniko bat sortzeko herrialde barruko erabilpenerako. Gobernuak emiti ditzake ere paperezko tituluak IOY moduan (I owe you; zor dizut), zirkulazio bileten eskasiari aurre egiteko.

Alternatiben gaia izan da eta da argitzeko puntu zorrotzena, batez ere beste muturretik (mutur posibilistatik) esaten dutenak Tsipras egin zitekeen guztia egin duela eta lor zitekeen gehiena lortu duela (nahiz eta onartu gutxi dela amore eman behar izan denaren alboan. Izan ere euro taldea uzteko aukera ez bait zen kontuan hartzekoa.

Bat nator Eudardo Garzonekin aipatzen duenean “ Syrizaren gobernuak nahiago izan duela amore eman eta troikaren exijentziak onartu (aurreko zirriborroenak baina gogorragoak izanda ere) eurotik irtetzea jokoan jartzea baino”.

Amore emate hori are ulergaitzagoa da EZ-aren aldeko erreferemdumaren emaitaren ondoren. Herri grekoak ezustean hartu zuen Europa eta mundua gobernuaren deiari masiboki erantunez, eta gerra ondorengo edozein herrialde europearraren ohikoa den arabera aurrekaririk ez zuten baldintzetan eginez, kreditu emaileen proposamen estugarri eta umiliagarriei “ezezkoa”ren botoa emanez masiboki.

Gobernuak bere beldurrari kasu egin dio jendearen eritziari baino, eta herri kontsulta baliogabetu du. Eta guzti horrekin bere estrategia, eurotik atera gabe austeridadearen aurkako planaren defensa, porrota nabarmenean bukatu da.
Hala ere, oso zaila da defendatzea (ezinezkoa ez esatearren) gobernuak akordioari jarri dion sinadura. Izan ere erreferendumean hiritarrek gehiengoz errefuxatu zuten akordioa bainan kaltegarriagoa da sinatutakoa.

Ba omen dago eztabaida Eurotik irtetzearen inguruan: batzuk diote hasieratik planteatu beharreko helburua zela; beste batzuk, aldiz, baldintzak ondu arte itxaron egin behar zela diote. Bigarren eritziaren aldekoa naiz. Gobernuaren ibilbidearen hasieran ez zen bidezkoa horrelako aukera planteatzea greziarren gehiengoak ez bait zuen hori nahi eta urruntze arriskua handia zen. Herri grekoa troikaren txantaiaren aurrean postura hartzera behartua izan zen unetik (zertarako egin zen erreferemduma bestela?) eta ezezkoa botoa eman zuenetik, beste aukerarik ez zegoen: edo troikak baztertzen zituen bere exijentziak, edota irteera beharrezkoa zen. Beharrezkoa izanez gero, hauteskunde berriak proposatuz grexiten inguruan, aurreko hauteskundeetan egin gabeko planteamentua bait zen,  gehiengo berri bat lortzeko.

Erreakzio sozial handia esperatzekoa da eta itxaron dugu horrela Syrizako Batzorde Nagusiaren gehiengoa legitimatu eta indartuko dela eta gehiengo hori amore ematearen aurka dagoenez Tsipras eta bere aldekoak norabidez aldatzera edo dimisio aurkeztera behartuak sentituko direla. Ez litzateke egokia izango, berriro ere, líder karismatikoaren ezarpenaren historia tristea errepikatuko balitz. Horrela, etsaiaren aurka amore emate hori ixilarazten da eta modu antidemokratikoz eta zigortzailez imponitzen da liderraren jarrera berarekin ados ez dagoenaren aurka.

Grezian gertatzen ari dena kolpe handi bat da esker eraldatzaile europear osoarentzat, bai beraren hegal posibilistentzat ( Siryzako zuzendaritza edota Podemos-ena) nola erradikalagoentzat (eurozonatik irtetzeko aukera defenditzen aritu direnak), zeren onura gehien atera dezaketenak dira sektore ultranazionalista xenofoboak eta Europaren aurka duten ikuspuntu txobinista.

Horregatik premiazkoa da merkatariek eta bere agenteek duten egitasmo europearraren ez bezelako beste egitasmo bat planteatzea, bainan eskubitarren nazionalismorantza atzerapausoa izan gabe.

Birplanteatu behar da era berean instituzionalaren (borrokaren fronte bezala ulertua) eta  kontraboterearen arteko dialektika, gobernuak konkistatu ahal izateko eta gobernu horiei agindu herrikoia mantentzera behartzeko.la del contrapoder popular capaz de conquistar gobiernos, y de obligarles a mantener el mandato popular. Non eta gobernuak botere herrikoiaren onarpen eta horrekiko zerbitzuan egon daitezen (aginduz obeditu esango lukete zapatistak) eta kontrabotere horren indar metaketa askia antolatuz kapitalaren eta bere gobernuen instituzioen txantaiari amore ez emateko hainakoa.

Eta penagarria bada Grezian gertatutakoa, ez da gutxiago penagarriagoa, esker europearraren (horren parte gara) portaeraL: moralki solidarioa eta praktikoki alperrikakoa, lelotua, desmobilizatua eta ezin ulertuz Greziako batalla, Estatu Espainiarrean 36koa bezala, dimentsio europearra eta historikoa duela. 

10 urte BDS mugimendua martxan denetik

Hainbat elkarretaratze egin dira Euskal Herrian Israelen kontrako, edo Palestinako herritarren aldeko hone esanda, “boikot, desinbertsio eta zigor (BDS) kanpaina duela 10 urte abiatu zela gogorarazteko. Era berean, urtebete pasa da Gazaren kontrako azken sarraskitik. Bilboko elkarretaratzean Alternatibako kide ugari izan dira, hala nola Diana Urrea, Asier Vega, Eneko Gerrikabeitia eta Alba Fatuarte. Gogora dezagun zertan datza BDS ekimena, ordain dela urte batzuk, Bilboko autobusetan Veolia multinazionala zegoela Alternatibako kide Ana Etxartek idatzitako artikulua:

Nazioarteko zuzenbide publikoak argi hitz egin du Palestina eta Israel arteko gatazkan: NBEko  Segurtasun Kontseiluaren ebazpenek israeldarrak 1949ko menian adostutako mugetara atzera egitera eta Palestinako lurraldeetan milioi erdi kolono hartzen dituzten 140 gora kokalekuak desegitera behartzen dute. Gainera, Genevako IV. Konbentzioa, Gerra garaian Zibilak Babesteari dagokiona, de iure aitortzen zaio lurralde hauei ituna sinatu duten alderdi guztien artean, baita Asanblada Nagusiak eta Segurtasun Kontseiluak, baina Israelek ezetz dio betetzeari.

https://pbs.twimg.com/media/CJifT1KUkAArWFO.jpg

“Bake egitasmo” ugarien porrotak Palestinako herriaren batasuna eta eskubide nazionalak ahaztu izanaren ondorio izan dira, bakea okupazio israeldarraren irizpideen arabera eraiki nahi izanagatik. Hala, gaur arte, lurralde eta demografia aldatzeko politikak inposatuz Israelek Palestinako Estatuaren sorrera ekidin izan du, eremu militarrean duen nagusitasuna eta AEBen baldintzarik gabeko babesa baliatuta. Helburu nagusia nazioarteko legezkotasuna baztertzea da; Palestinako agintariak kokalekuak, lurren desjabetzea, harresia eta palestinarren herbesteratzea onartzera behartu nahi dituzte.

Subiranotasunaren aitortza, beraz, ezin da onartu nazioarteko ebazpenak aldarrikatzen jarraitu gabe. Edonola ere, Nazio Batuengana jotzea ez da aski izango ez bada erresistentzia baketsuan oinarritutako estrategiaren eskutik, okupatutako lurraldeetan zein nazioartean, horixe baita, dirudienez, Palestinako Aginte Nazionalari falta zaiona.

Argi dago nazioartean lortutako garaipen sinboliko batek ez duela Israelek darabilen apartheid eta bazterkeria politikarekin amaituko. Bestalde, Palestinako Estatua aitortzeak ezin da bihurtu gobernuek nazioarteko legeak bete daitezen duten ardura ahazteko atzaikia. Ildo honetatik, gogoratu beharra dugu Espainiak 2,8 milioi euroko arma salmentak onartuko zituela Israelentzat.

Realpolitik deritzonaren hipokresiaren eta Israelgo Estatuak nazioarteko legeei azaltzen dion mespretxuaren aurrean, Palestinako herriaren eskubideen aldeko borrokaren baliabiderik eraginkorrenetarikoa boikot, desinbertsio eta zigor kanpainan datza. Kanpaina honek, Hegoafrikako apartheid politikaren aurkakoaren ereduari jarraiki, Israelekin kooperazio ekonomikoa, kulturala eta kirol eremukoa etetean datza, estatuetatik zein sektore pribatuetatik, eta arrakasta handiak izan ditu, hala nola, gizateriaren aurkako edota gerra krimenak egin dituzten arduradun israeldarrak auziperatzea; Israelgo erakundeekin harremana duten unibertsitate zein enpresei eginiko boikotak ere emaitzak izan ditu, bezeroek eginiko presioei men eginez ekoizpen israeldarra kontratatzeari uko egin baitiote.

https://scontent-cdg2-1.xx.fbcdn.net/hphotos-xpt1/v/t1.0-9/11181193_1131645770186071_6291449786201075502_n.jpg?oh=51a750edcc338d904ec1524bb090ebb4&oe=5625B060

https://scontent-cdg2-1.xx.fbcdn.net/hphotos-xfp1/v/t1.0-9/11059397_1131646663519315_8344232156920853583_n.jpg?oh=730d77ffc70346f73d3f5ea5e24238a1&oe=562AE994

https://scontent-cdg2-1.xx.fbcdn.net/hphotos-xta1/v/t1.0-9/11204014_1131645786852736_94197587044611288_n.jpg?oh=e98e380eeb981b2f054a7b721e70617c&oe=561E3A22

https://scontent-cdg2-1.xx.fbcdn.net/hphotos-xap1/v/t1.0-9/11539590_1131645790186069_8968258946002793637_n.jpg?oh=ee182d7ecd566de714cffeea52c335f3&oe=560EC226

https://scontent-cdg2-1.xx.fbcdn.net/hphotos-xtp1/v/t1.0-9/11695759_1131645796852735_1001136427838260880_n.jpg?oh=34f8f0f54ffb08070c583fa76655f294&oe=5628AC2A

https://scontent-cdg2-1.xx.fbcdn.net/hphotos-xtp1/t31.0-8/11696551_1131645850186063_2338033463276502955_o.jpg

https://scontent-cdg2-1.xx.fbcdn.net/hphotos-xap1/t31.0-8/11201124_1131645866852728_7323447726399338851_o.jpg

https://scontent-cdg2-1.xx.fbcdn.net/hphotos-xpf1/t31.0-8/11741280_1131645780186070_6817819188933090908_o.jpg

http://alternatiba.net/old-files/palestinaveoli%20def.jpg

EH Bilduk Greziaren aldeko deialdietan parte hartzera deitzen du

EH Bilduk hurrengo egunotan Euskal Herrian Greziako Herriaren alde eta Austeritatearen kontra deituriko mobilizazioetan parte hartzera deitzen ditu hiritarrak.

Baldintzarik gabeko babes eta elkartasun osoa adierazi nahi diogu herri greziarrari bere duintasunaren, irtenbide nazionalaren eta sozialaren alde eta Troika inposatzen ari den tutoretza neokolonialistaren kontra egiten diharduen borrokan.

Europako gobernuei eta erakundeei eskatzen diegu Greziarekiko duten politika bidegabeari amaiera emateko eta, aldi berean, Greziako gobernuak Troikaren presioen aurrean herriari galdetzeaz hartutako erabakia txalotzen dugu.

Euskal Herrian, gaur bertan Iruñean (18:00etan Udaletxe plazan) eta Igandean Bilbon (Arriagan 12:30ean) deituriko mobilizazioetan parte hartzera eta Greziako herriak bere etorkizuna erabakitzeko duen eskubidea aldarrikatzera deitzen ditugu herritarrak.

Herriok Erabaki!

EH Bildu

Kolonbiako Bakearen aldeko Foroan parte hartu dugu asteburu honetan Montevideon

Diana Urrea Alternatibako kide eta EHBilduko legebiltzarkidea Kolonbiako Bakearen aldeko II. Foroan parte hartu du asteburu honetan Montevideon (Uruguai), EH Bilduren ordezkari gisa. Foroan, besteak beste, Jose Mujica Uruguaiko presidente-ohiak ere parte hartzen du, Kolonbiako bake prozesua bultzatzeko helburuarekin, FARC-Kolonbiako Indar Armatu Iraultzaileen eta Bogotako Gobernuaren arteko elkarrizketek bakea ekar dezaten.

EH Bilduko legebiltzarkideak parte-hartze aktiboa izango du aurrerantzean ere prozesu horretan, Montevideon antolatutako Foroak Kolonbiako Bakearen aldeko Parlamentarioen Sarea sortu baitu eta Urrea organo horretako kide izango delako.

Sare horrek bake prozesuaren gaineko jarraipena egingo du bake eszenatokia sendotzeko. Montevideon bildutako parlamentarioek eta bestelako ordezkariek 50 urte baino gehiago irauten duen gatazkarekin amaitzea dute helburu, Kolonbian ere benetako demokrazia ezarrita.

Ondoren, joan den ekainaren 2an, Amasa-Villabonan, Urreak eskainitako hitzaldiaren bideoa eskaintzen dugu.

EHBildu

https://pbs.twimg.com/media/CGz3uC-XIAANMK7.jpg

https://pbs.twimg.com/media/CGz3u8NWQAAg1yy.jpg

https://pbs.twimg.com/media/CF3gNevWYAA353x.jpg

https://scontent-mad1-1.xx.fbcdn.net/hphotos-xat1/t31.0-8/11402279_1110465162304132_2932582514194801091_o.jpg

https://scontent-mad1-1.xx.fbcdn.net/hphotos-xat1/v/t1.0-9/p180x540/11389996_1110464998970815_1734937020974785349_n.jpg?oh=53b09692faf6d7c7cc72077a9d2d9619&oe=55E86352

https://scontent-mad1-1.xx.fbcdn.net/hphotos-xta1/v/t1.0-9/s720x720/11401048_1110465078970807_7473140707431273167_n.jpg?oh=c47b96ec6adbfc03795184b38bd823a9&oe=55ED03E4

Alternatibak hitzaldiak antolatu ditu apirilak 15 eta 16an, Greziak zorra eta Troikaren presioen aurrean dituen erronken inguruan

Hurrengoa asteazkenean, apirilak 15, Alternatibak antolatutako hitzaldi sortari hasiera emango diogu Donostian, Syrizak boterea eskuratu ostean, Greziaren egungo egoera ekonomiko, politiko eta soziala aztertzeko. Ezkerraren garaipen argia eman denean, NDFaren eta Europako Batzordearen politika ekonomiko lazgarriei aurre egiteko Greziako herriak gainditu beharreko erronken inguruko gogoeta egingo dugu. Izan ere, bere burujabetza berreskuratzeko borrokan ari den herria dugu Grezia.

Hizlari, Atenasen bizi den abokatu eta kazetari Hibai Arbide izango da gurekin; gizarte ekintzaile ezaguna, okupazioaren, gizarte mobilizazioetako atxilotuen eta migratzaileen defendatzaile, eta gehiegikeria polizialen salatzaile sutsua ere bada. Greziako herritarren errealitatea bertatik bertara ezagutzen duen hizlaria da, hartara, gurekin izango duguna.

Grezia eta zorra, Irabazten ari gara?” izenburupean, lehenengo hitzaldia apirilaren 15ean, asteazkenean, egingo da, Alternatibaren Donostiako egoitzan (Autonomia kaleko 15.ean), arratsaldeko 19:00etatik aurrera. Bigarrena Bilbon egingo da, apirilaren 16an, osteguna, Hika Ateneoan (Ibeni kaia 1), 18:30ean. Hitzaldi irekiak dira aretoa bete arte.

X