Alternatibak Kolonbiako bake elkarrizketak berriz abiatzeko eskatu die bi aldeei

Alternatibaren mahai Internazionalistatik, Diana Urreak salatu du bihar Habanan hastekoak ziren Kolonbiako presidente Juan Manuel Santos eta FARC-EP gerrillen arteko bake negoziaketen haustura.

Kontaktuen etenaldia Santosen gobernuak jakinarazi du Choco departamentuan armadaren jeneral baten bahiketa gertatu ostean, antza denez, buruzagi militarrak hautatutako bidearen gainean egindako ohartarazpenak kontutan hartu ez zituelako. Gogoraraztea, bestetik, joan den astean ELNko negoziatzaile bat ere desagertu dela.

Edozein kasutan, Alternatibatik alde bien arteko elkarrizketei berrekin eta helburuetan sakontzeko dei egiten diegu, Kolonbiako herriak aspaldi duen gogoari bidea irekitzeko, alegia, bake iraunkorra lortzea, mina nagusi izan den garai luzeari amaiera emateko. Hala, Urreak Kolonbiako gobernuaren eta FARC-EPren arteko erasoen etenaldia eskatu du, Habanako mahaira buelta daitezela eta bakea lortzeko aukera paregabe hau galarazi ez dezatela.

Alternatiba eta Kubako Herrien Laguntasunerako Institutuaren arteko topaketa Habanan

Joan den irailaren 24an, La Habana hirian, ICAP Kubako Herrien Laguntasunerako Institutuaren egoitzan topaketa internazionalista eman zen erakunde honetako Europarako zuzendari Gladys Ayllonen, espainiar zein portugaldar estatuekiko harremanetarako arduradun Katia Suarezen eta Alternatibako militante eta Mahai Internazionalistako kide Carmelo Hernandezen artean.

Topaketan, Alternatibako ordezkariak, erakundearen izenean, ICAPekoi “Nuestro mayo rojo” liburua oparitu zien, Patxi Abasolo, David Mendaza eta Joxerra Bustillo egileena eta Txapalarta argitaletxeak kaleratutakoa. Liburuak euskal langileriaren mugimenduaren historia (1789-1990) jasotzen du eta Eugenio Etxebeste “Antton”-en hitzaurrea eta Giovanni Giacopuzziren sarrera dauzka.

ICAPeko arduradunen aldetik, harrera beroa eskaini zioten Hernandezi, Kubako herriaren oinarri solidario eta internazionalisten berri emanda. Era berean, Alternatibako kide baten bisita eskertu zuten, alderdiaren inguruan interesa agertuta, euskal politikagintzan jokatzen duen rolarengatik, gure kideak azaldu ziena, Euskal Herriko ezker subiranista eta antikapitalistaren baitan dugun kokapenaren gainean.

Gure konpromiso solidario internazionalista aipatuta, Kubako herriaren eta bere iraultzaren eredua goratu zuen, erresistentziaren erreferente gisa herritarren burujabetza eta beren askapen soziala beste herri batzuentzako inspirazio iturri izan dela beren bide propioak jorratzeko. Alternatibatik, abagunea erabili zen ICAPekin batera elkartasun internazionalistaren eremuan etorkizunean jorratu daitezkeen elkarlanetarako. Hala, gure ordezkariak esan zien Institutuaren gertukoak diren Euskadi-Cubaren moduko elkarteekin edota hari lotutako Cubainformacion komunikabidea, Jose Manzanedak zuzendutakoa.

Azkenik, bi aldeen arteko elkarlanerako aukerak aztertu eta etorkizunean harremanetan sakontzeko asmoa agertu zuten, elkartasun internazionalista dela medio, bien arteko balizko kolaborazioetarako  prestutasuna agertuta.

https://fbcdn-sphotos-a-a.akamaihd.net/hphotos-ak-xpa1/v/t1.0-9/535908_965922336758416_1618904510400661766_n.jpg?oh=3fc226fbdaf593e1c9879e6bc0dc1910&oe=54ACC0F0&__gda__=1424727922_296ab4f008cd2a9f5e887ea265697976

https://scontent-a-cdg.xx.fbcdn.net/hphotos-xfp1/v/t1.0-9/10394633_965922296758420_2915692765359342054_n.jpg?oh=8e4905ecb5e0156c89f6939f199d3480&oe=54B70277

https://fbcdn-sphotos-h-a.akamaihd.net/hphotos-ak-xpa1/v/t1.0-9/10609589_965922260091757_6733720170005595627_n.jpg?oh=617ebf8703bd34ef78dd3b3c0ba0c469&oe=54F1356B&__gda__=1424566995_8169cfd8d3111ac041015d417f3c2dfd

https://fbcdn-sphotos-h-a.akamaihd.net/hphotos-ak-xpa1/v/t1.0-9/10609589_965922260091757_6733720170005595627_n.jpg?oh=617ebf8703bd34ef78dd3b3c0ba0c469&oe=54F1356B&__gda__=1424566995_8169cfd8d3111ac041015d417f3c2dfd

https://scontent-b-cdg.xx.fbcdn.net/hphotos-xpa1/v/t1.0-9/1395833_965922233425093_1806781475515560365_n.jpg?oh=dc186400c4095ca5d27f97346e46f8c8&oe=54BB0C49

Gipuzkoak Kolonbia, Guatemala eta Bolibiako herri indigenetako ordezkariekin izan da alternatiba soziopolikoak lantzen

Foru Aldundiko Euskara zuzendari Zigor Etxeburua eta Ekonomia diputatu Helena Franco eta Gizarte Politikako diputatu eta Alternatibako kide Ander Rodríguezek harrera instituzionala egin diete Kolonbia, Guatemala eta Bolibiako herri indigenetako 10 ordezkarirekin. Eredu soziopolitikoaren alternatiben eraikuntzarako dinamiken inguruan hitz egin eta Gipuzkoako errealitate politiko eta instituzionala ezagutzeaz gain, beren egoeraren berri eman dute bileran. Indigenak, Mugarik Gabe GKEren eskutik, hainbat eragile, irakaskuntza erakunde, enpresa eta instituziorekin bilduko dira eta horietako bat da Gipuzkoako Foru Aldundia, hain justu.

Topaketa honetan, hezkuntza, hizkuntza eta ekonomia gaietan lanean ari diren Kolonbia, Guatemala eta Bolibiako pertsona hauek eredu soziopolitikoaren alternatiben eraikuntzarako dinamiketan herri indigenetako norbanako eta kolektiboen eskubideak errespetatu eta bultzatzeko egiten ari diren lanaren berri eman dute. Estatu Plurinazionalen Eraikuntza eta Hego Amerikako egituraketa eta ekonomia, gizarte eta hezkuntza eredu berriak izan dituzte hizpide. Era berean, Euskal Herrian, eta konkretuki Gipuzkoan bide horretan egiten ari den lanaren berri jaso dute Diputazioko ordezkarien ahotik.

Gipuzkoako Foru Aldundiaz gain, aste honetan enpresa kooperatiboak, unibertsitateak, heziguneak, erakundeak, sindikatuak, hezkuntza eremu duten gizarte mugimenduak, euskararen berreskurapena, berdintasuna, ekonomia eta bestelako eredu ekonomiko, sozial eta produktiboarekin bilduko dira bertatik bertara ezagutu asmoz.

GFA Politia Soziala

 

Alternatibak Israelen aurrean adi mantentzera eta Palestinaren askatasuna aldarrikatzen jarraitzera deitu du

Alternatibako Mahai Internazionalistako bozeramaile Diana Urreak ontzat eman du  Gazako Zerrendan hitzartutako su etena “50 egun eta 50 gau iraun ditun erasoaldi desorekatu bati amaiera ematen diolako, milaka emakume, gizon eta ume bonbardatu eta sarraskitu dituena, Israelgo Estatuaren okupazioa hasi zenetik bere lurraldeen askatasuna aldarrikatu duen herri baten eskubideak modu sistematikoan urratuz”.

Aldi berean, Urreak Israelen ‘behin-betiko’ su eten delako hori “engainagarritzat jo du” hain zuzen “aurreko menia guztiak hautsi dituenean”. Horrexegatik, “estatu genozida honi adi kasu egitearen beharra” azpimarratu du, “bere helburu bakarra kolonizazio hedapen proiektuarekin aurrera egitea eta herri palestinarra ezabatzea delako”.

Egoera honen aurrean, Alternatibatik “nazioarteko herrialdeen isiltasun konplizea” salatu nahi izan dute, beste behin ere, “neurri honetako genozidio baten aurrean ezikusiarena egin dutelako”. Hau dela eta, alderdi ezkertiarretik Euskal Herriko jendarteari zein munduko herri solidario guztiei dei egin diete “Palestinaren askatasuna aldarrikatzen eta BDS mugimenduaren boikot kanpaina babesten jarrai dezatela, Palestinako herriaren oinarrizko eskubideak behin eta berriro zapaltzen dituen apartheid sistema honekin behingoz buka dezagun”.    

X