Etxarte: “Udalari eskatu diogu ostrukaren politika baztertu, eta Deustuko Kanaleko obretan lan baldintza duinak berma ditzala”

EH Bildu Udal Taldeak gaur Bilboko Udalari eskatu dio herri lanen lan baldintzen inguruan darabilen “ostrukaren politika” baztertu dezala eta langileen duintasuna eta segurtasuna bermatzeko duen erantzukizunari aurre egin diezaiola.

Ana Etxarte Alternatibako kide eta EHBilduren zinegotziak adierazpen hauek egin ditu San Mamesen azpikontratatutako enpresa batek bere sei langileei lan-hitzarmenean adostutakoa baino gutxiago ordaindu izanagatik ordaindu dien kalte-ordaina ezagutu ostean. “Honela, sindikatuek hileetan zehar salatutakoa egiaztatuta gelditzen da. Era irregularrean jokatzen ari diren enpresak daude, Bizkaiko Eraikuntza Lan Hitzarmena betetzen ez dutenak”, salatu du.

Etxartek kezka agertu du lan baldintzak bermatzeko Bilboko Udalak duen inplikazio urriagatik, baita ere San Mameseko obretan eta Bilboko Portuko obretan gertatutako gehiegikeriak Deustuko Kanaleko obretan errepikatzeko arriskua dagoelako.

Adierazgarritzat jo du Deustuko Kanaleko obretan, San Mamesen gertatu zen bezala, obren aurrekontua lizitatutakoa baino merkeago esleitu izana. “Enpresa eraikitzaileek ez dituzte murriztuko haien mozkinak, ezta Administrazio Kontseiluetako kideek haien soldata ezmoralak ere. Beraz, argi dago: langileen soldatak murriztuko dituzte, lan hitzarmenetan adostutakoa baino gutxiago ordainduz, eta segurtasun neurrien kaltetan”, adierazi du.

Zinegotziak Bilboko Udalari eskatu dio, herri lanetan lan baldintzak ezartzeko gaitasuna duen erakundea denez gero, exijitu dezala Bizkaiko Eraikuntzako lan hitzarmena betetzea eta beharrezkoak diren segurtasun neurriak martxan jartzea kontratatutako eta azpikontratatutako enpresetan. Halaber, koalizio soberanistak udalari eskatu dio neurri zehatzak ezartzeko lan baldintza duinak eta seguruak bermatzeko.

EHBildu Bilbo

AHTren obren inguruko salaketak ez ikertzea eta langileen segurtasuna arriskuan jartzea egotzi dio EHBilduk Lan Ikuskaritzari

EH Bilduk Abiadura Handiko Trenaren (AHT) obretan lan arloko araudia benetan betetzen den ez kontrolatzea leporatu dio gaur Lan Ikuskaritzari. Arri Zulaikak eta Oskar Matute Alternatibako bozeramaile eta EH Bilduko legebiltzarkideak salatu dutenez, “antza, AHT ukitu ezina da eta bertan ari diren enpresek edozer egin dezakete, nahi dutena, proiektu horri dagozkion salaketen aurrean Ikuskaritzak bestaldera begiratzen duelako. Gure iritziz, hori onartezina da langileen eskubideak ez ezik, euren bizitzak ere jokoan daudelako. Finean, EAJ enpresa gutxi batzuen interes ekonomikoak langileen bizitzaren gainetik jartzen ari da, eta hori lotsagarria da”.

Jaurlaritzaren menpe dagoen Lan Ikuskaritza AHTren obretan utzikeriaz ari dela ikusirik, EH Bilduk Juan Maria Aburto Enplegu sailburuaren agerraldia eskatu du Legebiltzarrean, kontrol-organo horren jarduera argitu dezan. “Jakin nahi dugu zeintzuk diren Ikuskaritzaren irizpideak Erkidegoan egiten ari den obra publiko nagusian lege-hausteak ekiditeko eta, azken finean, langileen eskubideak eta segurtasuna bermatzeko”.

Maiatzean Zumarragako tunelean izan zen istripuak (tunelaren zati bat bertan behera erori zen) agerian utzi du berriz ere, Zulaikaren eta Matuteren iritziz, zer nolako baldintzetan egiten den lan AHTren obretan. Obra horietan dagoeneko zazpi langile hil direla gogora ekarri eta Lan Ikuskaritzari ezer ez egitea egotzi diote EH Bilduko legebiltzarkideek. Haien esanetan, “sindikatuen salaketek AHT ukitzen dutenean, Ikuskaritzak begiak ixten ditu; horren froga da maiatzean ELAren salaketari eman dion erantzuna. ELAk enpresa zehatz baten jokabidea salatu zuen Tabakaleran zein AHTn legedia urratzen ari delakoan; Ikuskaritzak, ordea, Tabakaleraren atala soilik aztertu du. Zergatik ez du ikertzen zer gertatzen ari den AHTren obretan? Lan Ikuskaritzak badaki obra horietan 18 orduko lan jardunaldiak egiten direla eta lurraldeko lan hitzarmenetan jasota dauden xedapenak urratzen direla, baina ez du ezer egiten. Zergatik ez du eskua sartzen AHTren obretan ematen diren lege-hausteen aurrean? Zeintzuk dira irizpide politikoak eta nork ezartzen ditu?”

EHBildu

Alternatibak maiatzaren lehenean lan harreman eredu propioa eraikitzeko “guztia aldatzeko subiranotasun osoa” aldarrikatzera deitu du

Maiatzaren lehenaren bezperan, Alternatibatik egun honetarako Euskal Herriko eragile sindikalek deitutako mobilizazioekin, zein pertsonen duintasunaren eta herri-klaseen eskubideen kontrako erasoei aurre egiten dieten bestelako borrokekin bat egitera deitu nahi ditugu herritarrak. Batzuek ‘krisi’ hitza erabiltzen badute ere, ezkerretik bere benetako izena erabiltzen dute; lapurreta. Maula edo lapurreta  hau urtetan eta urtetan sufritu ostean, eguneko egoerak errudun zehatzak dituela argi izan behar dugu.

Troika bezalako instituzio opako eta antidemokratikoen austeritate planak aplikatzen dituztenak dira errudunak. Inork ez ditu hautatu, baina halere gobernatzen gaituzte PNV, PSOE, PP eta UPN alderdiak erregimenaren helburuen txotxongilo direlako. Patronalaren lobbiak dira formakuntzarik gabeko gazteen gutxieneko soldata jaisteko ideiak botatzen dituztenak, beti ere, haien irabazi zikinen maila mantentzeko. Baina azken batean, alderdi politikoak dira haien jokabide morroiekin, lege-dekretu eta lan-erreformen bitartez murrizketa hauek aplikatzen dituztenak.

Aldi berean, modu sendo batean subiranotasuna aldarrikatzeko eguna ere bada, aukeratzeko beharrik gabe eta herritarrek aurrea hartzen dietela ikusten dutenean batzuek proposatzen dituzten plan xelebrerik gabe. Guztia aldatzeko subiranotasun osoa nahi dugu. Lan harreman eredu propioaren alde, eta baita ere, pertsonen eskubideak eta bizitza duinaren sostengarritasuna defendatzea ahalbidetzen dizkiguten erremintak kudeatzearen alde apustu egiten dugu, horrela, gutxi batzuen pribilegioen aurrean gehiengoen eskubideak bermatzeko.

Guztiz tamalgarria da pobrezia hazten den bitartean, baita ere Euskal Herrian, eta eskualde askok %20ko langabezi tasa sufritzen duten bitartean, Urkullu bezalako pertsonaiak susperraldiaz aritzea, berrasmatutako ‘kimu berde’ horiek ustel daudela aspaldi egiaztatu denean. Lehendakariak ere ez ikusiarena egin nahi du, autonomi erkidegoko gazteen herena baino gehiago lanik eta etorkizunerako  itxaropenik gabe bizi denean.

Jeltzaleek, hemen estatuko beste inon baino hobeto bizi garela baieztatzen dute. Baina gezurretan ari dira. Gezurretan ari dira, agerizkoa dena ukatzen dutenean; bere garaian San Mameseko obretan parte hartzen zuten instituzio guztietan lanean ari direnen lan baldintza sasi-esklaboak salatu genituenean gertatu zen bezalaxe. Eta oraindik ere gezurretan ari direla baieztatzen dugu, sindikatuek duela egun batzuk argitaratutako datuak aztertzen baditugu, Bizkaiko obra publikoetan lan orduaren ordaina bakarrik 3 eurotakoa dela salatzen duena. Egoera honek, lanegun bukaezinak onartzera behartzen ditu langileak, aldi berean, lan istripuen igoera dakarrena, beti ere, erantzulerik gabekoak.

Hau guztia dela eta, kalean aliantzak lotzen eta giza harresiak altxatzen jarraitu behar dugu, haiena bakarrik defendatzen dutenen erasoak gelditzeko. Maiatzaren lehen honetan, beste behin, herri klaseek honakoa ikuskarazi behar dute: Amesten uzten ez gaituzten bitartean, ez ditugu lo egiten utziko.  

Arabako Biltzar Nagusiek obra publikoetan klausula sozialak ezartzea onartu dute

EH Bilduk Arabako Biltzar Nagusietan obra publikoaren kontratazioetan klausula sozialak ezartzea onartu izana txalotu du. Gaur atera aurrera EH Bilduren proposamen hau EAJ, PSE eta EBren bozei esker. Alderdi Popularrak aldiz, kontra bozkatu du. Giltza EAJren esku zegoen eta aurrera ateratzeko prest zegoen aurkeztutako bi zuzenketa aurrera ateraz gero. EH Bilduren ustez, urardotzen zuten araudia baina hala ere, foru araua aurrera ateratze hobetsi du EH Bilduk. Izan ere, bi zuzenketa horiek Arabako Foru Aldundiaren kontrola zaildu zuen eta, era berean, zigortzaile lana mugatzen zuten.

“Gure ustez, zuzenketa hauekin bere eraginkortasuna nabarmen mugatzen dute baina, hala ere, herrialdeko langileekiko erantzukizunagatik ezinbestekoa ikusten dugu horrelako araudi bat izatea”, azaldu du EH Bilduren eledunak Arabako Biltzar Nagusietan, Luis Salgadok. Berak gogoratu duenez, “ekimen honen helburua diru publikoarekin finantzatzen diren obra publikoetan praktika esklabistak ekidin nahi dira, instituzioak beste aldera begiratzen duten bitartean”.

Foru Arau honekin, koalizioak San Mames Barrian edo Gasteizko Autobus Geltokian gertatutako auziak ez errepikatzea espero du. Izan ere, bertan esklabotzatik gertuago dauden hainbat praktika salatu zituzten. EH Bilduk egin dituen proposamen artean, sektorearen lan hitzarmena errespetatzea dago. Horrekin batera, berdintasuna edo kontziliazioa bermatzeko neurriak ezartzea edo euskararen sustapena. Era berean, segurtasun planei arreta berezia jartzen diete lan istripuak eta lan gaixotasunak saihesteko.

Gipuzkoan onartuta dagoen arau hau Eskuduntza Euskal Kontseiluan salaketa harri zuten. Alderdi Popularrak salaketa horretaz baliatu da foru araua ez babesteko. Baina Salgadok azpimarratu duen bezala, segurtasun juridiko ezaz ezin dute hitz egin opor fiskalen, San Antonioko alokailuaren edo CTVren desjabetza ilegalen arduradunek”.

EHBildu Araba

Lehendakariak kea saldu besterik ez du egiten existitzen ez den enplegu planaz ari denean

Alternatibako bozeramaikle eta EHBilduko legebiltzarkide Oskar Matuteren hitzak Bilboko EHBilduk hiri eredu berria diseinatzeko prozesu herritarraren aurkezpenaren harira eginiko agerraldian.

Bestelako eredua. Bestelako hiria. Bestelako Bilbo. Behetik eraikitakoa, guztion artean amestu eta marraztutakoa. Gaur egun dugun eta bizi gaituen hiria, baina, oso bestelakoa da. Aitziberrek ondo esan duenez, pribilejiodunak eskuzabal hartzen dituen hiria da udal gobernuak diseinatu duena, eta ahulenekin, aldiz, zorrotz aritzen dena.

Cierto bilbaíno, bastante más ilustre que algunos de los que han merecido esa conmemoración por parte de este ayuntamiento, estaba convencido de que la poesía era capaz de alterar el orden social, capaz de agitar conciencias. 50 años se cumplirán en este 2014 desde que Gabriel Aresti publicara Harri eta Herri. Quizá desde el ayuntamiento se acuerden de celebrarlo, aunque no parece probable. Y es que el señor Azkuna entienda más de prosa, en forma de recalificaciones, reconversiones e informes con nombres de grandes compañías y de arquitectos, que de poesía. Máxime si se entera de que la poesía puede revertir el orden social.

Euskal Herria Bildu osatzen dugun gizon-emakumeok, alabaina, poetarekin ados gaude gauzak aldatzeko beharrari dagokionez. Baziren bere garaian, eta badira gaur egun ere. Esaten zuen, baina, bere lekua herriarekin zegoela, eta horrekin ere bat gatoz. Egun ditugun bi ereduak argi ikus daitezke horrela; batzuk, PNV, PSE eta PP bezalako sigletan oso argi identifikatu daitezkeenak, beirazko dorreak altxatu eta bertatik agindu nahi dutenen eredua, herritarren lepotik baina herriari bizkarra emanda. Eta bestaldean, gainerakoak gaude, herritarrak, langileak, ikasleak; jatorri, ideologia eta kolore askotariko gizon-emakumeak.

P1070182

La derecha nunca tiene dudas a la hora de pactar su modelo: su modelo económico, laboral, social… su modelo de ciudad. En realidad ni siquiera es su modelo, es el de la banca, el de las grandes constructoras, el de las clases poderosas. Tampoco es nuevo, porque lo del pan y el circo se inventó hace un par de milenios, aunque últimamente están dejando el pan a un lado para centrarse en el circo. Así, construyen grandes centros de congresos vacíos, trenes que no llevan a ninguna parte y campos de fútbol en cuyas obras trabaja gente en condiciones de esclavitud. Lo de levantar macro infraestructuras con mano de obra barata, el sustento y poco más, también tiene milenios.

Ese modelo, fielmente defendido por la derecha vasca representada por diferentes voces -PSOE, PP, UPN y PNV- pero por un solo alma, la del capitalismo más atroz. Pueden llamarlo crisis, pero no es más que la consecuencia lógica de un sistema que provoca consecuencias como la que recogía una pared de Bilbo hace no mucho tiempo. Denunciaba que en la ciudad del mejor alcalde del mundo, la gente se suicida por no tener vivienda. Por supuesto, el ayuntamiento se apresuró a borrar semejante acto de vandalismo, porque es más barato invisibilizar la protesta ciudadana que garantizar el derecho a la vivienda de las cientos de personas que desahucian al año en esta capital.

Lo hace la misma banca cuyos beneficios multimillonarios conocemos estos días, y así no nos sorprende que con cada vez más personas sin recursos y viendo como la administración le recorta derechos, gente de la talla del señor Botín asegure que entra dinero por todas partes. Será hacia su bolsillo. Por supuesto, mientras todo esto sucede contamos con miles de viviendas vacías, pero los partidos del régimen nos dicen que lo poco que desde las administraciones se puede hacer, cargarlas fiscalmente, ahuyenta a las clases pudientes.

También nos venden humo, como el lehendakari cuando nos habla de crear miles de empleos con un plan inexistente. ¿Cómo lo hará, señor Urkullu, cuando su gobierno sigue destruyendo empleo público a diario? ¿Lo harán con esa patronal que pide el fin de la negociación colectiva mientras aguardan la próxima reforma laboral?

Kea besterik ez da Lakuatik saltzen ari direna enpleguaz ari direnean. Zuzenean kudeatzen dituzten lanpostu bakarrak, enplegu publikoa, egunero murrizten ari direlako. Bitartean  milaka lanpostu iragartzen dituzte benetako planik gabe.

Hiri honetan, botere finantzariak agintean dauden gainerakoetan bezala, gorbata garestia jantzi beharra dago erakundeen arreta eta, batez ere, laguntza ekonomikoa jasotzeko. Enpresaburu handia, bankaria, eliteko kirol talde batekoa, militarra… ongietorriak dira; herritarrak, berriz, oztopo. Ahaztu egiten zaie gehiengo zabala garela, horregatik gogorarazi behar diegu.

Las mujeres y los hombres que formamos esta apuesta por la unidad de la izquierda que llamamos EHBildu, estamos como Aresti, con el pueblo, y por eso no estaremos junto con PNV, PSE y PP para poner la alfombra roja en la cumbre económica de marzo organizada por la derecha en Bilbo, a los valedores de las políticas que condenan a la miseria. Vendrán quienes nos piden moderación con sueldos millonarios; quienes hablan de recortes y equilibrio desde sus limusinas; quienes no elegimos pero en realidad nos gobiernan.

Es curioso ver como en la derecha discuten, de cara a la galería, sobre la conveniencia de la Eurocopa en Bilbo pero enseguida se ponen de acuerdo para aplaudir el desembarco de Alí Babá y los 40 de la Troika.

Podemos asegurarles que no estaremos con Azkuna, Urkullu, Lagarde, Almunia ni Rajoy para dar la bienvenida a las y los saqueadores de lo público. Y si acaso lo haremos desde la calle, junto con miles de personas para gritarles que no les queremos aquí. Porque lo que queremos y necesitamos es otro Bilbo, otra Bizkaia y otra Euskal Herria. Pero que nadie dude de que con grandes o pequeños pasos como el de hoy, entre todos y todas, la estamos construyendo.

Hemos iniciado un proceso participativo con el objetivo de impulsar el cambio que Bilbo necesita EHBilduBilbo

http://bilbo.ehbildu.net/wp-content/blogs.dir/276/files/2014/02/P1070211.jpg

http://bilbo.ehbildu.net/wp-content/blogs.dir/276/files/2014/02/P1070211.jpg

http://bilbo.ehbildu.net/wp-content/blogs.dir/276/files/2014/02/P1070193.jpg

http://bilbo.ehbildu.net/wp-content/blogs.dir/276/files/2014/02/P1070182.jpg

http://bilbo.ehbildu.net/wp-content/blogs.dir/276/files/2014/02/P1070117.jpg

http://bilbo.ehbildu.net/wp-content/blogs.dir/276/files/2014/02/P1070156.jpg

http://bilbo.ehbildu.net/wp-content/blogs.dir/276/files/2014/02/P1070125.jpg

X