EHBildu udal taldeak gogor salatu du CIMUBISA udal enpresak azpikontratatutako Versia taldeko langileek pairatzen duten egoera. Koalizioak jakin izan du CIMUBISArako lan egiten duten Versiako sei langileek ez dutela urriko nomina jaso. Honetaz gain, enpresak gabonetako aparteko ordain saria ordaintzeko prest ez dagoela adierazi omen die langileei. EHBilduk salatu du egoera honen aurrean CIMUBISAko zuzendaritzak ez duela ezer egin, enpresari ordainketak puntualki egin baino.
Jarduteko Lan Teknikoaren gaineko urte baterako lizitazioa irabazi zuen urtarrilean Versia taldeak, YAQS Global Services izenarekin. Versiak egin zuen eskaintza ekonomikoagatik irabazi zuen lizitazioa, batez ere, Versiarena eskaintza merkeagoa izan zelako. “Versiak egindako beheranzko eskaintzak azkenean eragina izan du langileen baldintzatan”, salatu izan du EH Bilduk.
Gaur goizean ospatutako CIMUBISAko Administrazio Kontseiluan, Juan Sánchez EH Bilduren ordezkari eta Alternatibako kideak, langileei zor zaiena Versiari egin behar zaion datorren ordainketatik deskontatzea eskatu du. Horretaz gain, enpresarekin dagoen kontratua bertan behera gelditzea eta datozen lizitazioei begira enpresa zigortzea galdegin du EH Bilduren ordezkariak. Sánchez-ek gogoratu du datorren urterako lizitazioa martxan dagoela.
Era berean, Sánchez-ek CIMUBISAri eskatu dio etorkizuneko lizitazioei begira neurriak har ditzala halako gauza larriak berriro ez gertatzeko. EH Bilduk nahi du oinarri-pleguek ondorengo baldintza minimoak izan ditzaten: azpikontratatuetako langileek soldata duina jasotzea, hauek ordaintzea, gehienezko lan-orduak finkatzea eta enpresek langileekin sinatutako akordioa edota hitzarmenaren kopia udalari helaraztea.
Bukatzeko, Sánchezek azpikontratatutako langileen baldintzak bermatzearekiko CIMUBISAk zein Udalak izandako pasibotasuna salatu du. “CIMUBISAk ardurak ditu, ezin du beste alde batera begira gelditu. CIMUBISAk erantzun irmo bat eman behar du eta lizitadore guztien aurrean jarrera sendo bat finkatu behar du”, gehitu du Sánchez-ek.
Oskar Matutek inbertsio funtsa ere sortzeko eskatu dio Urkulluri, sektore estrategikoen bideragarritasuna bermatze aldera. Frantziar gobernua FagorBrandt salbatzeko neurriak hartzen ari dela gogora ekarri eta Jaurlaritzaren inakzioa salatu du, nora ezean dabilelako.
Fagor ixtearen ondorio larriez jabeturik, EH Bilduk Jaurlaritza busti dadila eta neurri zehatzak eta eraginkorrak har ditzala galdegin dio gaur lehendakariari, Fagorren egoera bideratzeari begira. Zehazki, Oskar Matutek Fagorren erreskate publikoa eskatu du, erakunde publikoek eta Kutxabankek, plan integral bati jarraituz, laguntza ekonomikoa eman dezatela, kooperatiba berri bat sortze aldera, lanpostuak eta Deba Goienako eta Basauriko etorkizuna bermatzearren. Izan ere, ohartarazi du, “ez da aski zaintza paliatiboak ematea, Jaurlaritzak egiten duen bezala, ehun industriala bertan behera erortzen ari den bitartean”.
Halaber, Kutxabankekin batera, elkarlanean, inbertsio funts publikoa sor dezala eskatu dio EH Bilduko legebiltzarkideak Jaurlaritzari, industria sektore estrategikoen bideragarritasuna ziurtatuko duen finantziazioa bermatzeko. Matutek dioenez, “marko legala aitzakiatzat hartzen dute ezer ez egiteko, baina marko legal horrexek Bankari 41.000 milioi euro ematea ahalbidetu du, eta %70a inoiz ez da berreskuratuko. Horregatik, ez Estatuaren aldetik, ez marko horren aldetik ezin dugulako ezer espero, ezinbestekoa da Jaurlaritzak lidergoa erakustea eta ausardiaz jokatzea”.
Matute, hala ere, kezkatuta agertu da, orain arte lehendakaria bera eta bere Gobernua nora ezean ibili direlako afera honetan, Fagorren arazoaren konponbidean modu erabakigarrian esku hartzeko ausardiarik gabe. Horren harira, EH Bilduren ordezkariak Jaurlaritzaren jokaera eta frantziar Gobernuarenarena kontrajarri ditu, Parisen neurri zehatzak hartzen ari baitira sektore publikotik FagorBrandt eta bertako lanpostuak salbatzeko. Hemen, ordea, “inakzioa nagusitu da Lakuako bulegoetan eta Gobernua nora ezean dabil, lidergorik eta estrategia argirik gabe, Fagorren egoera larriari nola heldu jakin gabe”.
Asier Vega Alternatibako kide eta EHBilduko Bizkaiko batzarkidearen hitzartzea Batzar Nagusietan, urriaren 4an Gerediagako Batzar etxean San Mames zelai berriko obretan langileen dituzten lan baldintza ezin prekarioagoen aurrean BBNNetan eraikuntzaren Bizkaiko lan ituna errespetatzearen aldeko mozioa aurkeztu zuenekoa. Proposamena atzera bota zuen PNVk ezezkoa bozkatuta, PP abstenitu eta PSOEk alde bozkatu zutela.
San Mames zelai berria gure lurraldean une honetan egiten ari den inbertsio publikorik handienetako bat da. Gogoratu beharra dago, San Mames Barria sozietateak egingo duela futbol zelaia eraikitzeko behar den finantziazioa eta sozietate hau, bost bazkideek osatzen dutela: Kutxabank, Athletic Club, Eusko Jaurlaritza, BFA eta Bilboko Udalak.
La aportación económica de la DFB en calidad de socio es de 50 M€ (33 M€ en aportación económica + 17M€ derivados de la aportación del suelo en el que se sitúa el actual estadio San Mames). En total está obra viene a costar más de 200 M€ y las distintas instituciones públicas han aportado más de 110 M€.
Baina obra hau, hein handi batean, diru publikoarekin ordainduko bada ere, kezka handiarekin ikusi ahal izan dugu zer nolako lan baldintza kaskarrekin ari diren San Mameseko obran ari diren langileak. Egunera 10, 11 eta 12 orduko lanaldiak; astean 6-7 egunez eta Bizkaiko Eraikuntzaren Hitzarmenak ezarritakoa baino %50 txikiagoak diren soldatekin. Sindikatuek eta langileek eurek ere denbora luzez salatu izan duten egoera da hau.
Onartezina da diru publikoarekin ordaindutako obretan lan baldintza prekarioetan aritzea, gehiegizko lanaldiekin eta soldata eskasekin. Esklabutzatik gertu dauden baldintzetan.
Eta esan dudanaren ildotik, ekaineko azkenengo Osoko Bilkuran Ahaldun Nagusiari, Bilbao jaunari zuzenean helarazi genion BFAk ardura hartu behar zuela egoera hau zuzentzeko. Hori egiteko eskumena badaukalako BFAk, baina ez zenuten inolako asmorik erakutsi. Horregatik aurkeztu dogu MOZIO hau.
EH Bildu propone que se incluyan en los pliegos de condiciones de contratación de las obras públicas el requisito de que las empresas adjudicatarias, las contratas y las subcontratas estén OBLIGADAS a aplicar el Convenio Colectivo de Construcción y Obras Públicas de Bizkaia y que incluyan también las clausulas precisas para hacer el seguimiento correspondiente, para velar por el cumplimiento de dicho convenio.
Berriz ere diogu, Bizkaiko Eraikuntzaren Hitzarmena betetzea derrigortu beharrezkoa dela, une honetan modu bakarra baita sektoreko langileen baldintzak betetzen direla bermatzeko.
Es imprescindible que se tomen medidas efectivas de obligado cumplimiento, ya que en el año 2011 el Parlamento Vasco aprobó una iniciativa en la que se SOLICITABA la aplicación de los convenios laborales en las obras públicas, y es evidente que eso no se está cumpliendo.
Gainera, erakunde publikoek sustatutako obrak eredugarriak izan behar dira laneko segurtasuna eta lan baldintzak errespetatzeari dagokionez.
Bizkaiko Erakuntzaren Hitzarmena betetzearen derrigortasuna, langileentzat baldintza duinak bermatu ez ezik, dagoeneko lan ituna betetzen duten eta betetzen jarraituko duten enpresentzat positiboa da. Beraz, Bizkaiko gizarte osoarentzat onuragarria den neurria da.
Horregatik, ez litzateke ulergarria izango etxe honetako talderen batek proposamenaren kontra bozkatzea.
Irudia: Testuarekin batera ageri den irudia ELA sindikatuaren kartel baten zati bat da http://2.bp.blogspot.com/-ulEkulIGbKc/UI2yXX4XayI/AAAAAAAAAM8/uY88bCg3Vtw/s1600/SAN+MAMES+BARRIA.jpg
Bizkaibuseko proiektuak eragin duen gatazka herritarrei bizkar emanda diseinatu izanaren ondorio zuzena da EH Bilduren iritziz. Gizarte eragile, sindikal, udaletxe eta herritarren parte hartzerik gabe osatu baita proiektua. Aldundia alegazioak biltzera mugatu da soilik eta ez du horietako ia bat bera kontuan hartu.
Begi bistakoa da Aldundiaren jokaerak hainbat gizarte eragile eta sindikaturengan sortu duen haserrea. Gainera, hainbat Udalek adierazitako beharrei erantzun gabe jarraitzeko hautua egin du Foru Aldundiak.
EH Bilduren ustez, guztiz arduragabea da zerbitzu etenek eragingo duten kaltearen errua Bizkaibuseko langileei leporatzea. Are gehiago, Aldundiak berak langileek egindako proposamenak kontuan hartzeari muzin egin dionean (bai lan baldintzei nahiz zerbitzuari dagokienean) eta gainera, zerbitzuak murrizteko hautua eginez, herritarrak kaltetzeko erabakia berak hartu duenean.
Bizkaibusentzako proiektua egiterakoan Aldundiak bi lehentasun izan beharko lituzke besteen gainetik EH Bilduren iritziz:
· Herritarren eskari eta beharrei erantzungo dien kalitatezko garraio publiko zerbitzua lortzea.
· Zerbitzu publikoan lan baldintza duinak bermatzeko neurriak hartzea.
Bizkaiak beste garraio eredu bat behar du eta beste kudeaketa eredu bat. Guztion baliabideak gizartearen egiazko beharrei erantzuteko erabiliko dituena.
EH Bilduk Bizkaibuseko sindikatuek iragarri dituzten mobilizazioak babesten ditu eta gizarte osoari, gizarte eragileei eta Udalei dei egiten diegu kalitatezko zerbitzu publiko baten aldeko jarrera hartzera.
Zentzu horretan, EH Bilduk urgentziazko Arauz Besteko Proposamena erregistratuko du Batzar Nagusietan, Foru Aldundiak Bizkaibuserako proiektua berregin dezan eskatuz. Gizarte eragile, sindikatu, agente politiko eta Udalekin batera abiatutako elkarrizketa eta parte hartze prozesu baten bidez egindako proiektua eskatuko du koalizioak, helburua Bizkaibuseko lan baldintzen inguruan eta eskaini beharreko zerbitzuaren gainean adostasun zabala lortzea izango delarik.
Alternatibako bozeramaile nazional Amaia Agirresarobe eta Oskar Matutek agerraldia egin dute gaur goizean, Donostian, Adegik Ander Rodriguezen aurka jarritako salaketa baloratzeko.
Adegik Politika Sozialeko diputatu eta gure Alternatibako kide Ander Rodriguezen aurka jarritako salaketaren berri izan dugu asteon. Zentzugabekeria honen aurrean, gure kideari adierazitako erabateko babesa berretsi ez ezik, Gipuzkoako erresidentzien gatazkan patronalak izandako jarreraren balorazioa zuekin partekatu nahi dugu.
Nabarmendu nahi dugu, lehenengo eta behin, benetan eman diren mehatxu bakarrak beren soldaten jaitsiera eta lan eskubideen galera pairatzen hasi diren ehunka langileek jasotakoak direla, enpresaburuek diseinatu eta menpeko politikoek martxan jarritako lan erreforma dela medio. Horiek dira bai, eta ez Politika sozialeko diputatuari leporatzen dizkiotenak, euskal gizartearentzat ezagunak eta mingarriak zaizkion mehatxu bakarrak.
Gipuzkoako zahar egoitzetako patronalek mahai gainean jarritako mehatxu berberak dira langileen baldintzak negoziatzeko prozesua hasi zenean. Ezaguna da sektorean ari diren langile gehienak emakumeak direla eta beren eskubideak berriz zapalduko zituztela ikusita, borroka eredugarria abiatu zuten. Bizitzarako ezinbestekoak diren lanak dira haiek egiten dituztenak, baina guztiz ikusezina eta prekarietatea nagusi den sektorean, enpresaburu jakin batzuek negoziorako aukera bihurtu dutena.
Sektoreko lan baldintzak hobetu behar zituen proposamena eginda, Gipuzkoako Aldundiak erakutsi zuen diru publikoa kudeatzeko beste modu bat dagoela; gizartearentzat kalitatezko zerbitzu publikoak eskaintzeko baliatuta gainera. Uler dezakegu Adegirentzat guztiz berria izan daitekeela ordezkari instituzional batek zerbitzu sozial eta publikoen zein horietako erabiltzaileen alde kokatzea; izan ere, Bildu agertu arte, izan dituzten esku-sartze bakarrak adiskidetze keinuak eta beren mozkinen defentsa izan dira, langileen prekarietatearen lepotik etorri badira ere.
Salatzeko ezer badago, dudarik gabe, instituzio gehienek herritarrei zerbitzu publikoak eskaintzerakoan, enpresa azpikontratatuek aplikatzen dituzten baldintzen aurrean ageri duten utzikeria da. Gure ustez, instituzioen inplikazioa beharrezkoa da eskaintzen dituzten zerbitzu publikoen kalitatea bermatze aldera, are gehiago zaintzaren sektoreaz ari garenean; eta baita lan hauek betetzen dituztenen duintasuna bermatzeko ere.
Gure lankidearen kudeaketa, beraz, guztiz zuzena izan da. Are gehiago, eredugarria izan beharko litzateke orain arte nagusi izan diren enpresaburu eta politikoen arteko jauntxokeriaz beteriko harreman horiekin bukatu ahal izateko; izan ere, dirutza jartzen dute enpresa batzuen esku herritarrekin zein langileekin gutxieneko baldintza batzuk betetzen dituzten kontrolatu gabe.
Gipuzkoako aurreko gobernuaren eredua izan dela badakigu, Arabako eta Bizkaiko egungo exekutiboekin gertatzen den bezalaxe: ateak itxita eta patronalekin bakarrik negoziatzen dute. PNV, PSE eta PPk jakin badakite, jarrera honek herritarrak kaltetzen dituela, zerbitzu publikoen kaskartzea pairatzen dutelako. Patronalaren mesederako egiten dutela ere badakite, lan erreformaren aukerak baliatuko dituela argi eta garbi utzi duen patronala, gehiengoa prekarietatera zigortzen duena gutxi batzuen irabaziak handitzen dituen bitartean.
Agerikoa dirudi, Espainiako lan erreformari aurre eginez, langileen eskubideak defendatzen dituztenak instituzioetatik kanpo nahi dituela Adegik. Oso helburu eta aukera politiko zehatzak dituen patronala da hau. Eta lotsagabea izan behar da biktimizazioaz hitz egiteko, kaltetuenak haien lanaldia luzatzeko eta soldata jaisteko arriskuan zeudenak emakumeak zirenean, guztia PNVren konplizitatearekin.
Alternatibatik, EHBildutik eta herritarrek kudeatzeko ardura eman diguten instituzioetatik, kalitatezko zerbitzu publikoen defentsan jarraituko dugu lanean, eta patronal diruzale eta haien menpeko politikarien arteko aliantzak salatzen jarraituko dugu. Harreman hori delako, kontzesio formako mesedeen truke, politika eta enpresen arteko ate birakariak eta alderdietarako dohaintzak ahalbidetzen dituena. Madrilen askotan gertatzen direnak eta askotan salatzen ditugunak; Euskal Herrian ostera, askok ezkutuan mantentzea nahiago dute, halako sektoreetan ere.