Matute: “Prekarietatea eta esplotazioa bultzatzen dituen ereduaren aurrean, bestelako oinarrien gainean eraikitako eredua proposatzen dugu”

Agerraldia egin du EHBilduk Sestaoko Kasko plazan, lanean osasuna laga duten langileak gogoratzen dituena hain zuzen ere, Maiatzaren Lehenko mobilizazioetara deitzeko. Oskar Matute Alternatibako kide eta koalizioko legebiltzarkideak hartu du hitza.

PPk Madrildik inposatu dituen politika neoliberalek, eta EAJk zein UPNk onartu dituzten neurri atzerakoiek, urteetako borrokan lortutako eskubide sozial eta laboralak deuseztatzea eragin dute.

EH Bildutik, ordea, bestelako neurri eta politiken alde egiten dugu. Gutxi batzuen interesak defendatzen dituztenen bidetik, ezer onik ez zaigu etorriko. Gure arazoei adarretatik heltzeko, eta erabakiak guk geuk hartzeko ordua da. Herritarrok izan behar gara herri honek behar duen eredu ekonomiko eta soziala zein izan behar den erabaki behar dutenak. Herritarrok izan behar gara bizi eta lan duinak ezartzeko baldintzak jarri behar ditugunak. Pobrezian bizitzera kondenatzen gaituzten Madrildik, eta Europatik datozen inposizioen aurrean, EH Bildutik bestelako bidea proposatzen dugu: dena erabaki nahi dugu, dena aldatzeko.

Euskal Herriko eraikuntza politikoak gizarte kritikoa behar du, krisia eragin zutenek lapurtu dizkiguten eskubide sozial eta laboralak berreskuratzeko borroka egingo duena kalean, lanean eta instituzioetan. Aldarrikatzen ditugunak ez dira pribilegioak, eskubideak eta duintasuna berreskuratzeaz hitz egiten ari gara. Pobrezia, gosea, prekarietatea eta esplotazioa bultzatzen dituen ereduaren aurrean, bestelako oinarrien gainean eraikitako eredua da proposatzen duguna. Justizia soziala, eskubidedun eta kalitatezko enplegua, eta dauden beharrei erantzungo dieten zerbitzu sozialak dira gure ereduaren oinarriak. Horren alde egingo dugu aurrera gure lan esparru guztietan, parlamentuetan eta mobilizazioetan.

Horren harira, kaleak hartzeko aukera bikaina da Maiatzaren Lehena, langileon eskubideak aldarrikatzeko eguna. Eragile sindikalen eskutik, manifestazioetara joateko deia egiten diegu herritarrei.

https://scontent.xx.fbcdn.net/hphotos-xta1/t31.0-8/11194525_1086284558055526_5741558842388714076_o.jpg

https://scontent.xx.fbcdn.net/hphotos-xap1/v/t1.0-9/11178318_1086287014721947_6211134066580968946_n.jpg?oh=e34fa9fe6c6a681b343acdf19b153ada&oe=55CC6B25

https://fbcdn-sphotos-h-a.akamaihd.net/hphotos-ak-xfa1/v/t1.0-9/11162198_1086287011388614_6936180840979170569_n.jpg?oh=39e50dc856267449d56529085eabd2a5&oe=55DD6BA1&__gda__=1439577386_8f9b34b4fa7713e12c8275aa566fbc65

https://fbcdn-sphotos-e-a.akamaihd.net/hphotos-ak-xft1/t31.0-8/10011625_1086284728055509_167584353000139474_o.jpg

https://scontent.xx.fbcdn.net/hphotos-xpt1/t31.0-8/1519747_1086284738055508_1689627945786790602_o.jpg

https://scontent.xx.fbcdn.net/hphotos-xpt1/t31.0-8/1519747_1086284738055508_1689627945786790602_o.jpg

Ander Rodriguez: “Langile klase antolatua behar dugu, eta instituzioek haren eskubideak bermatzeko tresna izan behar dute”

Xabier Olano hautagaia, Gizarte Politikako diputatu eta Alternatibako kide Ander Rodríguez eta EH Bilduko beste hainbat lagun, langileen eskubideen defentsan aritu dira Donostian, Txarako eraikinen aurrean. Foru arduradunaren hitzetan, “Diputazioa bihurtu dugu lan prekarietatearen aurkako borrokarako tresna legegintzaldi honetan, eta hemen atzean dugun eraikina, hau da, Gizarte Politikako Departamentuarena, sinbolo bezala jarri nahi dugu. Egoitzetako gatazkan, langileen ondoan izan delako. Bereziki prekarizatuta eta feminizatuta dagoen sektorean, milaka emakume zaintzailek bere alboan izan gaituztelako”.

Rodríguezek esan du EH Bilduk ez duela onartzen langileen zapalkuntzan oinarritutako eredu ekonomikoa: “Langile klase antolatua behar dugu, eta instituzioek langile klase horren eskubideak bermatzeko tresna izan behar dute. Bide horretan, lan baldintza duinak bermatzen dituen sistema publiko bat aldarrikatzen dugu, eta bai langile publikoen bai azpikontratetan daudenen baldintzak blindatzeko eta hobetzeko lanean jarraitzera konprometitzen gara”.

Rodríguezek gogoratu du azken urteotan handitu egin dela woorking poor edo langile pobreen fenomenoa. Gipuzkoan, 19.322 langile (%7) daude egoera horretan. “Errealitate hau ikusita, Instituzio publikoek ezin dituzte langileen bizitzak merkatuen menpe laga, lan prekarietateari aurre egiteko tresna bihurtu behar ditugu”, azpimarratu du Xabier Olanok.

EH Bilduk beste eredu bat jarri du abian Gipuzkoan hainbat ekimenekin:

  • Salatu egin du errepideetako lanetan ez zirela baldintza duinak betetzen. Egoera irauli, eta Aldundiak klausula sozialak txertatu zituen lehen aldiz kontratu publikoetan.
  • Langile publikoei ez zaie soldata jaitsi eta aparteko ordainsariak ordaindu zaizkie, Espainiako gobernuaren erabakien kontra eta auzitegietan bukatzeko arriskuarekin.
  • Gizarte Politikako Departamentuaren menpe dauden azpikontratetan lan egiten duten 6.000 emakume zaintzaileen lan baldintzak babestu ditu Aldundiak, patronalaren diru gosearen aurrean. Emakume zaintzaileen eskubideak, orain arte ahaztuak, instituzio publiko baten kezka dira.

EH Bilduk eredu berri honetan sakontzen jarraituko duela esan du Xabier Olanok.

EHBildu Gipuzkoa

Gipuzkoako Aldundiak Etxeko Laguntza Zerbitzua merkatzea eta beste kolektibo batzuetara zabaltzea proposatu du

Etxeko Laguntza Zerbitzuari buruz, Deustuko Unibertsitateko Gizarte Laneko Sailarekin batera antolatutako Gizarte Mintegiaren ondorioak aurkeztu dituzte Ander Rodríguez Gizarte Politikako diputatuak eta Iker Usón Deustuko irakasleak. Foru arduradunaren iritziz, “egindako azterketak emaitza kezkagarriak erakusten ditu eta, beraz, Etxeko Laguntza Zerbitzuaren ikuspegiari, edukiari eta finantzaketari buruzko erakundeen arteko beste akordio bat adostu beharko litzateke, erabiltzaile kopuruaren jaitsiera geldiarazteko eta zerbitzuaren eraginkortasuna familia inguruneko zaintzarako sistemaren barruan hobetzeko”.

Gipuzkoako Foru Aldundia Etxeko Laguntza Zerbitzuaren prezioa merkatzearen alde eta erabilera hori beste kolektibo batzuetara zabaltzearen alde azaldu da gaur, adineko eta desgaitasuna duten pertsonez gain, buruko gaixotasunak dituzten pertsonek edo etxean zaintzak behar dituzten adingabeek ere zerbitzu hori erabiltzeko aukera izan dezaten. Halaber, foru administrazioak beharrezkotzat jotzen du lurraldeko lan hitzarmena sinatzea, alor horretako langileen baldintzak hobetzeko eta zerbitzuaren egonkortasuna eta kalitatea bermatzeko. Horrela, Etxeko Laguntza Zerbitzuaren eraginkortasuna hobetu nahi da, azken urte hauetan jaisten ari baita erabiltzaileen kopurua.

Usónek azaldu duenez, alor desberdinetako 21 profesionalek parte hartu dute lan horretan –udalak, Aldundia, unibertsitatea eta alorreko enpresen arduradunak-. Etxeko Laguntza Zerbitzua zerbitzu publikoa da, beren kasa baliatzeko arazoak dituzten pertsonei etxean laguntza ematera zuzendutakoa, beren ingurunean ahalik eta denbora gehien  bizi daitezen. Nahiz eta udal eskumenekoa izan, zerbitzuak Aldundiaren %70eko finantzaketa du. Une honetan, Gipuzkoako adinekoen %3,4ak erabiltzen du zerbitzua, eta ehuneko hori behera doa etengabe (2011. urtean %3,9).  

Mintegiaren emaitzen arabera, hauek dira gainbehera horren arrazoietako batzuk: ordainketa partekatua altua da jendearen ustez; lehiakortasun ekonomikoa baxua da zaintzen inguruko merkatu beltzaren aurrean; malgutasun gutxi dago intentsitateari eta ordutegiei dagokienez; ez dago lan-hitzarmenik…

Mehatxu horien aurrean, diputatuak azpimarratu du beharrezkotzat jotzen dela hainbat hobekuntza sartzea Etxeko Laguntza Zerbitzuan, azterketak ezarritako gomendioei jarraituz:

– Kolektibo berriak sartzea Etxeko Laguntza Zerbitzuak jasotzen dituztenen barruan (adingabeak eta buruko gaixotasuna duten pertsonak).

– Erabiltzaileen ordainketa partekatua merkatzea

– Intentsitatea eta ordutegiak malgutzea

– Eskatzea Eusko Jaurlaritzari arbitratu ditzala Etxeko Laguntza Zerbitzuko langileen prestakuntza egiaztatua emateko baliabideak

– Etxeko Laguntza Zerbitzua eskaintzen duten entitate eta enpresek lan sistemak ezartzea, lehentasuna emanez langilearen eta zaintzak jasotzen dituen pertsonaren arteko harreman egonkorrari.

– Gizarte eragileek lan hitzarmen probintziala negoziatzea, langileen baldintzak hobetzeko eta alorraren egonkortasuna bermatzeko.

Pertsona desberdinak urtero

 

Autonomoak

Mendekoak

GUZTIRA

2007

2.549

3.597

6.146

2008

2.148

4.224

6.372

2009

1.938

4.251

6.189

2010

1.740

3.986

5.726

2011

1.637

3.810

5.447

2012

1.637

3.632

5.269

2013

1.502

3.373

4.875

 

Gehiegikeriak saihesteko obra publikoetan terminalak jartzeko eskatu du EHBilduk

Ana Etxarte Alternatibako kide eta Bilboko EHBilduren zinegotziak adierazi du “ lan eskubideen urraketa eta lan baldintza prekarioak ‘eguneroko ogia’ bilakatu direla.

EH Bilduren Udal Taldeak udal obra publiko guztietan langileen sarrera eta irteerak erregistratuko dituen terminalak jartzeko eskatuko du abenduaren 10eko Udalbatzarrean. Mozio honek hitzarmenek zehazten duten langileen lan-ordutegia bermatzen dela ziurtatzea du helburu.

Ana Etxarte zinegotziak azpimarratu du lan eskubideen urraketa eta lan baldintza prekarioak “eguneroko ogia” bilakatu direla herri lan gehienetan. Ezkerreko zinegotziak gogoratu du gaur prentsak jasotzen duen Autzaganeko tuneletako salaketa, San Mames berriaren eraikuntzan egon zena edota Super Portu handitzeko lanetan gertaturikoa. “Hauek guztiak enpresa erakitzaileek egiten dituzten urraketen adibide garbiak dira, sindikatuek behin eta berriro salatzen dutenez”, adierazi du Etxartek.

Egoera jasanezin honi aurre egiteko EH Bilduko zinegotziak uste du unea dela hitzarmenek ezartzen dituzten baldintzak udal obra guztietan (Deustuko Kanala, Termibus, Deustuibarra – Zorrotzaurre, Zorrotzako punta…) bete ditzaten mekanismoak martxan jartzeko. Norabide honetan, Etxartek beharrezkotzat jo du herri lanetako langileen sarrera eta irteerak erregistratzea, lan ordutegiari dagokiona, hitzarmenek agintzen dutena betetzen dela ziurtatzeko.

Catari Basauriko lantegiaren irekiera exijitzeko Alternatibak bat egiten du Edesako langileriak deitutako mobilizazioarekin

Alternatiba Bizkaiko bozeramaile Asier Vegak ostiral honetan Basauriko kaleetan Cata enpresari Edesaren lantegia berriro ireki eta lanari ekin diezaiola exijituko dion mobilizazioarekin bat egitera deitu du. Fagorren erorialdiaren ondorioz lantegi honek pairatutako itxiera geroztik, bertako langileek “guztiz bideragarria dela” defendatu dute behin eta berriro. Zentzu horretan, guztiz beharrezkoa da produkzioa martxan jartzeko Catak baliatu dituen datu zehatzak mahai gainean jartzea.

Vegak, esleipendunaren eskaintzak Basauriko Edesa berriro martxan jartzeko konpromisoa barne hartzen zuela azpimarratu du, hala nola, lanpostu kopuru zehatz baten mantentzea. Horrela, “Catari bere konpromisoak betetzeko exijitzearen ardura hiru instituzio eskudunen eskuetan dagoela” baieztatu du eta aldi berean, “eragile politiko zein sindikal guztien eskuetan Edesako langileriarekin batera haien etorkizunaren alde borroka egitea ere”.

Azkenik, alderdi ezkertiarretik bat egin dute larunbateko deialdiarekin eta azpimarratu nahi izan dituzte Edesaren behin betiko itxierak edota bere produkzioa kanpora eramateak ekarriko lituzketen ondorio larriak “ez bakarrik Basauriri; eskualdeari, eta baita, Bizkaiko lurralde osoari ere, egun langabezi tasa larria pairatzen duena”.

X