EHBilduk Melillako hesi labanadunen aurkako ekimena aurkeztu du Legebiltzarrean

EH Bilduk legez besteko proposamena aurkeztu du Legebiltzarrean, ganberari eskatzeko, “pertsona guztien eskubideen alde tinko eta erabakitasunez lan egiteko kopromisoa har dezala, salbuespenik gabe”. Koalizioaren iritziz euskaldunon erakundeetatik ere adierazpenak egin beharko genituzke, pertsonen osasun eta eskubideen aurka hartzen diren neurriak salatzeko, hala nola, Melillako labanen sistema “krudela” salatzeko.

“Ekimen honekin gure helburua da euskaldunon ordezkari den erakundeetako batek sendo arbuiatu dezala Raxoiren politika xenofoboa. Aurpegira esan behar diogu bere helburu bakarra dela pertsona jakin batzuk baztertzea eta pertsona horien giza eskubideak fisikoki ere jipoitzea”, azaldu du Diana Urrea legebiltzarkideak. “Neurri krudela da, lekuz kanpo dagoena guztion ikuspegitik, Espainiako gobernuaren ikuspegitik ezik”.

Ildo horretatik, EH Bilduk bilatuko du Eusko Legebiltzarrak praktika hori arbuiatzea. Jaurlaritzari ere eskatuko zaio publikoki labanen sistemaren aurka agertu dadila. EAJ eta PSEren taldeek egindako zuzenketei erreparatuta, badirudi EH Bilduren ekimenak aurrera egin dezakeela hurrengo sesio aldia berriro hasten denean.

Hona hemen EH Bilduren ekimena eta hemen gainontzeko taldeen zuzenketak.

EHBildu

Madrilek bultzatu Segurtasunerako Legearen gaitzespena adieraztera dei egin dio EH Bilduk Legebiltzarrari

EH Bilduk legez besteko proposamena aurkeztu du gaur Legebiltzarrak espainiar Gobernua prestatzen ari den Herritarren Segurtasunerako Legearen gaitzespena adierazteko. Izan ere, Barne Ministerioak bultzatutako lege aurreproiektuak oinarrizko eskubide eta askatasun demokratikoak urratzen ditu, eta urrats bat ematen du, beste bat, estatu polizial bat ezartzeari begira. Hori dela eta, Oskar Matutek sinatutako ekimenaren bidez EH Bilduk funtsezko eskubide eta askatasunak bermatzeko eskatu dio Jaurlaritzari, bai eta berme demokratiko hori Ertzaintzaren protokoloetan islatzeko ere.

EH Bilduko legebiltzarkideak azaldu duenez, “Segurtasunerako Lege aurreproiektuak adierazpen, elkartze eta manifestazio eskubideen hondatze larria dakar eta adierazpen kritikoa kriminalizatu eta zigortu egiten du. Herritarren adostasuna eta desadostasuna adierazteko eskubide zilegia oztopatu eta jazartzen duen gizarte eredu batek ez du demokratikotzat jotzeko gutxieneko parametroak betetzen”.

EHBildu

Alternatibak dio epaiak agerian utzi duela Espainiako estatuak presoen giza eskubideak sistematikoki urratzen dituela

Estrasburgoko Giza Eskubideen Auzitegiaren epaiak euskal gizartearen gehiengoak irrikaz espero zuen erabakia baieztatzen du, eta aldi berean, giza eskubideen defentsa indartzera dator, presoen eskubideak ere. Estatu espainiarreko gobernuak urte gehiegiz euskal preso politikoenganako mendeku politika jarri du praktikan eta espainiar gobernuaren ekintzaren parte izan den errealitate triste horri buelta ematea beharrezkoa da.

Orain Espainiako Gobernua da Giza Eskubideen Europako Auzitegiaren erabakia bete beharko duena Parot Doktrinaren inguruan, izan ere, aurretik emandako epaia berretsi du Madrilek aurkeztutako helegitea atzera bota ostean; bada garaia, beraz, espetxe politika garai berrietara egokitzeko eta, batez ere, giza eskubideekiko errespetu guztiarekin aurrera egiteko. Euskal gizartearentzat, eta Espainiako estatuan bere burua demokratatzat jotzen duenaren edozeinentzat, ulertezina baita euskal presoekiko zigorren gogortasuna eta krudelkeria, aldi berean, Galindo eta GAL auzian inplikatutako guztiak lau urteko espetxealdia bete gabe ere kalean egotea.

Horixe da askok ahoak betetzeko darabilten “zoru etikoa” delakoa, Giza Eskubideen Europako Auzitegiak harriz harri desegin diena, Estatu espainiarreko Gobernuak euskal presoen giza eskubideen urraketa sistematikoa erabiltzen duela berretsi egin baitu.

https://scontent-b-ams.xx.fbcdn.net/hphotos-prn2/p206x206/1380408_744544538896198_575129824_n.jpg

https://fbcdn-sphotos-b-a.akamaihd.net/hphotos-ak-frc1/1401683_744546055562713_1659614153_o.jpg

https://fbcdn-sphotos-c-a.akamaihd.net/hphotos-ak-ash3/1074259_744544195562899_367909220_o.jpg

https://fbcdn-sphotos-d-a.akamaihd.net/hphotos-ak-prn2/1404968_744546102229375_971236082_o.jpg

https://fbcdn-sphotos-f-a.akamaihd.net/hphotos-ak-frc3/1396773_744546232229362_2065918172_o.jpg

https://fbcdn-sphotos-g-a.akamaihd.net/hphotos-ak-prn1/892168_744547118895940_1481929712_o.jpg

https://fbcdn-sphotos-a-a.akamaihd.net/hphotos-ak-frc3/1398183_744547285562590_1351062377_o.jpg

https://fbcdn-sphotos-c-a.akamaihd.net/hphotos-ak-frc3/1398089_744547555562563_350104921_o.jpg

https://fbcdn-sphotos-e-a.akamaihd.net/hphotos-ak-prn2/964589_744549072229078_1897204235_o.jpg

https://scontent-b-ams.xx.fbcdn.net/hphotos-ash4/1377538_744549272229058_1628474628_n.jpg

https://fbcdn-sphotos-e-a.akamaihd.net/hphotos-ak-prn2/1402104_744569035560415_768503424_o.jpg

Espainiako Gobernuak 430 udalerri desagertarazi nahi dituela salatu dugu Gobernu Delegaritzetan

Hego Euskal Herriko hainbat alkatek Espainiako Gobernuak “Udalen aurkako Legearekin” egin nahi duena salatu dute gaurkoan. Iruñean eta Gasteizen Espainiako Gobernuaren ordezkari diren Carmen Alba eta Carlos Urquijori bitun bana eman zaie. Gutun hori artikulu honetan atxikituta duzuena da.

Download this file (gutuna-eae-eu.pdf)Urquijori gutuna Urquijori emandako gutuna 45 kB
Download this file (gutuna-nafarroa-eu.pdf)Carmen Albari gutuna Carmen Albari emandako gutuna 46 kB

 

Iruñea Gasteiz

Inkisizio espainiarraren metodoak

Jonathan Martínez – Alternatiba

Indarkeria beti dator uniformez jantzita. Ordu txikitan eta bokatxaz bidea zabaltzen, polizia nazionalak Luis Goñi Nabarreria plazatik atera du, Madrilgo epaitegi politiko bati entregatu eta sei urtez espetxe batean lurperatzeko. Bere delitua gaztea eta euskal herritarra izatea da, eta menpekotasuna txalotzen duen bitartean asaldura armekin zapaltzen duen erregimen ustel bati aurre egiteko konpromiso politikoa erakusteko ausardia izatea. Bere delitua inkomunikazioaren ziegan erortzea izan da, buruan jartzen dizuten poltsaren ohitura poliziala ezagutzea, eta aurretik hilabeteak idatzita zeraman erruztapena indarrez sinatzea. Horrelakoak dira inkisizio espainiarraren metodoak, gaur goizean berrogei gazte euskaldun aktibista epaitzen dituenak euren urterik onenak baldintzapeko espetxe zigorrekin lapurtu ondoren.

 

Goñi sei hilabetez ezkutatua egon da, atxiloketa aginduari erantzunez, euren etxeak aterpe moduan eskaini dizkioten pertsona anonimoek babestuta, atzo arratsaldean Iruñeko bihotzean agertu zen arte, herri harresi jendetsu baten babespean. Donostia eta Ondarroako kemena oraindik gogoan izanda, ehunka pertsona polizia itxoitera eseri dira, beste behin ere gobernuaren beso armatuaren zartakoak jasotzeko prest.

Gaur gobernu hori bera “gorabeherarik gabeko” esku-hartze polizial batez harrotzen da, gure zaurituen zerrenda ez delako euren estatistika itsuetan sartzen. Gaur ospitalera buruan odola dariela heldu diren gazteak, ezkutatu ezin duten egi deseroso bat direlako, guztiok poltsikoan kamera bat daramagun mundu batean bizi garen heinean.

Gaur Goñi galdu dugu baina berriz ere irabazi egin dugu eta ez dira konturatu ere egin. Desobedientzia odolarekin ordaintzen da, baina duintasunak ez du preziorik.

 

Argazkiak eta bideoa Xabier Soto, Alternatibako kidearenak dira, herri harresian egon zena polizia heldu eta Goñi bortizkeriaz atxilotu zuen arte.

https://scontent-a-mad.xx.fbcdn.net/hphotos-frc1/1381838_738798286137490_2099684588_n.jpg

https://scontent-a-mad.xx.fbcdn.net/hphotos-prn2/1390652_738796272804358_1035782041_n.jpg

https://scontent-b-mad.xx.fbcdn.net/hphotos-frc3/1374986_738796279471024_1830073554_n.jpg

https://scontent-b-mad.xx.fbcdn.net/hphotos-prn2/1384060_738796369471015_401706501_n.jpg

https://scontent-a-mad.xx.fbcdn.net/hphotos-prn2/1380108_739328146084504_2034413250_n.jpg

https://scontent-a-mad.xx.fbcdn.net/hphotos-frc3/1383033_739328136084505_280087075_n.jpg

https://scontent-a-mad.xx.fbcdn.net/hphotos-ash3/1379558_739328152751170_176310088_n.jpg

X