Berria

Alternatibak Garoñaren bizitza luzatzeko aukera salatu du eta Gasteizen manifestatzera deitu du biharko

Alternatibako bozeramaile, eta alderdiko Mahai Ekologistako kide, Asier Vegak, irmo salatu du gaur Espainiako Segurtasun Nuklearrerako Kontseiluak iragarritako erabakia, Garoñaren jabe Nuclenor enpresari urtebeteko epe berria eman diolako Garoñaren bizitza luzatzeko, orain arte behin betiko itxiera datorren uztailaren 6rako aurreikusita zegoen arren. Erabakia, esan duenez, “energiaren sektoreko enpresa handiekiko klase politikoak, eskumak bereziki, duen menpekotasunaren froga argia” da.



Alternatibako kide Diana Urrea Brasilen dago gaurtik, “Kolonbiako bakearen aldeko Foroan” parte hartzeko

Alternatibako bozeramaile eta Gasteizko legebiltzarkide Diana Urreak “Kolonbiako bakearen aldeko foroan” parte hartuko du gaurtik igandera arte, Porto Alegren, Brasilen. Marcha Patriotica mugimendutik eginiko lan luzearen emaitza da topaketa, Brasil, Argentina, Uruguay zein Kolonbiako eragile desberdinekin izandako harremanen ondorio.



Matute:"Legeak injustuak direnean eta gehiengoaren aurka doazenean, bideak topatu behar dira horiei aurre egiteko"

Oskar Matute legebiltzarkideak alderdi jeltzalearen argudio "eskasari" aipamen zuzena egin dio bere interbentzioan: "legalitatearen eta legitimitatearen artean diferentzia handia dago. Lan erreformak legalitatea emango dizue, baina ez da legitimoa inondik inora. Legeak injustuak direnean eta herritarren gehiengoaren aurka doazenean, bideak topatu behar dira lege horiei aurre egiteko".



Oskar Matute: "Greba mobilizaziorako eta herritarren burujabetzerako dinamika baterako abiapuntua izan behar da"

EHBildu osatzen dugun gizon-emakumeok datorren maiatzaren 30ean Euskal Herrian, euskal gehiengo sindikalak dozenaka eragile sozialekin batera deitutako Greba Orokorra babesteko atera gara gaur kalera. Errespetuz egin nahi dugu gure ekarpena, deialdi hau erabat arrakastatsua eta gure herriko historian mugarri izan dadin.



Palestinarekiko elkartasuna aldarrikatzeko Elizondoko Palestina Eguna aurkeztu dute Euskal Herriko BDS sareak

Euskal Herria Palestina sarea duela hiru urte sortu zen, hain zuzen, Palestinako ehunka eragilek eskaturikoari jarraituz, Euskal Herrian ere, nazioarteko BDZ (Boikot,Desinbertsio eta Zigor) ekimena idartu asmoz. Honela, Palestinarekin elkartasuna sustatu eta palestinarren eskubideak bermatu artean, Israel presionatzea du xede egitasmoak.  



Urkulluk aitortu behar du gaur arteko neurri eta politikek porrot egin dutela

Egun hauetan zorpetzearen balizko gehikuntza baten inguruan ematen ari den eztabaida salatu behar dugu: Zergatik erabaki behar du Bruselak edo Madrilek gure zor publikoa? Nola aplikatu dakioke gure herriari Valentziari aplikatzen zaion lege bera? Eztabaida hau ekiditen ari da Urkullu, ihes egiten ari da sakoneko arazoari aurre ez egiteko: burujabetza falta.



Alternatibak dio Ondarroa herri duintasunaren eredugarri bilakatu dela gaur mundu osoarentzat

Alternatibaren Bilboko bozeramaile Asier Vegak Askegune berrian, Ondarroako Zumardian, erakutsitako herri duintasun eredua txalotu du, zeinetan ehunka lagunek “delitu ezagun bakartzat militantzia politikoa duen gazte bat” babesten eguneko 24 orduak eman dituzten. Baina atxiloketaren gainetik ere, Alternatibatik nabarmendu dute Donostiako Boulevarden gertatu bezala, “Ondarroa erresistentzia bakezalearen, herritar duintasunaren eta elkartasunaren eredu bilakatu dela mundu osoaren aurrean”.



Alternatibak Gipuzkoako zahar egoitzetako langileen kanpalekua bisitatu du haien borrokarekin bat egiteko

Alternatibako bozeramaile nazional Oskar Matute eta Amaia Agirresarobek, alderdiaren Gipuzkoako hainbat kargurekin batera (lurraldeko koordinatzaile Xabier Soto, Begoña Vesga eta Enrique Martinez batzarkideak eta Jon Albizu Donostiako zinegotzia), Gipuzkoako hirugarren adinekoen egoitza eta eguneko zentroetako langileen Donostiako Boulevardeko kanpaldian izan dira, atzotik greba mugagabean dauden beharginen borrokaren berri izan eta beren elkartasuna adierazteko.



Matute: "Burbuilak eztanda egin du eta orain ez duzue Pasaiako lurrak nori saldu"

Orkar Matutek Eusko Legebiltzarrean Pasaiako portuaren gaur eguneko egoera tamalgarriaz hitz gin du, lurren pribatizazioa egin ostean eta geroztik saldu ezinean, lekua guztiz abandonatuta dagoela salatuz. 



Sindikatu edukia