Ekonomia

Matute: "Erantzun irmoa eman behar diogu TTIP itunari, erantzun bateratua, pertsonen eskubide guztiak eta burujabetza babesteko"

EHBildu, Euskal Herriko bestelako sindikatu eta eragile sozialekin batera, TTIP akordioaren inguruan Europako legebiltzarrean GUE/NGL taldeak antolatutako jardunaldietan izango da. Ezkerreko taldeak sustatuta, kontinente osoko alderdi, sindikatu eta gizarte mugimenduak elkartuko dira, TTIP eta antzeko beste itunen aurka, eta hiritarren mesederako merkataritza agenda bat eskatzeko.



Matute: "Penagarria da Jaurlaritzak bere inbertsio osoaren %75a Abiadura Handiko Trenera bideratzea"

Oskar Matute Alternatibako bozeramaile eta EHBilduko legebiltzarkideak azaldu duenez, Lakuak murrizketen eta PSEren aldeko hautua egin du eta koalizio ezkertiarraren eskaintza aintzat hartzeari uko egin dio. "Urkulluren Gobernuaren apustuaren emaitza arrakala soziala handitzea izango da".



EHBildu Arabak ezkerreko ikuspuntutik osoko zuzenketa egiteko gonbitea luzatu die beste biltzarkide taldeei

EH Bilduk Arabako Biltzar Nagusietako beste taldeei eskerreko ikuspuntutik osoko zuzenketa egitea gonbidapena egin die. “Arabako Foru Aldundiari aurrekontu hauek itzuli behar dizkiogu enplegua ez dutelako sortzen, zerbitzu sozial gehiago eta hobeagoak ez dituztelako bermatzen eta Araba ez dutelako defendatzen ingurumeneko arrisku eta Madrilgo asmo kaltegarrien aurrean”, esan dute Gorka Ortiz de Guinea EHBilduko biltzarkideak eta Luis Salgado legebiltzarkide eta Alternatibako kideak gaur egin duten prentsa agerraldian.



TTIP Herrien burujabetzaren aurkako akordioa

TTIP itunaren eta Juncker auziaren inguruan Josu Juaristi EH Bilduren europarlamentariak eta Oskar Matute Gasteizko legebiltzarkide eta Alternatibako bozeramaileak prentsaurrekoa eskaini dute gaur goizean Bilbon.



Enplegu galera geratzeko eta enpresen itxiera sahiesteko neurriei buruz eztabaida ostiralean Legebiltzarrean, EHBilduren ekimenez

EH Bilduk elkartasuna eta babesa adierazi die gaur goizean Candy enpresak kaleratzeko asmoa duen 150 langile ingururi. "Era berean, gure konpromisoa erakutsi nahi diegu egun hauetan daramaten borrokarekin, alegia, euren lanpostuak mantentzeko egingo dituzten mobilizazioetan", azaldu du Oskar Matute Alternatibako bozeramaile eta EHBilduko legebiltzarkideak, koalizioak Bergaran izan duen delegazioko kideetako bat.



Jaurlaritzaren aurrekontu-proiektuak murrizketak pairatzen jarraitzera kondenatzen du euskal jendartea

Jaurlaritzak aurkeztutako 2015erako aurrekontu-proiektuak hezkuntzan, osasunean eta zerbitzu sozialetan, oinarrizko arloetan beraz, murrizketak pairatzen jarraitzera kondenatzen du euskal jendarte osoa", ohartarazi du gaur EH Bilduk. Leire Pinedok, Oskar Matutek eta Unai Urruzunok azaldu dutenez, Urkulluren Gobernuak "aurreko urteotako eskemak errepikatzen ditu eta denok dakigu betikoa eginez gero, emaitza betikoa izango dela, murrizketetan oinarritutako ereduan sakontzeak murrizketa gehiago ekarriko baititu ezinbestean".



"TTIP: Transnazionalen inbasioa geldiaraz dezagun" hitzaldien bideoak Bilbon eta Oreretan

Pasa den urriaren 7an eta 8 an, Alternatibak Gorripidearen babesarekin antolatutako hitzaldi sortari hasiera eman genion Bilbon eta Oreretan. Europa eta Estatu Batuen arteko Merkataritza eta Inbertsiorako Itun Transatlantikoaren testuingurua eta bere ondorio larriak sakonki aztertuko dituzten partehartzeak. “TTIP: Transnazionalen inbasioa geldiaraz dezagun” lemapean, lehen buelta honetan ikerlari sozial eta Ecologistas en Accion-eko kide Tom Kucharz eta ATTAC-eko kide eta ekonomista Jose Ramon Mariño izango ziren gurekin.



EHBilduk TTIParen aurkako egunarekin bat egitera deitu du AEB eta EBaren arteko merkataritza akordioak izango dituen ondorio larriez ohartarazteko

Bihar, larunbata, Estatu Batuen eta Europako Batasunaren arteko Merkataritza eta Inbertsiorako Itun Transatlantikoaren aurkako protesta eguna deitu da kontinente osoan, TTIP deritzona. Herritarren gehiengoak sigla horiek ezezagunak dituen arren, Euskal Herrian zein EBeko gainerako herrialdeetan, ezkutatu egiten dute azken hamarkadetan aurrean izan dugun mehatxurik handiena: herrien burujabetzaren, lan eskubideen, zerbitzu publikoen, elikadura burujabetzaren eta pertsonen duintasunaren aurkako mehatxurik handiena, hain zuzen ere.

 



Alternatibak hitzaldi sorta antolatu du, TTIP, AEBen eta Europaren arteko merkataritza librerako itunaren ondorio larrien inguruan

Bozeramailearen esanetan, “une honetan, AEBetako eta EBeko gobernuek sustatutako transnazionalen eta Europako arteko norgehiagoka baten lekuko gara. TTIP deritzon merkataritza eta inbertsiorako itun transatlantikoaren mehatxua dago mahai gainean, Europako herritarroi pobrezia, pribatizazioa, natur baliabideen galera, osasunerako arriskua eta demokraziaren okertzea ekarriko diguna”. Laburbilduz, “pertsonen eskubide eta duintasunaren kontrako eraso bortitza dela” gaineratu du.



Jaurlaritzak milioiak xahutzen jarraitzen du AHTean zerbitzu publikoetan murrizketak egiten dituen bitartean

Sindikatuek eta hainbat komunikabidek egunotan zabaldutako informazioen arabera, Eusko Jaurlaritzak aurrera doa inora doan trena eraikitzeko helburuan. Izan ere, Abiadura Handiko Trenaren helmuga bakarra diru publikoa xahutzearena dirudi. Guztion dirua, krisiaren ondorioak pairatzen dituzten milaka lagunen onurako erabili beharko litzatekeen dirua



Sindikatu edukia