Ekonomia

Asier Vega: "Kapitalaren hirukoaren hitzarmen fiskalari esker, Bizkaian aberats izatea oso merke ateratzen da oraindik"

Alternatibako kide eta EHBilduren Bizkaiko batzarkide Asier Vegaren parte-hartzea Bizkaiko Batzarrean EAJ-PSE-PP hirukoaren hitzarmen fiskalaren inguruan hitz egiteko; Aberatsenei oraindik gutxiago ordaintzeko eskubidea ematen dien hitzarmen, alegia. 



Troikako gaizkileak Bilbon

Gorbata garestiak janzten dituzten lapurrak dira, atxilotuta egon beharrean, enpresa handiak zuzentzen dituztenak, gure eskubideekin espekulatzen eta gure bizitzak merkaturatzen ari direnak; publikoki gaitzetsiak edo baztertuak izan ordez, pertsona eredugarri moduan aurkezten dizkigutenak; instituzioetatik aurkaritza jaso ez ezik, hauen laguntza eta trikimainak eskuratzen dituztenak, jokabide morroi eta ipurgarbitzaile bati jarraiki.



AHTren inguruan PNVk erantzun nahi ez dituen 20 galderak

20 galdera egin dizkio Oskar Matute legebiltzarkideak Eusko Jaurlaritzaren bozeramaile Ana Oregiri, AHTaren iraganari, orainari eta etorkizunari buruz. Matutek behin eta berriz galderak egin dizkion arren, Ingurumen eta Lurralde Politikarako sailburuak ez du erantzun zehatzik eman. Ildo horretatik, ez da gai izan Jaurlaritzaren diskurtso ofiziala gaur egun testuinguru sozioekonomikora egokitzeko.



Alternatibak dio Nievesen adierazpenak Nafarroako Gobernuan ezarritako “ustelkeria” berrestera datozela

Alternatibako bozeramaile nazional Oskar Matute argigarritzat jo ditu Idoia Nieves Nafarroako Ogasuneko zuzendari ohi Idoia Nievesek atzo jakinaraziotako informazioa, “guztiz agerian utzi baitu Nafarroako Gobernuan ezarritako ustelkeria. Frogatu egiten dute foru gobernua eta bere kontseilari Lourdes Goikoetxea beren zerbitzurako lanabesa bilakatu dutela foru ogasuna, Nafarroako boteretsuen interesak babesteko, elizarenak barne Opus Deiren enpresa desberdinak direla medio”.



Larria da Urkulluk goi bilera ekonomikoan parte hartzea baina benetako arazoa da Jaurlaritzak lapurren banda horren agindu eta murrizketak hitzez hitz beteko dituela

Belen Arrondok eta Oskar Matutek adierazi dutenez, "Urkulluk eta EAJk, PPk eta PSOEk bezala, Gailur Ekonomikoan parte hartzea larria izanda, larriena da lapurren banda horren aginduak hitzez hitz beteko dituztela; benetako arazoa horretan datza, Jaurlaritzak urtean zehar banda antolatu horrek agindutako murrizketak gauzatuko dituelako eta politika horien azken katebegi bilakatuko delako".



EHBilduk La Navalen etorkizunarekiko konpromisoa berretsi du langileekin bilera egin ostean

EHBilduren legebiltzarkide Oskar Matute eta Arri Zulaikak bilera egin zuten atzo goizean, Bilbon, La Navaleko langileen lan batzordearekin. Matute eta Zulaikak langileei elkartasuna adierazi diete koalizioaren izenean, izan ere, Ezkerraldeko enpresaren etorkizuna kolokan dago martxotik aurrera. Hain zuzen, langileak kezkatuta daude, hurrengo hilean bukatu egingo zaielako orain esku artean duten eskaera, eta momentuz ez dutelako beste eskaririk jaso. Erakundeen inplikazioa eskatzeko manifestazioa deitu dute otsailaren 26rako eta EHBildu bertan izango dela esan dute bi legebiltzarkideek.



Matute: "Onartezina deritzogu Bilbao lapurren erakuslehio eta kolaboratziale bilakatzeari"

Matutek salatu du martxoaren 3ko gailurrean “irainaren argazkia” aterako dela, eta Urkullu eta Azkuna argazki horretan agertuko direla. Horren haritik, Jaurlaritzaren bozeramaile nagusiari exijitu dio “gure eskubideak urratzen dituztenei jartzen dien alfonbra gorria” erretiratzea. Lehendakariak, aldiz, bere hitzekin adieraztera eman du Raxoi eta besteen eredu ekonomiko bera duela.



PNV-PSE-PP hirukoteak aberatsen eta txiroen arteko lubaki sozial eta ekonomikoa areagotzen duen eredu fiskalean sakondu nahi dute

Opor fiskalen auziarengatik Europak ia ziurrenik Araba, Bizkai eta Gipuzkoako diputazioei ezarri behar dien zigorrak zalantzak eragiten ditu batez ere EAJk bultzatu duen eredu fiskalaren aurrean.



Lehendakariak Adegiren proposamenari buruzko iritzia eta Jaurlaritzaren eredua argitzeko eskatu du EH Bilduk

Adegik proposatu berri duen Lan Harremanetarako Eredu Berriak izango lituzkeen ondorio larriak ikusita, besteak beste, negoziazio kolektiborako funtsezko eskubidea bertan behera uztea ekarriko lukeelako, EH Bilduk eztabaida Legebiltzarrera eramango du. Belen Arrondok eta Oskar Matutek iragarri dutenez, koalizioak bost agerraldi eskatu ditu bertan, "ezinbestekoa delako Parlamentuak Adegiren proposamenaren inguruko posizioa hartzea, milaka eta milaka langilerengan eragin zuzena eta larria izan dezakeelako".



Bizkaia, larrialdi egoeratik eredu berrirantz: Asier Vega "Ezinbestekoa da zerga sistema justu eta aurrerakoia izatea"

Egoeraren larritasuna gordin-gordinean, eta elkarlanerako eskaintza zintzoa egingo dugu irtenbideak proposatu eta martxan jartzeko. Ezin dugu Bizkaiaren etorkizuna PNV, PP eta PSEk osatzen duten stablishment-aren eskuetan utzi, badago nahikoa indar sozial egoera honi behar duen erantzuna eman eta herrialde hau norabide berri baten kokatzeko. Egin dezagun bidea!



Sindikatu edukia