Kultura

Elkarrizketa Euskadi Irratian "Joxe Iriarte, Bikilaren, Kamaradak"

Euskadi Irratian Alternatibako kide Joxe Iriarte Bikilari eginiko elkarrizketa bere azken eleberriaren inguruan: "Fikzioa idatzi du Bikilak, benetako kamaraden garaiak gogoan hartuta. Sei kamarada protagonista. Kamarada izanak...".



Elkarrizketa Joxe Iriarte Bikilari 'Kamaradak' eleberriaren harira

"Kamaradak" liburua argitaratu du Txalaparta argitaletxeak. Joxe Iriarte Bikila egilea, eta Alternatibako kidea, Bizkaia Irratian izan da eleberrairen nondik-norakoak azaltzeko.



Munduko Kontalaritzaren Eguna

Emakumeek mundu osoan, kultura guztietan ipuinetan duten presentzia nabarmena da. Disneyren eredutik ihesi, ipuinetan emakume indartsuak eta ausartak agertzen dira mundu osoan: sexualitatea bere gustura bizi duen Amazoniako Miritinga; eguzkiaren bila abiatu zen Mara ausarta; askatasunaren bila jipoitzen zituen senarretik aldendu ziren bi emakume inuitak; sorginak, belagileak beti besteei laguntzeko prest.



D-SS 2016: espektakulotik simulakrora

Orain arte ez dut hitz bat esan donostiarrei buruz. Esan dudan guztia da zein den espektakuluaren hariak mugitzen duten indar disimulatu horiek nahi duten donostiarrak joka dezaten: gure historia, gure hiria eta gure kulturarako eskubidea zapuzten duen espektakuluan txotxongiloak izatea. Baina izan al ez izan, hori da kontua. Gure esku dago zein papera jokatu.



Alba Fatuarte: "Alkateak berak adierazi du Bilboko Euskararen aholku batzordea ez dela erabaki-gunea izango"

EH Bilduk Bilboko Euskara Aholku batzordearen lehen bileran parte hartu du. Alba Fatuarte Alternatibako kide eta koalizioko zinegotziaren ustez, bilera osteko balorazioa “gazi-gozoa” izan daiteke. Izan ere, Euskara Aholku Batzordea eratzea EH Bilduren aspaldiko eskakizuna da eta positiboa da azkenik batzordea sortu izana, Bilbon hizkuntza politikak behar duen eraldaketan eragiteko aukera paregabea eskaintzen duelako. Izan ere, “Bilbon indarrean egon de hizkuntza politika berbera izan da azken hamarkadan eta orain ausardiaz jokatu eta aldaketa sakonak egiteko garaia da”.



Fatuarte: "Bilbao 700 fundazioaren bidez baliabideen kudeaketa eremu publikotik aldendu egiten da eta egituraketa opakoak sortzen ditu"

Alternatibako kide eta Euskal Herria Bildu koalizioko zinegotzi Alba Fatuarteren hitzartzea Bilboko azken udalbatzan zeinetan Bilbao 700 fundazioa bertan behera uzteko eskatzen zuen, dirua xahutzea baino ez dakar, bere esku dauden zereginak lasai egin daitezkeelako Kultura edota Alkatetza sailetik.



Euskararen Eguna: ospatzeko, salatzeko eta aldarrikatzeko eguna.

Ospatzeko, euskararen gizarte eragileek, euskaltzaleek eta erakunde publikoek lan eskerga egin dutelako euskararen normalizazioan azken hamarkadetan eta hizkuntza asko ez bezala bizirik iritsi delako gaur egunera. Ospatzeko, euskaltzaleek eta euskalgintzak egunero  euskararen aldeko konpromisoari eusten diotelako; eta bihar ere, konpromisoarekin jarraitzeko prest daudelako. Baina ospakizunak neurriz egin behar dira, jakitun garelako, euskara bizirik egon arren, osasunetik urrun dagoela.



Fatuarte: "PNVk Ariztondo jartzeko asmoa zuen, bizitza osoa alderdiari eman izandakoari erretiro lasai eta erosoa emateko"

Bilbao 700 fundazioaren patronatuaren ohiz kanpoko bileran parte hartu du Alternatibako kide eta EH Bilduko zinegotzi Alba Fatuartek. Eta aurreko astean aurreratu bezala, fundazioaren eginkizunak Udaleko Kultura Sailak berak hartzeko exijitu du bilkuran bertan. Fatuartek gogorarazi duenez, “Bilboko hiribilduaren sorrera ospatzeko ekitaldiak antolatzeko sortu zen fundazioa 2000. urtean, eta fundazio egitura hartu zuen inbertsio pribatua erakartzeko estrategiaren pean”.



Fatuarte: "Josune Ariztondorena PNVren kolokazio politikaren enegarren kasua da”

Fundazioaren patronatuak hurrengo asteartean egingo duen ohiz kanpoko bileran EH Bilduk izango duen jarrera aurreratu du Fatuartek: “Ezezko botoa emango dugu arduradun berriak izendatzeko atalean. Josune Ariztondoren kasua PNVren kolokazio politikaren enegarren kasua da”.



Gabriel Aresti berpiztu, eta euskalduntasun urbanoa garatzeko garaia dela aldarrikatu dugu Bilbon

Hitzetatik ekintzetara igarotzeko ordua da, euskarari dagokion espazioa eta estatusa emango dioten politika ausartak behar ditu Bilbok. Eta bide horretan urrats sendo eta atzeraezinak egiteko, EH Bilduk proposaturiko bide orriak jasotzen dituen proposamenak aurkeztu dituzte gaur Alba Fatuarte, EHBilduko zerrendakide eta Alternatiko kideak, eta Xabier Landabide hautagaiak, 40 urteren ondoren berpizturiko Gabriel Arestiren laguntzaz.



Sindikatu edukia