Nork hartzen du bere gain bizitzaren jasangarritasunaren erantzukizuna?

Hainbat eragile izan dira, emakumeen rolean gertatutako aldaketa funtsezkoa izanik, biztanleen erantzukizunen banaketan aurrez ezarritako eredua ezegonkortu dutenak eta lanaren berrantolaketaren beharrizana eragin dutenak. Nola banatzen da orain zaintzaren erantzukizuna? Nork edo nortzuk ari dira bere gain hartzen bizitzaren jasangarritasunaren erantzukizuna? Beharrizan hau nola asetzen den geure buruari galdetzeak, bizitzako beharrizanak bermatzeko ardura nork eta nola hartuko duen aztertzea eskatzen du. Galdera hauen erantzunek, lehengo ereduak aurkezten zituen ardatz berdinetan oinarritutako eredu berri bat azaleratzen dute; gizarte desberdintasuna eta lanen ikusezintasuna, hain zuzen ere. 

Emakumeak eremu publikoan (politikoan zein lan arloan) sartu badira ere, haurrak eta menpekotasun egoeran dauden pertsonak zaintzeko ardura nagusia familien baitako ordaindu gabeko lanean oinarritzen da oraindik ere. Haurtzaroari dagokionez, 3 urtetik beherakoen eta gorakoen artean ezberdindu behar da. Lehenengoentzat, zerbitzu publikoen eskaintza oso murritza da, eta ondorioz, bestelako estrategiak garatu behar izaten dira. Besteak beste, soldatapeko lana murriztea edo alde batera uztea, ia gehienetan emakumeak izanik uko egin behar dutenek. Emakumearen Institutuaren datuen arabera, 2005. urtean adin txikikoak zaintzeko eszedentzien ehuneko 95,2a emakumeek eskatu zituzten. Bestalde, pertsonak kontratatzea edo diru-sarrerak izatekotan, haurtzaindegi pribatuetara jotzea, edota senideen laguntzara jotzea dira estrategiak. 3 urtetik gorakoei dagokionez, hezkuntza sistemaren eta familien beharrizanen – ordutegiak edo oporraldiak – arteko koordinazio falta izugarria dagoela antzematen da eta horregatik bestelako estrategiak jarraitu behar izaten dira. Amak lan egiten badu, senideen laguntza – batez ere amonena – bereziki azpimarragarria da. Bere zeregina gutxitzen doa maila sozioekonomikoa hazten doan heinean, non etxeko lanetan aritzeko kontrataturiko pertsona batek garrantzi gehiago hartzen duen.

Etxe guztietan, guraso bakarrekoetan ezik, menpekotasun egoeran dauden pertsonak laguntzeko ardura ere, ordaindu gabeko lanean oinarritzen da. 65 urtetik gorakoak diren eta menpekotasun egoeran dauden pertsonen zainketari dagokionez, azpimarratzekoa da zaharren egoitza, ospitale edo geriatrikoetarako sarbidean oinarritzen den instituzionalizaziorik ez dagoenean, arreta etxean eman ohi dela, eta etxetik kanpoko laguntzak unean-unean ematen direla edo ordezkatze asmoa izaten dutela. Menpekotasun egoeran dauden pertsonak etxean zaintzen direnean, arreta laguntzaile sare bat duen zaintzaile nagusi baten inguruan antolatu ohi da. Zaintzaile nagusiak oso profil zehatza dauka: emakumea izan ohi da, ikasketa maila txikikoa, ezkondua, 45 eta 65 urte bitartekoa, eta ordaindu gabeko zainketa lanetan soilik jarduten duena, hau da, etxeko-andre lanetan. Generoa elementu erabakigarri gisa mantentzen da, non zainketa lanak emakumeei esleitu zaizkiela argi eta garbi ikusten den.

Zerbitzu publiko zein pribatuek beharrezkoa den zainketaren ehuneko 12 inguru besterik ez dute egiten, gainontzekoa ordaindu gabeko lanek betetzen dutelarik. Hala, egun onartzen diren eskubideak – lan merkatutik kanpo egotea, arreta soziosanitarioa, diru-laguntzak, gizarte segurantza edo ogasunaren bidezkoak – ez dira nahikoa menpekotasun egoeran izanez gero, zaindua izateko giza eskubidea badagoela baieztatzeko. Zainketa hau, hor nonbait modu eskasean betetzen da famili sarea dagoen heinean eta nahikoa emakume badago. Beraz, Estatuaren eta erakunde publikoen eginkizuna subsidiarioa da, hau da, famili-sarea ordezkatzen du berau ez dagoenean, baina badagoenean ere, ez dira elkarren osagarriak eta ez da behar bezain lagungarria, are gehiago, familiei zainketa inposatzen diete.

Horrela, gizonek etxean egiten duten lanari dagokionez zein zerbitzu publikoen zainketa beharrizanei dagokionez (Ongizate estatuaren baitako murrizketak), emakumeek jasotako erantzuna eskasa den heinean, lan merkatuan sartu behar izateak ondorio ezberdinak izaten ditu familia bakoitzaren gizarte klasearen arabera. Errenta handiak dituztenen artean, etxeko espazioaren merkantilizazioa gertatzen ari da, mota guztietako kanpo-zerbitzuak direla medio (etxerako langileak, etxeetako zerbitzuak, haurtzaindegi pribatuak, etab.); Aitzitik, baliabide eskasak dituzten eta merkatura jotzeko erosketa ahalmen nahikorik ez duten familiek etxeko lana areagotu behar izaten dute eta ondorioz, menpekotasun egoeran dagoen familia-kidearenganako arreta gutxitzen da edota familiaren estresa handitu egiten da. Horrela, zaintzaren ardura familiena izaten jarraitzen bada ere, egia da etxebizitza bakoitzaren baitan zaintzaren berrantolaketa gertatzen ari dela,  merkatuan zerbitzuak erosteko ahalmenari lotutako klase osagai argi bat duena. Prozesu hau ez da kalterik gabekoa, aitzitik, desberdintasunen areagotzea ekartzen du sarritan, merkatuek soilik dirudunen eskaera beharrizanak asetzen dituztelako.  

Nolanahi ere, pribatizazioa ez da merkatuek populazioaren zainketa beharrizanen asetzearen arduraren elkarbanatze prozesu baten adierazgarri. Aitzitik, enpresek etekinak lortzeko duten interesa asetzen du eta oso harreman iluna dauka emakumezkoekin zein lan baldintza eskasekin. Hala, zaintza profesionalaz dihardugunean, lan prekarioan oinarritutako emakume sektore batekin egiten dugu topo; etxeko langileak prekarietate honen adibide nagusia direlarik eta etorkinen populazioaren orderkaritza handituz doalarik.

Laburbilduz, eta Amaia Orozco ekonomilari eta feministaren hitzetan, esan genezake “herritarren beharrizanen asetzea emakume sareen inguruan antolatzen dela, zainketa batetik bestera joanarazten dutelarik, botere ardatzetan oinarrituta, merkatuaren eta nazioaren mugak gainditzen dituen kate luze batean, gizonezkoak sistematikoki kanpoan uzten dituen katea, hain zuzen ere. 

Emakumeek zainketan duten arduren inguruko gogoetak indarrean dagoen egitura sozioekonomikoa eta honek bizirauteko behar dituen gizarte gatazka eta desberdintasunak zalantzan jartzera eraman gaitzake. Baina hau egitea ez da erraza, hamaika arrazoien artean, sare honetan emakumeok zein nolako funtzioa betetzen dugun eta gizartean zein leku dagokigun hausnartzea suposatzen duelako, eta azken buruan, beharbada ez litzateke erraza erantzuna onartzea.

Etxeko langileen egoeraren laburpena

Argazkia: Olmo CalvoDoako zaintzak, batez ere amonena, baldintza prekarioetan eginiko etxeko lanarekin batera egungo zaintza ereduaren rol nagusia betetzen du menpekotasunak eragindako arduraz ari garenean. Etxeko lanak kontratatzeari dagokionez, oso lanpostu prekarioak izan dira beti, bestelako aukera profesionalik ez duten emakumeek hartutakoak, emakume etorkinak gero eta gehiago.

Gobernuak sistematikoki eta urte luzez ukatu ditu sektore honetako eskubideak, baina azken hilabetean lan baldintza hobeak lortzeari ateak ireki dizkioten gertaerak eman dira:  Lanaren Nazioarteko Erakundeak (LANE)  etxeko zerbitzuaz onartutako hitzarmena eta etxeko langileak Gizarte Segurantzaren Erregimen Orokorrean sartzeko erabakia.

Testu honetan egoera eta gure gizartearen jasangarritasunerako funtsezkoa den emakumezkoen lan sektore baten aldarrikapenak ulertzeko gakoak ematen dira.

Zenbat emakume ari dira etxeko langile gisa Euskal Autonomia Erkidegoan? Ezkutuko ekonomiak sektore honen hedaduraren egiazko argazki bat izatea eragozten du. Baina, Lan Ministerioaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoan 24.318 langile dira eta euretarik 14.000 besterik ez dute Gizarte Segurantzan modu batera edo bestera  kotizatzen. 

Etxeko langile diren emakumeetatik, zenbat dira etorkinak? Espainiako Estatuan, etxeko lanetan beharrean diharduten emakume etorkinen kopurua izugarri igo da azken urteotan, baina datu zehatzak lortzea ez da erraza, ezkutuko ekonomia dela eta. 2011ko Biztanleria Aktiboaren Inkestaren arabera, 703.800 pertsonek Etxeko Jardueren arloan egiten dute lan (%91,5a emakumeak dira). Emakume hauetatik, 294.270 besterik ez dute Gizarte Segurantzako Etxeko Langileen Erregimen Berezian alta emanda (%61,3a atzerritarrak dira).

Etxeko Langileen Bizkaiko Elkartearen arabera (ELE), aurreko urtean arreta jaso zuten etxe-barneko langileen %33ak, gehien bat menpekotasun egoeran dauden adin nagusikoak zaintzen dihardutenak, paperik gabe egiten dute lan.

Zeintzuk dira etxeko langileen lan baldintzak? Etxeko langileek erregimen orokorra ez bezalakoa den Erregimen berezi bat dute Gizarte Segurantzan, milaka etxeko langile lanaren eta morrontzaren artean egotera behartzen dituena. Etxeko Langileen Gizarte Segurantzako Erregimen Bereziak, gizarteak lan honekiko duen begirune eza erakusten du, eta kritika zorrotzak jaso arren, ia ez du aldaketarik izan, 1985ean sortu zenez geroztik.

Langileengatiko diskriminazioa eta euren eskubideen urraketa oso zabalduta dago eta beste lan sektoreetan pentsaezinak lirateke: ez da derrigorrezkoa idatzizko kontratua egitea; langileak enplegu-emaile berdinarentzat 20 ordu baina gutxiago lan eginez gero bere burua altan eman behar du; lan-harremana hausteko arbitrariotasuna; kaleratzeagatik jasotzen den kalte-ordain eskasa; lanaldiaren mugagabetasuna denboraren erabilgarritasuna dela eta; soldataren ehuneko 45era arte ostatu eta mantenu gisa kentzeko aukera; langabezia eta gaixotasun profesionaleko sorospenik ez izatea; gaixotasun-baja gaixoaldiaren hogeigarren eguna baino lehen jasotzeko ezintasuna; lanerako ezintasun iragankorrak ez du kotizatzeko beharrik salbuesten. Oro har, erregimen hau, pertsona autonomoen egoeratik soldatapekoengatik baino gertuago dagoena, makina bat emakume formalitaterik gabeko lan-egoeran egotea eragiten du.

Ba al dago ezberdintasunik etxeko-lanetan diharduten emakumeen lan-baldintzen artean? Etxeko lanetan diharduten emakume guztiek ez dute ikusezintasuna modu berean jasaten. Ioé Taldearen arabera, bertako langileen %79ak erregularizatu gabe egiten du lan; etorkinen %36aren aldean. Formalitaterik ezaren adierazleak ugariagoak dira bertako emakumeengan. Hau, lan honentzat baliozkoa den erregimen bereziaren ondorioz gertatzen da, emakume askok formalitaterik eza aukeratzea eragiten duena, eskatzen diren kotizazio altuengatik eta eskubide eskasengatik, hain zuen. Emakume etorkinen kasuan, euren egoera erregularizatu behar dutenez, alta hartuta egotea nahiago izaten dute. Emakume etorkinen ehunekoak gora egiten du lan-mota kaltegarriagoa den heinean (2005an, etxeko-lanetan behar egiten zuten emakumeen %52,2a izan ziren). Era berean, azpi-sektore bakoitzean, emakume etorkinek zeregin gehiago dituzte, ordu gehiago egiten dute lan eta orduko soldata murritzagoa dute, kontuan hartuta guzti hau jatorrizko herriaren eta etniaren araberakoa dela.

Zein izan da gobernuaren jarrera, etxeko langileen egoerari dagokionez? Gobernuak onartzen du etxeko langileen erregimenak desorekak sustatzen dituela. Izan ere, gobernu sozialistak agindu zuen euren eskubideak gainontzeko langileenekin parekatuko zituztela. Baina 2007az geroztik aldaketa bi baino ez ditu egin.  Soldataren ehuneko 45 ostatu eta mantenu moduan kentzeko aukera ezabatzea, hain zuzen.

Eta, bigarrena, aste honetan onartutako zuzenketa da, enplegu–emaileak etxeko langileengatik lehenengo ordutik kotizatzera behartzen dituenak. Egun, langile hauek astean 20 ordu edo gehiago egiten dituztenean bakarrik kotizatzen dute. Hilabetean, gutxienez, 72 ordu egiten baditu etxe bi edo gehiagotan, langileak bere kuotak ordaintzeko aukera dauka.

Laburbilduz, Gobernuak urrats bat atzera eta beste bat aurrera eman duela esan daiteke. Alde batetik, zeinbait hobekuntza egin ditu etxeko langileen egoera oso pixkanaka gainerako langileen baldintzekin parekatzen direla. Baina, bestetik, Gizarte Segurantzaren pentsioen sistemaren Erreformarako Legea onartu du, Gizarte Segurantzaren gastua murrizteko asmoz, Gobernuak kotizazio-oinarriak kalkulatzeko erabiltzen duen gutxieneko urte kopurua 15etik 20ra igo du. Ondorioz, sindikatuen kalkuluen arabera, pentsioak %6 murriztuko dira. Neurri honek batez ere emakumeei eragiten die, kotizazio garai laburragoak dituztenak, lan-merkatuan etengabe sartu eta irteten dabiltzalako eta lanaldi partzialeko kontratu gehiago dituztelako. Bereziki, Etxeko Lanen Erregimen Bereziaren baitan dauden langileei eragiten die, erregimen honetan dauden langileen %32,5a 16 eta 20 urte bitartean kotizatu dituztenen tartean dagoelako. Egun, 65 urtetik gorako emakume gehienak, ezin izan dutenez euren lan-bizitzan kotizatu, euren senarraren erretiro-pentsiotik edo alargun-pentsiotik bizi dira.

Neurri hauei, krisia gehitu behar zaie, zeinak lan kopurua gutxitu ez dituenak, baina lan-baldintzak okertzea eragin duena.

Zertan eragin lezake Lanaren Nazioarteko Erakundeak (LANE) itxitako etxeko zerbitzuaren hitzarmen berriak? Ekainaren 19an LANEk etxeko-lana “gutxietsia eta ikusezina” izaten jarraitzen duela onartzen duen hitzarmen historiko bat itxi zuen. LANEren arau berriek etxeko langileek gainontzekoen oinarrizko eskubide berdinak izango dituztela ezartzen dute. Tartean, “bidezko lan-ordu kopuru bat, astean behin elkarren segidako 24 orduko atsedenaldia, espezietan ordaintzeko mugak, lan-baldintzei buruzko informazio argia, eta lan arloko oinarrizko arau eta eskubideak errespetatzea, askatasun sindikala eta negoziazio kolektiboa barne”. Halaber, Lanbide Arteko Gutxieneko Soldata jasotzeko eskubidea izango dute hamalau ordainsaritan; orain arte hamahiru izan dira soilik. Azkenik, araubide berriak lanean segurtasuna eta osasuna izateko eskubidea bermatzen du eta baita baja hartzean Gizarte Segurantza izateko eskubidea ere, istripua izatekotan baja lehenengo egunetik eta gaixotasuna balitz laugarren egunetik hartu ahal izateko, hain zuzen.

Hitzarmenak, gizarte eragile, sindikatu eta alderdi politikoekin batera, indarrak bideratu ditzake, orain arte gobernuan egon diren alderdi guztiek sistematikoki ukatu izan dituzten langileen eskubideak babestearen alde.

 

Argazkia: Olmo Calvo

http://alternatiba.net/old-files/18_19_servicio_domestico_1_Olmo_Calvo.jpg

2011 Uztaila

Lehena – Aurkezpena

Gure lehen asmoa jarduera honekin egungo finantza krisiak itzalean utziriko beste krisi bat azaleratzea da: feminismoak “zainketa krisia” deritzonekoa. Gure ustez, zainketa krisia aztertzerakoan, krisi eskubide baten aurrean gaude. Guztu-guztiek bizitzan zehar eta merezi ditugun zainketak jasotzeko eskubidea, zainketak ordainduak izan daitezelako eskubidea, etxeko zain etxetik kanpoko zainketak baldintza duin eta egokietan burutzeko eskubidea. Gure ustez, haiek denak daude krisian.

http://www.alternatiba.net/es/idazlanak/640/mendebaldeko-saharan-ggee-en-bortxaketaren-aurka

Egipziar herriak garaipena merezi du

Jone Goirizelaia (Abokatua)

Zentzu horretan, eta atxilotutako guztien lana maila berean ipiniz, bereziki larria iruditzen zaigu Ikoitz Arreseren kasua. Izan ere, irailaren 25ean Gernikan egindako aurkezpenean bere eskuz sinatu zuen Gernikako Akordioa Ikasle Abertzaleak-en izenean.

Dirudienez, publikoki ETAri su-eten iraunkor eta egiaztatze moduko bat eskatzea ez da nahikoa Espainiar Erresuman norbait ETAkide izatea egotzita atxilo hartu eta kartzelaratzeko.

http://www.alternatiba.net/es/idazlanak/628/propuesta-para-la-recomposici%C3%B3n-de-la-izquierda-soberanista-y-alternativa-en-euskal-he

Estrategia para la participación activa de las mujeres en Alternatiba (PDF – 287Kb)

Nork hartzen du bere gain bizitzaren jasangarritasunaren erantzunkizuna?

Hainbat eragile izan dira biztanleen erantzukizunen banaketan aurrez ezarritako eredua ezegonkortu dutenak eta lanaren berrantolaketaren beharrizana eragin dutenak. Nola banatzen da orain zaintzaren erantzukizuna? Nork edo nortzuk ari dira bere gain hartzen bizitzaren jasangarritasunaren erantzukizuna? Galdera hauen erantzunek, lehengo ereduak aurkezten zituen ardatz berdinetan oinarritutako eredu berri bat azaleratzen dute; gizarte desberdintasuna eta lanen ikusezintasuna, hain zuzen ere. 

http://www.alternatiba.net/idazlanak/1226/nork-hartzen-du-bere-gain-bizitzaren-jasangarritasunaren-erantzukizuna

Euskal Herriko ezker eraldatzailea osatzeko paradigma berrian aurrera egiteko oinarriak

Zentzu horretan, eta atxilotutako guztien lana maila berean ipiniz, bereziki larria iruditzen zaigu Ikoitz Arreseren kasua. Izan ere, irailaren 25ean Gernikan egindako aurkezpenean bere eskuz sinatu zuen Gernikako Akordioa Ikasle Abertzaleak-en izenean.

Dirudienez, publikoki ETAri su-eten iraunkor eta egiaztatze moduko bat eskatzea ez da nahikoa Espainiar Erresuman norbait ETAkide izatea egotzita atxilo hartu eta kartzelaratzeko.

http://www.alternatiba.net/es/idazlanak/628/propuesta-para-la-recomposici%C3%B3n-de-la-izquierda-soberanista-y-alternativa-en-euskal-he

Zaintza zerbitzuak maskaratutako pribatizazio prozesuan

Zaintzarako zerbitzu publikoak, tamalez, ez dira publikoak, pribatizazioen eskutik sortzen dituzte edo pribatizatzeko bidean daude, lanpostu prekarioa sustatuz eta zaintzaren kalitatea kapitalismoak ezarritako errentagarritasun irizpideen menpe utzita.

http://www.alternatiba.net/es/idazlanak/1227/el-enmascarado-proceso-de-privatización-de-los-servicios-de-cuidados

Beste artikulu bikain bat

Si intentáramos clasificar los trabajos según su aportación a la calidad de vida, el orden de valoración sería diferente al actual. Podríamos diferenciar entre trabajos ligados a la producción de la vida y trabajos que provocan su destrucción. No basta con que el cuidado se reconozca como algo importante si no se trastoca profundamente el modelo de división sexual del trabajo.

http://www.alternatiba.net/es/idazlanak/628/propuesta-para-la-recomposición-de-la-izquierda-soberanista-y-alternativa-en-euskal-he

Etxe langileen egoeraren laburpena

Etxeko lanak zaintza ereduaren rol nagusia betetzen du menpekotasunak eragindako arduraz ari garenean. Etxeko lanak kontratatzeari dagokionez, oso lanpostu prekarioak izan dira beti, bestelako aukera profesionalik ez duten emakumeek hartutakoak, emakume etorkinak gero eta gehiago. Testu honetan egoera eta gure gizartearen jasangarritasunerako funtsezkoa den emakumezkoen lan sektore baten aldarrikapenak ulertzeko gakoak ematen dira

http://www.alternatiba.net/idazlanak/1223/etxeko-langileen-egoeraren-laburpena

Zaintza ereduaren inguruko artikulu interesgarriak interneten

Egungo proposamenak Europa mailan

Krisi eskubide hau aztertzeko eta honen aurrean abian jarri ditzakegun aldarrikapenei buruz eztabaidatzeko, hiru kolektiboen esperientzi jaso ditugu. Hirurok, arlo ezberdinetatik, bere lana eta esfortzuren bidez egungo zainketa eredua ezbaian jartzen ari bait dira. Jone Bengoetxea, ELA sindikatuko genero politiken arduraduna, Conchi Gómez, Etxeko langileen Bizkaiako Elkartea (ATH) eta Mariarro Arrizabalaga.

http://www.alternatiba.net/es/idazlanak/640/mendebaldeko-saharan-ggee-en-bortxaketaren-aurka

Bideoa elkarrizketa: Ariznabarra, 34 hilabete greban

Duela ia hiru urte, "Ariznabarra" zahar etxeko 90 langileek, emakumezkoak, haien lan eskubideen aldeko grebari ekin zioten. Greba 34 hilabete pasata amaitu zen. Bideo honek egungo zaintza ereduaren bidegabekeriaren kronika laburra besterik ez da, erakunde publikoen erantzukizunaren eta talde borrokaren berri ematen duena.

http://www.alternatiba.net/idazlanak/1228/bideo-elkarrizketa-ariznabarra-34-hilabete-greban

Alternatiba Irunen izango da bihar Alarde mistoa babesteko

Alarde mixtoa2011ko EKAINAren 29an – Alternatibako ordezkariak Irunen izango dira bihar, Alarde mistoa “publikoa, parte-hartzailea eta bazterketarik gabekoa” bultzatu eta babesteko, Ander Rodriguez Gipuzkoako batzarkideak esan duenez. Harekin batera, Jon Lasa batzarkidea ere izango da, Alternatibaren izenean, berdintasunaren aldarrikatzen duten Irungo milaka gizon-emakumeekin.

Alarde mistoari buruzkoa informazioa:

http://alardepublico.org/eu/alarde.php

Patronala beti da nagusi > Ana Etxarte y Asier Vega (Alternatiba)

Negoziazio kolektiboa arautuko duen Lege Dekretua onartu izanak, lan merkatuaren eta pentsioen erreformekin batera,  enpresaburu eta kapitalaren eskubideak gehiengo sozialen gainetik jartzen dituen infernuko zirkulua itxi du. Finantzen krisiak mahai gainean jarri du, argi eta garbi, kapitalismoak ez duela inolako mugarik eta gutizia dela azpian duen oinarri etiko bakarra.

Lana arautzen duten legeak langileek azken mendeetan eginiko borrokaren ondorioz sortu ziren. Horiek desegitea lan harremanak Iraultza Industrialaren garaietara bueltatzearen parekoa izango litzateke, eta lan kontratu indibiduala, alde bien arteko desberdintasunean oinarritutakoa, lan merkatua arautzeko oinarri berri gisa kokatuko luke. Malgutasuna, lehiakortasuna, lan merkatuaren zurruntasuna, etab. Patronalaren zuzendaritzaren boteretik berrinterpretatzen diren kontzeptuak dira, legedi berriaren nukleo nagusietan uztartzen direnak, transnazionalen eta kapitalaren interesei egokituta. Gutxiengoen eskubideak gehiengoaren eskubideei inposatzen zaizkie.

Negoziazio kolektiboarena amaierarik ez duen erreforma neoliberalen kate amaiezin baten beste mail bat besterik ez da. Zer nolako emaitza praktikoak izan dituzte azken hogeita hamar urteetan eginiko lan erreforma ugariek? Beren emaitzak aztertu al dira? Nor aberastu eta nor txirotu da? Argi eta garbi gelditu dena enpresarien eta gobernu sozialistaren arteko konplizitatea da. Gainera, Espainiako parlamentua krisiak gehien kolpatutako gizarte sektoreen kezketatik urrundu egin da, kapitalaren, transnazionalen eta finantza erakundeen logikara makurtu egin da. Nazioarteko Diru Funtsak, OCDEk, nazioarteko bankak zein nazionalak… gehiengo sozialen gainean eragina duten erabakiak hartzen dituzte, baina, nork aukeratu ditu? Nork kontrolatzen ditu haien erabakiak? Erabaki teknikoak eskubide sozialen gainetik al daude? Enpresaburuek behar duten erreforma da hau. Haien beharrak praktika boluntarioetara bideratzen dira – enplegua sortzea, inbertsioak, aurrerapenaren aldeko elkarlana – eta haien mozkinen menpe daude; aldiz, haien eskubideak – pribilejioak -, langileen eskubideak birrintzen dituzten eta izaera inperatiboa eta hertsatzailea duten lan erreformen bitartez babesten dira.

Logika honetan, aurkeztutako testuak hitzarmen kolektiboari lan eskubideak babesteko oinarrizko lanabes gisa eraginkortasuna kentzeko helburu argia dauka, enpresari bakoitza hitzarmenetik kanpo jokatzeko aukera erraztuz eta hedapena zein mobilizaziorako gaitasuna murriztuz.

Hala, lehenik eta behin, onartutako testuak negoziazio kolektiboaren egitura aldatzen du, lanbide arteko akordioen eta enpresa zein estatu eremuko itunen aldeko apustua eginda, eskumen jakin batzuetan salbu, non hitzarmen autonomikoak lehenetsiko diren. Lan harremanen esparruaren sendotzea geldiarazten duen zorigaiztoko konbinazioa da hau, enpresarien boterea indartu eta lurralde hitzarmenen zeregina zalantzan jartzen duena, Euskal Herrian lan eskubideak bermatu duten lanabes onenak izandakoak.

Bigarrenik, enpresa barruko malgutasuna berridazten du, enpresaburuen botere legala areagotuz soldatak, maila profesionalak eta lanorduak zehazteko orduan.

Hirugarrenik, erreformak hitzarmenen ultraeraginkortasuna ondorio praktikorik gabe utziko du – aurreko itunaren indarraldi automatikoa dakarrena berau ordezkatu arte – patronalak nahi izanez gero langileek aurretik lortutakoa desager daitekeela. Lan eskubideen galera patronala eta langileen ordezkarien arteko – derrigorrezko – bitartekariaren irudia sartuta makillatu dute, langile klasearen mobilizatzeko gaitasuna pixkanaka galarazteko asmoz. Era berean, greba-hitzarmena binomioaren denbora murrizten da.

Erreforma hau konfrontazio demokratikorik gabeko elkarrizketa sozialaren azken emaitza da, negoziazio ilun batena, gardentasunik gabekoa eta enpresaburu eta, are okerrago, buruzagi sindikalen artean eginikoa, eztabaida bahitu eta Euskal Herriko gizon eta emakumeen interesen kontrako logikak ezartzen dituztenak. Negoziazioaren azken emaitzari aurre egiteko bide bakarra greba, organizazioa eta konfrontazioarena da.

Alternatibaren joko zelaia bestelakoa da, mobilizazioaren alde egiten dugu, antolakuntzaren alde, euskal gehiengo sindikalarekin eta gizarte mugimenduekin elkarlanean. Gehiengoaren eskubideak gutxiengoen pribilejioen aurrean babestea ez da utopikoa, beharrezkoa baizik.

Matute: “Badirudi EAJk langileen kontrako politika neoliberalak babesteko konplexuak dituela”

http://static.deia.com/images/2011/04/18/oskardestacado_4.jpg

Alternatibako bozeramaile Oskar Matutek, pentsioen erreforma onartu izana deitoratu du gaur, Kongresuaren Lan Batzordean gainera, “osoko bilkuran eztabaidatu gabe”. Onartutakoa “krisialdiaren aitzakiarekin Zapateroren Gobernuak hartutako neurririk murriztaile, bidegabe eta antisozialenetako bat” dela salatu du. Honezkero, “herritarrak urte gehiago lan egitera eta gutxiago kobratzera kondenatuko dituzte, bizitzaren garairik zailenetako batean”.

Era berean, Matutek erreforma babestea leporatu dio EAJri, “abstentzio konplizearekin”. Egun batzuk dira jeltzaleek negoziazio kolektiboaren erreformak aurrera egitea ahalbidetu zutenetik, abstentzioa erabili izanagatik gustura azalduta gainera: “Espainiako eskuinari gertatzen zaion bezala, badirudi EAJk langileen kontrako politika neoliberalak babesteko konplexuak dituela”.

Ezkerreko alderdiaren bozeramaileak onartutako legearekiko erantzukizuna eskatu dio EAJri “lan baldintzak okertu izanaren PSOEk eta CIUk beste ardura dauka”. Azkenik, herritarrei patronalaren eraso etengabeen kontra kalean eta modu baketsuan protestatzeko deia egin die Alternatibak, konfrontazioaren aldeko apustua egiten duen euskal gehiengo sindikalaren eta gizarte eragileen eskutik.

Langileen kontra oldartu da berriz Zapateroren Gobernua, EAJren laguntzarekin

Alternatibako bozeramaile Oskar Matutek “langileen aurkako eraso berria” salatu du, Madrilen atzo onartu zuten hitzarmen kolektiboaren erreformaren harira. Lan erreformak eta pentsio sistema publikoan eginiko murrizketen ostean, “Zapateroren Gobernuak langileen kontra oldartu da berriz eta”, Matutek deitoratu duenez, “EAJren laguntzarekin egin du, euskal herritarrei berriz traizio eginda”.

Alternatibatik “oso larritzat” jo dituzte “langileen aurka behin eta berriz ematen ari diren erasoak, lan harremanen esparruan eskubideak etengabe galtzen ari direlako, patronalaren mesederako, Gobernuak gero eta gehiago ematen baitio”. Hala ageri dute erreforman onartutako hainbat alderdik, “malgutasunari, absentismoari eta soldatak produktibitateari lotzeko aukerari dagozkionak”.

Azkenik, Matutek lan esparru propio eta bidezko baten alde egin du eta, era berean, instituzioei “langileen kontrako erasoak eten ditzatzen” galdegin die.

Aurore Martinen kontrako Euroagindua gauzatu ez dadila eskatzen duten erakundeekin bat egin du Alternatibak

 

Alternatibako bozeramaile Oskar Matutek “zentzuz jokatzeko” eskatu die Aurore Martin Batasuneko militantea bere jarduera politikoagatik atxilotu nahi duten Paris eta Madrilgo gobernuei. Ideiak “espetxeratzen jarraitu” nahi duten buruzagi politikoen “egoskorkeria” deitoratu du Matutek, “normalizazio politikoa nahi duen euskal gizartearen gehiengoaren kontra” doazelako.

Aurore Martini leporatzen dioten delitua militantzia politikoarena dela gogorarazi nahi izan du Martinek eta, horregatik, atxilotu eta espainiaratzeko agindua gauzatu ez dadila eskatu duten erakunde, eragile eta ordezkari anitzekin bat egin du Alternatibak.

Ezkerreko erakundeko bozeramaileak berriz azpimarratu du bakea eta normalizazioa beharrezkoa dela, era guztietako eskubideen urraketak gaindituz, “euskal gizarteak eskubide guztiak aldarrikatzen dituelako”, partaidetza politikoarena barne.

Azkenik, Alternatibak datozen asteetan pertsona guztien eskubde guztiak aldarrikatzeko euskal hirietako kaleak zeharkatuko dituzten elkarretaratzeetan parte hartzeko deia egin die herritarrei.

Bizkaiko Batzar Nagusiak: Gaizki hasitako bidea

Zuriñe Gaintza, Joseba Gezuraga eta Asier Vega Bilduko Bizkaiko batzarkideak

Bildu Bizkaiko Batzar Nagusietako Mahaitik kanpo utzi du EAJren Bizkai Buru Batzarraren erabakiak. EAJk Mahaiaren hiru eserleku bete ditu astelehen honetan, PPk eta PSEk gainontzeko biak lortzeko akordioa egin duten bitartean. Gipuzkoan, aldiz, Bilduk gehiengoa izan arren – EAJk Bizkaian beste batzarkide ditu- Batzar Nagusietan ordezkaritza lortu duten bost alderdiak Mahaian egotea sustatu dute. Araban ere, herritarren babesa jaso duten bost alderdiek izan dute ordezkaritza BBNNetako Mahaian. Nafarroari dagokionez, Bildu Parlamentuko Mahaitik kanpo uzteko ahalegina egin du UPNk baina ez du bere asmoa lortu. Argi dago, beraz, Jose Luis Bilbaoren EAJk UPNren hauteskundeetako emaitzekiko mespretxu bera erakutsi duela, Bildu zokoratzeko orduan UPN bera baino eraginkorragoa izan bada ere.

Mahaiak epaile eta antolatzaile lanak egiten ditu Batzar Nagusietan. Mahaiak erabakitzen du ze gai jorratuko diren Batzorde eta Osoko Batzarretan. Mahaiak erabakitzen du zein gaik duen Osoko Batzarrean eztabaidatzeko garrantzia edo zer nolako gaiak diren premiazkoak eta zeintzuk ez diren berehala eztabaidatu beharrekoak. EAJk Bizkaiko hauteskundeetan lortutako bozen %37a Mahaiaren %60az jabetzeko erabili du, bozen %21a mahaitik at utziz. Honetarako, Bizkaiko BBNNetako araudi zaharkitua erabili du, demokraziaren alde egin beharrean elite baten esku boterea kontzentratzea ahalbidetzen duena. Hala, EAJ izango da Batzar Nagusietako epaile bakarra, eta epaile bakar horrek oposizioak aurkeztutako edozein proposamen Bizkaiko Foru Aldundiak nahi bezala maneiatuko du. Urkulluk denbora politiko berri bat aldarrikatzen du, baina bere jokabideak kontrakoa adieraztean du.

Oposizioaren lana Aldundiaren jarduna kontrolatu eta zuzentzean datza. Batzar Nagusiak horretarako daude, baina EAJren azpijoko bidegabeak Bilduren betebeharra mugatzeko aukera ematen dio, kontrol zein zuzenketei uko egiteko aukera izango baitute jeltzaleek. Zortzi urtez harrokeriaz gobernatu du Bilbao jaunaren Aldundiak eta, seguruenik, harrokeria horren ondorioz Bizkaiko bigarren indarra baztertu nahi izan dute, Mahaian ez dagokion gehiengoa edukitzeko eta inork kontra egin ez diezaion. Bizkaiko Batzar Nagusietako aniztasuna Mahaian islatu beharrean, nahiago izan du honen kontrola PPrekin eta PSErekin partekatzea, Bildurekin baino askoz erosoago sentitzen baita adiskide horiekin.

Batzar Nagusietako Mahaiaren beste eginkizunetako bat da alderdi bakoitzaren liberazio-kopurua eta batzarkideen soldatak zehaztea. Bilduren programak murrizketak proposatzen ditu, bai liberazio zein soldata edo dietetan, baina erabaki horiek EAJk, PSEk eta PPk adostu eta hartuko dituzte Mahaian. Eta argi dago hiru alderdi horiek ez dituztela Bilduk proposaturiko murrizketak onartuko.

Bildu bigarren indarra izan da Bizkaian hauteskunde hauetan. Koalizioa ordezkatzen dugun gizon-emakumeok erantzukizunez eta gogotsu egingo du lan, Bilduren proposamenak aldaketa politiko eta soziala aurrera eramateko, bai BBNNetan zein Udaletan. Bilduk berea egiten du herritarrek emandako normalizazio eta aro politiko berri baten agindua, antzinako jarrerak gainditzeko desioarekin. EAJk Bildu mahaitik kanporatzea ez ote da iraganeko adierazlerik nabarmenena?

Armak udaletxeetatik kanpo

Oskar Matute: “Bakerako unea da hau, benetako demokrazia parte-hartzailearako eta udalek herritarrek bozetan emandako hitza errealitate bihurtzeko  garaia da, eta horretarako armak soberan daude”.

Alternatibako bozeramaileak, Oskar Matutek, Andoain eta Lasarte-Oriako udal gobernuek bizkartzainak udaletxeetatik kanpo uzteko erabakia txalotu du: “Neurri egokia da, egoera politiko berriaren testuinguruan eta salbuespen egoerak gainditzeko bideanhartutakoa, pertsona guztien eskubide guztienganako errespetua nagusi dela eta armak behin-betiko desagertu behar diren  momentuan”.

Alderdi ezkertiarretik azpimarratu dutenez, “bakerako unea da hau, benetako demokrazia parte-hartzailearako eta udalek herritarrek bozetan emandako hitza errealitate bihurtzeko  garaia da, eta horretarako armak soberan daude”. “Gure gizartea desmilitarizatzeko gai izan behar dugu, pixkanaka gizarte normalizatua, demokratikoa eta elkarrizketan oinarritua eraikitzeko”. Nabarmendu behar da, gainera, erabakia Bilduko ordezkariek hartu dutela, koalizioaren zerrendetan joandako guztiek bakea eta eskubide guztiak babestearen aldeko dekalogoa sinatu eta bere egin zutela.

Alternatibako bozeramaileak, halaber, ETAren su-etena indarrean dagoela gogorarazi du, “behin betikoa izatea lortu” beharra dagoela. Baina guztiaren gainetik, “euskal gizartea bera da indarkeria mota guztiak eta eskubide urraketak arbuiatu eta gatazka gainditzearen alde egiten duena, M22ko emaitzek adierazten dutenez, parte hartu duten aukera politiko guztiek indarkeria errefusatzen baitutehelburu politikoak lortzeko bidean”.

Madril eta Gasteizko gobernuetako barne sailetako arduradunek egunotan eginiko kritikei dagokionez, Rubalcabak berak asteon esandakoa gogoratzeko eskatu du Matutek, arriskua gutxitu izanaren ondorioz bizkarzain kopurua murrizteko poliziak hartutako erabakia babestu baitu. Honen aurrean, “bizkartzainak udaletxetako atarian uzteak inorentzat arriskutsua denik esatea eta indarkeriak ekarri duen anormaltasuna errealitatea aldaezin gisa jorratzea absurdoa da”.

http://alternatiba.net/old-files/OskarWeb.jpg

X