- ETAri desagertzea eskatzen diogu arrazoi etiko, demokratiko eta politikoak tarteko.
- Ekintza politikorako tresna demokratikoen garrantzia azpimarratu nahi dugu, defendaturiko helburuari zilegitasuna ematen dio helburuak lortzeko indarkeriak helburuon beron irudia okertzeko arriskua duen bitartean.
- Geure iritziz desobedientzia zibilaren tresnak dira egokienak estatu espainolak bere gobernu ezberdinen eskutik erabili duen errepresio eta askatasun murrizteari aurre egiteko.
- ETArekin egin moduan, tinkoki salatu behar dugu ETAren indarkeriaren aitzakiapean abian jarririko salbuespen legeria osoa: terrorismoaren aurkako legea, alderdi legea, zigor-adinaren murriztea, kondena pilaketa,…
- Adosturiko konponbideetatik abiatuta, bidezko bake baten alde gaude, bidezko bakeak bakarrik dira-eta egonkor.
- Keinuak garrantzitsu dira beste aldea akordio-mahaira bultzatzeko, zentzu honetan ETAren indarkeriaren etetea garrantzitsua den moduan, berdin gertatuko litzateke presoen hurbilketarekin.
- Irlandak berriki erakutsi digu zeintzuk izan daitezkeen negoziaketa prozesu baten funtsak. Edozein modutan, herritargoa akordioaren muina bihurtuko duen prozesua behar du izan. Ezin da herriaren bizkarrera negoziaketa bat eraman, gero herriak informaziorik jaso gabe zapuztuko dena edo euskal gizarteak emandakoa baino ordezkaritza handiagoa hartu nahi duten taldeek soilik burutu dutelako.