GERRARAKO EZ EMAKUMERIK, EZ GIZONIK, EZTA SOSIK ERE
Militar zabalkuntza dagoen bitartean, Gobernuak Militarismoarako aurrekontu sailak handitzen jarraitzen du, baina, bestalde, Erakundeek ez dute oraindik konponbiderik eman emakumeok, bai kolektiboki, bai indibidualki, pairatzen ditugun egoera larrien inguruan: eraso eta tratu txarrak, banaketak eta dibortzioak, lan diskriminazioa eta pobreziaren feminizazioa, gizarte nahiz komunitate zerbitzuen gabezia: haurtzaindegiak, zaharrentzako egoitzak…
Hau guztia kontutan harturik, Zerga Eragozpena burutzera gonbidatzen zaitugu. Hau da egiten dizuegun proposamena: hurrengo errentaren aitorpenean 60 euro ematea Bizkaiko emakume taldeek garatzendituzten proiektu haueetarako:
“ARGITAN” Barakaldoko Emakumeentzako Aholku Etxea.
“NEBA- NEBA” Sestaoko Emakumeentzako Aholku Zentroa.
“BESARKATUZ”. Bilbo.