Argia – Nigeriako oihan eta soroetan datzate 50 ‘Exxon Valdez’
“Marea beltzaren ertzera iritsi gara, Otuegwe herrixka inguruan, manioka soroen artean luzaz ibilita. Ikusi baino askoz lehenago usaindu dugu petrolioa. Garajeko edo landare ustelen kiratsaren tankera batek kutsatzen du airea. Gero eta jasangaitzakoa da sunda. Laster ginen sartuta olio arin nigeriarrean, munduko onena bera. Berrogei urteotan Nigerren delta inbaditu duten ehundaka hodiak herdoilak janik daude eta horietako bat urte betez goiti egon da isuritzen. Basoak eta alorrak olio geruza distiratsu batek estali ditu. Edateko ura zeukaten putzuak kutsatu dituzte. ‘Oro galdu dugu, sare, txabola, nasa…’ aitortu du Promisek, gidari lanak egiten dizkigun Otuegweko buruzagiak. ‘Arrantzatik eta nekazaritzatik bizi ginen. Oihana galdu dugu. Shelli jakinarazi genion jarioa gertatu zen egunean bertan, baina hilabete luzez konpainiak ez du deus mugitu”