Sistema patriarkala eta kapitalistak emakumeen aurkako hainbat bortxa forma sortzen dituzte.Beraz, darabilgun bortxakeria kontzeptu zabala da: kolpe, bortxaketa eta erailketaz gain gauza gehiago aztertzen bait ditu.
Bikotekide edo bikotekide ohiek buruturiko emakumeen aurkako tratu txarrak edo indarkeria espainiar estatuan urtero bataz beste 60 emakume hiltzen dituen indarkeria mota da. Indarkeria mota hau, bere ezaugarriak direla eta (gertuko batek burutua izana, orokorrean denboran luze jotzea eta jasaten duenaren autoestima urratzen duten hainbat faktore) odoltsu eta ankerrenetakotzat jo daiteke. Errealitate hau salatu eta estatuari erabat desagerrarazteko neurri guztiak hartzeko eskatu behar diogu. Gizarteari eta geure buruei eurei ere emakumeen aurkako indarkeriaren aurrean inolako tolerantziarik ez izatea eskatu behar diegu.
Hau esanda, indarkeria mota hau emakumeen aurkako bortxaren izebergaren punta besterik ez delakoan gaude. Geure iritziz, emakumeen aurkako bortxak agertzeko modu ugari ditu eta ezin dugu emakume kopuru “txiki” bati eragiten dion zatiari soilik mugatu. Emakume kopuruaren zati batek tratu txarrak jasaten ditu baina denek jasaten dugu bortxakeria geure bizitzako hainbat unetan: bortxakeria ekonomikoa (ezaugarri kaskar eta behin behinekoetan lan-munduratzea), sexu bortxakeria (sexu eraso eta bortxaketetatik hasita laneko sexu-jazparpenera), bortxakeria psikologikoa, bortxakeria sozio-kulturala (emakumezkoaren gorputzaren merkantilizazioa iragarkietan, komunikabideetan emakumeak gauza hutsa bihurtzea),…Beraz, indar politiko berri honen emakume feministen zein geure borrokan bidelagun izan nahi diren gizonen helburua da bazterkeria eta bortxakeria adierazpen oro desagerraraztea eta emakumeen aurkako bortxarik gabeko sistema berdinzaleen eraikuntzan borroka egitea.
Lan zaila da eta geure ahalegin guztiak beharko dituen epe luzeko prozesua izanik arlo ugari izango ditugu borrokatzeko: lege neurriak hobetu, indarkeria jasandako emakumeentzako kalitatezko arreta osoa, kohezkuntza ereduak, komunikabideek emakumeen aurkako bortxakeria kultural eta sinbolikoan duten garrantziaz jabearaztea,…. Borrokarako eta lanerako esparru ugari, non geure erakundeak kokatu eta ekintzara jo beharko duen.
Muinera itzulita, emakume feministek 2008ko abenduaren 28ko 1/2004 Lege Organikoari (genero indarkeriaren aurkako babes legeari) eta bere martxan jartzeari eginiko kritikak azaldu nahi ditugu. Puntu hauetan hobetu beharko litzateke geure ustez:
- Espainiar estatuko edozein tokitan bizi diren, landa eremuetan bizita ere edo egoera administratibo arautu gabean egonda ere, eta indarkeria jasaten duten emakume guztiei arreta eta babesa eskaintzeko giza baliabide edo baliabide materialak bermatzea.
- Polizia, justizia, laguntza eta osasun arloetako profesionalei dagokien heziketa ematea, bortxakeria bere osotasunean ulertu eta aurre egin ahal diezaioten.
- Genero indarkeriaren aurre zaintzea lantzea.
- Gaiarekin harremanduriko gizarte zein publiko mailako erakundeen elkarlana sustatzea.
- Justizia prozedurak bizkortzea, epaitegien espezializatzea ematea eta kasu hauen ardura duten epaileak sensibilizatzea.
- Zigor motak eta erasotzaileek zigorra betetzeko mailak baloratzea.