Agiriak gatazkaren konponbidearen atarian kokatzen gaituela uste du Alternatibak
Alternatibak “poz handiz” hartu du ETAk gaur zabaldu duen agiriaren edukia, Donostiako Nazioarteko Konferentziaren adierazpena bere egin eta, beraz, Euskal Herriko gizon eta emakumeek bakean eta eskubide guztien jabe, inolako indarkeriarik eta mehatxurik gabe, eraiki behar duten etorkizunaren gaineko zaintzari uko egin diolako. Ildo beretik, agiriak “euskal gatazka parametro demokratikoetan konpontzeko atarian kokatzen gaituela” adierazi du Oskar Matute Alternatibako bozeramaileak.
Alternatibaren proposamena Euskal Herrian bakea eta normalizazioaren oinarriak ezarri eta garatzeko
Alternatibarentzat Euskal Herriaren bake eta normalizazio prozesuan aurrera egiteko apustu sendoa bere jarduera politikoaren oinarrietako bat bilakatu da. Ezker alternatiboa, Alternatiba guri dagokigunez, laguntzaile izan behar da prozesu honetan. Kezkatzen gaituelako eta gure herriarentzako bakea eta konponbide demokratikoak nagusi izango diren egoera ezartzeko aukera dagoela uste dugulako.
Alternatibaren VII. Asanblada Nazionala: Azken hilabeteetako eta aurrera begirako irakurketa
Aurreko Asanblada nazionaletik igaro diren hilabeteetan aldaketa ugari gertatu dira gizartean, ekonomian zein politikan, Euskal Herrian eta nazioartean ere bai. Zalantzarik ez dago maiatzaren 22ko hauteskundeak mugarri izan direla testuinguru politikoan ezkertiar eta subiranisten koalizioa, Bildu, Hego Euskal Herriko erakundeetara heldu delako. Edonola ere, bestelako gertaerak ere aipatu behar ditugu.
Palestina 194
Mahmud Abbas Palestinako Aginte Nazionaleko presidentearen apustuak Nazio Batuen Erakundeak Palestinako Estatua onar dezaten eztabaida sakona eragin du, Palestinako gizartean bertan zein herri honekiko nazioarteko elkartasun mugimenduaren baitan. Egitasmoak aurrera egiteko aukera gutxi dituen arren, bere sustatzaileek Asanblada Nagusian lortutako babesak garaipen sinboliko gisa hartu dituzte eta, hobarien artean aipatzen dituztenak, AEBen zaintzarik gabeko aurrerapasoak emateko beharra, palestinarren aldeko nazioarteko babesa handitzea, gatazkaren geldotasuna hausteko aukera, Palestinako mugimendu soziala birantolatzea eta NBEaren ebazpenak eta nazioarteko zuzenbidea gatazka gainditzeko oinarrizko irizpide berriz ere bilakatzea daude.
http://alternatiba.net/idazlanak/1313/palestina-194
Pribatizazioari ez: Borrokak aurrera darrai
EAEko kutxen fusio prozesuak eztabaida sakona eragin du Alternatibaren baitan. Hala, alde batetik, ezinezkoa izan da bizi gaituen erasoaldi kapitalista ultraliberalaren testuingurua eztabaidatik kanpo uztea, kutxen egitura ilun eta antidemokratikoan zein Espainiako Erresumako finantza sisteman islatzen dena, sistema bere horretan babesten dutenen eta Euskal Herri burujabe baten alde gaudenon arteko indarren oreka gabezia gero eta handiagoa dela. Beste alde batetik, kontuan izan dugu prozesu iluna dela hau, aurretik martxan zegoena eta oso aurreratuta heltzen zitzaiguna – ordurako bermatuta zegoen Vital eta BBKren arteko bat egitea – eta Gipuzkoako lurraldean ordezkaritza guztiz desitxuratuta zegoela.
http://alternatiba.net/idazlanak/1286/pribatizazioari-ez-borrokak-aurrera-darrai
Vúdeo ikusentzunezkoen herri plataformak Oskar Matuteri eginiko elkarrizketa
Irailaren 19an Vúdeo plataformako jarraitzaileek Oskar Matuteri eginiko elkarrizketa digitalaren emaitza ikus dezakezue. Ordubetean askotariko galderak egin zizkioten Alternatibako bozeramaileari, Bateragune auziaz, egoera ekonomikoaren inguruan eta gaurkotasunari lotutako hainbat kontuetaz.