Laura Mintegi: Hemen dauden emakume-gizonak ikusi nahi nituzke Lege Biltzarrean
Atzo EH Bilduk aurkeztu zituen hiru lurraldetako bere hautagaiak, zerrenda bakoitzeko lehen bost emakume-gizonak. Gaur aurkeztu nahi dugu Bizkaiko zerrenda osoa.
Atzo esan genuenak gaurko ere balio du: hemen batzen garenok jatorri, sexu eta adin ugarikoak gara, ibilbide ezberdina dugu, eskarmentu bariatua, baina badira hainbat elementu batzen gaituztenak, sigla batek baino gehiago batu ere.
Proiektuak egiten gaitu talde. Helburuek elkarlotzen gaituzte, eta helburu argiak dira: eredu politiko berriak eta eredu ekonomiko berriak martxan jartzea, oraingo ereduek ez dutelako balio. Gaur egun indarrean dagoen eredu neoliberalak eraman gaitu aberatsak aberatsagoak izatera eta pobreak gero eta pobreagoak. Eta larriena da ez dugula ikusten alderdiek inolako asmorik dutenik egoera honi buelta emateko.
EHBildukook uste dugu egoera ekonomiko larri honen aurrean ezin dugula egon besoak gurutzatuta. Jarrera aktiboa hartu behar dugu. Aldatu nahi ditugu eredua injustuak eta soluzioak proposatu. SOLUZIOAK badaudelako, eta halaxe frogatu izan da aukera izan dugun erakundeetan. Uste dugu larrialdian gaudela, krisi hau iraupen luzekoa dela eta familiek ezin dutela luze iraun egoera kazkarrean. Bizkaiko familia asko eta asko itota daude. Batetik azpiegitura erraldoiak egiten dira, bi bulegotan erabakita, eta hiritarrei ez zaie aukerarik ematen esateko erabakiekin ados dagoen ala ez. Eta gastu itzel horiek egiten diren bitartean, jendea etxetik botatzen dute, langabezia gora doa, lehen sektorea bazter uzten da eta ez da inbertsiorik egiten sektore produktiboan diru hori bankuei ematen zaielako, gure lepo.
Bada unea espekulatzaileeei galga jartzeko, neoliberalismoari alternatiba bilatzeko, gizarte igualitarioa bat egiteko eta, batez ere, pertsonak guzti-guztiaren gainean jartzeko.
Gure alabentzat eta gure semeentzat mundu hobea nahi dugu. Ez dugu nahi duintasuna gal dezatela probrezian murgilduta daudelako. Etorkizun libre eskaini nahi diegu ondorengoei. Eta horientzat guztientzat ari gara lan egiten.
Hemen dauden emakume-gizonak ikusi nahi nituzke Lege Biltzarrean, beren proiektuak eta asmoak besapean, eta aukera eduki dezatela erabakitzeko nork gobernatu duen erkidego honetan.
Beraiek ikusi nahi nituzke egunez egun eraikitzen Euskal Herri berri hori, herri askea eta buruaskia, subiranoa, indenpendientea, emakume eta gizon independienteek osatua.
Oskar Matute: “Azken hauteskundeetan egin dugun bezalaxe, indarrak batu ditugu beste behin ere”
Heldu da eguna. Dagoeneko ez diogu etorkizunari urrunetik begiratu behar gauzatu nahi dugun proiektua, eraiki nahi dugun herria eta eraldatu nahi dugun eredua gauzatzen eta eraikitzen hasteko. Izan ere, gainean ditugun hauteskunde hauetan, Eusko Legebiltzarrerako bozetan, benetako urratsak egiten hasteko inoiz baino aukera gehiago ditugu: burujabetza, bestelako eredu sozioekonomikoa, normalizazio politikoa eta bazterketarik gabeko herria ditugu helburu. Bide zaila da aurrean duguna, bizi ditugun krisi anitzei aurre egitea baino, kapitalismo bortitzenaren morroi gisa jokatu nahi izan duten PNVk, PPk eta PSEk bakeari eta justizia sozialari oztopoak jartzen dizkiotelako.
Azken hauteskundeetan egin dugun bezalaxe, indarrak batu ditugu beste behin ere. Indar abertzale, subiranista eta ezkertiarrok osatzen dugun Euskal Herria Bilduk, alabaina, merkatuen aurrean makurtzeari eta kateaturik bizitzeari ezetz esaten dioten guztiei zabalik dago. Gure esku eta herritar guztien esku dago egungo eredua irauliko duen legebiltzarra sortzea. Soluzioak eta etorkizuna, gure esku daude.