Alternatibak frackingaren aurka Gasteizen larunbatean egingo den manifestazioan parte hartzeko deia egin du
Alternatiba Arabako bozeramaile Josu Estarronak alderdiko militanteei, erakundeei eta herritar guztiei dei egin die, “Fracking Ez. Ez hemen ez inon!” lemapean Arabako hiriburuko kaleak zeharkatuko dituen manifestazioarekin bat egin dezatela urriaren 6an, larunbata. Estarronak, fracking-a “amildegitik behera eraman ahal gaituen behin-behineko energia bat besterik ez dela” salatu du. Ingurumenaren aurkako proiektu hau geldiarazteko asmoz, Alternatiba Gasteizko manifestazioan egongo da ordezkaritza zabalarekin; Josu Estarrona bera, Oskar Matute bozeramaile nazionalaz, Luis Maria Salgado batzarkideaz eta David Pina zinegotzi gasteiztarraz lagunduta.
Alternatibak Urkulluri galdetu dio zein gizarte politikak desagerraraziko dituen AHTa ordaindu ahal izateko
Alternatibako bozeramaile Oskar Matutek hauteskundeetan bakarrik pentsatzen aritzea leporatu dio gaur EAJko lehendakarigai Iñigo Urkulluri, Eusko Jaurlaritzak Abiadura Handiko Trenaren lanak ordaintzea proposatu ostean: “Kontraesan handia da hurrengo urteetako zor eta finantza-zama handiaz hitz egin eta, aldi berean, AHTak suposatuko duen dirutza ordaintzeko prest dagoela esatea”. Hori dela eta, Matutek Urkulluren inkoherentzia salatu nahi izan du; “kudeaketarako inolako gaitasunik ez duela eta edozer gauza saltzeko prest dagoela erakutsi du lehendakaritza eskuratzeko”.
Venezuela Hugo Chavezekin nahi dugu
Horregatik nahi dugu Chavezek datozen hauteskundeak irabaztea, Venezuelarentzat ona delako, eta baita Euskal Herriarentzat ere, gure buruaren ispilu izan daitekeelako. Hala, eta aurretik esandako guztiaz eztabaidatu ahal badugu ere, gauza batzuk eztabaidaezinak dira guretzako, hemen asko baitugu haiengandik ikasteko. Lehenik, bere izaera internazionalista argia, hasieratik ulertu baitu guztion etorkizunak elkarren artean menpeko direla, eta neoliberalismoa eta kapitalismoaren modernitatearenak ez diren bestelako oinarrien gainean eraikitako eskualde arteko eta nazioarteko integrazioaren alde ibili da buru-belarri.
http://alternatiba.net/idazlanak/1897/venezuela-hugo-chavezekin-nahi-dugu
Alternatibak komunikatuaren autokritika inplizitua txalotu eta ziurtatu du gizarteak eragile guztiek jokatutako paperaren gaineko hausnarketa espero duela
Alderdi ezkertiarreko ordezkariaren arabera, “euskal gizartearentzat benetan garrantzitsua dena konpromiso horrek aurrera egitea da, eta hori argi eta garbi, inolako zalantzarik gabe, adierazten du komunikatuak”. Honek, esan duenez, “bakerako bidean urratsak egiten jarraitzea” ahalbidetuko du, “Aieteko adierazpenak aipatzen zituen eragileek mugitu beharra dutela senti dezatela”. Hala, iradoki du Espainia eta Frantziako Gobernuek zeregina badutela, “normalizazioaren bidean aurrera egiteko eta era guztietako indarkeria desagerrarazteko baldintza demokratikoak ezarri behar dira herritar guztientzako”.
Informatika herritarra herriarentzat
Ezinbestekoa da erakunde publiko batek erabiltzen duen softwarearen gaineko kontrola izatea eta, zalantzarik gabe, gure sistema informatikoei dagokienez burujabetza ziurtatzeko modu bakarra software askearen aldeko hautua da. Aplikazio pribatiboen kodea itxia da eta, horrexegatik, inoiz ezin dugu jakin bere osotasunean zer dakarren. Software librea, aldiz, herritarren kontrolpean dago. Sistema eragile pribatiboa erabiliz gero, ba al dute herritar zein erakundeek beren sistemetatik pasatzen den guztiaren gaineko kontrola?
http://alternatiba.net/idazlanak/1890/informatika-herritarra-herriarentzat
Hitzaldia: Gizarte zibila bakearen eta normalizazio politikoaren bidean
Pasa den 2012ko ekainaren 13an, Alternatibak Euskal Herriko bakearen eta normalizazio politikoaren inguruan antolatutako hitzaldien bideoak hemen dituzue. "Gizarte zibila bakearen eta normalizazio politikoaren bidean" lemapean, Paul Rios (Lokarri) eta Sabino Ormazabal-ek (Argituz) zuzendu zituzten.