Feminismo erantzunkorra, ezkerrarentzat ere
Feminismoa erantzunkorra da –Espainiako Errege Akademiaren arabera hitzez edo ekintzaz molestatzen duen oro esan nahi du-. Frogatzea oso erraza da. Esatearekin nahikoa da. Feminismoa hitz magikoa izan behar du, behin aipatu eta bat-batean, gure hizketakideek keinua bihurritzen dute, desatsegintasuna erakutsi, defentsiban jarri edo, zuzenean, borrokari hasiera ematen diote. Baina, zergatik?
Bortxatua izateko jaioa
Emakume guztiok beldur diogu bortxatuak izateari eta, beldurraren gidoi horri jarraituz, uste dugu gure erantzukizuna dela bortxaketari aurrea hartzea. Horrela, gizarte osoak ebaluatuko du erasoa justifikatu zitekeen ala ez, galdetuko digu nola gindoazen jantzita, zergatik genbiltzan han, erasotzailearekin lakrikunkeriatan ibili ote ginen, zergatik joan ginen bere etxera… Erruak, bortxatua izan denaren estigmak eta gertatutakoaren egiazkotasunaren inguruko zalantzak azaltzen dute, azken finean, zergatik diren hain gutxi salaketa jartzera ausartzen diren emakumeak.
http://alternatiba.net/idazlanak/2171/bortxatuak-izateko-jaioak
Alternatibak Jaiotza antolatu du eliza katolikoaren emakumeen eskubideen aurkako erasoak salatzeko
Alternatibako militante feministek pasa den abenduaren 22an “Mariak Gabonak abortatu ditu” izeneko kale ekintza egin zuten Bilboko Santiago Katedralaren aurrean, eliza katolikoaren eta bere ideologiaren aurkako salaketa egiteko asmoz. Bere izate guztian emakumeen eskubideak “hutseratu eta zapaldu” izana leporatu diote eliza katolikoari, bereziki eguberri egun hauetan, noiz eliza katoliko kupularen musika inoiz baino ozenago entzuten dugun, behin eta berriro, emakumeen abortatzeko eskubidearen kontra eginez.
Gure eskubideak, noizko?
Alderdi politiko, gizarte erakunde eta sindikatuei galdetu nahi diegu: zer gertatzen da?, zer ari zarete egiten gure oinarrizko eskubideak lotsagabekeriaz zapaltzen dituzten bitartean? Ez al dugu ikusten estatuak eta eliza katoliko apostoliko erromatar sakro-santuak, gure autonomia eta erabakitzeko askatasunaren aurka eragindako eraso honek, langile klaseak pairatzen dituen murrizketa bortitzekin duen harremana?, ez al duzue ulertzen langile klasearen eskubideen murrizketak eta emakumeen menpekotasuna eskutik datozela?
http://alternatiba.net/idazlanak/1865/gure-eskubideak-noizko
Alternatibak onartezina deritzo Eusko Jaurlaritzak Hondarribiko alarde mistoaren kontra berriz egiteari
Alternatibako Mahai Feministako bozeramaile Begoña Vesgak Eusko Jaurlaritzak atzo hartutako erabakia salatu du, Jaizkibel konpainiari datorren larunbaterako alarderako prestatzeko entseguetan Jaizkibel konpainiak eskatutako ibilbidea debekatu baitzuen Herrizaingo Sailak: “Deitoragarria eta guztiz onartezina da pertsona guztien eskubideak babestu eta, horrexegatik, emakumeen kontrako bazterketa ekidin behar duten erakunde publikoek alarde publikoa eta parte-hartzailearen alde egiten dutenak marjinatu eta ikusezin bihurtzearen aldeko apustua egitea berriz”.