Xelebrea oso honi ustelkeria ez deitzea, xelebrea ere, dohaintza anonimo gehienak eskuineko alderdietako kontu korrontetan jasotzea. Gordinean PPk gehien jaso duena bada ere, dohaintzak ematen diren ingurune bakoitzeko biztanle kopuruaren arabera konparatuta, PNVk alde handiz irabazten du. Esan bezala, hau ez da ustelkeria, aberri salbatzaileekiko militanteen konpromiso finkoa da hau… eta haien aberria sakela da, kapitalak mugetaz gutxi daki eta. Gainera, PSOEtik enpresek alderdiei eginiko dohaintzak debekatzeko proposatu duenean (apenas jasotzen dituelako batez ere), PNVk dio hala eginez gero alderdientzako diru publiko gehiago bideratu behar dela. Lotsagarria.