Alternatibaren Koordinakunde Nazionalaren adierazpena Aberri Egunaren harira: Askea eta sozialista
Datorren martxoaren 31ko Aberri Eguna ospakizun eta aldarrikapen eguna da Euskal Herriko ezker subiranistarentzat. Mugimenduan eta bizirik dagoen herria garela ospatzen dugu, oztopoen gainetik eta errepresioaren gainetik tinko aurrera egiten dugulako. Aldi berean, ospatzen dugu ere azken urteetan sektore herritarren ekintza batasunerantz egin izana, gure nazioa behetik eta ezkerretik eraiki nahi dugulako. Baina batez ere, martxoaren 31n gure herriaren subiranotasuna aldarrikatzen dugu, boterea bidegabeki dutenek historikoki usurpatu, ukatu eta isilarazi diguten subiranotasuna.
Alternatibak azpimarratu du ETAk indarkeriaren amaierarekiko konpromisoa berretsi duela eta konponbidearen alde gizartea aktibatzera deitu du
Matutek gogor kritikatu ditu gaur hainbat eragilek ETAk atzo zabaldutako adierazpenaren aurrean eman duten erantzuna. Erakundeak Espainiako gobernuen jarrera salatu du bere idazkian, gatazkaren ondorioen inguruko negoziazioaren gainean, “Aieteko konferentziak gatazkarekin zerikusia duten eragile guztiei eskatzen zienaren arabera, hain zuzen, bertan parte hartu zuen alderdiren batek damutu egin dela dirudien arren”.
Aguraindik ere, matxinatzeko arrazoiak
Dagoeneko, ezkerreko gizon eta emakume guztiok bat gatoz esatean hau ez dela krisi ekonomiko soila, ez dela krisi zikliko horietako bat, kapitalismoaren babesleek irakatsi nahi izan diguten bezala, igaroko diren horietakoak eta azken buruan merkatuak ia berez konponduko dituena. Izan ere, errealitatean, sistema kapitalista beraren krisi bat da, krisi ekonomiko, ekologiko eta energetiko batean ondorioztatu dena. Egoera honetan, kaltetuak betikoak dira, bereziki emakumeak.
http://www.alternatiba.net/idazlanak/2362/aguraindik-ere-matxinatzeko-arrazoiak
Guatemala odolustuz
Eduardo Galeanok Las venas abiertas de América Latina (Latinoamerikako zain irekiak) idazkian aipatzen zituen lurralde honek bere historian pairatutako espoliazioa, inposaketa, kolonialismoa eta indarkeria; planetan izandako bortitzena konkistaren garaietatik. Horrela, Galeanok azaltzen zuen Latinoamerika, azken bost mende luzeetan, beti izan dela botere globalentzat ahalik eta etekinik handiena lortzeko erabilitako lurraldea, erabakitzeko ahalmenik eta burujabetzarik gabekoa, non pobrezia eta desberdintasun sozial handiak, nazioarteko egituran duen menpeko funtzioak eragindako alboko efektuak besterik ez direlarik.
http://alternatiba.net/idazlanak/2359/guatemala-odolustuz
Zerga iruzurraren aurka egin daiteke… nahi izanez gero
Zerga iruzurraren aurka egin daiteke… nahi izanez gero. Hauxe da ateratzen dugun ondorioa Bizkaiko eta Gipuzkoako Aldundien datu ofizialak behatu ondoren. 2011 eta 2012 urteetan Gipuzkoan zerga iruzurraren antzematea %29an igo dela ikusi dugu, Bizkaikoa ostera, %19 jaitsi dela ikusi dugu. Hau ez da kasualitateari egotzitako gertaera; 2012an Bilduk Gipuzkoako Aldundian aplikatutako neurriak izan dira igoera honen eragileak.
Oskar Matute: Estatua bere kontraesanen aurrean jartzeko gai izango den gehiengo soziala eraiki behar dugu
Oskar Matute Alternatibako bozeramaile nazionalak martxoaren 21ean Gallartako (Abanto-Zierbena, Bizkaia) Dolores Ibarruri Institutuan antolatutako mahai inguruan partu hartu zuen, Euskal Herriaren erabakitzeko eskubidearen inguruan. Sortu (Karmelo Landa), EA (Peio Urizar) eta PSEko ordezkariekin batera aritu zen. Bere hitzak jasotzen dituen bideoa (Gazteleraz baino ez).
Alternatibaren elkartasuna jaso du herri Kurduak Bilbon Kurdistango Kongresu Nazionaleko ordezkariekin eginiko bileran
BDPko (Demokraziaren eta Bakearen aldeko alderdi Kurdua) ordezkariak Alternatibako Koordinakunde Nazionaleko kideekin elkarrizketatu dira, Bilbon egindako Newroz ospakizunaren harira – estaturik gabeko herri handienaren festa nazionala –. Bertan, herri kurduak bizi duen giza eskubideen urraketa sistematikoaren berri izateko aukera izan dute; lau estaturen artean (Turkia, Iran, Irak eta Siria) banatuta dagoen herria eta estatu propioa eraikitzeko aitorpenik gabe bizi dena.
Munduko alkaterik onenaren hirian
Etxe kaleratzeak gizarte arazo dira, eta azken garaian kezka handia sortu dute bilbotarren artean. Horren isla izan dira iragan azaroko eta urtarrileko udalbatzarretan izandako eztabaida biziak. PPren funtsik gabeko proposamen baten harira, etxe kaleratxeen arazoari errotiko konponbidea emateko konpromisoa galdegin zion ezkertiar eta abertzaleon koaliziak udalari. Aurkezturiko zuzenketa ezin argiagoa zen, eta etxe kaleratzeen arazoaren aurrean Udalak zenbait konpromiso har zitzan proposatu zuen.
http://alternatiba.net/idazlanak/2335/munduko-alkaterik-onenaren-hirian