EHBilduk gehiengo sindikalak deitutako grebarekin bat egitera deitu du
EHBildu osatzen dugun gizon-emakumeok Euskal Herriko langile borrokaren historian bereziki adierazgarria izan den leku honetan agerraldia egiten dugu gaurkoan, datorren maiatzaren 30ean Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan, euskal gehiengo sindikalak dozenaka eragile sozialekin batera deitutako Greba Orokorra gogotsu eta irmoki babesteko asmoz. Errespetuz eta umiltasunez egin nahi dugu gure ekarpena, deialdi hau erabat arrakastatsua eta gure herriko historian mugarri izan dadin.
Onartezina da Bizkaiak saskibaloi talde bati 5,2 milioi euro ematea
Jakin bagenekien Jose Luis Bilbao eta PNV, saldu nahi digutenaren kontra, oso kudeatzaile txarrak direla. Bizkaitarrekiko behintzat, izan ere, haien adiskide bankari eta enpresaburu handika poz-pozik dituzte haien mesederako eginiko zerga politikarekin. Supersur errepidea dugu adibiderik onena, inork behar eta erabiltzen ez duen makro azpiegitura defizitarioa. Urtero gero eta zulo handiagoa eragiten dio Bizkaiko ekonomiari, baina hasieratik ere, Bilbaok berak aitortu zuen bizkaitarron hainbat belaunaldirako hipoteka zela obra hura…
Bideoa Oskar Matute: Gehiago kutsatzen duenak, gehiago ordaindu behar du
Oskar Matuteren hitzaldia ingurumenako aurrekontuari birpasoa egiteko Eusko Legebiltzarrean. Hitzaldian Matutek lur kutsatuen garbiketa prozesuetara zuzendutako diru eskasa salatu; Ezkerraldeko kasua jarri du adibidetzat. Bestaldetik, "gehiago kutsatzen duenak, gehiago ordaindu behar duela" azpimarratu du eta horretarako, enpresa hauen atzean egotearen garrantzia mahai gainean utzi du ere.
Donostiako gazteen kontrako espetxe zigorra dela eta azken asteotan Donostian gertaturikoaren inguruko adierazpenak
EHBildu koalizioa osatzen dugun indar politikook, Donostiako 8 gazteen kartzelaratzea irmoki salatu nahi dugu. Bada garaia gure herrian jazarpen politikoa amaitu dadin. Ezin onar dezakegu, gaur egun, gure hirian, beraien ideia politikoengatik 8 gazte 6 urtez espetxera bidaltzea. Atxiloketa eta epaiketa politiko guztiak behin betiko eten behar direla, ozen aldarrikatzen dugu. Kartzelak husteko garaiak dira honakoak, ez hauek betetzen jarraitzekoak.
Aurrekontua: EAJren porrota agerikoa da, herri honen beharrei erantzuteko gai ez izateagatik
Jaurlaritzaren aurrekontuei buruzko eztabaida irekiz geroztik, EH Bilduk diru-sarreren atala handitu beharra nabarmendu du behin eta berriz. Besteak beste, espainiar Estatuak inposatutako defizit muga, EAJk ontzat eman duena, ez onartzea eta igotzea ezinbestekotzat jo du koalizioak, Jaurlaritzak euskal jendartearen beharrei modu egokian erantzuteko behar adina baliabide eskuratu ahal izateko. EAJk planteamendu hori errefusatu du etengabe, baina orain bere aurrekontu-proiektua bertan behera utziko duela iragartzen du, defizit muga igo behar dela onartuz, EH Bilduk eskatzen zioena, hain justu.
Alternatibak emakumeen eskubideak urratuko dituen Abortu Lege atzerakoia sustatzea leporatu dio Gallardoni
Alternatibako bozeramaile Diana Urreak bere haserrea agertu du Alberto Ruiz Gallardon Justizia Ministroak gaur eginiko adierazpenak PPk egin asmo duen Abortuaren Legearen erreformaren defentsan. Hala, “lotsagarritzat” jo du Rajoyren gobernuko kideak esandakoa, “emakumeen eskubideak ezin direla lehenetsi jaio ez direnen eskubideen gainetik”. Urrearentzat onartezina da aurrerakoia deitzea “emakumeek beren gorputzaren gaineko erabakiak hartzeko eskubidearen urraketa garbiari”.
Adegiren salaketa
Diputazioak 8,2 milioi euro bi urteko epean bideratzeko konpromisoa hartu zuen joan den otsailaren 8an, adinduen egoitzetako 4.800 langileen lan baldintzak hobetzea ahalbidetzeko. Hala, aurrerapauso bat ematen zuen patronalaren eta sindikatuen ordezkaritzaren arteko negoziazioan ematen ari zen blokeoa gainditeko konponbidea jartzen zuen mahai gainean. Adegik, alabaina, Diputazioaren kontrako salaketa jarri du. (testua gazteleraz baino ez dago)
http://alternatiba.net/es/idazlanak/2471/la-demanda-de-adegi
Oskar Matuteri elkarrizketa Radio Euskadin
EHBilduko legebiltzarkide Oskar Matuteri elkarrizketa Radio Euskadin. Matutek, Eusko Jaurlaritzaren aurrekontuaz, maiatzaren 30eko Greba Orokorraz, bake prozesuaz eta zabor bilketa sistema desberdinen inguruko polemikaz hitz egin du.
http://alternatiba.net/idazlanak/2459/oskar-matuteri-elkarrizketa-radio-euskadin