Euskal Herria-Palestina Sarea
2011ko ekainean, Palestinako 42 futbol taldeek, UEFA-ko lehendakaria den Michel Platini 21 urtetik beherakoen lehiaketa maskulinoa Israelen egitearen erabakia aldatzera bultzatu zuten, Israelek Palestinan okupazio militarra, kolonizazioa eta apartheid sistema inposatzen dituelako.
Harrezkero, UEFA-k sub21ko finalak Israeli ken ziezazkiolako eskaera deiak etengabeko eran ugaritu ziren Europa osoan eta mundu zabalean. Sarean bildutako 13.000 sinadurak, edo europar futboleko 50 izarrek sinatutako adierazpenak edo Marie-George Buffet kiroletako ministra ohiaren eskutitzak frogatzen dute, bai futbol jarraitzaileek bai giza eskubideetako defendatzaileek, Israeli lehen mailako kategoria duen ekitaldi bat antolatzeko ohorea ematea, kiroletako balioen aurka doan bidegabeko portaera bat saritzea dela uste dutela.
Nazioarteko zuzenbidea ez betetzea eta palestinarren giza eskubideen urratzeengatik, Europa osoan zabaltzen den mugimendu anti-arrazista, Israeli Txartel Gorria erakusteko kanpaina egiten ari da.
Kanpainak, Israelen kirol lehiaketak ospatzeko UEFA-ren erabakia eztabaidatzen du, eta kirolak duen potentzial positiboa, Israel presionatzeko erabiltzea, giza eskubideen bortxaketarekin amai dezan esigituz, eta ez zigorgabetasunarekin eta sari emateekin adore emateko. 2005ean jendarte zibilak martxan jarri zuen BDZ (Boikot, Desinbertsio eta Zigor) mugimendu orokorraren barruan sartzen den kanpaina da, zein Hegoafrikako Apartheid-en aurkako mugimenduan oinarritzen den, non kiroletako boikotak paper garrantzizkoa izan zuen egoera horren aldaketan.
2010ko irailean, Michel Platini-k Israelek futbolari palestinarrei inposatzen dizkien murrizketei buruzko kezka adierazi zuen, “Israelek aukeratu beharko du kirol palestinarra garatu eta loratu dadila baimentzea edo bere gaurko portaeraren ondorioei aurre egitea” esanez.
Harrezkero bi urte eta erdi pasatu dira eta “loratzea” ez da Palestinako kirolen gaurko baldintzak deskribatzeko erabil daitekeen hitzik egokiena. Zisjordanian, Jerusalenen eta Gazan okupazio militarrari aurre egin behar dion palestinar herri osoaren adibide txiki bat besterik ez da, edo Israelgo Estatu barruan bigarren mailako herritarrak bezala edo atzerrian kanporatutako errefuxiatu bezala bizi direnen errealitateko zatitxo bat besterik ez.
Ez dira futboleko eta kiroletako instalazioak soilik izan militar israeldarren erasoen jo muga, paralinpikoen batzorde nazionala eta Gazako estadio nagusia barne. Eskoletako patio eta haur-parkeetan, bonbardaketek, futbolean ari ziren gaztetxo palestinarrak ere hil dituzte.
Hiru hilabeteko gose greba eta nazioarteko protesta zabala egin behar izan ziren Mahmoud Sarsak palestinar selekzio nazionaleko kidea dena lehengo urteko uztailean askatzeko, israeldar autoritateak. Gazatik Cisjordaniara partidu bat jolastera zihoanean atxilotu zuten eta hiru urtez eduki zuten kargurik eta epaiketarik gabe. Gaur egun oraindik selekzio nazionaleko atezaina den Omar Abu Rois eta Ramalako jokalaria den Mohammed Nimr espetxeratuak dauzka Israelek, beste lau mila baina gehiago preso politikoekin batera.
Palestinar orori bezala ohizkoa den eran futbolari palestinarrei ere mugimendu askatasuna ukatzen zaie, nahiz okupatutako lurralde barruan, nahiz entrenamenduetan edo lehiaketetan parte hartzeko atzerrira bidaiatzen saiatzen direnean. Gainera, UEFA-k aurrera egingo balu txarto pentsatutako sub21en lehiaketa plana Israelen ospatzeko asmoarekin, legez kanpo okupatutako lurraldeetako milaka palestinar jarraitzaileei ukatu egingo litzaieke partiduak ikustera joateko eskubidea, kolono israeldarrak inongo oztoporik gabe edozein joan etorria egiteko askatasun guztia izango luketen bitartean.
Irainen mukuru bezala, sub21en amaierarako aukeratutako estadioen artean Bloomfield estadioa dago, lehenago Basa deitua, Shabab kluba-Arab 1948an kanporatu zuten estadioa; Netanya herriko estadioa, Bayyarat Hannun palestinar herri suntsitua izan zeneko azken etxearen gainean eraikitakoa; erreserba moduan Ramat Gan-eko estadioa, “ jabe absentea” delakoaren legea aplikatuz, Jarisha, Al Jammasin eta Al Sharqi-ko udalei desjabetutako lurretan eraikia, eta Teddy estadioa, Al Maliha suntsitutako herriaren ondoan eraikia.
Teddy estadioa, Beitar Jerusalem talde entzutetsuaren egoitza ere bada, zeinen jarraitzaileak 2013ko otsailean klubaren eraikin administratiboak erre zituzten Chechnya-ko bi jokalari musulman fitxatu ondoren, eta hilabete bat geroago haietako batek bere lehen gola markatu zuenean, mordo handi batean alde egin zuten estadiotik. Moshe Zimmerman-ek, unibertsitate hebrearreko kirol historialari denak, Beitar Jerusalem-en jarraitzaileak, taldexka estremista bat besterik ez denaren ideiari uko egiten dio eta horrela adierazi du: “Israeldar jendartea orokorrean gero eta arrazistagoa itzultzen ari da, edo gutxienez etnozentrikoagoa eta hau horren adierazgarri da”.
Europa osoan Tarjeta Gorria-ren kanpainak argudiatzen du Israel “ondorioei aurpegia ematera behartu” behar dela. Adierazpen honetan zerrendatutako gehiegikeriak Israel deskalifikatzen dute kiroletako nazioarteko ekitaldiko anfitrioia moduan. Hori baimentzeak zigorgabetasunaren sentsazioa indartzen bai du, gehiegikeriak betikotuz.
Sub21en txapelketa europarra egiteko, Israeli emandako ohore hori erretiratzea eskatzen diogu UEFA-ri, eta etorkizunean ere Israel bazter dezala horrelako ekitaldiak antolatzeko hautagaietatik, giza eskubideen bortxaketa sistematikoak kirolean ez duenaren mezu sendoa igorriz.