Atzo jaso genuen Sabin Arana Bilbaoren heriotzaren (Sestao, 1944 – Gasteiz, 2013) berri; ezkerreko militante, euskaltzale eta Frankismoko errepresaliatua. Alternatibatik gure atsekabea azaldu nahi dugu, pertsona honen ibilbide luzea askorentzat eredugarria izan delako; batez ere, hamarkadaz hamarkada Sabin borrokan ibili den trintxera ugarietako askotan berarekin borroka egin dugunontzat. Ez alferrik, klandestinitatea, tortura eta kartzela ezagutu zituen, beti ere, bidegabekerien kontra, teorian eta praktikan, borroka eginez sozialismoaren norabideari jarraituz.
Bera galtzea deitoratzen badugu ere, agur esaterakoan erakutsitako duintasunari pozik egoteko modukoa deritzogu, gaixotasunarekin bidean topo egin arte frankismoaren aurkako konpromisoa mantendu zuelako; Sabin, Argentinan Frankismoaren kontra hasi zen auziaren aldeko plataformaren sustatzailea baitzen. Diktaduraren zigorgabetasunaren bukaera nahi zuen, horrenbestetan borrokatu zuena eta ondorioz zigortua izan zena; baina inoiz ez mendekuaren izenean, justiziarenean baizik.
Frankismoaren aurka azken hatsera arte Mikel Peruarena Ansa