Alternatibak biharko manifestazioan bakearen eta konponbidearen alde egitera deitu du
Tantaz Tanta ekimenak deitutako 'tanta itsasoa' sortuko zuen manifestazioa Auzitegi Nazionak debekatu duen egunean, Euskal Herriko eragile politiko eta sindikal desberdinak elkartu gara (Alternatiba, Sortu, Aralar, EA, PNV, ELA, LAB, Geroa Bai) "Giza eskubideak. Konponbidea. Bakea" lemapeko manifestazioa deitzeko. Manifestazio hau, herri honek bakea lortzeko eta gatazka politikoari konponbidea bilatzeko duen grinaren islada izango da eta horregatik, Alternatibatik euskal herritar guztiak irrika honen parte izatera eta benetako protagonistak bihurtzera deitu ditu herritarrak, bihar 18:00etan Casilla plazatik aterako den manifestazioarekin bat eginez.
Alternatiba onartezina deritzo gaurko operazio polizialari presoen kolektiboak bakearen alde inoiz baino urrats gehiago egiten ari denean
Alternatibako bozeramaile nazional Asier Vegak, estatuko segurtasun indarren "legezko oinarrik gabeko enegarren operazioa" salatu du, gaur arratsaldean zortzi lagunen aurka garatutakoaren harira, "haien delitu ezagun bakarra Euskal Herriko presoen babes juridikoa izan arren". Zentzu beretik, "jokabide deitoragarria erakusten dutenen ildoan" kokatu du ekintza, "ke lainoak eraiki beharra dutenak dira, konponbidearen eta bakearen bidetik geldotasuna besterik ez erakusten dutenen esku, Europako auzitegiek Espainiako Erresumaren espetxe politikak eskubideak eta legea urratzen dituela ebatzi eta hilabete gutxira ematen dena beren jarraitzaileak asebetetzeko".
Manel Marquezen (Kaosenlared) elkarrizketa Oskar Matuteri Eusko Legebiltzarrean
Manel Maquezek (Kaosenlared) Euskal Herriari egindako azken bisitan, Alternatibak bere 5. urtemuga ospatzeko antolatutako hitzaldien harira, Eusko Legebiltzarrera gerturatu zen eta bide batez, Oskar Matuteri bideo-elkarrizketa egiteko aprobetxatu zuen. Hemen usten dizuegu.
Bizkaia, larrialdi egoeratik eredu berrirantz. Asier Vega: Ezinbestekoa da zerga sistema justu eta aurrerakoia izatea
Alternatiba kide eta EHBilduren Bizkaiko batzarkide, Asier Vegak Bizkaian bizi den emergentziazko egoera larriaren inguruan: "Bizkaiak larrialdi egoera bizi du. Azken urteetako gertakariek egoera honen gordintasuna begi bistan jarri dute, ispiluaren aurrean jarri gaituzte, eta bide batez irakurketa partzial eta autokonplaziente zenbaitek funtsik ez dutela frogatu dute. Gehien duenak eta gehien irabazten duenak ekarpen gehiago egin behar du kalitatezko gizarte zerbitzuak mantendu ahal izateko.
AHTren neurrigabeko gainkostuen aurrean obrak geratzeko erabakia hartuko duen erantzungo du Urkulluk
Oskar Matute legebiltzarkideak egingo dio Urkulluri interpelazioa, eta adierazi duenez, "lehendakariak ardura dauka, gutxienez, gardena izateko eta mahai gainean jartzeko xahutuko ditugun euro guztien inguruko informazioa. Zenbat eta zertarako gastatuko den jakiteko eskubidea daukate herritarrek". Adierazi duenez oraindik aldagai asko kontua izan behar dira kostu erreala kalkulatzeko: "azken kopuruari gaineratu behar zaizkio geltokiak eraikitzen egingo den gastua, baita segurtasun neurriak ezartzearena, katenariarena, seinalizazioa…".
Non zinen atzo?
Kaleak asaldatu aurreko egunean, iraultzaren bezperan, gutxiengoak dauka biharamunean gertatuko denaren berri, eta horixe dut urte berri honetarako itxaropena: guztien haserrea, birsorkuntzaren eta matxinadaren beharra, agerian dagoen guzti horrek eztanda egitea. Eta hala, gaurko eguna atzo soil bat bihurtuko dela, aurreko eguna, inork pentsa ezin duenean biharkoa egunsenti historikoa izango dela, kamerek betirako jasoko dutena. (Artikulua gazteleraz baino ez dago, barkatu eragozpenak)
http://alternatiba.net/es/idazlanak/3166/%C2%BFd%C3%B3nde-estabas-ayer
Gasteizen Alternatibaren 5. urteurrenaren harira antolatutako hitzaldien bideoak: La Tuerka, Ateak Ireki, Kaos en la Red eta Faktoria Lilako kideekin
Pasa den abenduaren 13an, Alternatibak 5 urte bete zituen. 5 urte alternatibak lotuz eta Euskal Herriko ezkerra eraldatzearen alde egiten, mundua eraldatzen laguntzeko helburuarekin. Urtemugaren harira, hitzaldi sorta bat antolatu genuen Gasteiz, Bilbo eta Donostian. Hemen dira Gasteizko parte-hartzeak: La Tuerka, Kaos en la Red, Faktoria Lila y Ateak Irekiko kideekin batera.