Atzo, militante antifrankista eta iraultzaile historiko Miguel Romerok utzi gintuen, Moro ezizenarekin ezagutua. Azken urteak minbiziaren kontra borrokan eman ditu, baina beti ere, bere konpromiso politikoari bizkarra eman gabe VientoSur aldizkariaren buru gisa; ezinbesteko eta erreferentziazko publikazio politikoa, mundua ezkerraren ezkerretik aldatzeko ametsa dugunontzat. Miguel Romero Euskal Herriaren lagun izan dugu, euskal gatazkaren bidezko konponbidea defendatu ez ezik, LKI-ko aspaldiko kideekin harremana estua mantendu zuelako. Eskerrik asko zure ausardia eta emandako ereduarengatik. Agur eta ohore, Moro.