Alternatibak Antoni Benaiges errepublikar errepresaliatuaren historia dakar Gipuzkoara, itsasoa promestu zuen maisuarena
Alternatiba organiza tres actos de cara al fin de semana, que pretenden reivindicar la necesidad de la recuperación de la memoria histórica como un paso imprescindible para un futuro más justo. El fotógrafo catalán Sergi Bernal y el antropólogo forense Paco Etxeberria participarán hoy en Donostia en una cena-coloquio sobre Antoni Benaiges, un maestro republicano adelantado a su tiempo que despareció justo al inicio de la Guerra Civil. Olvidado durante más de 75 años, su memoria emergió con la exhumación de una fosa común en Burgos. Tras la charla de mañana en Donostia, el documental que narra la conmovedora historia de este maestro se proyectará el viernes en el centro Kabigorri de Irun y el sábado en la Kultu de Eibar.
Alternatibak 40 gazte independentistak libre utzi izana ospatu du eta eginiko mina zeinek konponduko dien galdetu
Alderdi ezkertiarretik nabarmendu dutenez, “tratu iraingarriak eta torturak jasan ostean epaiketa prozesua ezer gertatu ez balitz bezala ixtearen erabakia guztiz deitoragarria da. Beren ustezko zuzenbide estatua existitzen dela sinetsarazi nahi digute”. horregatik, Diana Urreak Euskal Herriaren alde borrokan jarraitzera premiatu du euskal gazteria, “eraldaketa soziala gauzatzeko gazte libreen ahotsa gailenduz eta gure etorkizuna akabatu nahi dutenen inposaketen aurrean makurtu gabe”.
Alternatibak bakearen alde egitera deitu du Kolonbiako hauteskundeetan
Hautagai biak eskuindarrak izan arren, alde handiak dira gatazkari aurre egiteko bakoitzak duen jarreran. 2012ko abuztuan, Juan Manuel Santosek eta Farc-EP gerrillek negoziazioak hasi zituzten, duela bost hamarkada hasi eta herriak pairatzen duen gatazkari amaiera jartzeko asmoz. Negoziazioak gerrarekin bukatzeko asmoz abiatu zituzten, are gehiago, bakea lortu arte negoziazio mahaitik ez zirela altxatuko konpromisoa hartu zuten. Aurretik emandako prozesuetan ez bezala, egungoan gatazka konpontzeko benetako borondatea dago.
Gure Esku Dago ekimenarekin bat egin genuen Alternatibatik
Pasa den ekainaren 8an, beste euskal herritar askok eta askok bezala, Alternatibako kideok eskuak oratuta bat egin genuen Gure Esku Dago herri ekimenarekin. Giza katean gure harri koskorra jartzeko Alternatibaren ordezkaritza zabala izan zen, besteak beste, Gasteizko ganberan parlamentari Diana Urrea, Bizkaiko batzarkide Asier Vega eta Koordinakunde Nazionaleko kide ugari, Alba Fatuarte, Ayem Oskoz, Maite Elizondo eta Aitor Miguel, beste militante askorekin batera.
http://alternatiba.net/idazlanak/3711/gure-esku-dago-ekimenarekin-bat-egin-genuen-alternatibatik
Ekainak 19 herrien eskubideen alde. Geurea euskal errepublika askea!
Frankoren oinordekoaren abdikazioa aitzaki hartuta estatu eredua beste 40 urtez luzatzeko operazio kosmetiko hutsa egin dute. Aste honetako bozketarekin, PPk eta PSOEk, herri honen ukazioan eta herritarron eskubideen bortxaketan oinarritzen den estatu ereduari argi berdea eman diote. Hori dela eta, EH Bilduk datorren ekainaren 19rako Hego Euskal Herriko lau hiriburutan mobilizazioak deitzen ditu. Mobilizazio hauen leloa "Herrien eskubideen alde. Geurea euskal errepublika askea!" izango da.
David Pinak Marotori: Izan zaitez ausarta eta Santiago ospitalea nagusi izaten jarraitzearen alde borroka egin ezazu
Alternatibako kide eta Gasteizko EHBilduren zinegotzi David Pinak osoko bilkuran Santiagoko Ospitale publikoko garbitegiko langileen eskaera defendatzen du, zerbitzu hori esku pribatuetan bukatu dazin ekiditeko. Bere partehartzean Pinak PP eta PNV ospitalaren desegitea mozorratzen saiatu direla salatu du. Hau dela eta, ausarta izatera eta Santiago ospitalea nagusi izaten jarraitzearen alde borroka egitera premiatu du Maroto alkatea.
Oskar Matute: Zaratamoko zubia porlanari gorespena eta kudeaketa kaskarrari monumentua da
Ezagutu dugu 438 metroko biaduktoa eraiki dela eta ez dena erabiliko. 11 milioi euro gastatu dira erabiliko ez den zubian, hasierako kopurua baino 3 milioi euro gehiagoko gainkostuarekin. Larria, oso larria dudarik gabe. Eta egoera sinesgaitz honen aurrean, datu bat edo argibide bat ezagutzea gustatuko litzaiguke. Zaratamoko zubia eraikitzen zen bitartean Jaurlaritzak bazekien zeintzuk ziren Adifen asmoak?