Alternatibak dio gaurko atxiloketak estatuaren usteltze demokratikoaren adierazle direla
Alternatibatik fartsa politiko-polizial guztiekin bukatzea exijitu dute, "Espainiako Erresumaren usteltze demokratikoaren inguruan ke lainoak" altxatu ez ezik, "bakea oztopatzea eta pertsona ororen eskubide guztiak bermatuko dituen Euskal Herri burujabea eraikitzeko bideari trabak ipintzea" bilatzen dutelako bakarrik.
Energia-pobreziatik miseria moralera
Alternatibaren Ekologia Mahaiko kide Juan Sanchez eta Asier Vegaren iritzi artikulua pobrezia energetikoak ekarritako miseria moralaren inguruan: "Hazkundea da mantra berria. Geroz eta energia gehiago kontsumitzea, hazten jarraitzeko. (…) Bitartean, herritarrek kutsadura, energia-menpekotasuna, energia-pobrezia eta karitatea baino ez dute jasotzen"
http://alternatiba.net/idazlanak/4251/energia-pobreziatik-miseria-moralera
Asier Vegaren partehartzea -Eskozia, Katalunia, Euskal Herria: Irakatsiak ikasiak- saioan
Alternatibako kide eta EHBilduren Bizkaiko batzarkide Asier Vegaren partehartzea pasa den abenduaren 26an, Alkartasuna Fundazioak antolatutako herrien burujabetzaren inguruko eztabaidan. Bertan izan ziren ere, koalizioko kide Pello Urizar, Rebeka Ubera, edota Karmelo Landa.
Alternatiba sakabanaketaren kontrako manifestazioan
Alternatibako bozeramaile Asier Vegak larunbatean Bilboko kaleetan euskal preso politikoen eskubideak aldarrikatu zituen manifestazioarekin bat egitera deitu zuen; beste behin ere, “sakabanaketaren bitartez presoen eta haien familia kideen eskubide oinarrizkoenak urratzen dituzten” Estatu espainiarraren “mendeku” politikak salatu zituena.
Oskar Matute: Aurrekontu hauek argi uzten dute Jaurlaritzaren eta EHBilduren gizarte ereduak desberdinak direla
Alternatibaren ordezkari eta EHBilduren parlamentari Oskar Matuteren partehartzea osoko bilkuran EAEko 2014. urteko Aurrekontu Orokorren eztabaida eta ebazpenaren harira. Matutek PNVren aurrekontuen aurrean bere kezka plazaratu du, gizarteak bizi duen egoera larriari erantzun beharrean, murrizketetan oinarritutako aurrekontuak onartu dituelako EHBilduren proposamenari kasu egin gabe.
Euskobarometroa eta Carpaccioa
Alternatibako kide Luis Salgadoren azken iritzi artikulua Euskobarometroaren emaitzen inguruan: "Europako hauteskundeetarako Podemos-en programak, ez zuen alde handirik, adibidez, EHBilduk aurkeztutakoarekin. Halere, programa hori murrizten eta murrizten joan dira, alde batera utziz Oinarrizko Errenta, 60 urterekin erretiratzeko eskubidea edota zorraren kontu-ikuskapena bezalako gaiak. Baina hala eta guztiz ere, zundaketek irabazle aitortzen dute Podemos. Zergatik? Zaharra errausten duen aire berria delako, eta Neguko Jauregia balitz bezala, erregimen zaharreko alderdi-bitasunarekin bukatu nahi dutelako. Zer ezartzeko baina? Inork ez daki, eta jendeari bost".
http://alternatiba.net/es/idazlanak/4261/el-euskobarometro-y-el-carpaccio