Syrizak Greziaren burujabetza eta demokrazia ordezkartzen du
Diana Urrea: Hassannak errefuxiatu politiko gisa hartzeko baldintza guztiak betetzen ditu eta Marokora itzultzekotan bere bizitza arriskuan egongo da
Alternatibako kide eta EHBilduren parlamentari Diana Urreak, Espainiako Barne Ministroari Hassanna Aalia Saharako aktibistari babes eskubidea emateko proposatu du Estatutik alde egiteko Madrilek 15 egun eman dizkionean. Legebiltzarrak haintzat hartu du proposamena.
C hepatitisa, azken soluzioa
Hepatitis C-arekin emandako gatazka ez da arazo isolatua, ezta aldi batekoa ere. Arazo bat bera ere ez da, errealitate bat baizik. Mingarria benetan; gure bizitza, ongizatea eta osasuna enpresa pribatuen eta hauen mozkin-tarteen eskuetan daudela agerian uzten duelako. Bayer enpresako Kontseilari Ordezkari Marinj Dekkers bezala pertsona nazkagarrien eskuetan dago, prentsari erantzunez ondorengoa baieztatu zuena: "Ez ditugu indiarrentzat sendagairik egiten, ordain dezakeenarentzat baizik".
http://www.alternatiba.net/es/idazlanak/4285/hepatitis-c-la-soluci%C3%B3n-final
Matute: Estatu demokratiko batek ez ditu abokatuak atxilotzen edo herritarren elkartasuna lapurtzen
Demokratikoa den estatu batek, ez ditu abokatuak atxilotzen, ez ditu presoak mendekurako erabiltzen. Zuzenbide estatu batek, ez du herritarrek bildutako dirua lapurtzen; ez du elkartasuna zigortzen. Baina Espainiako estatua ez da, ez demokratikoa, ezta justua. Horregatik da hain garrantzitsua kaleak hartzea, joan den astean eta gaurkoan bezala. Argi utzi behar diegu, bakea nahi dugula, Euskal Herria askea eta solidarioa nahi dugula. Eta ez dago operazio politikorik helburu horretan geldituko gaituena. Eraiki nahi dugun herriak ez du haien beharrik. Mehatxuen gainetik gure etorkizuna eraikiko dugu.
Bilbon Emakumeen Etxea martxan jartzea proposatu dugu parte-hartze sozial eta politikoa bultzatzeko
Alternatibako kide eta EHbilduren Bilboko zinegotzi Ana Etxartek azpimarratu duenez, Emakumeen Etxea “debate eta hausnarketarako topagune bat izango da mugimendu feministarentzat, emakume taldeentzat eta norbanako gisa parte hartu nahi duten emakume guztientzat”.
David Pina: PPko gobernuaren ezgaitasunarekin bukatu behar dugu berehala
Alternatibako kide eta EHBilduren Gasteizko zinegotzi David Pinak PPko Gobernuak Zabalganako auzoa alde batera utzi duela salatu du, TUVISAko 10. linea martxoa arte atzeratzearen erabaki hartu duelako. Atzo egindako elkarte publikoaren kontseiluan erabat argi geratu zen, Salburua eta Adurtza auzoei ere mesede egiten dien zerbitzuak urte erdiko atzerapena daramala.
Apokalipsia eta beldurraren kudeaketa
Ez dut uste estrategia hau, beldurra kudeatzearena, guztiz eraginkorra denik. Izan ere, Apokalipsiaren mehatxuak ez du eraginik dagoeneko herritar askok Apokalipsian gaudela uste dugunean. Lana, urria ez ezik, biziraupen duinerako berme izateari utzi egin dio. 2010. urtean ere hitz egin genuen working poor deritzon kontzeptuaz, alegia, lanean egon arren pobreziatik ateratzeko gai ez diren pertsonen inguruan. (artikulua gazteleraz idatzita dago)
http://www.alternatiba.net/es/idazlanak/4283/el-apocalipsis-y-la-gesti%C3%B3n-del-miedo