Alternatibako bozeramaile eta EHBilduren parlamentari Oskar Matute eta bere koalizioko kide Maribi Ugartebururen partehartzea, hurrengo urtarrilaren 10eko euskal presoen herriratzearen aldeko mobilizaziora deitzeko.
Urgentea da presoen Euskal Herriratzea. Egungo egoeraren arduradun eta errudun nagusia Madrilgo gobernua da: presoekin giza eskubide urraketa nabarmena, sistematizatua eta, gainera, hauspo edo asmo politikoa daukana egiten ari da.
Madrilen asmoa presoen aurkako dinamikan soka tenkatzen jarraitzea da: bakearen etsaiek, PP buru dutela, bake prozesua kartzeletan korapilatu eta kolapsatu nahi dute, etengabean baldintza berriak asmatuz.
Madril ez da mugituko; guk mugiarazten behar dugu.Marraztutako egoera honen aurrean presio politikoan sakontzeko gai garela erakutsi behar dugu, presoen Euskal Herriratzearen aldeko urrats berriak eta sakonak eginez.
Izan ere, bakeak eta soluziobideak presoen Euskal Herriratzea eskatzen du, hori da herri honen gehiengoaren aldarria eta gehiengo horren eskutik aurrera egiteko moduan asmatu behar dugu. Iritsi da horretarako ordua.
Norabide honetan kokatzen dugu euskal presoen kolektiboa hartzen ari den erabakiak, soluziobideetan aurrera egiteko funtsezkoak iruditzen zaizkigunak.
Eta Norabide honetan ere kokatzen dugu urtarrilaren 10eko mobilizazioa: Bakearen etsaiei urrats berriekin erantzun behar zaie, eta ziur gaude urtarrileko 10eko urrats historikoa izango dela.
Euskal Herria Bildu koalizioak erantzukizun osoz jokatuko du, orain arte bezala, sufrimendu oro desagerrarazi behar duelako herri honetatik, giza eskubideen urraketa ororekin amaitzea ezinbestekoa delako herri gisa aurrera egiteko. Koalizioak bere eskutan dagoen guztia egingo du hau honela izan dadin.