Gaur goizean Plaza Biribilean egindako ekimearen bidez, PNV-PP-PSEko zinegotzien pribilegioak salatu ditugu. Bilbotar guztion diruarekin ordaintzen dituzte opera eta zezenketetarako sarrerak, besteak beste. Pribilegio horiek salatu ditu Alba Fatuarte Alternatibako kide eta EHBildu Bilboko zerrendakideak hedabideen aurrean.
- Bilboko Udalak 115.000 euro gastatzen du zinegotziei zezenketarako eta operarako eta Musika-musica festibalerako sarreretan. Hau da, auzoetako elkarteak diruz laguntzeko gastua baina lau aldiz gehiago.
- Horrelako pribilejioak mantentzeko diru publikoa erabiltzea lekuz kanpo dagoela uste dugu eta hiritarrontzako iraingarria dela deritzogu. Horrelako jarrerek, ordezkari instituzionalen zeregina zein den ulertzeko eredu bati erantzuten diote; eta dirudienez, klasismoari lotutako eredu honekin PNV, PP zein PSOE guztiz identifikatuta sentitzen dira.
- Ezin da inolaz ere justifikatu urtean 115.000 euro xahutzea, aipatutako hiru alderdi politiko hauen zinegotziei zezenketetarako eta operarako sarrerak oparitzen, Bilboko 38 auzoetan antolatzen diren jaietarako aurrekontua 34.000 eurokoa denean.
- EH Bilduk 2012an mozioa aurkeztu zuen sarreren erosketarekin amaitzeko, baina PNV, PP eta PSOEk proposamena aurrera ateratzea eragotzi zuten.
- Hau ez da izan kasu bakarra non EH Bilduk mota honetako pribilejiak mantentzearen kontra agertu den: Duela 4 urte Udalera heldu bezain laster, EHBilduko zinegotziek uko egin zioten Udaleko beste zinegotziek zein euren senideek zuten osasun aseguru pribatuari; eta besteei euren ereduan jarraitzea eskatuz.
- Azken eredua oso gertukoa da. Dakizuenez, Udaleko zinegotzi bakoitzak bina sarrera jaso du Athletic-en Kopako finalerako. Oraingoan ere, EH Bilduko lau zinegotziek uko egin zioten pribilejio honi eta Atlhetici eskatu zioten 8 sarrera hoiek bazkideen artean zozketatzea.
- EH Bildutik eskatzen dugu mota honetako pribilejioak mantentzeko zuzentzen den neurrigabeko gastu honekin amaitzea. Izan ere, zezenketarako edo operarako abnoak jasotzea ez du zerikusirik ordezkaritza instituzionalarekin, klase politikoaren zati baten jokaera klasista batekin baizik. Zentzu honetan beste pausu bat eman nahi dugu, eta horregatik proposatzen dugu Udalak doan jasotzen dituen sarrera guztiak, esaterako, BBKLive edota Cirque du Soleil bezalako ikuskizunetarako, Udaleko webgunean publikoki zozketatzea, bertan izena ematen duten Bilbotarren artean.